| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Hidrosferan gertatzen diren inpaktuak (redirected from LIZZ37)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Hidrosferan gertatzen diren inpaktuak

 

 

1.- Ibai-kutsadura. Autoarazketa.

Baldintza arruntetan, ibaieek gatz mineral disolbaturik, solido inorganiko eta organikoak suspentsiotan eramaten dituzte; hau kutsadura naturala izaten da. Ibaiaren higa-lanaren ondorioa da eta disolbatzeko eta garraiatzeko gaitasunaren adierazpena.

Honetaz gain, gizakiak askotan ibaia zabortegi bezala erabiltzen du eta nekazaritzan, industrietan eta hirietan sortzen diren hondakinak ibaietara botatzen ditu. Hau da kezkatzen gaituen kusadura.

Bere ondorioak hauek dira:

1.- Ibai horien uren erabiltzea murrizten da.

2.- Uretan bizi den flora eta fauna hondatzen dira; biodibertsitatea gutxitzen da.

3.- Uraren itxura desegokia eta usain desatseginak (kalte estetikoak paisaia hondatzen baita).

 

Ibaiaren autoarazketa, zer da?:

igortze-puntutik behera, eta zenbait denbora pasa ondoren, ibaiaren uraren kalitatea leheneratzeko gaitasuna da berezko arazketa.

Prozesu honetan, erreakzio kimiko, aldaketa fisikoa eta biologikoak burutzen dira; eremu kaltetuan, lau tarte bereizten dira:

  1. Zona hondatuta.
  2. Deskonposaketa-zona.
  3. Berreskuratze-zona.
  4. Ibilgu beherako zona garbia.

Eskubiko taulan, zona bakoiztaren ezaugarriak ikus daitezke (oxigeno disolbatua, DBO eta solidoen eboluzioa). Gezi gorriak, igorketa-puntua adierazten du.

 

 

 

 

 

Ezkerreko irudietan Ephemera ( zona garbietan adierazlea) eta Eristalomya (deskonposaketa zonetan adierazlea).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2.-Aintziretan (ibai eta itsasoetan ere) suertatzen diren inpaktuak. “Eutrofizazioa”:

Eutrofizazioa, materia organiko-ko ekarpen handi batek eragiten duen inpaktua da; materia organiko horrekin batera, bioelementuak eta elikagai mineralak askatzen dira, batik bat fosforoa edo eta nitrogenoa (elika kateetan mugatzaileak baitira, ekosistema urtarretan) nekazaritzan erabiltzen diren ongarri eta detergenteetatik eratorria.

Irudian,Eutrofizazio prozesua aintziretan:

Eutrofizazio prozesua (bideoa)

 

 

       

 

Eutrofizazioaren urratsak:

1.- Funtsgai ekarpen handia, gehiengoetan P (detegente eta ongarrietatik datorrena) eta N -a (ongarriak, materia organikoetatik).

2.- Gainazaleko organismo fotosintetikoen (algak, fitoplanctona) neurriz kanpoko hazkundea. Urak bere gardetasuna galtzen du. Oxigenoa ez da ongi disolbatzen uretan, fitoplanctonak harresi biologiko bat eratu baitu. Hondoan, bizidun asko hiltzen dira, oxigeno eta argi gabeziarengatik. Gorpuen M.O. Pilatzen da hondoan.

3.- Hondoko M.O-aren oxidazio aerobikoak zegoen oxigenoa agortzen du eta hasten dira hartzidurak eta prozesu anaerobikoak (bakterioek eraginda).

4.- Prozesu anaerobikoek substantzia toxiko eta usain txarrekoak askatzen dituzte (metanoa, SH2 ..). pH-a eremu azidora doa. Fauna eta flora erabat hondatzen dira.

 

 

 

Azter itzazu eutrofizazioaren urratsak simulazio hauetan:

What is eutrophication?

 

Berreskurapen edo leheneratzeko lanen ondorioek epe luzeak eskatzen dituzte, berreskuratze-prozesuak astiro xamarrak baitira; aintzira edo ibai bat berreskuratzea zaila eta iraupen luzeko rozesuak izaten dira.Honako neurriak hartu behar dugu:

 

 

 

a) P, N edo/eta materia organiko ekarpenak ezeztatzea, erabat eragoztea.

b) Hondoko materia organikoa baliabide mekanikoren bitartez atera (hondalaneko makinez ...) edo/eta uretan disolbaturik dauden sustantziak arauztuz.

c) Hondoan eta uretan, oxigenoa txertatu, prozesu oxidatibo aerobikoak sustatzeko.

 

 

 

 

 

 

3.-Kutsadura eta inpaktuak Lurazpiko uretan:

Lurazpiko urak, haien kokapena dela eta, ongi "babesturik" daude, zeren eta kutsagaiek gaineko lur geruzak iragazi behar baitute. Arrazoi berberagatik, kutsagaiak lurpeko uretara iristen direnean oso inpaktu eta kalte handiak eragiten dituzte (eta epe luzez).


1.- Oso zaila da kutsagaien presentzia nabaritzea (antzematea).

2.- Kutsagai horien desplazamenduak eta eboluzia jarraitzea ere zaila da.

3.- Inpaktu mota honi aurre egitea (kutsagaiak iturrietara edo putzuetara iritsi baino lehen) oso zaila da.

4.- Lurpeko uren isuriak geldoak direnez, kutsagai hauen egonaldia luzea izaten da eta leheneratze (inpaktua gainditzeko) neurriak oso zailak eta garestiak.

 

 

Akuiferoen kutsaduraren eragileak:

a) Zabortegietako uren infiltrazioa, hiri-uren iragazketa euri-ureek eramanda (lixibiazio hau, euri ureek egiten dute).

b) Nekazaritza-uren iragazketa, ongarri kimiko edo/eta pestizidekin; askotan ere, abereen purinak, “zimaurren likidoak” … eta abarrak eramaten dituzte.

c) Jatorri industriala duten ureen iragazketa, hondakin erradiaktibo eta meagintzako hondakinak barne.

d) Itsasoko uraren sarrera, akuiferoetara, putzuen gainustiatzeagatik. Akuiferoen salinizazioaedo gatzaketa .

 

 

 

 

3.1- Akuiferoen salinizazioa. (garrantzi handiko inpaktua kostalde mediterraneoan):

Ur gezako erausketa intentsiboa gertatzen denean, itxasoalderako isuria murrizten da (mantu freatikoaren presio hidrostatikoa murriztu delako), ondorioz, ur gaziko isuriak lehorrekoaldera joko du eta aldiberean, interfazieko maila (ur kresalekoa) igoko da.

Putzuetan, ur erausketa egiten jarraitzekotan, ur gezako masa deprimitu egiten da, eta interfaziearen maila putzuaren sakoneraraino iris daiteke, ur kresala ateratzen hasten delarik.

 

Akuiferoak arriskuan (bideoa).

Seawater intrusions

 


 

El Egido (Almeria). Akuiferoen gainustiaketaren ondorioak.

 

Kontuan hartu behar dugu, lurpeko ureek ez dutela berezko arauzketarako gaitasunarik, hau dela eta, ur hauen berreskurapena oso geldoa da eta askotan ezinezkoa.

Gehiengoetan, lurpeko ur-fluxuetan kutsadura murriztuz doa (oso erritmo motelarekin, epe handitan) zenbait prozesu fisikoren bitartez ( absorzioa, xurgapena) eta zenbait prozesu kimiko eta biologikori esker (oxidazioa, erredukzio, neutralizazioa,biodegradazioa).

 

 

4.-Itxaso eta ozeanoetan izaten diren inpaktuak:

Kutsadura iturri desberdin batzuetatik itsasora daiteke, gehiengoetan jatorri kontinentalekoak izaten dira ,%70-a , eta falta den %30-a itsasoan burutzen diren iharduereetatik sortzen da.Garrantzitsuenak hauek dira:

  1. Ibai kutsatuetatik datorrena.
  2. Nahitako igorketak (araztu gabeko hondakin-urak) ur-azpiko igorbideen bitartez plataforma kontinental gainean.
  3. Flotatzen diren plastikoak eta antzeko hondakinak, turismo eta kirol-nabigazioarekin erlazionatuta.
  4. Itasoan burutzen diren iharduera industrialak: petroliogintza, meagintza, garraio lanak …
  5. Istripuak,itsasontzien garbiketak (itsasoko urarekin) ……

Gaur egunean, kostaldeko ekosistemetan dugun arazorik handiena eutrofizazioa da, materia organiko eta elikagai-ekarpenengatik.

 

 

 

5.- Obra publikoeek eragiten duten inpaktuak:

Inpakturik larrienak kostalerroan Gizakiak eraikitzen dituen kaiak (kirol-kaiak), dikeak, hondartza artifitzialak ……izaten dira.

Kasu hauetan, kostaldearen zeharko korronteak (sedimentu garraioa eta sedimentazioa baldintzatzen dituztenak) eraldatzen edo deuseztatzen dira; zonalde horietan, sedimentazio-prozesuak erabat alda daitezke.

 

5.1- Urtegiak:

Inpaktu mota desberdinak sor daitezke, eraikitze fasean eta eraiki ondoren.

  1. Paisaia eraldazten da.
  2. Ibai-sistema eraldatzen da : ibaiaren morfologia eta dinamika.
  3. Sedimentuak, urtegian pilatzen dira, ez doaz ibai behera; honek, urtegiaren kolmatazioa eragingo du eta ibaiaren higatzeko gaitasuna handituko da , urbidea sakonduz. Deltak murrizten dira desagertu arte eta aldameneko hondartzetan higadura nagusi izango dugu, harea eta beste sedimentu ekarpenak murriztu direlako.
  4. Lurzoruaren erabilpena aldatzen da: basoak, herriak, laborantzako zonaldeak zirenak orain urpetan bait daude.
  5. Flora eta fauna aldatzen da: urtegitik behera, beti, biodibertsitatea murrizten da
  6. Zenbait espezien ugal zikloak eraldatzen dira: 20 m baino altuera handiagoko urtegieen hormak, espezie gehiengoentzat (krustazeoak, arrainak ..) zeharkaezinak dira.
  7. Urtegian metatu diren ureen eutrofizazioa (geldirik daudelako).
  8. Giza-desplazamenduak: giza-taldeak joan etorrian ibil daitezke, lurzoruaren erabilpena aldatu delako.
  9. Eragindako sismizitatea”-k eta alboko malgetan lur-jauziek ekar ditzaketeen arriskuak. Nafarroako Irati-ko urtegian, betetze-fasean zehar eragindako sismizitatea suertatu zen, mikroseismo ugarirekin. Yesa-ko urtegiaren horma-hazkunde lanetan, malgetako lur-labainketak gertatu dira. Izandako istripurik larriena Vaiont-en gertatu zen (1963.koan). “Vaiont (Vajont) –eko (Italia)urtegian gertatu zen inpaktua” ondoko bideoetan uler dezakegu:

 

   

 

5.2- Ibai-urbidearen eraldaketak eta kanalizazioak:

  1. Meandroen zuzenketak, ibaiaren malda handitzen da eta higatzeko gaitasuna ere bai; ondorioz, urbidea zabaltzen eta sakontzen da, ibaiertzetako ekosistemak eraldatzen direlarik.
  2. Kanalizazioak: Ibaiertzetako ekosistemetan biodibertsitatea murrizten da. Kalte estetiko-paisaiakoak.

 

5.3- Transbaseak:

  1. Bi hobi hidrografikoren arteko ur-emariko elkartrukeak eta eraldaketak (hobi emale eta hartzailean); bien ekosistemak eraldatuak suertatzen dira. Hobi emaletik, zenbait espezieren barreiadura-eremua hobi hartzailerantz hedatuko da eta hau dela eta , beronen biozenosia kaltetuta suerta daiteke.
  2. Giza-gatazkak sortzen dira, inplikaturik dauden giza komunitateren artean. Norena da ibaia? norena da ibaien ura? .... Goi Ibilgu-ko erkidegoek eskubide handiagoak daukate behe ibilgu-ko erkidegoek baino?

 

 

6.-Kostaldeetan inpaktuak. Demografiak eragiten duen inpaktua.

 

Kostaldeak, oso ekoizpen primario handiko ekosistemak izaten dira eta biodibertsitate handikoak, baina giza-ihardueren aurrean oso hauskor eta degradagarriak dira.

 

Zonalde hauek erakarpen handikoak direnez, (turismoa, arrantza, garraio sareak eta komunikabideak …) biztanleri handikoak ere izaten dira; gaur egunean munduko biztanleriaren %60 kostalde lerrotik 60 km edo gutxiagotara bizi da.

Kostalde lerroan zehar egindako obra-lanek (kirol-kaiak, dikeak ...) askotan ohiko sedimentazio joerak erabat eraldatzen dituzte.

Ondorioz, hondartzek harea galtzen dute eta turista-etorrera ez galtzearren, urtero hondartza "beregokitu" behar dute, harea erantsiz (ezkerreko irudian).

 


Goiko irudian, "El Algarrobico" hotela (Carboneras, Almeria-n), legez kanpo eta baimenarik gabe eraikia.

 

Ondorioak hauek dira:

 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.