| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Atmosfera Gizadia eta inpaktuak (redirected from LIZZ25)

Page history last edited by Imarru 1 year, 5 months ago

Atmosfera eta Gizadia. Giza-jatorrizko inpaktuak.

 

 

1.- Atmosferan aurki daitezkeen Kutsagaieen sailkapena:

1.1- Iturriaren arabera:

Naturalak: jarduera biologikoek (adibidez CH4 ,CO2 ...) edo/eta Lurraren jarduera geologikoak eraginda (jarduera bolkanikoetan batez ere).

Antropogenikoak edo artifitzialak: Giza-jarduera industralietan sortzen direnak (Teknosferak sortzen dituenak).

1.2- Sorreraren arabera:

Primarioak, igorketa-iturritik atmosferara pasatzen direnak, eraldatu gabe.

Sekundarioak, kutsagai primario eta atmosferaren osagai kimikoren arteko erreakzio edo elkarekintza kimikoetan sortzen direnak.

1.3- Kutsagaiaren izaeraren arabera:

Gai kimikoak, solido, likido edo egoera gaseosoan (aerosolak) aurkitzen diren arabera. Energiaren beste adierazpen batzu: batez ere irradiazioak (energia handiko uhinak) eta zarata (soinu-uhinak).

 

 

2.- Igorketen berezko ezaugarriak:

  1. Kutsagaien izaera kontuan hartzekoa da: Gas bat denean, egonaldi luzeago izaten du solido edo likido bat balitz baino; azken hauen partikulak lehenago jalkitzen dira.
  2. Igorketa gunean eta une horretan, kutsagaiak daukan kontzentrazioa: Zenbat eta kontzentrazioa handiago are eta inpaktu larriagoa.
  3. Igortze tenperatura: Kutsagai gaseosoren kasutan, atmosferara igortzen direnean bere tenperatura airearena baino handiagoa ba da, kutsagaia igoko da goi troposferarantz, gas horien barreiadura errazten delarik. Airearena baino tenperatura bajuagoa dutenean, kutsagai horiek atmosferaren beheko geruzetan pilatuko dira.
  4. Kutsagaien igortze-abiadura : Abiadura zenbat eta handiagoa, igoera are eta azkarragoa.
  5. Igortze-fokuaren altuera: Zenbat eta altuera handiagoa, dispertsioa are eta errazagoa izango da eta kutsagaiak distantzia handiagotara hedatuko dira .

 

3.- Kutsagai atmoferikorik garrantzitsuenak: (Taularen ikur laburtuakbbebatazbesteko egonaldia)

 

 

Jarraipena: Irradak.

 

 

4- Kutsadura atmosferikoaren zenbait ondorio (inpaktu):

4.1.- “SMOG”.:

CO, CO2, SO2 , SO3 eta partikula solido asko suspentsiotan osagairik ugarienak izaten dira, erregai fosilen errekuntzetatik askatzen direnak, hiriburu handietan. Lehenengo aldiz Londres-en deskribatu zen 1952.ko urtean.

 

 

4.2.-“SMOG fotokimikoa” edo “laino fotokimikoa”:

Lehenego aldiz, Los Angeles (EEUU) deskribatu zen 1944.ko urtean. Egoera antiziklonikoetan, dispertsio gutxiko baldintzetan eta insolazio (eguzki irradiazio) intentsoko zonetan; erreakzio fotokimiko asko burutzen dira eta PAN (peroxiazetilo nitratoak) eta O3 sortzen dira.

Ezaugarririk garrantzitsuena O3-a da eta honen kontzentrazioa erabiltzen da inpaktuaren neurri-unitate bezala.

Estratosferan, ozonoak jokabide positiboa dauka, izpi ultramoreak xurgatzen baititu, baina troposferan, kaltegarria da, bai gizakion osasunarentzat, bai landaretzaren garapenerako ...

Ozono hau, atmosferaren O2 eta NO2-tik sor daiteke, eguzki irradiazioak eraginda.

 

Smog fotokimikoa sortzeko baldintzak:

a) Zonaldeko erliebea

b) Prezipitazio eta hazieak (bladintza meteorologikoak).

c) Biztanleria (Populazio-dentsitatea).

d) Erregai fosilen erabilpen-maila.

 

Smog fotokimikoa . Photochemicals smog formation

Ozono-sorrera

 


 

4.3.- Euri azidoa:

Lehenengo aldiz, Manchester hirian 1853.ko urtean deskribatu zen.

Euri horrek metalak “jaten zituen”, jantzien koloreak eraldazten zituen eta landaretza hondazten eta agortzen (“erretzen”) zuen. 1965.ko urtean fenomeno honen eragileak aurkitu zituzten: NOx atmosferikoak, eta batez ere, SO2 eta SO3 ak dira.

 

Atmosferan, gai horiek oxidatzen dira eta HNO3 , H2SO4 eta H2SO3 sortzen dira euri uretan disolbatuta (disoluzio arinak izaten dira).

 

 

Euri azidoa

Acid rain.

Atmosferan gertatzen diren inpaktu nagusiak. Azalpen grafikoa (gaztelaniaz).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4.4.- Estratosferako ozono-geruzaren suntsiketa:

CFCs(klorofluorokarburoak edo freonak) , CFCl3 eta CF2Cl2eta bromofluorokarburoak (halonak) , metilo bromuroa (CH3Br), karbono tetrakloruroa (Cl4C) ….. eta abarrak. Sustantzia hauek ozonosferaren suntsiketaren errudunak dira. (Ikusi atmosferan burutzen diren erreakzio kimikoak).

Polo gainetan, ozonosfera oso mehea da, zeren eta zona hauetan, ozono ekoizpena txikiagoa izateaz gain (irradiazio maila bajua da eta) tenperatura baju horietan (-8OºC), NOx ak izozten dira eta deusestatzen dira eta ezin dute Cl edo F atomoak harrapatu eta bikor edo nukleo solido bezala (ezin dute ozonoa “babestu”), eta elurrarekin batera atmosferatik “ateratzen dira”.

 

 

 

4.5- “Hiriko bero-uhartea” eta “iraulketa edo inbertsio termikoa” (Isla urbana de calorUrban heat island):

 

a) Hiriko bero-uhartea (HBU) bere inguruak baino beroago dagoen hirigunea da.

HBU sortzailea: hiri-garapena dela eta energia asko erabiltzeagatik sortutako bero igorketek eragiten dute HBU (etxeko berogailuak, trafikoa, jarduera industriala ...).

 

Hiri gaineko atmosferako tenperatura igoerak inguruetan baino hodei gehiago sortzen ditu, hortaz euritsuago dira HBUen barruan dauden guneak.

 

Hiriko bero-uhartea

Islas urbanas de calor 

 

 

 

b) Inbertsio termikoa:

Egoera normalean, eta eguraldi eguzkitsua denean lurretik hurbil dagoen airea ehunka metro altuerako airea baino beroago dago. Inbertsio termikoa gertatzen da goiko airea lurzorutik hurbil dagoena baino beroago dagoenean. Kasu honetan ez da goranzko haize-lasterrik sortzen, eta hiri-gaineko aire masa ez da berritzen; horregatik, industrien eta automobilen hondakinak metatzen dira atmosferan eta kutsadura-maila handitu egiten da.

 

 

 

4.6.- Berotegi eragina (Negutegi eragina) :

ERNE!Aldaketa Klimatikoa eta Negutegi eragina adierazpenak ez dira baliokideak.

 

Berotegi eragina, Aldakortasun klimatikoaren eragile edo protagonista bat besterik ez da; Berotegi efektuak beste eragile askorekin batera (beste 8 edo 9 aldagairekin batera) elkarekintza konplexuren bitartez, datozen urtetako klimaren eboluzioa baldintzatuko du.

Berotegi eraginaren bitartez, planetaren gainazaletik espaziorantz doan bero-irradiazioaren zati bat ez da galtzen, harrapatuta geratzen da atmosferaren beheko geruzetan; honi esker, airearen tenperaturak ahalbidetzen du bizitzaren garapena Lurra planetan. Atmosferan dagoen zenbait gasen kontzentrazioaren arabera, berotegi efektua handiago edo txikiagoa izan daiteke (irrada infragorri gehiago edo gutxiago harrrapatuta gera daitezke behe atmosferan), planetaren tenperatura globalean islada zuzena izanik.   

Negutegi eragina

Berotegi eragina. Azalpen grafikoa

The greenhouse effect animation

El efecto invernadero

 

 

Atmosfera-n, berotegi eraginaren gehiengoa ( %65-tik %90-ra) ur-lurrunaren esku dator (airearen hezetasunaren arabera), beraz, esan daiteke ur lurruna berotegi-gas garrantzitsuena dela kontzentrazio handitan aurkitzen delako, baina aurreko Taulan ez da agertzen, osagai natural bezala hartzen baitugu (eta ez kutsagai bezala).

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.