| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Meteorologia hastapenak (redirected from LIZZ24)

Page history last edited by Imarru 3 years, 3 months ago

 

Meteorologia hastapenak

 

 

1.-Fisika atmosferiko-ko oinarrizko kontzeptuak:

Esanahi zabal batetan, Meteorologiak lurralde zehatz batetan eta une zehatz batetan dauden baldintza atmosferikoak ikasten ditu.

Kontuan hartzen dire Baldintza Atmosferiko edo aldagai atmosferiko nagusiak , hauek dira:

a) Hezetasuna,

b) Tenperatura eta

c) Presio atmosferikoa.

Hauetaz gain, Eguzki-ordu kopuruaprezipitazio erresuma (euriteak) eta haizeak (norabidea, norantza, abiadura) kontuan hartzen dira.

 

 

2.-Aldagai atmosferiko nagusiak:

a) Airearen Hezetasuna:

 

Hezetasun absolutua edo gordina (Ha):

 

Ha = gr H2O lurrin/ aire-bolumen mugatu batean.

 

Saturazio-ko hezetasuna (Hs):

 

Hs = Gehienezko Hezetasun gordina tenperatura zehatz batean.
Tenperaturaren funtzioa da.

 

Ihintza puntua

 

Kondentsazio-hasiera zehazten duen tenperatura da.

 

Hezetasun erlatiboa (Hr):

 

Hr = ( Ha · 100 ) / Hs

 

 

Jarduera:

Kalkula ezazue hezetasun gordina (Ha) 20ºC ko tenperaturan, higrometroak %60-ko hezetasuna (Hr) adierazten duenean.

(Erabil ezazu ur lurrinaren asetze edo saturazio grafikoa).

 

Ur-lurrunaren saturazioko grafikoa


 

b) Tenperatura gradiente bertikalak (zutikako aldakortasuna):

GVT/ TGB: Tenperatura-gradiente bertikala:

Airearen hozte-erritmoa adierazten du, igotzen garen neurrian: -0.65ºC/100m

GAS/ GAL: Gradiente adiabatiko Lehorra:

Ur lurrina (ez ur likidorik) duen aire masa baten hozte-erritmoa adierazten du: -1ºC/100m.

GAH/ GAH: Gradiente adiabatiko Hezea:

Ur likidoa duen aire masa baten hozte-erritmoa adierazten du: -0.3ºC/100m -tik -0.7ºC/100m- ra bitartekoa.

 

Orokorrean, aire lehorra bada, -1ºC/100m ko gradiente erabiltzen da, baina hezea bada (ur likidorekin, hodeiak) -0.5ºC/100m koa aplikatzen da.

 

Gradiente adiabatikoa: Tenperatura eta dentsitate desberdineko Aire-masen artean, ez da bero transferentziarik gertatzen (ez dira nahasten).

Oreka termiko ez da lortzen bero transferentzia zuzen baten bidez (airea eroale termiko txarra da eta kondukzioz ez da orekatik lortzen) prozesu adiabatikoren bitartez baizik. Eta nola burutzen dira prozesu adiabatikoak?:

 

1) aire-masa bat berotzen denean hedatzen da, ondorioz 

2) dentsitatea murrizten da eta orduan aldameneko aire-masekiko arinagoa denez 

3) igoko da, dentsitate berdineko aire-masak aurkitu arte, orduan eta ez leheneago, 

4) dentsitate berdineko aire-masa horiek nahastuko eta homogeneizatuko dira (dentsitatea eta tenperatura, dagokien altueran).

Prozesu hauek prozesu adiabatikoak deitzen dira.

 

c) Presio atmosferikoa: aire zutabe baten pisuak eragiten duen presioa lurgainazalaren azalera unitateka.

Neurri unitateak:

1Atm = 101.325 Pascales = 1.013 hPa = 1.013 mbar

 

Presio atmosferikoa

 

Antizikloiak (A edo H ingeleraz, High pressure): Presio atmosferiko handiko zonak dira ( P> 1012 mb).

Borraskak (B edo LLow pressure):Presio atmosferiko txikiko zonak dira (P<1012 mb).

Isobara: presio atmosferiko berdina duten Lurgainazaleko puntuak lotzen dituen lerroa da.

Presio gradienteak (Presio atmosferikoko akdeek) haizeak eragiten ditu, zenbat eta isobarak elkartuago, gradiente handiagoa eta haize-abiadura handiagoa ere.

B zonetan, aire masak igotzen ari diren bitartean errotazio mugimenduan ere ari dira eta barrurantz konprimituz doaz. Ipar hemisferioan errotazioa erloju-orratzen alderantzizkoa da eta Hego hemisferioan, erloju-orratzen aldekoa.

 

A zonetan, aire-masak jeisten ari dira (goi Troposferatik) eta aldiberean hedatuz doaz; kasu honetan errotazioa erlojuaren eldekoa da Iparrean eta erlojuaren alderantzizkoa Hego hemisferioan.

Gainazaleko hazieak beti doaz Antizikloieetatik Borraskeetara, kontutan hartuta norabide-bektorea desbideratuko dela (Coriolis efektua dela eta) Iparrean buruarekiko eskubira eta Hego-hemisferioan ezkeraldera.

 

Antizikloiak eta Borraskak

 

 

 

 

 

d) Prezipitazioak (euriteak):

Prezipitazioak sailkatzen dira irizpide desberdinen arabera:

1.- Egoera fisikoaren arabera:

LikidoakEuria (kondentsazioa hodeietan), ihintza (kondentsazioa, gainazal hotzetan egoera antiziklonikoetan).

Egoera solidokoakElurra (Solidotze geldoa eta hodeietan), kazkabarra (solidotze azkarra ez kristalinoa, hodeietan), izotz-zuria (solidotzea gainazal hotzetan, egoera antiziklonikoetan).

 

2.- Prezipitazioaren sorrera/jatorriaren arabera: Hiru mota bereizten dira, a) Konbektiboak, b) Orografikoak eta c) Frontalak.

a) Prezipitazio KonbektiboakEragilea tenperatura gradiente bertikalak bultzatzen duen konbekzioa izaten da. Hodei konbektiboak eratzen dirak, cumulus  eta cumulunimbo izenekoak.

Eskala geografiko txikiko gertakizunak dira; hodei adierazgarriak, Cumulonimboak izaten dira.

 

Prezipitazio Konbektiboak (Convectional rainfalls)  

 

Hodei konbektiboen sorrera.


Prezipitazio Orografikoak edo erliebeak eragindakoak. 


 

Prezipitazio Frontalak (Frontal precipitation)  

Adibide honetan, fronte hotzeko euriteak

 


 

Prezipitazio simulagaiua

 

 

Ondorio berezia, Tantta hotza izeneko gertakizuna izaten da, Mediterraneo aldean, Udazkenaren hasieran, itsasoko ura artean bero dagoenean (24-26 ºC) baina Troposferako 5.000-6.000 metroko altueran aire masa hotzak iristen hasten direnean:

 

Tantta hotza. Aemet.

La gota fría mediterranea.

 

 

b) Prezipitazio Orografikoak.

Eragilea: erliebeak (gehiengoetan mendilerroek) sortzen duen aire-masa baten altxatzea.

Altxatze orografikoak aire-masaren hoztea eragitendu; kondentsazioa eta euriteak jarraian. Beste isurialdea pasatzen direnerako, aireak hezetasuna galdu du eta jesitean, konprimitu eta berotu egiten da.

Ondorio bereziaFoëhn eragina. (Aire-fluxu lehorra eta beroa, gailurretik beste isurialde kontinentalera jeisten dena. Adibidez, Araban).


 

 

 

c) Frontekoak edo Prezipitazio frontalak. Aire-masa handiak eta tenperatura-hezetasun desberdinekin elkar ukitzetik sortzen diren prezipitazioak (eskala geografiko handiko gertakizuna).

Fronte motak:

Euri-Fronte hotza:


Ezaugarriak:

1.- Ukipen-gainazaleraren malda: m= 1/ 50 . Milla bat bertikalean eta 50-150 milla horizontalean.

Fronte lerro aurretik, aire-zurrunbiloa eta haize-boladak nabaritzen dira (Frente de turbonada).

2.- Fronte-lerroa pasa ondoren, euria dator (zaparradak), presio atmosferikoa handitzen da, tenperatura jeisten da.

3.- Atertu ondoren, ikusgarritasuna hobera doa, hodeiak, (Cu) cumulus motakoa izaten dira.

Fronte hotza

Weather fronts. Cold front. Warm front.

 

Euri-Fronte beroa:



Ezaugarriak:

1.- Ukipen-azaleraren malda: m= 1/300 (millatan) . Lehengo seinalea, zeruan hodei estratifikatuen agerpena. (Cirrus, Altostratus ..)

2.- Fronte lerroa iritsi baino lehen, euria iristen da (euri fina, jarraia, sirimiri motakoa). Hodei bajuak.

3.- Fronte lerroa iritsi eta gero, tenperatura handitzen da, berehala atertzen du eta Presio atmosferikoa egonkor edo zerbait bajuago ikusiko dugu.

Fronte beroa

 


 

Euri-Fronte okluitua:



Aldameneko irudietan, fronte okluituen sorrera ikus daiteke; kasu askotan, fronteak abiadura desberdinekin mugitzen direnez, batek aurretik doan beste bat harrapa dezake.

Kasu honetan, hiru aire-masa desberdinen arteko kontaktu eta fronte-lerroak sortzen dira: fronte okluituak.

Kasu honetan, Fronte hotzaren eta Fronte beroaren ezaugarriak gainjarrita behatzen dira.

 


 

Euri-Fronte geldikorra (frente estacionario):



Fronte mota honetan, kontaktuan ari diren bi aire-masak "indar" antzekokoak dira eta ez batak ez besteak ezin diote elkarri ordezkatu.

Bi aire-masen arteko "lehia" honetan, denbora batez oreka lortzen da eta baldintza atmosferikoak egonkor mantentzen dira (orekak irauten duen bitartean).

 

Fronte geldikorra

 

Laburpena (fronte mota guztiak).

  

 

Meteoroak: Sailkapena-deskribapena

 

 

 

3.- Eragin eremu txikiko zenbait gertakizun meteorologiko:

a) Kostalde lerroko brisak:

 

 

b) Haranetako haize aldakortasuna.

 

4.-Mapa metorologikoak. Azterketa eta interpretazioa:

 

Mapa meteorologikoen interpretazioa (gaztelaniaz)

 

 

 

Mapa meteorologikoak eta fronteak

1.- Antizikloien (A edo H) eta depresioen (B edo L) kopurua eta kokapena ikusi.

2.- Bakoitzaren presio atmosferikoa ikusi. Presio normaletik (1013mb) zenbat eta urrunago egon, hainbat eta indartsuagoak izango dira batzuk eta besteak.

3.- Behatu depresioei dagozkien fronteak, eta eboluzioaren zein fasetan dauden: hasieran, bete-betean ala oklusiotik gertu.

4.- Birarazi depresioak eta antizikloiak egoeraren ideia orolorra izateko. Haizeen norabidea eta indarra ikusi, isobaren norabideari eta gradienteari erreparatuz.

5.- Ikusi eta aztertu nahi den eskualdea zeinen eraginpean dagoen, A ala B-ren eraginpean, ia beti izaten da antizikloi baten edo depresio baten eragina.

Ikusi haizearen norabidea, jatorria eta indarra, eta depresioei dagozkien fronteen kokapena eta egoera, kasuan kasuko eskualdean eragina izan badezakete.

6.- Datu horiek guztiak haretuta, egin atmosferaren egoeraren balorazioa ( egonkortasuna-ezegonkortasuna, euria ala euririk eza, hotza-epela-beroa, norabidea, haizearen indarra ...) interesatzen zaigun eskualdean; aipatu datuen arabera, egin hurrengo bizpahiru egunetarako aurreikuspena.

 

 

Fronte hotza.(1)

 

Fronte Beroa (2).

 

Fronte okluitua (3).

 

Fronte geldikorra (4. estacionario)

 

 

5.- Hodei motak. Sailkapena:

Munduko Meteorologia Elkargoaren arabera (CMM) hodeiak 10 mota desberdinetan sailkatzen dira, oinarrizko formak lau badiren arren:
Zirroak (cirrus, Ci), Ninboak (Ns), kumuloak (Cu) eta estratuak (St)Gainontzeko motak, aurreko lau hauen konbinaketak dira.

 

Sailkapen-deskribapenak:

Cirrus: (Ci). Hodei bereiztutak, harizpi txuriak balira bezala. Itxura distiratsua, fina eta txuria.

Cirrocumulus: (Cc). Hodei txuriko multzo, mantu edo geruza estua. Ez dago itzal propiorik. Bikor edo uhin txikiko itxurarekin, batzutan (ez beti) loturik daudenak. Adierazpen meteorologikoa: zurrutada-korronteak eta zurrunbiloak adieratzen dute.


Cirrostratus: (Cs).Oso hodei geruza fina, gardena eta txuriska. Eguzki eta ilargiaren argiari pasatzen uzten diete. Ez dute prezipitaziorik ematen.
Altostratus: (As). Hodei geruza urdin edo grisa, itxura zerrendatuarekin (lerrokatua); zona batzutan (argalenetan) eguzkiaren argia ikus daiteke. Tantta gain hoztu eta izotzeko kirstalez osatzen dira. Prezipitazioa oso arinak eta jarraiak.

 

Altocumulus: (Ac). Hodei mantu txuri edo grisak, forma desberdineko “kotoi mordoak” batzuk adreilu formakoak, xaflak …; itzalak sortzen dituzte. “Zeru harriztatuta” (“cielo empedrado o enladrillado”).
Stratus (Estratoak): (St). Altuera gutxitan egoten diren hodeiak. Metro gutxietatik 800 metroko altitudera.Oinalde unifromea da, multzo grisak. Goizez agertzen dira, mendiko zonaldeetan; lainoak, gainazalean sortzen diren stratus dira.


Estratocumulus: (Sc). Geruza edo hodei multzo gris/txuria (askotan bi koloreak aldiberean). Beti zona ilunak agertzen dira.

Nimbostratus: (Ns). Geruza grisak. Euri edo elur-prezipitazio ematen dute. Eguzki-argia erabat estaltzen dute. Prezipitazioak ezjarraiak eta batzutan oso biziak izaten dira.

 


Cumulus: (Cu). Hodei isolatuak, dentsoak eta ertzak oso ongi mugatzen dira. Zutikako garapena handia da, konkor askorekin. Kupula edo dorre itxurarekin, eguzkiaren argia isladatzen denez, kolore txuri distiratsua izaten dute. Oinaldea iluna eta horizontala da. Egunez, kontinente gainetan ikusten dira; gauez, itsaso gainean; zaparradar sortzen dituzte.

 
Cumulonimbus: (Cb) . Garapen bertikala oso handia da, hodei dentso eta ahaltsuak. Dorre handiko edo mendi handiko itxurarekin; goiko partea, laua izaten da, luzatuta haizearen norantzan: “ingude” itxura. Oinaldea 700 m- tik 1.500 metro bitartekoan aurkitzen da. Batzutan, zapaila 24 km-tara iris daiteke; hodei hauen barnean, kazkabarra sortzen da, ionizaio maila handia denez, tximistak eta trumoiak ere sortzen dira. Hodei hauen ingurutik, zurrunbilo bortitz asko sortzen dira eta honek hegazkin-nabigaziorako oso arrisku handia suposatzen du.

 

 

 

 

 

 

 

Cirrus (Ci)


 

Cumulus (Cu)


 

Cumulonimbus (Cb)


 

 

 

 

 

 

6.- Informazio meteorologikoa: zenbait datu-iturri eta satelite-sare.

AEMET

 

Agencia española de Meteorologia

ALLMETSAT

 

Satelite meteorologiko sarea. Behaketa eta iragarpen meteorologikoa.

Kontinente guztiak eta irudi satelitalekin.

EuskalMET

 

Euskal Meteorologia Agentzia

Meteosat

 

Meteosat-irudiak: infragorria, ur-lurrina, ikuskorra ... eta iragarpen meteorologikoa.

NASA Climate Center

 

NASA. Global Hydrology and Climate Center

Wunderground

 

Weather Wunderground

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.