| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ51

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

BIOSFERA, EKOSFERA eta EKOSISTEMA KONTZEPTUAK.

ERLAZIO TROFIKOAK.

 

 

1.-Zer da Biosfera?

Biosfera terminua, 1911.ko urtean Vernadsky-k proposatu zuen: “ Biziduneek okupatzen duten barrutia edo eremua da”.

Gaur egunean, BIOSFERA-ren esanahia hau da:

Une zehatz batean Lurra planetan bizi diren bizidun multzoa

 

2.- Zer da Ekosfera?

Lurra planeta ekosistema bezala hartuta, bere Biozenosia, EKOSFERA da. Definizio honetan, Sistemen Teoriaren ikuspegia eta erizpideak erabiltzen dira.

 

LURRA sistema ekologiko bezala (ekosistema balitz bezala) = EKOSFERA .

 

 

3.- Zer da Ekosistema bat?

EKOSISTEMA : Leku batean bizi diren bizidunak edo bizidun-multzoa (Biozenosia) gehi leku horren faktore fisiko-kimikoak (Biotopoa) gehi bi elementu (biotopo eta biozenosia) hauen arteko elkarekintzak.

Ekosistema= Biotopoa+Biozenosia+hauen arteko elkarekintzak.

 

Eco- (oico) aurrizkia, grekoaren “oikos” (etxea) terminutik dator.

Ingurugiro Zientzietan, Biosfera eta Ekosfera sinonimo bezala erabiltzen dira eta Ekosistemak, Ekosferaren azpisistemak balira bezala.

Beraz, Biosfera (Ekosfera) ikasteko, azpisistemetan banatuta landuko dugu: Ekosistemak landuko eta aztertuko ditugu.

 

Ekosistemak: oinarrizko kontzeptuen azalpen grafikoa.

 

 

4.- Ekosistema-ren egitura:

4.1.- Ingurune abiotikoa (ingurune físiko-kimikoa): Biotopoa.

 

Nola deskribatzen da Biotopoa ?

 

4.2.- Biotopo horretan bizi den Bizidun multzoa (Komunitatea): Biozenosia.

Biozenosia aztertu baino lehen, zenbait kontzeptu ezagutu behar dugu:

Espezie: Bizidun multzoa, arbaso komunak izaten dituztenak eta ugalkorrak direnak eta ondorengo ugalkorrak ere sortzen dituztenak.

Populazioa: Biotopo batean bizi diren espezie bereko indibiduo multzoa. (Adibidez; Leire mendilerroko putre populazioa)

Komunitatea (Biozenosia): Biotopo batean bizi diren Populazioa multzoa.)

 

Biozenosia deskribatzeko, ondoko taulan ikusten diren aldagai eta ezaugarriak deskribatu behar dugu:


 

5.- Energiaren zirkulazioa ekosistemetan (Maila trofikoak):

Materia eta energia ekosistemetatik zirkulatzen dira (sarrera/irteerak), erlazio trofikoeek bideratuta (“trophos”= elikagarria). Erlazio trofikoak, katea bezala irudikatzen dira, non organismo desberdineek protagonismo zehatz bat edo funtzio zehatz bat burutzen baitute (maila trofikoak). Askotan, ekosistemetan, kate trofikoak gurutzatzen dira, saretrofikoak sortzen direlarik.

 

Maila trofikoak (Populazioeen funtzio edo ofizioak ekosistemetan): Gehiengoetan, hiru maila trofiko bereizten dira

5.1- EKOIZLEAK:

Enegiaren sarrera ahalbidetzen dute ekosistemetan, eta sarrera bakarra dagoenez, hauek Ekosistemaren funtzionamenduaren giltza dute. Organismo autotrofoak izaten dira:

  1. Fototrofoak (argi-energia eralbitzen dutenak) edo fotosintesiegileak. Zianofizeoak, alga zelulabakar eukariotikoak eta zelulanitzak eta goi mailako landareak dira.
  2. Kimiolitotrofoak (energia, molekula inorganiko bakun batzuren oxidaziotik lortzen dute; kimiosintesia egiten dute). Bakterio nitrifikanteak, sulfobakterio koloregabekoak, ferrobakterioak ....

5.2.- KONTSUMITZAILEAK:

Ikuspuntu energetikotik Heterotrofoak dira. Beste bizidunen materia organikoa erabiltzen dute.

  1. Benetako kontsumitzaileak: Materia organiko bizia erabiltzen dute. Kontsumitzaile Primarioak (landarejaleak) Kontsumitzaile Sekundarioak (haragijaleak edo harrapakariak) eta Kontsumitzaile tertziarioak (azkeneko aragijaleak eta aurrekoen bizkarroiak).
  2. Saprofagoak: Materia organiko ez bizia erabiltzen dute. Nekrofagoak (gorpuen materia organikoa erabiltzen dute), Coprofagoak (gorozkien materia organikoa erabiltzen dute) eta Detritiboroak ( materia organiko birrindua erabiltzen dute, lur zizareek egiten duten bezala).
  3. Omnivoroak (Orojaleak): Materia organikoko iturri bat baino gehiago erabiltzen dutenak hori da maila trofiko desberdin batzuk okupatzen dituzte.

5.3.- DESKONPOSATZAILEAK:

Bi taldetan bereizten dira

a) Saprofitoak (saprobioak): Gorpuen materia organikoa erabiltzen dute. Kanpo-liseriketa egiten dute eta M.O. liseritu ondoren elikagaiak xurgatzen dituzte (disoluziotan). Onddoak eta bakterio asko.

b) Mineralizatzaileak: Autotrofo kimiolitotrofoak dira. Beste organismoeek bota dituzten molekula ionorganikoak erabiltzen dituste. Molekula horien oxidaziotik energia eskuratzen dute, eta gero ekoizleek erabil ditzaketeen gatz mineralak lurzoruan askatzen dituzte, materiaren zikloa horrela ixten delarik. Bakterioak izaten dira.

Energia Biosferan sartzen da eguzki-irrada bezala (iluneko ekosistematan, hondo ozeanikoetan, energia geotermikoa erabiltzen da) eta bero bezala ateratzen da.


Ecology simulator

Ekosistema barnean ematen duen egonaldia alda daiteke ekosistema motaren arabera, baina beti iturri batetik (Eguzkia) putzu hotz batera (espaziora) energia-fluxu bat dugu , termodinamikaren legeak betetzen dira eta bizidunok fluxu honetan bitarteko urratsak eta erabilpena burutu behar dugu.

Energia eraldatuz doa Ekosistematik zirkulatuz doan neurrian (endekatuz doa, hau da gero eta kalitate gutxiagoko energia edo gero eta kontzentrazio gutxiagoko energia bihurtzen da).

Termodinamikaren 1. Legeak dion bezala, urrats bakoitzean, entropia (lanarik egiten ez duen energia) areagotzen da eta bero bezala (infragorriz) ekosistematik ateratzen da Termodinamikaren 2. Legeari jarraituz.

Beraz, ekosistemetan energia sartu, biomasa egiteko eta bizi funtzioen mantenurako erabili eta irten egiten da; ez da inoiz itzuliko, energiaez da berziklatzen. Energia-k ez du ziklorik osatzen.

 

 

 

6.- Materiaren zirkulazioa ekosistemetan:

Materia-k energiaren fluxua ahalbidetzen du eta erred-ox erreakzioen bitartez eraldatuz doa. Materia erreduzitzen denean, barne-energia areagotzen da energia kimiko bezala; materia oxidatzen denean barne energia (entalpia) murrizten da energia kimiko edo/eta bero bezala galtzen baita.:

 

 

Ekosistemetan materia berziklatzen da:

 

Materiaren zirkulazioa, ekosistemetan ziklikoa da (baina gogoratu, Energiaren zirkulazioa ez da ziklikoa). Materia ziklikoki ba dabil ere, zirkulazio irekia izaten da, zeren eta beste ekosistemetatik organismo-sarrera eta irteerak izaten dira, gasen xurgaketa , higaduraren bitartez zerbait galtzen da, prezipitazioak .… baitira.

 

Lurra planetaren osotasuna kontuan hartuta, materiaren zikloa itxia dela esan daiteke, nahiz eta zenbait gai egonaldi luzeko biltokietan metatu (erregai fosilen gordailuak, Litosferako mehatoki mineralak ..) eta espazio-tik ere asteroide-erorketa dela eta (gehiengoak txikiak)

materia-sarrera txiki bat izan.

 

 

 

 

 

 

 

Laburpen diagrama (irudia: iazpiro)

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.