| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LIZZ43

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Eskualde klimatikoak. Klimogramak.
Klima sailkapena.

 

1.- Zona klimatikoak:

Lurra planetan sartzen den Eguzki-irradaren intentsitate desberdinak (latitudearen arabera), hemisferio bakoitzean, hiru zona klimatiko nagusi sortzen ditu.

Zonalde klimatiko handi hauetan, Atmosfera-k eta Hidrosfera-k klima desberdinak baldintzatzen dituzte, Sistema horien zirkulazio eta prezipitazio-erresumaren bitartez.

Klima mota bakoitzak tenperatura esanguratsu bat eta urtean zeharko prezipitazio-erresuma berezi bat izaten ditu.

 


 

2.- Zonalde klimatiko nagusiak:

Hemisferio bakoitzean hiru zonaldeak bereizten dira:

2.1- Zona klimatiko beroa:

2.1.1- Tropikal hezea eta ekuatoriala: (10º Ipar/10º Hego)ZCIT.Klima beroa eta iraunkorra (urtesasoirik ez dago), batazbesteko TºC= 25ºC. Oso hezea, hilabetero eurite franko izaten dira, guztira 2500 mm/urte ko prezipitazioa gainditzen dutelarik. Adibideak: Amazonas ibaiaren arroa eta Congo ibaiarena.

2.1.2- Monzonikoa.(10º-25º bitarteko latitudean, Ipar eta Hego). Zonalde monzonikoak zonalde beroak izaten dira. Urtesasoi bi daude: hezea (uda) eta idorra (negua) ziklo urtebetekari baten arabera. Indiako mendebaldea, Bangladesh, Afrika-ko erdigunea eta mendebaldea.

2.1.3- Azpitropikala -Basamortuarra.(25º-35º bitarteko latitudeetan) latitude honetan eta bi hemisferioetan, presio altuko gerriko iraunkor bat egoten da.Airea, behera jeisten den einean berotuz eta lehortuz doa, gardetasuna lortuz eta insolazio handiko esparruak sortzen dira; hauek dira basomortu handiko zonaldeak. Sahara, Arabia, Siria, Iran, Irak, Jordania, Mexiko ... Urteko aldakortasun termikoa oso handia da, 20ºC-koa, eta urtesasoiak oso desberdinak. Udaldia oso beroa (30º-35º C) eta negua fresko xamarra (10º-15ºC) Eurite gutxi izaten dira (gehienez, 80 mm/urte).

 

2.2- Zona klimatiko epela:

2.2.1- Kontinentala (uda berokoa eta uda hotzekoa).35º-60º bitarteko latitudeetan). Negu luze eta gogorrak, hilabeteko batazbesteko tenperatura, <0º C izaten da. Urtean zehar, prezipitazio ugari eta sakabanatuak. Uda laburra izaten da eta aste beroenetan, 10ºC-etara soilik iristen da. Tenperatura alde handiak izaten dira. Europa-ko iparraldea, Siberia, Canada, Alaska ....

2.2.2- Ozeanikoa.(35º-60º bitarteko latitudeetan). Kontinenteen mendebaldeko zonaldeak, non haizearen zirkulazio nagusiak aire-masa hotzak eta hezeak ekartzen baititu (kontinenterantz). Prezipitazio ugari eta sakabanatuak. Ozeanoaren erregulazio termikoa dela eta, negu epelak eta uda gozoak izaten dira (tenperaturako bitartekoa 11ºC-ren bat izaten da). Inglaterra, Zelanda Berria, EEBB-ko mendebaldeko kostaldea, kantauriko kostaldea...

2.2.3- Mediterraneoa.(30º-45º bitarteko latitudean). Udan zehar presio handiak nagusi ikusten dugu, eguraldi bero eta lehorra eragiten delarik. Neguan azpitropikoetako presio handiko zonaldeak, ekuadorerantz doaz eta orain zona epeletako dinamika nagusitzen da, borraskak eta fronteak etortzen dira, prezipitazioak eta freskotasuna ekartzen dituztelarik. Noizbehinkako bolada hotzak izaten dira. Kostalde mediterraneoa, Kalifornia ...

 

2.3- Zona klimatiko hotza:

2.3.1- Azpipolarra (60º-75º bitarteko latitudeetan) Artiko eta Antartiko kostaldeak. Presio bajuko gerrikoa hemen dago. Negu luze eta hotza; halata guztiz ere, ozeanoak ez dio tenperaturari gehiegi jeisten uzten. Hilabeterik beroenetan, ez da 10ºC-ko tenperatura gainditzen. Lurzoruetan, ura izoztuta mantentzen da (permafrost); batzutan, zerbait urtzen da udan, eta potxingoak sortzen dira. Antartidako ertzak, Groenlandia, Asia-ko iparraldea ...

2.3.2-Polarra.(75º-90º bitartekoetan) Klimarik hotzeena da; tenperatura beti 0ºC-tik beherakoa izaten da. Hotzagatik, inbertsio termikoak eta presio handiak nagusi izango ditugu. Atmosfera egonkorra, lurrinketa oso txikia eta ehezetasun erlatiboa ere oso txikia (basamortu arido hotzak sor daitezke). Antartidakobarnealdea ...

2.3.3- Mendi altuetakoa. Latitude guztietan, altitude handietan. Aldaketa termiko handia, eguna eta gaua bitartean.

 

Climate zones

 

 

3.- Penintsula Iberiko-ko zona klimatikoak: 

Irudi hauetan, Penintsula Iberikoan diren zona klimatiko desberdinak ikus ditzakegu.

 


 

Euskal Herriko zona klimatikoak

 

 

4.- Klimogramak eta zona klimatikoak Penintsula Iberikoan:

4.1- Zer da Klimograma bat?:

Prezipitazioak eta tenperaturak klimogrametan irudika daitezke. Klimograma toki zehatz bateko prezipitazioak eta tenperaturak irudikatzeko grafikoa da; urte osoan zehar hilez hile islatuko direlarik.

Klimograma bat egiteko orri koadrikulatua erabili behar dugu eta ondorengo urrats hauei ekingo diegu:

  1. Ardatz horizontal bat marraztu eta bere bi ertzetan bi lerro bertikal egingo ditugu.
  2. Ardatz horizontalean urteko hamabi hileak markatuko ditugu.
  3.  
  4. Ezkerreko ardatz bertikalean tenperaturen eskala markatuko dugu, baloreak bosnaka gradu zentigradotan ezarriko ditugularik; adibidez: -5, 0, 5, 10, 15, 20, 25 °C.
  5. Eskuineko ardatz bertikalean prezipitazioen eskala markatuko dugu, baloreak hamarnaka ur mm. eta positiboan ezarriko ditugularik; adibidez: 0, 10, 20, 30, 40, 50 mm. ur.
  6. Behin toki zehatz bateko urteko hilabetetan zeharreko batezbesteko tenperaturak ezagututa, grafikoan jarriko ditugu puntuen bidez. Jarraian lortutako puntu guztiak marra baten bidez lotuko ditugu.
  7. Ikertzen ari garen tokiko hilabete bakoitzeko prezipitazioak ezagututa, grafikoan adieraziko ditugu barra-diagrama baten bidez.

 

 

4.2- Klimogramen interpretazioa:

Klimograma edo klimodiagrama bat interpretatzea bi alderditan oinarritzen da:

a) Tenperaturen grafiko linealen azterketa. Bere ikerketatik urtaro kopurua eta urtean zeharreko aldaketak (igoera eta jaitsierak) ondorioztatuko ditugo. Urrengo kasu hauek aurki ditzakegu:

 

- Tenperatura altu eta egonkorrak dituen grafikoa. Klima beroari dagokio.

- Lau urtaroei dagozkien tenperatura aldaketak dituen grafikoa, Klima epela da.

- Tenperatura baxuak dituen grafikoa. Mendiko klima da.

- Tenperatura baxuak edo oso baxuak dituen grafikoa: mendiko klima edo klima polarra izan daiteke.

b) Prezipitazioen barra-diagramen azterketa. ikerketa. Tenperaturen grafiko linealaren analisitik ondokoa ondoriozta dezakegu:

Klima beroa da:

- Prezipitazioak egonkorrak badira, klima ekuatoriala da.

- Urtaro lehor bat badago, klima tropikala izango da.

- Ia prezipitaziorik ez badago, basamortuko klima izaten da.

- Prezipitazioak urte osoan zehar ematen direnean, klima ozeanikoa da.

-Uda lehorra bada, klima mediterraneoa da.

- Prezipitazioak urriak direnean eta udan ematen badira, klima kontinentala da.

- Mendiko klima eta klima polarra erraz ezagutzen dira: prezipitazio ugari daudenean, mendiko klima da. Bestelakoa, klima polarra da.

 

 

Jarduerak :

 Klimogramak.

 

4.3- Penintsula Iberiko-ko klimogramak:


4.1-Klima Ozeanikoaurte osoan zehar euritsua; uda gozoa:

Adibideak

1. Santander: Ozeaniko "Kostaldekoa" : negu gozoa.

2. Orense: Ozeanikoa "mediterraneoalderako iragapenekoa": uda lehorra.

3. Pamplona: Ozeanikoa "kontinentalizatua": negu hotza.

 

Ezkerreko irudian Iruñea-ko klimograma


4.2-Klima Mediterraneoa: uda lehorrak eta beroak. Negu gozoak.

Adibideak:

4. Valencia: Mediterraneo "levante-koa": euria equinoccio-etan.

5. Barcelona: Mediterraneo "katalana": euria equinoccio-etan; udan lehortaldi motza.

6. Malaga: Mediterraneo "malagueñoa": euria neguan, oso negu gozoa.

 

Ezkerreko irudian, Bartzelona-ko klimograma.


4.3-Klima kontinentalizatua: Alde termiko handiak (urtean zehar).

Adibideak:

 

7. Soria: Kontinentala "Lurralde altuetakoa": uda freskoa, negu hotza.

8. Huesca: Kontinentala "Lurralde altuetakoa": uda freskoa, negu hotza.

9. Madrid: Kontinentala "lurralde bajuetakoa": uda oso beroa.

 


4.4- Klima basamortuarra: udako lehortaldia oso luze eta larria.

Adibideak:

12. Almeria: Azpibasamortuarra.

 

Ezkerreko irudian Almeria-ko klimograma; behean, Almeriako basamortua.



13. Benasque

 

4.5- Mendi altuetako klima: oso negu hotzak. Urte osoa euritsua da (Iparraldean); erdi eta hegoaldean udako lehortaldia izaten da.

Adibideak:

13. Benasque: Iparraldekoa, oso euritsua.

"Sierra Nevada" hegoaldeko adibide izan daiteke, udan nahiko lehorra delarik.

14. La Palma                                                        15. Las Palmas.

 

4.6- Klima Tropikala:

14. La Palma: Azpitropikal ozeanikoa.

15. Las Palmas: Azpitropikal lehorra.

 

La Palma, Munduko Biosferaren babesgunea

.

 

Munduko klimogranak (hiria hautatu behar da)

Espainia-ko hiriburuen klimogramak eta sailkapen klimatikoa

 

 

 

5.- Köeppen-en klima-sailkapena :

(Oharra: Köepenn-en sailkapena ez da sartzen Selektibitateko gaitegian, baina gehien erabiltzen den sistema da).

Vladimir Köeppen-ek (edo Köppen, klimatologo eta botaniko alemaniarra) klima-sailkapen bat eta munduko zona klimatiko desberdinak (landaretza motaren arabera) proposatu zituen, non hezetasuna eta tenperatura-aldaketak kontuan hartuak izaten bait ziren.

Ondorio bioklimatikoak azpimarratzen ditu, baina klimaren funtzionamendua ez du kontuan hartzen ez ta segida klimatikoak ere. Dena den, Klima-sailkapen enpiriko hau, asko hobetu dute eta hasiera batean gogor kritikatu bazuten ere, gaur egunean klima sailkatzeko oso metodo ezaguna da.

 

Köeppen-ek 1936 urtean bere sailkapena argitaratu zuen. 1953 urtean Koeppen-en bi ikaslek, Geiger eta Pohl-ek, sailkapena errebisatu eta hobetu zuten zenbait aldaketa sartzen dutelarik. Hau da datozen tauletan ikus daitekeen sailkapena: Koeppen-Geiger-Pohl-en sailkapena (laburtua).

 

Sailkapenaren ezaugarriak. Klima motak adierazteko, sistema honetan, beti hiru hizki erabiltzen dira (adibidez BWh).

Sailkapen honetan, klima TALDE-tan, AZPITALDE-tan eta AZPIDIBISIO-tan.

TALDE klimatikoak hileko batazbesteko tenperaturaren arabera sortzen dira eta majuskulaz idazten dira:

 

 

Taldeak eta azpitaldeak konbinatuz, datorren taulan ikusten diren oinarrizko klimak lortzen dira:

 

Erreferentzia bezala erabiltzen diren isoterma guztieek esanahi edo erizpide biofuntzionala daukate:

a) 10ºC ko isoterma: Zuhaitzen hazte-prozesuen muga izaten da.

b) 18ºC ko isoterma: Neguan, landare tropikaleen muga izaten da.

c) 0º C ko isotermaPermafrost-aren muga, poloetatik ekuadorerantz.

 

Zenbait adibide, sailkapen klasikoa eta Köeppen-Geiger-ren sailkapenaren arteko baliokidetza ulertzeko:

a) Klima ozeanikoa: Bilbao, Oviedo, Gijón ... Cfb

b) Klima mediterraneoa, uda berokoa: Bartzelona, Málaga .... Csa

 

Ondorengo irudian, landaretzaren araberako munduko zona bioklimatikoak ikus ditzakegu (KÖPPEN-ek zehaztuta):

 

 

A motako klimak, zonalderik beroenetan izaten dira, eta talde honen barnean, hiru klima desberdin bereizten dira: neguan fase lehor batekin (Aw), oso urtaro lehor motzak (Am) eta urtaro lehorrarik gabeko klimak (Af). Aurreko tauletan, klima hauen deskribapena ikus daiteke.

E motako klimak, planetaren zonalderik hotzenetan kokatzen dira. Azpiklimak, tundrakoa (ET) eta elur/izotzeko (EF) klimak dira.

Latitude ertainetako klimak, (C eta D hizkiak) bigarren hizki minuskula baten bidez zehazten dira (arestian esan dugun bezala). Zonalde klimatiko horretan, udan fase lehorra dagoenean, (s) hizkia jartzen da; neguan bada, (w) hizkia erabili behar dugu eta fase lehorrarik ez balego, (f) hizkia erabiliko dugu. Hirugarren hizkia, zonalde hauetan, udaren berotasunaren maila edo neguaren hotzaren intentsitatea (a, b, c edo d).

 

B motako klimetanlandaretza kontrolatzen duen aldagaiarik garrantzitsuena, hezetasuna-lehortasuna izaten da. Kasu honetan, lehortasuna, eurijausteekin erlazionatuta egoteaz gain, lurzoruetan lurinketaren bitartez galtzen den urarekin ere erlazionatuta dago.

Lurrinketa ez da ohiko aldagai meteorologiko bat; hau dela eta Köppen-ek, lehortasun-maila adierazi ahal izateko, adierazle (indize) berean tenperatura eta eurijausteak elkartu zituen.

Klima hauek, klima lehorretan (BW), klima erdi-lehorretan (BS) bereizten dira, eta hirugarren hizki bat beroa (h) edo hotza (k) den adierazteko erabiltzen da.

H hizkia, mendiko klimetan erabiltzen da.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.