| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Sistemen Teoria eta irudikapena (redirected from LIZZ12)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Sistemen irudikapena

 

Sistema bat irudikatzerakoan, lanabes informatiko ugari aurki ditzakegu gaur egunean; software-baliabideren artean,asko dira ordainekoak (eta garesti xamarrak) baina ba dira beste batzuk doakoak edo doako bertsio bat eskeintzen dutenak, irakaskuntzarako hainzuzen. Azken kasu honetan dugu, VensimPLE aplikazioa, beherago aipatzen dena.

Dena den, Batxilergoan ikasleek ez daude behartuta Sistemen eredu dinamikoak sortzen (Unibertsitatean ikasiko dute); maila honetan eskatzen dena da Diagrama kausalak egiten jakitea eta interpretatzea.

Fluxu diagramak eta Sistemen eredu dinamikoen sorrera maila honen helburua ez denez, eredu-dinamiko eginak (simulazioak) erabiliko dugu, nola egin direnaz kezkatu gabe.

Diagrama kausalak (eskubian):

 
Sistemaren elementuak identifikatu behar da; jarraituan, haien arteko erlazioak eratu, erlazio

bakoitzaren esanahia adieraziz, +/- ikurren bitartez.

 

Sistema baten eredu dinamikoa . Fluxu-diagramak (eskubian).

 

 Kasu honetan, elementu edo aldagaien arteko erlazioak matematikoki zehazturik daude. denboran zehar.

Populazioa, ondoko adibidean, aldagai nagusia da (Sistemaren "helburua") eta bi fluxu ditu, sarrera eta

irteerakoa. Fluxuak, beste elementu batzurenpean daude, baldintzatuta.


 

Sistemeen irudikapen-metodoak, ikuspegi orokorra:

 


Estekak, ariketak egin ahal izateko:

a) “Vensim” softwarea eskuratzeko http://www.vensim.com/freedownload.htm ; VENSIM PLE ® softwarea duen fitxategia jeitsi eta venple32.exe abian jarri.

b) Sistemen Teoria lantzeko sistema klasiko bat: Harrapakin-harrapakaria sistemak. 

1. Simulator 

2. Simulator

 

c) Vensim PLE softwarea behin instalatuz gero , hauta ezazu : File / Open Model.

 

Gure sistemaren errepresentazioa edo eredua, (Model ) fitxategi honetik hartuko dugu (deskarga ezazue; fitxategia Creative Commons lizenziaduna da).):

 

AzeriaUntzia.mdl

 

Gure Model zabaldu ostean (Vensim-ez) , urrengo irudian gezi gorriak adierazten duen korrikalari berdean sakatuz, gure Sistema abian jartzen da eta errealitatearen simulazio bat emango digu.

 

 

Ondoko irudian ikusten denaren antzeko bat ikusiko dugu; harrapakari/harapakin (azeria/untzia) sistema xume baten irudikapen dinamikoa (aldakorra, bizia) ikusgai izango dugu.

Saia zaitez izendatzen Sistemaren elementuak (biologikoak, fisikoak ...), erlazio motakhelburua ... eta elementu edo aldagai desberdinen baloreak aldatuz (banan bana hobeto) elementu bakar baten aldaketak Sistemaren orotasunean eragin dezakeena egiaztatuko dugu (gogoratu, Sistemek orotasuneko portaera dute eta).

 

 

Esteka honetan, Sistema askoren eredu dinamikoak (Fisika, Kimika, Lur Zientziak ...) erabilgarri ditugu, interfaz atsegin eta erakargarriz aurkeztuak. Batzuk, euskeraz daude.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.