| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ44

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Gertaera meteorologiko globalak, Kliman eragina dutenak:ENSO eta NAO

 

 

1-"El Niño" eta "La Niña" ("ENiño Southern Oscillation" edo ENSO) :

ENSO laburdurak El Niñok eta Ozeano Bareko Hegoaldeko Oszilazioaren aldi epelak bat egitean urte jakin batzuetan jazo ohi den gertaera adierazten du. Gertaera hori da, hain zuzen ere, gaur egungo klimatologiaren ikergai nagusietako bat; ENSOri buruzko azken teoria, 1997an argitara emana, ENSOk lekuan lekuko eta Lur guztiko eguratsaren zirkulazioarekin duen harremanean oinarritua da. Gertaera meteorologikoa bada ere, Klima Sisteman eragin zuzena omen du.


 

Ezinbestekoa: 

"El Niño" and "La Niña" conditions (bideoa, ingeleraz).

"El Niño" animazioa.

 

 

Egoera neutroaTrade winds (alisio haizeak) ohiko indarrarekin jotzen dute mendebalderantz.

1.1- Kokapen geografikoa. ENSO oszilazioaren egoera neutroa (standard):

Ozeano Pazifikoan, Ozeania-tik Hego Amerikako kostaldera eta gainazaletik, ur isuri epel bat mugitzen da mendebaldetik ekialdera, ozeanoa zeharkatuz. Desplazamendu honen motorea, Lurraren errotazioaren inertzia (urak pilatzen dira mendebaldeko kostaldean) eta konpensaziograbitatorioa dira (mendebaldean pilatzen diren urak, grabitazioz ekialdera desplazatzen dira). Errotazioaren inertziagatik mendebaldeko Pazifikoan itsasertza 50 metroren bat altuago dago ekialdeko ertza baino.

Eragin honi alisioen bulkada ere eransten zaio, gainazleko ur masa mendebalderantz bultzatuz .

Ezkerreko irudian, gainazal ozeanikoa eskubirantz (ekialderantz) okertuta ikusten da desmaila hori adierazi ahal izateko.

Darwin (Australia) eta Tahiti ( ekialdeko irlak, Pazifikoan) hirietako presio atmosferikoak alderatzen direnean, Darwin-ekoa bajuagoa izaten da egoera neutroanPazifikoko ekialdean presio altuagoak izaten dira, mendebaldean baino.

El Peru eta Ekuador-reko kostaldeetara iritsi baino lehen erabat geldotzen da, termoklina gorantz tolesten da eta hondoko urak gainazaleratzen dira (upwelling), bioelementuak berriro zirkulaziotan jarriz (arrantza eremu garrantzitsuak sortzen dira kostalde hauetan).

Beraz, egoera honen funtsezko aldagaiak:

a) Errotazioaren inertzia,

b) Konpensazio grabitatorioa (ekialderako korronte epela bultzatzen duena) eta

c) alisio haizeen eragina (beti mendebalderantz jotzen dute).

 

 

 

 

El Niño egoeraalisioak oso ahulak diraUp welling etentzen da ekialdeko Pazifikoan. Prezipitazioak lerratzen dira Hegoamerikako kostaldera.


 

1.2.- El Niño egoera.

Zientzialariek zergatia argitu ez badute ere, ongi ezagutzen dute 2-7 urtetan behin alisioak moteldu edo desagertu egiten direla. Hori gertatzen denean, presio atmosferikoen ohiko eredua (neutroa) irauli egiten da; beraz, Australia-n eta Indonesia-n presio atmosferikoak gora egiten du eta Pazifiko erdialdeko presioa gaindituz.

 

Honi Hegoaldeko Oszilazioa deitzen zaio (Southern Oscillation, SO), eta gertakizun hau eskualde geografiko honetan soilik gertatzen den arren, ondorioak nabaritzen dira mundu osoan zehar .

El Niño-ren ondorioz, kalte materialak izugarriak izaten dira.

Alisioak desagertzean, mendebaldetik zetorren ur epeleko korrontea ez da gelditzen eta Hego Amerikako kostaldeetara iristen da; upwelling etentzen da eta gainazaleko tenperatura handitzen da: itsas maila 25 cm igo eta tenperatura 30 ºC-ra irits daiteke.

 

Ur ozeanikoa berotzen denean lurrinketa areagotzen da, ur lurruna Atmosferara pasatuz. Lurrinketa eta kondentsazioa dira bero-energia Ozeanotik Atmosferara pasarazteko prozedura zuzena.

Atmosfera asetzen denean, ura kondentsatu egiten da eta Ameriketako mendebaldeko kostalde gainean euri-jasa ikaragarriak botatzen ditu (Los Andes mendikateko mendebaldeko isurialdean).

 

Aldiberean, ur-kondentsazioak bero kopuru handia askatzen du atmosferara (egoera-aldaketako bero sorra) eta behe troposfera-ko tenperatura igotzen da.

Euriteak direla eta, eremu horretan itsasoa gezatu egiten da; halaber, elikagaiak itsas hondotik gorantz eramaten zituen mugimendua geldituta dago.

 Peruko eta Ekuadorreko arrantzaleek ongi ezagutzen dute ondorioa: bertako ekonomian ezinbestekoak diren arrainek ur aberatsagoen eta hotzagoen bila migratzen dute, bai Txile aldera, bai Alaska aldera, hango arrantzaleen mesedetan.

Bestalde, egoera neutroan Pazifikoaren mendebaldean erortzen den euri-ura Ameriketan bota duenez, lehorte izugarriak gertatzen dira Australia, Indonesia eta India inguruan.

 

Eta iraultza mundu osora zabaltzen da. Indiako Ozeanoaren hego-ekialdea hozteak presio altuko eremu bat sortzen du. Presio altuek ez diete haize hezeari Afrikako ekialde eta hegoaldera iristen uzten; beraz, toki horietan lehorteak areagotu egiten dira. Ipar Amerikan, berriz, lurrazaletik 8-12 km gorago mugitzen diren haize-lasterren norabidea bat-batean aldatu egiten da, eta Kanadatik AEBen hegoaldera joan ohi den haize hotza iparrean gelditzen da.

Atlantikoak ere izaten du El Niñoren berri, beste tokietan haizeak bazterrak nahasten dituen bitartean, Ozeano Atlantikoan urakan eta ekaitz tropikal gutxiago izaten baitira.

 

  

La Niña egoera:

Alisioek oso gogor jotzen dute mendebalderantz. Termoklina biziki tolestuta agertzen da ekialdean. Up welling bizkortzen da.

1.3.- La Niña egoera :

El Niñok utzitako arrastoak hankaz gora jartzeko, bere ondotik La Niña etortzen da askotan. La Niñaren sasoian, Ameriketatik Australia aldera doazen haize alisioak indartu egiten dira.

Horrela, itsas azaletik ohi baino ur bero gehiago mugitzen da mendebaldera; horrekin batera, itsas hondotik ur hotz gehiago azaleratzen da ekialdean eta termoklina ikaragarri igotzen da. Ekuadorretik Samoaraino, ia 5.000 km-ko ur-mihi hotza luzatzen da. Hau da, juxtu El Niñoren alderantzizko fenomenoa gertatzen da.

Ekialdera bultzatutako ur beroak eta haize-lasterren alderanzketak tenperatura igoarazten dute Indonesia aldean. Itsas azaleko aire bero eta hezea atmosferaren goialdera igo eta kondentsatzen denean, euriteak izaten dira. Hala, Indian montzoiak normalean baino indartsuagoak izaten dira, Australian prezipitazioak batez bestekotik gora egiten dute, Afrikako hegoaldean bestetan baino hezetasun gehiago sumatzen da, eta Kanadatik AEBetara doan haize hotza hegoalderago iristen da.

 

El Niño baino gutxiago aztertu da La Niña, eta historian zehar gutxiagotan jaso dira La Niñaren inguruko datuak. Hala ere, satelite bidezko behaketetan hasi zenez geroztik, datu bilketa integrala da, ENSO gertakariariaren ziklo osoa aztertuz.

 

 

1.4.- “El Niño"/ “La Niña” index(Southern Oscillation Index, SOI):

Tahiti eta Darwin-eko gainazaleko presio atmosferiko aldea da.

SOI baxua bada (bi hirien arteko presio aldea txikia denean) alisioak ahulak dira eta El Niñorekin lotzen da; SOI handia bada, aldiz, alisioak ohi baino indartsuagoak dira eta La Niña hurbil dabilela adierazten du. Presioen oszilazio horri hegoaldeko oszilazioa (Southern Oscillation, SO) deitu zitzaion.

1982-1983ko El Niño mendeko latzenetakoa izan bazen ere, azkenekoa, 1997 1998koa, ez zen askoz samurragoa izan: 2.000 pertsona baino gehiago hil ziren, eta kalte materialak ikaragarriak izan ziren. Peru-n sekulako uholdeak jasan zituzten, herri osoak desagertu ziren uraren indarraren eraginez, eta Sechura-ko basamortuan aintzirak azaldu ziren.

XXI.mendean, 2010.ko El Niño eta batik bat 2015-16 koa izan dira indartsuenak; azken honek (2015-16koa) tenperatura-record guztiak ganditu ditu eta iraupen nahiz indar handienetariko bat izan da, arrazoi honengatik NASA-ren zientzilariek Godzilla izendatu diote.

 

Azken hamarkadetan izan diren bii "El Niño" gertakizunik bortitzenen irudikapena, 1997-98 eta 2015-16.koak hain zuzen ere.

 

 

 

 

1.5- Nondik dator “El Niño” eta “La Niña” izendaketa?

Izenen zurrunbiloaren nondik norakoa Peruko arrantzaleek El Niño edo ‘Jesus haurra’ deitu zioten urtero Eguberri aldean azaltzen den itsas korronte beroari. Gero, zientzialariek izen horrekin batailatu zuten noizean behin Pazifikoaren ekialdean agertzen zen neurriz kanpoko fenomenoa. Denborarekin, ordea, beroketa Peruko uretatik haratago ere gertatzen zela jabetu ziren. Ordutik, berotze horrek eragiten dituen aldaketa meteorologikoak izendatzeko erabiltzen da El Niñoterminoa.

Presio-aldaketa horiek, ordea, fenomeno zabalago baten barruan ulertzen dira, eta maila zientifikoan ENSO (El Niño/ /Southern Oscillation) siglak erabiltzen dira presio aldaketak eta El Niño eta La Niña batzeko: El Niño ENSO-ren fase beroa den bezala, La Niña ENSO-ren fase hotza da.

 

1-6- El Niño-ren (Umea-ren) ondorio edo inpaktu globalak:

Hegoamerika

 

Asia

 

Afrika

 

Australia

 

Brasil: euri jasa murrizten da, iparekialdean. Alisioen ahulezia dela eta, ez dira sartzen Atlantikotik aire-masa hezerik.

Ecuador eta Perú-ko iparraldea:

oso euri jasa bortitzak, euri-denboraldi osan zehar.

Perú/Bolivia:

Abendutik Otsailera ohikoa baino lehorragoa.

 

Dena den, ezagutu zen lehenengo inpaktua, arrantza-eremuetan izan zen, erabat suntsitzen bait ziren, Txile, Peru eta Ecuador-ko uretan.

India: Lehorteak, Monzon-eurijausterekin batera, hegomendebaldean.

Thailandia: arroza eta arto-laboreetan kalteak. Uztak murrizten dira.

Filipinak: Monzonaldian lehorteak, iparekialdean. Uzta-murrizketa (arroza).

Indonesia: Lehortaldiak.

Sudafrica/ Hegoafrika:

Euri-denboraldian lehorteak gertatzen dira.

Arto uztak murrizten dira.

Afrikako ekialdean oso eguraldi hezea Urritik Abendura.

Orokorrean, eguraldi hezea iparmendebaldean. Oso lehorra gainontzeko lurraldeetan, bereziki Queensland-en.

 

 

2.- ENSO gertakizunak eta Aldaketa Klimatikoaren Teoria:

Klima Aldaketaren Teoriaren arabera (Beroketa Globalaren Teoria) azken 35 urteotan Klima Sistema berotze fase bizkor batean ari da.

Berotze honen eragile nagusia Gizadiak atmosferara igortzen ari diren errekuntza gasak dira (CO2metanoa ....) eta erregai fosilen erabilera baztertzen ez badugu, 2100.rakoan gainazaleko tenperaturak 2ºC-tik-6ºC-ra bitarteko igoera egingo du (azken 50 urteko batazbesteko tenperaturarekiko), Sistema Natural guztiak kaltetuz modu atzeraezin batez.

Teoria honen sustatzaile nagusia IPCC-a da (Intergovernmental Pannel on Climate Change, Nazio Batuen elkargoa) eta komunikabide guztietan, maiz ikusten dugu hildo hortik doazen mezuak.

CO2-ko igorketak murriztu behar direla dio IPCC-k. Hau egin ezean, Gizadiaren etorkizuna bera arriskuan dago.

Baina datu-behaketa kontuan hartuta, ez du ematen CO2-ko igorketak berotzearen eragile nagusia izaten direnik.

CO2-ko igorketek berotegi-efektua eragiten dutela probatuta dago, baina atmosferan berotegi-efekturik handiena eragiten duena ur-lurruna da (guztiraren %65-tik %90-ra airean dagoen hezetasunaren arabera) eta ondoko grafikoetan ikusten den bezala, CO2-ko igorketen protagonismoa ez da IPCC-k dion bezain garrantzitsua.

EL Niño gertaerak tenperatura aldakortasunean duen garrantzia CO2-ak baino handiagoa dela ikus daiteke bi grafiko hauetan, ahaztu gabe beste eragile klimatikoarekiko dauden elkarekintzak (eguzki zikloa, sumendien jarduera ....):

 

a) Gainazaleko tenperaturaren aldakortasuna , UAH-aren datu basearen arabera, (Iturria: Dr. Roy Spencer )

Gainjarri dira, hileko batazbesteko tenperatura-ko grafikoa eta urte horietan burutu diren El Niño gertaerak. Tenperatura eta El Niño gertaerak korrelazio estuan agertzen dira.

El Niño gertaerek beti eragin dute berotze atmosferiko globala; hodei-multzoen garapena eta prezipitazio-erresuma erabat baldintzatzen dute eta zirkulazio atmosferiko globala eraldatzen da.

 

b) Gainazaleko tenperaturaren aldakortasuna, asteko batazbestekoa, azken hilabete hauetan (iturria: Dr. Ryan Maue, Iosu Marruedo-k egokituta):

Lerro urdinak adierazten du Ipar hemisferioko tenperatura aldakortasuna; berdea hego hemisferiokoa eta beltza, aldakortasun globala.

Lerro horizontalak adierazten du 1981-2010 tarteko batazbesteko tenperatura (erreferentziako tenperatura).

El Niño gertaeraren amaiera eta tenperatura murrizketa (murrizketa azkarra) estuki lotuta daudela egiazta daiteke; martxoaren 1-tik ekainaren 1-era (El Niño amaiera, egoera neutrora iritsi arte) tenperatura globala 0,65ºC jeitsi da, soilik 91 egun pasa ondoren!!!!

Hau da oso hozte azkarra, kontuan hartuta CO2 ko kontzentrazioa (Mauna Loa-ko behatokian) 403 ppm tik 407 ppm-ra pasatru dela (handiagotu egin da).

2015.ko udazken eta neguan izan zen berotzea CO2-ko kontzentrazio handiari egozten bazaio, IPCC-k dion bezala, nola azal dezakegu orain, 2016.ko martxotik aurrerantzean gertatzen ari den tenperatura jetsiera?

 

 

3-North Atlantic Oscillation(NAO):

3.1- Zer da Ipar Atlantikoko Oszilazioa(NAO)? :

Groenlandian, 1770-1778 bitarteko urteetan, Hans Egede Saabye jaunak, behaketa baten berri, bere koadernoan idatzita utzi zuen: …" Groenlandian, neguak beti oso gogorrak izaten dira, baina esan beharra dago, gogortasuna desberdineko neguak ba direla. Dinamarkan, oso negu gogorra denean, Groenlandian ohikoa baino gozoagoa izaten da, eta alderantziz." ….. Gaur egunean, baieztapen hau NAO gertakariaren adierazpentzat jotzen dugu.

NAO-a, neguko klima-aldakortasuneko portaera-eredu nagusia da, Ipar Atlantikoan; protaera-eredu honen eragin eremua, Ipar Amerika-tik Europara zabaltzen da, Asiako iparraldea ere barne.

 

   

 

 

3.2- NAO index:

Erreferentzia bezala, Azore irletako presio handiko zona (antizikloia, H) eta Islandia-ko presio bajuko zonaren arteko presio atmosferikoko aldea (Borraska edo low pression, L).

 

NAO index eguneratuta. (NOAA. Sagua grafikoaren gainean jarri ostean, zoom-ari eragin eta scroll egin ezazue).)

NAO index. Datu-gaurkotzea.

 

Desberdintasun hau ohiko baino handiagoa bada (presio gradientea handia denean) NAO+ fasea deitzen da eta oso presio gradiente txikia denean NAO- fasea izango dugu, neurri guztiak neguan eginda.

NAO edo Ipar Atlantikoko Oszilazioa-k beraz, bi fase dauzka:

a) fase positibo bat NAO+ , eta

b) fase negatibo bat NAO-

 

 

 

3.3- NAO egoera edo fase positiboa, NAO+ :

Zer da NAO positiboa (NAO+)?: (irudian, neguan zeharko egoera).


Europa-n haize isuria mendebaldetik ekialdera nabarmenki etortzen denean (iparmendebaldetik askotan) NAO fase positiboan ari dela esaten da. Egoera honetan, aire hotzeko masak ipar poloan bertan elkartzen dira, mendebaldetik datozen haizeek baztertuta.

Ondorioz, borraska atlantiko sakonak latitude handietan kokatzen dira (iparrerantz) eta antizikloiak Afrika eta Penintsula Iberikoaren kontra, atxilotuta (Azoretako antizikloia kasu).

 

Gainazalean, beraz, haize nagusiak mendebaldetik eta iparmendebaldetik datoz. Gertakizun meteorologikorik arruntenak. Egoera honetan, sistema frontalak (eurijausteak) ugariak dira; prezipitazioak Kantauriko isurialdean eta lautadetan, lainoak. Neguagozoa izaten da, tenperatura epelekin.

 

Mediterraneoan, eguraldi lehorra eta egonkorra.

 

 

 

 

 

 

 

3.4- NAO egoera negatiboan, NAO- :

Zer da NAO negatiboa (NAO-)?: (irudian, neguan zeharko egoera)


Mendebaldetik datozen haizeak desagertzen direnean eta ipar poloaren inguruan ari diren borraskak, zirkulu horretik ateratzen direnean latitude bajuagoetara, NAO fase negatiboan ari dela esaten da.

 

Beraz, gainazalean, haize nagusiak iparretik, ipar-ekialdetik eta ekialdetik etor daitezke. Gertakari meteorologikoak egoera honetan,

Penintsula iberikoan eta Mediterraneo gainean kokatzen diren borraskak; askotan, borraskak hauek ibiltariak izaten dira eta Penintsula Iberikotik Europa eta Mediterraneorantz doaz.

 

Fronte polarrak edo siberianoak (oso haize hotza), negu gogorrak, fronte hotzak; eguraldi desegonkorra Penintsulako edozein lurraldetan; Mediterraneoan oso eguraldi desegonkorra (desatsegina), eurite asko (askotan, elurteak), haize indartsuak ... eta tenperatura bajuak.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.