| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Atmosferaren sorrera (redirected from LIZZ21)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Atmosferaren sorrera eta bilakaera.

 Osaera.

 

 

1.- Atmosferaren definizioa:

Lurra biltzen duen geruza gaseosoa da; gas desberdinez osaturiko nahastura fisiko bat da. Sistema isurkor eta jarraia da.

Lurraren masak eragiten duen erakarpen grabitatorioak geruza hau atxikituta mantentzen du. Geruza gaseoso hau sistema birakaria da, planetarekin batera. Hitz gakoak: Atmosfera sistema isurkorra, jarraia eta birakaria da; nahastura fisiko gaseoso bat da.

 

 

2.- Atmosferaren sorrera:

Lurra, akrezioz eratu zen (akrezio planetarioa), indar grabitatorioak izan ziren prozesu honen eragileak. Planetan bildu ziren elementuak dentsitatearen arabera antolatzen eta berkokatzen hasi ziren, ondorioz arinenak edo garai hartako tenperaturatan egoera gaseosoan zeudenak kanporantz mugitu ziren (desgasifikazioa) ; hasierako geruza gaseoso bat sortu zen , planetari atxikituta mantentzen zena grabitazioari esker.

 

Lurraren atmosfera

 

Honek esan nahi du: Planetaren masa-k bere atmosferaren masa baldintzatzen du.

Era berean, planetaren masa-k ere barneko tenperaturarekiko zuzenki proportzionala da; Eguzki-tik dagoen distantziak ere tenperatura baldintztatzen du.

Atmosferaren tenperatura handia bada, gaseen partikuleek mugikortasun eta energia handiago daukate eta espaziora ihes egiteko aukera handiagoa.

Beraz, masa gutxiko planetek eta Eguzkitik gertu daudenek, atmosfera galtzeko (espaziotik barreiatuta) aukerarik handienekoak dira.

Lurra-k duen atmosfera , bere masa planetario eta Eguzki-tik dagoen distantziaren ondorioa da.

 

Sorrera-prozesuen laburpena:

1.Akrezio planetarioa. Planetaren sorrera. Eragilea, Grabitazio indarra.

 

Masa planetario baten sorrera: akrezio planetarioa. Simulazioa.

 

2.Berkokapen grabitatorioa, materialen dentsitatearen arabera. Egoera gaseosoko materialak, kanpoko geruzetan kokatzen hasi ziren, eta astunenak, gunerantz hondoratu ziren.

3.Desgasifikazioa; osagai gaseosoen kanporaketa (bolkanketa). Egoera gaseosoko materialak, kanpoko geruzan geratu ziren.

 

4.Sortutako geruza gaseoso honen parte bat, planetari atxikituta geratu zen, planetak berak eragiten duen grabitazio indarra eta tenperaturaren arteko jokabidearen ondorio bezala. Grabitazioak geruza gaseosori eusten dio, baina tenperaturak molekula gaseosoen energia zinetikoa handitzen duenez, atmosferaren galera sustatzen du.

Elementu gaseosorik arinenak galdu ziren /grabitazioaren euste lana txikia izan zelako), espaziotik barreiatu ziren eta; grabitazioak eutsi die masa molekular handiagoko gaseei soilik.

 

Hau dela eta, ustezko Atmosfera Primarioa, nagusiki Helio eta Hidrogenoz osatzen zena, gas arin hauek galduz joan zen.

Gas arin hauen gehiengoa (bero zeuden eta) galdu ziren, grabitazioak ezin izan zituen eutsita mantendu; horrela sortu zen Atmosfera sekundarioa, gas beste astunagorekin eratu zen; gas hauek, jarduera bolkanikoaren bitartez kanporatu eta metatu dira gure Atmosferan.

 

Horrela (bolkanismoaren bidez) askatu ziren H2O, CO2, SO2, CO, S2, Cl2, N2, H2 eta NH3 (amoniakoa) eta CH4 (metanoa) .

Hasierako atmosfera anoxikoa zen, oxigenorik gabea.

Oxigenoa askoz beranduago sortzen eta metatzen hasi zen Atmosferan, prozesu biologikoen (fotosintesia) ondorio bezala.

 

 

 

3.- Hasierako Atmosfera edo Atmosfera Primarioa.

Eguzki sitemaren planeta guztien atmosferak antzeko sorrera-prozesuak izan zituzten eta, beraz, antzeko osaera primarioa.

Baina Lurra planetan Biosfera-k oso eraldaketa handiak eragin ditu (Biosfera, Geosfera eta Atmosferaren arteko elkarekintzak direla eta), eta gure planetaren egungo atmosferak bi salbuespen aurkezten dituela ondoko Taulanargi ikusiko dugu:


 

Biziak (Biosfera-k) jatorrizko atmosfera eraldatu egin du, nagusiki bi ataletanOxigeno asko dugu gure atmosferan eta oso CO2 gutxi (beste planeteekiko):

a) Oxigeno asko dugu:

Arestian esan dugunez, hasierako atmosfera ANOXIKOA zen (-4.500 m.u.), oso oxigeno gutxi zegoen (ur lurrinaren fotolisi-tik sortua).

Lehenengo prokarioto fotosintesiegileren agertzearekin, rozesu fotosintetikoetatik oxigeno molekularra askatzen, metatzen eta erabiltzen hasi zen (duela -3.400 m.u. tik aurrerantzean.)

Orain dela -1.500 m.u., %18 ko Oxigeno kontzentrazioa lortu zen atmosferan.

Beranduago, ozonoa sortzeko prozesuak burutu ziren eta ozonosfera eratu zen. Ozonosferaren eraketak ahalbidetu zuen gainazal kontinentalaren konkista; orain, Ozonosferak iragazten du irrada ultramorea, beraz, orain arte ur multzo ozeanikoetan babesturik bizi izan diren bizidunak, kontinenteetara pasa daitezke, kiskaltzeko beldurrik gabe,

 

b) CO2 gutxi dago:

Lurraren gainazalean, prozesu oxidatiboak burutu dira; mineral berriak sortu ziren. Bizidunak CO2 erabiltzen hasi ziren: landareek CO2 xurgatzen dute, oskol eta bio-egituretan “gordetzen” da (koralak, moluskuak ..). Karbonoaren zikloa Biosferak erabat baldintzatzen du.

Atmosferak Biziduneen eboluzioa baldintzatu du eta Biziduneek atmosferaren eboluzioa baldintzatu dute ( hau da ikuspegi sistemiko bat, Sistemen Teoriaren arabera).

 

Orokorrean, elementurik arinenak ( H2 eta He) mantendu izan dira masa handieneko planetetan (erakarpen grabitatorio handienekoak) eta Eguzkitik distantzia handitan kokaturik daudenetan (tenperatura ez da nahikoa, gas horiek espaziotik barreiatzeko).

Masa handieneko atmosferak ere, masa handieneko planeten inguruan daude. Zergatia azaltzen jakingo zenuke?

ERNE, Merkurio planetaren datuekin.: Merkuriok atmosfera oso xumea du (oso masa gutxikoa eta mehea), tenperatura altuengatik eta planetaren grabitazio-indar txikiarengatik, planeta hau ez da gauza bere atmosfera eutsita mantentzeko.

 

Hain mehea da, molekulek Merkurioren gainazalarekin talka gehiago egiten dutela beraien artean baino. Atmosfera honetako molekulek nahiko denbora gutxi irauten dute planetan: potasio (%31.7) edo sodio (%24.9) molekula baten bizia Merkurion hiru ordutakoa da, eta gero espaziora egiten du ihes.

Hala ere, partikulak berriztu egiten dira hainbat modutan. Adibidez, eguzki-haizeak garraiatutako partikula kargatuak Merkurioren magnetosferak harrapatzen ditu azalerantz bidaliz eta berritze-prozesu honetan parte hartuz.

Badaude beste modu batzuk ere (hipotesiak), hala nola meteoritoen talkek edo izotzaren lurruntzeak egiten duten ekarpenak berriztatze-prozesuari.

 


 

Atmosferaren osaketa. Simulagaiaua.

 

 

4.- Gaur egungo Atmosferaren (beheko geruza, Troposfera) osaera:

Atmosferako beheko 9-14 km-ko (latitudearen arabera) geruzaren nahastura gaseosoari Airea deitzen zaio.

Ezkerreko Taulan, egungo AIREAren osaera ikus daiteke (“atmosfera lehorrean”, dry air, hau da, ura kenduta, behe Troposferan,).

 

 

5.- Gure planetaren Sistema Naturaleen bilakaeraren egutegi laburtua:

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.