| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Hidrosfera kontinentala (redirected from LIZZ34)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Hidrosfera kontinentala

 

 

1- Hidrosfera kontinentalaren ur sarrera/irteerak:

Taula honetan, Hidrosfera Kontinentaleko “tamaina” ikus dezakegu, kontinente desberdinetan:


Ur kontinentaleek erliebean eragin geologiko handia izaten dute. Ekintza geologiko hau meteorizaziohigadura, garraio eta sedimentazioaren bitartez burutzen da, eta Taula honetan ikusten denez, kontinente desberdinetan dauden ur emariak zonalde klimatikoarekin erlazio zuzena dauka.

 

 

2- Hidrosfera kontinentalaren sailak:

2.a) Kaska Antartikoa

2.b) Glaziarrak

2.c) Aintzirak

2.d) Lurpeko urak

2.e) Ibaiak.

 

2.a) Kaska Antartikoa:

Lurarren kontinenterik altuena da, itsas mailarekiko batazbesteko altuera 2000 m-koa baita .

Planetaren ur gezaren %80-a hemen dago.

Antartikoa benetako kontinente bat denez, gaineko izotz masa Hidrosfera kontinentalaren parte bat da.

Artikoan, aldiz, izotzpean ez dago kontinenterik, izotz masa uretan baitago. Arrazoi honengatik ezin dugu jo Artiko-koa ur kontinentaltzat eta ur gaziak ez direnez ez dira onartzen ere ur ozeanikoen artean.

 

Antartiko-ko izotz-masaren aldakortasuna

 

Izotz-masa antartikoa aldakorra da.

Urtaroko aldakortasuna: urtaroek eraginda, itsaso gaineko izotz-masan dauka eragin handiena (animazioan ikusten den bezala).

Epe luzeko aldakortasuna (urtetan zeharkoa): aldakortasun klimatikoa eta lur barneko energiarekin zerikusia du. Aldakortasun klimatikoak prezipitazio erresuma eta tenperatura globalean eragina dauka eta honetaz gain, Antartidako ekialdeko litosferan rift berri bat sortzen ari da (rift antartikoa), izotz-masapean sumendi ugariekin eta ondorioz, bero fluxu handiagoarekin.

Epe luzeko aldakortasuna

 

Rift antartikoaren sorrera-prozesua dela eta (ikusi beheko irudia), izoztpeko urtze prozesu bat garatzen omen da gaineko izotz masa ahulduz.

Orokortasunean, kontinente antartikoaren izotz-masaren murrizketaren gehiengoa, ekialdean suertatzen da.

 

 

 

 

2.b) Glaziarrak:

Urtetik urtera irauten duen izotz-masa mugikorra da glaziarra. Egitura horietan, neguan elurra pilatu eta trinkotu egiten da, izotz bilakatu arte. Pilatutako masaren tentsioaren eta grabitatearen indarraren eraginez, izotz-masak pilatu den lekutik kanporantz eta beherantz mugitzeko joera izango du.

Glaziarrek Lurraren gainazalaren % 11 estaltzen dute, baina Lurreko ur gezaren hiru laurdenak gordetzen dituzte. Glaziarrek osatzen duten izotz-masaren % 99 Antartika eta Groenlandian dago pilatuta. Gainerakoa kontinente guztietan zehar eta latitude altuetako irletan barreiatuta dago.

 

Glaziarrak sortzeko bete behar diren baldintzak: Garrantzitsuenak prezipitazioen kantitatea eta tenperatura dira. Neguan jasotzen den eta pilatzen den elur-kantitateak udan urtzearen ondorioz galtzen den kantitateak baino handiagoa izan behar du. Hori dela eta, glaziarrak mendietako sakonuneetan eta eguzkitik eta haizetik babestutako eremuetan sortzen dira, edo latitude altuetan, tenperatura izotza urtzeko bestekoa izatera heltzen ez den tokietan.

 

Morfologia glaziarra gogoratzeko:

Glaziar batek bi eremu nagusi ditu: metaketa-zona eta ablazio-zona.

Metaketa-zonan, izenak dioen bezala, elurra pilatzen da eta izotz bilakatu (glaziarraren goiko muturra da, eta azalera osoaren % 60-70 hartzen du).

Ablazio edo urtze-zona, berriz, glaziarraren beheko aldea da, eta hor izotza urtu egiten da. Bi eremuen arteko mugari oreka-lerro deritzo. Puntu horretan, oreka dago jasotzen den materialaren eta galtzen denaren artean.

Glaziar baten egoera zein den jakiteko, metaketa-zonaren azalera behatu behar da. Ablazio-zona baino handiagoa bada, glaziarra guztiz garatua dago, hau da, metatzen den elur-kantitatea ablazio-zonan galtzen dena baino handiagoa da. Egoera horretan, glaziarra aurrerantz mugitu eta haranean hedatuko da.

 

Kontrakoa gertatzen bada, hau da, jasotzen dena baino material gehiago galtzen bada, glaziarra atzerantz mugitzen ari dela esaten da. Itxuraz atzerantz egiten badu ere, benetan, pilatzen dena baino material gehiago urtzen da, eta glaziarra txikiagotu egiten da apurka-apurka.

 

Glaziarrak: jarduerak eta ondorioak

 Glaziarrak: Simulagaiua.

 

Glaziar osasuntsuetan, izotzaren mugimenduak azpiko eta inguruetako lurra higatu egiten du, eta mota guztietako materialak gune batetik bestera garraiatzen ditu.

Ur-korronteek (ibaieek) V formako haranak sortzen dituzte, baina behera mugitzen den glaziarrak haranaren oinarria eta bi hormak higatzen ditu, eta apurka-apurka haran glaziarrak U forma hartzen du.

Esan bezala, glaziarrak inguruko lurra higatzeaz gain, higaduraren ondorioz askatu den materiala ere garraiatzen du. Material hori izotzaren gainean, barnean edo azpian koka daiteke, eta guztia, azkenean, glaziarraren amaieran pilatzen da. Material-pilaketa esanguratsuenak morrenak dira. Morrenak glaziarraren amaieran eta ertzetan agertzen diren muino txikiak dira, glaziarrak garraiatutako harri, hartxintxar, lohi eta bestelako materialez eratuak, sailkatu gabe eta guztiak nahasian.

 

Morrenez gain, glaziarrek bestelako egitura geologikoak ere sortzen dituzte, baina horietako gehienak ez dira ikusiko glaziarrak atzerantz egin, edo guztiz desagertzen den arte.

 

Metatze-eremuaren hasieran, esaterako, zirku deritzon katilu-formako egitura sortzen da, elurraren pilaketak azpian dagoen lurrean eragindako presioaren eta higaduraren ondorioz.

 

 

 

 

Maiz, egitura horretan pilatutako elurra da dagoeneko desagertuta dagoen glaziarraren azken aztarna, mihia desagertu ostean. Horrez gain, ablazioak eta materialen garraioak eragindako egiturak daude, arroketan higatutako materialek marraztutako marrakdrumlinaklakuak eta bestelakoak.

 

 

Crevasses

 

Glaziar mota desberdinak daude, kokapen geografikoa, tamaina eta morfologiaren arabera:

  1. Mendiko glaziarrak edo glaziar alpinoak: eredu standarra izaten da, galziar baten elementuak deskribatzeko (zirkua, mihia eta urtze zona baititu).
  2. Kaska-ko glaziar kontinentala: handienak izaten dira; gaur egun bi daude: Antartatika-koa eta Groenlandia-koa .
  3. Meseta edo Lautadako glaziarrak: kaska-ko antza izaten dute baina txikiagoak dira; Meseta-glaziarrak altuera handiko eremuetan eta goi-lautadetan pilatu ohi den izotz-masa dira. Gehienez 50.000 km2-ko azalera estali ohi dute, eta kupula formakoak dira. Metaketaren erdigunean dago metaketa-zona, eta puntu horretatik norabide guztietara hedatzen da izotza, batzutan mihi desberdin batzuren bidez itsasoratu arte. Islandia eta Artikoko irla batzutan.
  4. Piedemontekoak (mendi-oineko glaziarrak): Zirku desberdin batzu elkartzen direnean mihi bakar batean; Alaskan.

Irudietan, glaziar alpino beten elementuak, glaziareen lana (higadura, garraioa, sedimentazio nahastua, ez hautazkoa ..) eta urtze zonetan izaten diren aldaketen ezaugarriak ikus daitezke.

 

 

 

2.c) Aintzirak:

Definizioa:

Ur bilketak, gehiengoetan ur gezakoak, gainazalaren sakanetan sortzen direnak.

Aintzira baten ur sarrerak: ibai-urak eta eskorrentiako urak.

 

Batzutan, lurazpiko uretatik eratortzen dira, maila freatikopean sortzen direnean.

 

Urtean zeharko aldakortasuna: Aintzirek urtean zeharko dinamika bereizgarria izaten dute tenperatura-desberdintasunengatik.

Ur masa geldoak direnez, termo-estratifikazioa sortzen da urtaro eta haizeen arabera. (ikusi ezkerreko irudia).

 

Termoklina desagertzen denean (udaberrian eta udazkenean) haizeak eraginda ur geruza desberdinak nahastu eta homogeneizatu egiten dira; baina udan eta neguan, Termoklina ongi zehaztuta dago, eta gaineko geruza eta ur-masa sakona ez dira nahasten, erabat bereizturik daude; aintzirako ur masa estratifikatuta dago.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2.D) Lurpeko urak:

Lurralde eta harri multzo iragazkorretan sartzen diren eratorriak dira. Ur hauek grabitazioaren ondorioz, sakonera handiagoetara sartuko dira, muga iragaztezin bat aurkitu arte. Kasu honetan, lurpeko urak metatzen dira.

Akuiferoak: Lurpeko zona bat da, ur zirkulazio edo/eta ur-pilaketarekin.

Maila piezometrikoa: Akuifero itxietan, maila honek adierazten du ura noraino iritsiko litzakeen geruza iragaztezinarik ez balego (goikoa zapaila); maila teoriko bat da.

Maila freatikoa: Akuifero baten benetako ur maila.

Pentintsula Iberikoaren eremu akuiferoak (mapa aukera, eskubian, hautatu)

 

Akuifero motak:Egituraren arabera (estratu edo sedimentu-geruzaketaren arabera) akuiferoak bi motetan bereizten dira:

  1. Akuifero askeak(irekiak): akuiferoaren gainazala eta atmosferaren artean geruza iragazkor bat aurkitzen da (hareharrizko geruza bat, kasu).
  2. Akuifero atxilotuak: atmosfera eta akuiferoaren artean geruza iragaztezin bat dago (adibidez, buztinitazkoa). Akuiferoaren sarrera, estratu iragaztezinenarteko tarte iragazkorrren bat izaten da.

 


1.- Putzu artesiarra

2.- Akuifero zintzilikatuta.

3.- Akuifero itxiaren maila piezometrikoa.

4.- Akuifero erdi-itxiaren maila piezometrikoa.

5.- Iturria.

6.- Maila freatikoa.

7.- Akuifero irekia edo askea. 8.- Akuifero erdi itxia.

9.- Akuifero itxia.

10-Putzu arrunta. (Putzu irekia).

11-Putzu artesiarrak.

 

 

 

Baliabide grafikoak:

 

Lurpeko urak.

Akuiferoak eta putzu artesiarrak

Akuiferoak Araban (bideoa).

 

 

 

 

Akuiferoak oso ur-sistema edo egitura “hauskorrak” dira gainustiapen eta kutsadurarekikoa; ur-sarrera eta iragazketa prozesu geldoak direnez akuiferoen berbetetzeak epe luzea eskatzen du; honengatik, gainustiapenak akuiferoak lehoreta agor ditzake ustiapen erritmoa>> sartze erritmoa bada.

Iragazten diren urek, gainazaletik irristatzean, kutsagaiak disolba ditzakete eta ,jarraian, geruza sakonagoetara substantzia hauek sartuko dituzte egonaldi luze baterako.

 

Akuiferoak desagertzen direnean (estratu eta harri multzoren barnealdea lehortzean) hutsuneak sortzen dira (harrien poruetan eta hausturetan) , eta ibaien ura (edo aintzirenena) lekuzalda daitezke hutsik dagoen akuiferorantz, orduan ibaiak, iturriak eta aintzirak lehortuz.

 

Harri iragazkorren artean kareharriak eta hareharriak aipa daitezke (akuifero karstikoak); kareharriak hauskorrak dira eta euri uretan (azidoak direlako, CO2 disolbatuta eramateagatik) erraz disolbatzen dira; hau dela eta, hausturak gutxinaka zabalduz doaz.

Simakgaleriak eta leizeak sortzen dira eta harri multzo barneko ur-zirkulazio bizia. Adibidez: Aralar eta Urbasa mendilerroen lurpeko urak, Artetako sorgunea ....

 

Hareharrien iragazkortasuna beste kausa batengatik dator: porositatetik.

Harri sedimentario hauek hutsune asko daukate eta hutsune hauek elkarkomunikaturik daude, ur-zirkulazioa ahalbidetuz.

Harri iragaztezinen artean, granitoa eta harri igneo asko, eta buztinitak (harri sedimentarioa) daude.

 

 

 

 

 

 

 

2.e) Ibaiak:

Gainazaleko ur isuri natural eta iraunkorrak dira ibaiak (etenik ez duten ur lasterrak).

Ibaietan biltzen dira beste aldizkako ur isuriak (uharrerenak eta eskorrentiakoak). Aldizkako ur laster horiei ez zaie ibai deitzen, horiek askoz ugariagoak izan arren eremu idorretan eta ia idorretan; aldizkako ur-lasterren ur emaria euri sasoietara edo aldian behingo ekaitzetara mugatzen da.

 

Ibai-morfologia eta funtzioak gogorarazteko:

Ibai baten ibilguaren zehar hiru zati bereizten dira:

  1. Goi ibilgua: Jeisten ari den ur masaren energia zinetikoa handia da, ur-masa txikia bada ere, abiadura oso handia delako. Energia hori  higa-lanetan eta garraio- lanetan gastatzen da. Ibilguak V itxura hartzen du.
  2. Erdi ibilgua: Maldaren desmaila gutxituz doa. Higadurak garrantzia galtzen du (energia zinetikoa murrizten delako) eta garraikin handieneko sedimentazioa hasten da: ibaieek sedimentazio sailkatua edo hautazkoa egiten dute. Ibilguaren zeharko irudia V-tik U –ra pasatuz doaMeandroak agertzen hasten dira.
  3. Behe ibilgua: Oso desmaila txikia. Uholde lautadak, meandro zabalagoak, terratzak eta estuario/deltak sortzen dira. Funtzio nagusia sedimentazioa da. Higadurak oso garrantzi txikia du. Prozesurik inportanteenak, garraioa (sedimentu ertainak eta finak) eta sedimentazioa. Meandroak, estuario/deltak ... sortzen dira.

 

Ibai baten higa-lana. River processes (bideo).

Ibai baten garraio-lana

 

 

Ibai-erresumak eta Hidrogramak:

Zer da Hidrograma bat?: Ibai baten informazio hidrologikoa (denboran zeharkoa) ematen duen irudikapena da.

Gehiengoetan emaria/denbora erlazioa adierazten da, hau da isuri baten deskarga-ko grafikoa denborarekikoa (L3/t).

Ibaieen emaria aldakorra izaten da zona klimatikoaren arabera (euriteak, elur urtzea, glaziarrak, lurrinketa ...). Emariaren balioa denborarekiko, hidrogrametan adierazita, ibaiak bereizteko baliabide aproposa da, gehienbat isurialde ozeaniko eta isurialde mediterraneoko ibaieen portaera desberdintezeko.

 

Honako ibai-erresuma motak (ibaiaren emaria-aldakortasunaren mota) bereizten dira:

1.- Mendikoa, lau azpimotekin:

a) erresuma nivo-pluviala (elur-eurikoa): Hidrogramaren grafikoak gailur bat aurkezten du udaberrian eta beste bat udazkenean. Udaberriko emaria handiagoa da udazkenekoa baino. Emaririk handiena maiatzan.

b) erresuma pluvio-nival (euri-elurrekoa):aurrekoaren antza baina elur urtzetik datorren ura euritetik baino txikiagoa denean,

c) mendiko erresuma nivala (elurrekoa): Udako emaria handia da. Neguan emaria txikia izaten da.

d) nival-transitziokoa: Hidrogramaren datuek udaberriko emaria handia aurkezten dute. Udazkenean, emaria-k handitze txiki bat ere egiten du.

2.- Atlantikoa (Plubial ozeanikoa): Grafikoak gailur edo gehienezko bakar bat dauka neguko hilabeteetan; udan gutxieneko sakon bat agertzen da.

3.- Mediterraneoa: Hidrograma-k hiru geihenezko ditu urtean zehar, udaberri-hasieran, maiatzan eta udazkenean (nagusia).

4.- Plubial Azpitropikala: Grafikoak gailur bat egiten du neguko hilabetetan eta oso haran sakon bat (gutxienekoa) udan. Gehienezko eta gutxienekoaren arteko emari-aldea handiagoa da erresuma Plubial Ozeaniko-koa baino.

 

 

Urte hidrologikoa urriaren 1-ean hasten da eta ondorengo urteko irailaren 30-ean bukatzen da.

 

Hauek dira Hidrogrametan kontuan hartzen diren aldagaiak:

 

  1. Modulu edo emari absolutua (Z): hileko batazbestekoen batura zati hamabi.
  2. Modulu erlatiboa (Mr) : (Modulu absolutua · 1000) / hobi hidrografikoaren azalera Km2-tan.
  3. Hileko emariaren koefizientea (k): Batazbesteko hileko emaria / modulu absolutua.

 

Egoera ezin hobeetan eta ibaiaren erresuma egonkorra balitz, K = 1 izango litzake ibilguaren puntu guztietan.

Hileko emariaren koefizientea K>1 balioa hartzen dueneko puntuetan, goi-urak deitzen dira eta K<1 koa hartzen duenekoetan behe urak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jarduerak: Ibai-Hidrogramen azterketa.

 

1.- Régimen nivopluvial: hidrograma del Segre en la Seu d'Urgell

2.- Régimen pluvionival: hidrograma del Cinca en Fraga

3.- Régimen pluvial Oceánico: hidrograma del Miño en Puentemayor

4.- Régimen pluvial Mediterráneo: hidrograma del Ebro en Zaragoza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.