| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Ingurumena eta Gizadia (redirected from LIZZ13)

Page history last edited by Imarru 4 years ago

Ingurumena eta Gizadia.

 Garapen ereduak.

 

 

1.- Lurra eta Gizadia, ikuspegi historikotik laburpen-Diagrametan:

 


 

 

2.- Lurra eta Gizadia, Sistemen Teoriaren ikuspegitik:

 

 

 

3.- ZER DA GARAPEN JASANGARRIA?

Soziosferak eman nahi duen erantzun zehatz bat. Erantzun honek Soziosferaren garapen-eredu bat proposatzen du.

Garapen eredu honek, HIRU printzipio ditu:

1.- Baliabide Natural berriztagarrien ustiapen-abiadura (erritmoa) berriztapen-abiadura baino txikiago izan behar da.

2.- Baliabide berriztaezinen erritmoak, ez du gainditu behar baliabide berriztagarrizko berreskuratzearen erritmoa.

3.- Igorketa kutsakorren erritmoak (eta hondakinen pilaketak) ez du gainditu behar Atmosferak, Hidrosferak eta Lurzoruek duten arauzteko eta prozesatzeko gaitasuna.

 

4.- "GIZARTE JASANGARRIAREN” ezaugarriak:

  • Gizaki guztiek erabaki eta adierazpen eskubideak bideragarri izan behar dute.
  • Naturaren baliabideak denonak eta denon eskura egon behar dira.
  • Jasangarritasunak eragiten dituen aldaketak ongi ulertzeko, heziketa beharrezkoa da pertsona guztientzat; horrela, ingurumenari buruzko erabakietan protagonismoa eduki dezakegu.

 

Laburbilduz: Printzipio hauetatik abiatuta,

1.- ONGIZATE eta OSASUNA gizaki guztientzat

2.- BIODIBERTSITATEAREN KONTSERBAZIOA eta

3.- UREN, AIREAREN eta LURZORUEN KALITATE-MAILA ON BAT lortu nahi dugu, garapen eredu honen bitartez.

 

 

5.- EREDU JASANGARRIAREN INGURUMEN-BALOREAK :

a) BIOZENTRISMOA: Edozein izaki biziduna balio handiko izakia da, ez gizakia soilik.Gizakiak, ingurugiroarekiko menpekotasuna onartzen du. Gizakia ez da Kreazioaren erregea eta ez du beste bizidunak ustiatzeko eskubiderik. Jarrera eta balore etiko bat da.

b) ELKARTASUNA: Hau ere, balore etiko bat da. Elkartasuna sinkronikoa, gaur egungo Gizartearen arazoak konpontzeko (Giza-talde garaikide artean). Eta Elkartasun diakronikoa belaunaldi desberdinen artean.

c) EGOKITASUNA: Aspektu ekonomikoetan oinarritzen da. Egokitasuna ez da berdintasuna; giza-talde bati dagokion tratu egokitua ematean datza, balore hau, ez da giza-talde guztieei tratu "berdina" ematea jakina.

d) OROKORTASUNA: Ingurumen arazoak, ikuspuntu orokor batetik hobetzen eta konpontzen saiatzeko. Zonalde edo lurralde bateko arazoak, ikuspegi orokorra kontuan hartuta landu behar dira, ez Gizakiaren intereseen alde soilik.

e) JASANGARRITASUNA: Garapen ekonomikoa planteatzen da, ingurumenaren baloreen ikuspuntutik.

 

 

6.- Garapen jasangarriaren ezaugarriak:

Nolako produktuak?

Biziraupen luzeko produktuak, kalitate handikoak eta beharrak asetzeko egokiak.

Ekoizpen eta merkaturatzeko teknologiak

Osasuna eta ingurugiroarekiko sentsuzkoak eta begirunezkoak.

Energia ekoizpen eta kontserbazioa.

Iturri berriztagarrietatik eta segurtasun maila handikoekin.

Baso-kudeaketa

Ekosistema naturalen iraunkortasuna kontutan hartuta.

Nekazaritza

Ura eta energiaren kontsumo neurtuta eta mugatuta; elikagai osasuntsuak ekoizteko; lurzoruaren iraunkortasuna ere kontutan hartuta. Materiaren ziklo naturalean integratuta. (Garaiz garaikoa eta lekuz lekukoa kontsumituz)

Eraikuntzak

Osasuntsuak, seguruak eta energetikoki eraginkorrak.

Etxebizitzak, egoitzak

Lantokitik hurbil, eta komertzio-gunetik hurbil.

Garraiobideak

Garraio publikoa sustatu; energia berriztagarriak erabiltzea.

Osasun sareak

Integrala, erabatekoa. Zergak ordaintzetik sustatuta.

Kudeaketa ekonomikoa

Giza-erantzukizunezkoa.

 

 

7.- Eredu ekonomiko neoliberala eta eredu jasangarriak. Alderaketa:

 

Atala

 

EREDU NEOLIBERALA

 

EREDU JASANGARRIA
(eredu ekonomiko-ekologikoa)

 

Mundua nola ikusi? Lurra planetari buruzko ikuspena

 

Baliabideak bukaezinak dira.

 

Natura, Gizadiaren zerbitzura dago. Gizakia, Naturaren erregea da, bera da baliabide guztien jabe bakarra.

 

Baliabide naturalak mugatuak dira. Natura Gizadiari interesatzen zaio (jakinguraz eta arduraz). Gizakia ez da eboluzioaren errege, ez jabea, ezta helburua ere.

 

Denbora arloa, epeak.

 

Laburra, gehienez 50 urte.Urte batetik 4 urtera, ohiko epeak (erabakietan)

 

Eskala anitza, egun batzuetatik eonetara (milloi urtetan) pasatuz.

 

Espazio arloa

 

Bertakotik nazioartekora.

 

Bertakotik globalera.(Lurra planeta osoa hartuta)

 

Espezieak nola jo, nola kontsideratu (beste bizidunak)?

 

Giza espeziea, gizakia soilik.

 

Ekosistema osoa, giza espeziea barne.

 

Helburu “makro” primarioa.

 

Ekonomia nazionalaren hazkundea.

 

Sistema ekonomiko ekologikoaren jasangarritasuna

 

Helburu “mikro” primarioa

 

Gehienezko etekina (enpreseetan)

 

Gehienezko erabilgarritsuna (indibiduoentzat) eta gehienezko kontsumoa.

 

Gutxienezko inpaktu eta kaltea.

 

Gehienezko errendimendua eta eraginkortasuna.

 

Garapen teknologikoari buruzko ikuspegia.

 

Oso baikorra

 

Eszeptiko xamarra.

 

 

Gizadiaren eboluzia denboraren zehar


 

 

8.- Ereferentziako dokumentuak:

1972an Stockholmen egin zen biltzarrean lehen aldiz onartu zen nazioartean ingurugiroa babesteak eta hobetzeak garapen ekonomikoan eta munduaren oparotasunean eragina dutela.

 

Biltzar hori egin baino zertxobait lehenago kaleratu zen "Hazkundearen mugak"Erromako Elkartearen txostenak dagoeneko atentzioa erakarri zuen Lurreko baliabide naturalak agortzearen inguruan eta bere gaitasunaren mugen inguruan.

 

1987an, Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Munduko Batzordeak "Gure etorkizun komuna" (Brundtland Txostena izenez ezagunagoa da; Gro Harlem Brundtland, txostenaren lehendakaria, Norvegiako lehen ministroa zen orduan) argitaratu zuen. Txosten horretan ingurugiroaren eta garapenaren arteko lotura datozen hamarkadetan aurre egin beharreko arazo nagusi gisa identifikatu zen. Testuinguru horretan, garapen jasangarria uneko beharrak asetzen dituen garapena da, etorkizuneko belaunaldiei beren beharrak asetzeko gaitasuna arriskuan jarri gabe.

Stockholmen lehen pausoak eman eta hogei urte pasatu ondoren, Lurraren Goi-Bileran, 1992an Rio de Janeiron (Brasil) egin zen Ingurugiroari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Biltzarrean, ondorengo dokumentuetan islatutako nazioarteko akordio ugari lortu ziren:

Horien guztien artean, zalantzarik gabe, Agenda 21 da garrantzi gehien duen dokumentua, izan ere Rioko gailurrean hitzartutakoa gauzatzeko lanerako benetako plan operatiboa da. Beraz, Agenda 21ek esplizitu bihurtzen ditu finantzazioko egutegiak eta aurreikuspenak eta ekintza-mota bakoitzerako eragileak identifikatzen ditu. Agenda 21en filosogiak tokian tokiko jendea partaide izateko eta berei boterea emateko eskatzeko du.

 

Garapen Jasangarriari buruzko Nazio Batuen Batzordea Lurraren Gailurrean eratu zen gobernuei, Nazio Batuen organismoei eta talde nagusiei, esate baterako merkataritzaren eta industriaren sektoreei, gobernuz kanpoko erakundeei eta gizarte zibileko beste sektoreei, Lurraren Gailurrean lortutako akordioak aplikatzeko hartu beharreko neurriak hartzen laguntzeko.

 

2002an Johannesburgen egindako Lurraren Goi-Bileran arlo guztietan gobernatzea hobetu eta sendotzeko konpromisoa hartu zen honako hauek lortzeko: 21 Programaren aplikazio eraginkorraMilurtekoaren garapenerako helburuak eta Goi-Bilerako erabakiak ezartzeko Plana.

Europa mailan, 1992anIngurugiro Ekintzaren Bosgarren Programa onartu zen, "Ingurugiroaren eta Garapen Jasangarriaren alorretarako Politika eta Ekintza Komunitariorako Programa (1992-2000)"" izena duena.

 

Bosgarren programaren helburu nagusia Rioko Biltzarraren adierazpenetan eta printzipioetan dago oinarrituta: giza jarduerak pixkanaka-pixkanaka izaera jasangarriagoa duten moduetara orientatzea, garapeneko, produkzioko, kontsumoko eta portaerako egungo gidalerroak aldatzearen bidez.

1998an egindako Ingurumen Ekintzako Bosgarren Programaren ebaluazioak jakinarazten du egindako ingurumen-politikaren ondorioz hainbat gauzatan aurrera egin dela, eta nolanahi ere, hainbat arazo garrantzitsutan aurrerapen horiek ez direla izan behar bestekoak.

 

Horrez gain, hurrengo hamarkadan ingurumen-arazo horietako asko desagertu ez ezik areagotzeko aukera ere badagoela adierazten du. Horregatik, ingurumena babesteko baldintzak lehenbailehen integratu behar dira beste politiketan.

Ingurumenari buruzko Europako Erkidegoaren Seigarren Ekintza Programa 2002ko uztailaren 22an onartu zuten Europako Parlamentuak eta Europako Batasuneko Kontseiluak. Programa berri honetan, 2001eko ekainean onartutako Garapen Jasangarrirako Europako Batasunaren Estrategiaren ingurumen-osagaia zehazten da.

 

Estrategia hori Johannesburgeko Goi-Bileran aurkeztu zen.

Seigarren Programaren helburua ingurumeneko presioak eta hazkunde ekonomikoa bereiztea edo banatzea da, subsidiariotasun-printzipioarekin koherentzia gorde nahi da eta Europako Batasuneko eskualdeen ezaugarri-aniztasuna errespetatu.

Euskal Autonomia Erkidegoan 2002ko ekainaren 4an Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen-Estrategia (2002-2020). onartu zen.

Horren xedea euskal gizarteak lortu beharko dituen ingurumen-helburuak finkatzea da, egungo belaunaldien ongizatea arriskuan jarri gabe. Hortaz, administrazioak, ekoizpen-eragileek eta hirritarrek jarduteko jarraibideak finkatzen ditu.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.