| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Sistemen Teoria (redirected from LIZZ11)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Sistemen Teoria

 

 

1.- Sarrera: 

Mundu honen konplexutasuna begi bistan dago; Gizartea, Ekonomia, Ingurugiroa, giza-garuna eta ezagutza ...... elkarekintza konplexuko sare batetan erlazionaturik daude, espazio eta denbora aldatuz doazenekin batera. 

Zientzia disziplinarioak (sistematikoak) betidanik konplexutasuna landu du gertakizun sinple askoren batura bezala eta mundu konplexua ulertzeko nahikoa zen elementu sinple horietan zatitzearekin eta banan bana aztertzearekin. Zatiak ulertuz, mundua ulertzen saiatu nahi izan dute.

 

Ezkerreko irudian: Ludwig von Bertalanffy biologo eta filosofoa; Austrian jaio zen 1901.ko irailaren 19-an eta 1972.ko ekainaren 12-an zendu zen New York-en.

Bera da Sistemen Teoria Orokorraren sortzailea.

 

Sistemen Teoria (STSistemen Teoria Orokorraren (STO) adar bat da.

Ludwig von Bertalanffy-k egin eta argitaratu zuten lanetan ( 1950 tik 1968 ra bitarteko urteetan nagusiki) oinarritzen da.

Sistemen Teoriaren sorgunean, ideia hauek izan dira zutabe garrantzitsuenak:

 

a) Giza eta Natur Zientziak integratzearen aldeko joera oso handia da.

b) Integratze horren orientazioa Sistemen Teoria Orokor baterantz omen doa.

c) Teoria hau, ezagutza zientifikoaren esparru ez-fisikoak ikasteko metodologia ireki bat izan daiteke, bereziki, Giza Zientzietan.

d) Teoria honi esker, Zientziaren batasunera hurbil gaitezke, errealitatean parte hartzen duten Zientzia desberdinen unibertsoak zeharkatuz.

e) Hemendik, ikuspegi integratu oso interesgarri bat sor daiteke, heziketa zientifikoan.

 

Sistemen Teoria: Diagrama orokorra. 


 

 

Ikuspuntu sistemiko batetik metodologia hau ez da bidezkoa izaten eta Ingurugiroan dugun krisiak ikuspuntu sistematikoen (murrizkorren) mugak agerian jarri dizkigu. Mundu konplexua, beronen osagaiak eta zerbait gehiago baita.

Azken harmakada hauetan Konplexutasunaren Zientzieek Sistemen Teoriaren inguruan ezagutza-ildo bat sortu dute, ulermen eta azalpen-gaitasun handikoa.

 

Metodologia sistemikoaren ezaugarriak:

1.- Sistema Multzo konplexu bat da, beti BOST elementu dituena: Sarrera, irteera, prozesua, feed-back eta giroa.

2.- Multzo konplexu guztiak (Sistema guztiak) aldakorrak dira, aldatzen ari dira.

3.- Sistemen Teoria probabilistikoa da. Aldagai guztiak probabilitate bezala erabiltzen dira iragarpen edo predikzioak balira bezala.

4.- Multidisziplinarioa: Sistemen Teoriak Zientzia-eremu guztiak erabiltzen du, zientzia esperimental guztiak integratzen ditu, Gizarte Zientziak .....

5- Deskribakorra: Multzo konplexuren ezaugarriak, antolamendua eta funtzionamendua deskribatu nahi du.

6.- Aldagai anitzekoa: Kausa-ondorio sare konplexuak izaten dira, aldagai askorekin.

7.- Egokitzeko gai: Sistemak egokitzeko gaitasun handia izaten du. Ingurugiroan izaten diren aldaketerekiko moldatzen dira, bizirauteko.

 

Teoria honen hiru oinarriak:

1.- Sistemak, beste sistemen barnean existitzen dira: sistema bakoitza beste sistema handiago baten barnean dago.

2.- Ondorioz, sistemak irekita daude: sistema guztiek beste sistemetatik zerbait hartzen dute eta beste sistemei zerbait ematen diete. Ingurumenarekiko elkartruke-prozesua mugagabea da. Elkartrukeak etentzen direnean, sistema suntsitu eta desagertzen da.

3.- Sistema baten funtzioak bere egituraren araberakoak dira. Sistema biologikoeta, adibidez, egiaztapen hau intuitiboa da: giharrek uzkurtu eta luzatu egiten dute unitate zelular uzkurkorrez osaturik daudelako.

 

 

2.- Zer da Sistema bat?

1. Elementu edo unitate multzo bat da.

2. Elementu edo unitate guztiak, elkar erlazionaturik daude. Erlazioak dinamikoak dira (aldakorrak dira). Zenbat eta elementu gehiago are eta konplexuagoa izango da, eta era daitezke erlazioak ere, konplexuagoak .

3. Elementuek beti jardueren bat burutzen ari dira.

4.Elementuen jardueren bidez, Sistema-k helburu zehatz bat lortu nahi du.

5. Horretarako, datu /energia / eta materiaz baliatzen da.

6. Informazioa /energia / eta materia isuriak sortzeko.

 

 

3.- Sistemen funtzionamenduaren ezaugarriak:

Sistema (definizioa): “orotasun” bat da, konplexua eta antolatua. Elementu edo zati (unitate) multzo bat da, orotasun konplexu eta batua osatzen dutenak. Objetu multzo bat da, elkarekintzen bitartez harremanduak.Bertalanffy-ren araberako Sistema baten definizioa:Unitate-multzo bat da; multzo honen unitate guztiak elkarren artean erlazionaturik daude.

 

Sistema guztiek ondoko ezaugarriak izaten dituzte:

 

  1. Helburu bat izaten dute: Sistema guztiek helburu edo joera bat edo gehiago izaten dute. Elementuek eta harremaneek beti zerbait lortu nahi dute.
  2. Orokortasuna (Orotasuna portaeran): Edozein elementutan izaten den aldaketak Sistema osoan eragina izango du. Aldaketa txikia bada ere, Sistema osoa beregokitu , doitu behar da .                                                                                                                                                                 Doiketa prozesu hauetatik bi fenomeno eratortzen dira : entropia eta homeostasia.
  3. Entropia: Sistema guztiek, berez, desintegratzeko eta desantolatzeko joera dute. Informazioa areagotzen denean entropia murrizten da, zeren eta informazioa antolamendu eta ordenaren oinarria baita. Informazioa da Sistema ordenatzeko tresna bat.
  4. Homeostasia: Sistemaren elementuren arteko oreka dinamikoa (aldakorra, "bizia"). Sistemeek ingurugiroarekiko moldatzeko joera naturala izaten dute.

 

Lurra planeta, guretzat, SistemaGoisistema edo Azpisistema bezala defini daiteke. Ikastaro honen antolamenduan, Goisistema bezala hartuko dugu eta ondorioz, bere elementuak izango dira Sistemak Naturalak (Atmosfera, Hidrosfera, Biosfera ........). Baina beti jakinda ere, zientzilaria dela, errealite aurrean ipinita, Sistemaren egitura (Goi eta azpi sistematan antolatzea) zehaztu egiten duena.

 

 

4.- Sistema motak (sailkapen orokorra):

4.1- Egituraren arabera:

Sistema fisikoak: objetuak, tresneria, ekipoak ..... Adibidez: hardwarea.

Sistema abstraktoak: kontzeptuak, hipotesiak, ideiak... Adibidez: softwarea.

4.2- Izaeraren arabera:

Isolatuak: Ez dute inongo elkartrukerik egiten (ingurugiroarekin).

Itxiak: Energia elkartrukatzen dute baina materiarik ez. Askotan isolatuak eta itxiak mota bera bezala hartzen dira.

Irekiak: Elkartruketan ari dira; materia eta energia ingurugiroarekin elkartrukatzen dituzte. Iraunkortasuna lortzen dute egokitzapenen bitartez. Egokitzeko gaitasuna ikasketa eta auto-antolakuntzako prozesu bukaezin bat da.

4.3- Jatorriaren arabera:

Naturalak: Lurra sortu zenez geroztik indarrean ari direnak: Atmosfera, Hidrosfera, Litosfera eta Biosfera dira. Berezko erregulazio gaitasuna dute, “feed-back” erlazioen bitartez gehiengoetan.

Artifitzialak: Ez dira beti esistitu; modernoagoak dira eta Gizakiaren sorrerarekin erlazionaturik daude. Ez dute autoerregulazio-mekanismorik. Teknosfera (elementu eta erlazioak, garapen teknologikoarekin loturik daude) eta Soziosfera dira (Legeria, erligioak, ohiturak eta kulturak.....). 4. orrialdeko Taulan, Sistema Naturalak eta Artifitzialak hobeto bereizten dira.

 

 

5.- Gure planetaren Sistemak (Atmosfera, Hidrosfera ...) Sistema irekiak dira:

Sistema irekien ezaugarriak:

Sistema irekiak elkarekintzetan ari dira; Ingurugiroak eta Sistemak elkarri eragiten diote.

Sistema irekiek hazi, aldatu, egokitu eta batzutan ere erreproduzitu egiten du. Sistema isolatu eta itxieek ez.

Sistema irekien artean lehiak sortzen dira. Erlazio lehiakorrak burutzen dira.

Sistema irekiak garatuz doazen neurrian, sistema konplexuago bihurtzen dira; orduan sistemaren elementuak independienteagoak izaten dira.

 

Lurra planetaren“sistemak” bi motetan bereiztuko dugu: Sistema Naturalak eta Sistema artifitzialak.

Sistema Naturalak: (Atmosfera, Hidrosfera, Biosfera-Ekosfera eta Geosfera-Litosfera).

 

Sistema artifitzialak: (Teknosfera, Soziosfera, Noosfera).

Noosfera Soziosferaren azpisistema bat da, giza sistemen arteko erlazioak arautzen dituzten ezagupen eta ideaz osatuta dagoena. 

Adina: Betidanik existitu dira, Lurra eratu zenez geroztik.

Adina: Hominizazio-tik eratorriak; Jatorri antropikoa dute, beraz, askosaz modernoagoak dira.

Helburu edo joera : berez, oreka-egoeretara jotzen dute eta horrela izaera iraunkorra izaten dute.

Helburu edo joera: Giza-garapen ereduaren arabera. Eredu neoliberala bada, “gero eta etekin handiago, gero eta epe txikiago batean”. Sistemen arteko oreka (Homeostasia) lortzea ez da helburua.

Elkarekintzak: dinamikoak, aldakorrak eta autoerregulazioarako gaituak. Homeostasia handia , oreka dinamikoa lortu “nahi dute”. Hobe esateko, Homeostasiarik handiena ahalik eta Entropiarik txikiena sortuz.

Elkarekintzak: Dinamikoak, aldakorrak; ez dago berezko autoerregulaziorik.

Entropia handia sortzen dute Sistema Naturaletan, autoerregulazio gaitasun naturala gaindituz. Sistema Naturaleen jasangarritasuna eta iraunkortasuna arriskuan jar ditzakete.

Sitema Naturalak aldakorrak izaten dira, baina aldaketak, beti,geldoak izaten dira, doikuntza edo reka berria lortzeko epetan.

Sistema artifitzialak aldakorrak izaten dira, baina aldaketak oso azkar gertatzen dira; askotan, ez dago denborarik sistemen arteko doikuntza berririk lortzeko.

Izaera globala (planetarioa) izaten dute.

Izaera zatituta (partziala) izaten dute: Lehenengo munduko Soziosfera, garapen bidean ari diren estatuen soziosfera .....

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.