| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Uraren kutsadura (redirected from LIZZ35)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Uraren kutsadura

 

1.-Uraren kutsadura:

Uretan,substantziak edo energia edozein eratan (kutsagaiak) sartzen direnean, uren osaera, portaera eta ezaugarriak aldatzen eta desorekatzen dira eta gehiengoetan ur hauek bizidunentzako erabilgaitz bihurtzen dira.

Ura kutsatzen da, gehienbat, jarduera eta prozesu industrialetan erabiltzen delako edo hondakin industrialak zuzenean uretara botatzen direlako.

Garapen industriala Giza-garapenaren oinarria denez, uren kutsadura, gaur egunean, arazo larria eta globala dugu.

 

Arazo global honen jatorria: garapen maila handiko estatuetan, urak erabiltzerakoan, Legeriak (Soziosfera-k) mugak jarri ditu. Askotan, lehenengo munduko nazio horiek bere kutsagai eta hondakinak garapen bidean dauden estatuetara (Soziosfera garatu gabeko estatuetara) eramaten dituzte, merkeagoa delako (berariazko trataera baino) eta bertan lege-mugarik ez dagoelako ; gauzak horrela kutsadura ez da kontrolatzen, lekuzaldatzen eta izkutatzen da, besterik ez.

 

2.- Uraren aldakuntzak:

2.1- Eraldaketa fisikoak: Ezaugarri organoleptikoak

Kolorea: Ura koloregabekoa bada ere, ur kontinentaleetan, askotan kolore desberdinetako urak ikus daitezke; kolore gorriak, burdina duten lurzoruetatik zirkulatzeagatik, kolore berdeak alga populazioen presentziagatik ….

Usaina: Ur hutsak ez du usainarik, beraz, usainaren bat nabaritzeak kutsagaien presentziaz ohartzen gaitu. Hidrokarburoak edo fenoleak usaintzea (gasolina usaina kirol-kaietan…) edo kloro gehiegi duen igerileku bateko usaina, askok izan dugun esperientziak dira.

Saporea: Ur hutsak ez du saporerik. Beraz, uraren saporearen arabera, uretan dauden kutsagaiak bereiz daitezke. Dena den, sapore bat edukitzeak ez du esan nahi kutsatuta dagoenik; adibidez, burdin kontzentrazio txikia duten urek sapore gogorra aurkezten dute baina jatorri naturalekoak dira eta osasungarriak.

 

2.2- Beste aldakuntza fisikoak:

a) Eroankortasuna: Tenperaturaren arabera aldatzen da. Beraz, neurriak hartzeko arautu da 20ºC-ko temperatura; tenperatura honetan ur hutsaren eroankortasun elektrikoa oso txikia da, baina ur naturalarena,, daramaren ioi kopuruaren araberakoa izaten da. Eroankortasuna solutuen (solutu ioniko) kontzentrazioaren adierazpena da eta ur mineraleen etiketeetan ikus daiteke.

Eroankortasun handiegiak ioi-kontzentrazio handiegia adierazten du; adibidez, metal astuneko kutsadurak ( Pb, Hg, ..) eroankortasun elektrikoa areagotzen du.

 

b) Tenperatura: Tenperatura eraldatuz, uraren ezaugarri fisikoak eraldatzen dira: gas disolbatuak, eroankortasun elektrikoa …Kutsadura termikoaren arduradun nagusiak zentral termikoetako hozte-sistemak dira . Inpaktu termikoeek, ekosistema urtarreen populazioetan eragina izaten dute (ugal-zikloak eraldatzen dira).

 

 

c) Erradiaktibitatea: Erradiaktibitate-indize handiek kutsadura adierazten dute.

Uretan dagoen erradiaktibitate naturala (berez, oso txikia izaten da) potasioaren isotopoetatik dator; kutsadura iturrik garrantzitsuena hondakin erradiaktiboko igorketatik sortzen da, zentral nuklearretan erabili ondoren (nahigabekoa, istripuz edo nahitakoa).

 

d) Uhertasuna: Suspentsiotan dauden partikuleek eraginda (koloidalak edo handiagoak). Eurite intentsoak, lur-jauziak (maldeetan) … edo zenbait igorketa (jatorri antropikokoak) izaten dira kausa nagusiak.

 

e) Aparrak: Ur naturaleetan ez da apar iraunkorrarik sortzen (ibaien ur laisterketan, olatueek eraginda itsasertzean ..) ; apar iraunkorra agertzea oso kutsaduraren adierazle ona da (gehienbat, detergenteengatik). Ezkerreko irudian, Brasil-go San Pablo hiriko Tieté ibaia, aparrez gainezka.

 

 

 

 

 

 

2.3- Aldakuntza kimikoak:

a) pH eraldaketa: Ur naturalak (euri uretatik datozenak) zerbait azidoak dira CO2 disolbatuta daramatelako. Zonalde karstikoetan, kararrien gaitasun

Zenbait elementuren presentzia: kalitate oneko uraren kontzentrazioak gainditzen direnean, ura kutsatuta dagoela esaten da.indargetzaileari esker , ur naturalak basikoak izaten dira (7,2 inguruko pH-koak).

b) Oxigenoa: Kalitate oneko urak oxigenoz aseturik daude (gainazaleko geruza). Oxigeno gabeziak eutrofizazioa adierazten du.

c) Nitrogenoa: Kontzentrazio egokian elikagai bat da (Fosforoarekin batera, uretan mugatzailea), baina kontzentrazio handitan kutsagai bezala hartzen da eta eutrofizazio prozesurekin erlazionatuta dago.

d) Fosforoa: Nitrogenoa bezala portatzen da (mugatzailea da), ezinbesteko elikagaia da eta kontzentrazio handitan eutrofizazioa eragin dezake. (ikusi eskubian Leibig-en kupela: elementurik eskasienak mugatzen du ekosistema baten biomasa-hazkundea, kasu, Nitrogenoa eta Fosforoa.)

e) Ioien presentzia: Erlazio bat dago, zenbait ioi agertzea eta kutsadura motaren artean. Adibidez: Sulfuruak agertzen direnean, bakterio aerobikoek eragindako kutsadura dugu; zianuroeek kutsadura industriala adierazten dute eta amonioak ongarrieek eragindako kutsaduraren adierazten du.

f) Konposatu organikoak: Konposatu organiko kutsakor asko daude: hidrokarburoak, motor-olioak, gantzak (geruza hidrofobo bat sorteen da ur gainetan), klorofenolak (usain desatseginak) ….

 

 

2.4- Aldakuntza biologikoak:

Zenbait bizidun uretan agertzen direnean, ura kutsatuta dagoenaren seinalea da: bakterioak agertzen direnean (bereziki koliformeak ) ur septikoz kutsatutako urak direla esan dezakegu.

 

Berdin, birusak atzematen direnean.

Gaixotasun asko sor daitezke kutsadura biologikoarengatik (sabelekoak, tifus…).

Organismo fotosintesiegile gehiegi agertzen direnean, eutrofizazioaren hasierako fasetan ari diren urak dira.

(Irudian, Escherichia coli bakterio koliformerik ospetsuena, elektronografia.)

 

 

 

 

3.- Kutsadura prozesuetan parte hartzen duten aldagaiak:

3.1- Aldagai intrinsekoak:

Ur-masa mota: Eskorrentiako urak, lurpeko urak, aintzirak, ibaiak, kasu bakoitzean ur hauen dinamika desberdina denez, inpaktua ere desberdina izaten da.

Ur-masaren tamaina (kantitaea): kutsagaiak diluitzeko eta barreiatzeko gaitasunak, ur-masaren tamainarekiko proportzionaltasun zuzena du.

Ur-masaren kalitatea: Kalitate onekoa edo jadanik kutsatuta dagoen arabera (abiapuntu desberdinak direnez, prozesu desberdinak bururatzen dira).

Bertan dagoen biozenosia: Organismo fotosintesiegileen kopuruak garrantzi handia dauka (fitoplankton eta landaretza murgilduta), O2 ekoizten baitute; era berean, kutsagaiak deskonposatzen dituzten bakterio-populazioen tamaina.

 

3.2- Aldagai extrinsekoak: (kontuan hartzekoak)

Zonaldeko klimatologia: Prezipitazio-erresuma, tenperatura eta haizeak.

Litologia: Zonaldeko harri mota; euri azidoarekin, kararrieek eta igeltsoeek "buffer" sistema edo sistema indargetzaile natural bat osatzen dute, azidifikazioa murrizten dute.

Geomorfologia: Erliebea eta altitudea, garrantzitsuenak dira.

Edafologia: Lurzoru motak, iragazketa baldintzatzen du (eta eskorrentia).

Landaretza: Eskorrentia, iragazketa eta ebapotranspirazioa baldintzatzen baititu.

Giza-jarduerak: Ur-emarien erregulazioa, ur-eskuraketak, deforestazioa, industriak eta nekazaritza-jarduerak.

 

 

4.- Uraren kutsagairik garrantzitsuenak:

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.