| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH4BGdatazioaJAR

Page history last edited by Imarru 6 years ago

Datazio metodo erradiaktiboaren aplikazioak.

Simulazioa.

 

 

1.- Testuigurua: Izara santuaren adina.

Turin-go maindire santua “erlikietan erlikiena” dela esan genezake, zientziaren aldetik gehien aztertu dena izan baita (eta izaten jarraitzen du). Gizon bizardun baten irudi estilizatua agertzen den zapi hori 4,30 m luze eta 1,15 m zabal da eta haren lehen berri dokumentatua XIV. mendekoa da, nahiz eta batzuek, Frantzian agertu aurretik, Jerusalem-en, Edesan eta Konstantinoplan kokatzen duten, hurrenez hurren, baita tenplarioen eskuetan ere.

Handik beste zenbait eskualdatzeren ondoren, Turinen geratu zen. Faltsua zelako eztabaida ugari eta gogorren ondoren, zientzia sartu zen tartean… eta, nola ez, baita Vatikano ere.

1898an egin zitzaion lehen argazkian, negatiboan askoz garbiago ikusten zen maindireko gizon bizardunaren irudia.

Harrezkero, irudi horren ezin azalduzko formazioari eta izararen mirakuluzko ezaugarriei heldu diete zenbait adituk (eta Elizak), Kristoren pizkundearen bigarren mailako ondorio izan daitekeelakoan, milioika erromes abiatu dira, urtero-urtero, Turingo Duomo katedralera. 1988ean, hiru erakunde independentek karbono-14ko froga egin zioten izarari eta Erdi Arokoa zela, 1350. urtearen ingurukoa, erabaki zuten.

Hala ere, sinestun adituek berehala “buelta eman” zioten kontuari eta sute baten ondorioz jaso zituen aldaketek (itzaltzeko urak eraginda, ipini behar izan zizkioten adabakiek…) datazioa baliogabetzen zutela esan zuten.

Horri ad hoc-eko hipotesia deitzen zaio, hau da, helburu jakin baterako espresuki prestaturiko hipotesia.

Ondoren, maindiraren egiazkotasun zientifikoa bermatzeko, beste hainbat arlotako ikerketa egin dira:

 

1.- Sindonean odola dagoen eta zein motatakoa den aztertu dute (bagoela diotenek AB motakoa dela diote, alegia, Ekialde Erdikoan arruntagoa zena)

2-. Maindirean omen dauden lorautsak aztertu dituztenek Palestinaren ingurukoak eta Jesusen garaikoak direla esan dute; ehundura bera Erdi Arokoa ezin zitekeela izan argudiatu dute…

 

Edonola ere, zientziaren aldetik garrantzitsuena zera da, alegia, fededun-adituek, nola edo hala, sindonearen mirarizko oinarria frogatu (edo bizirik mantendu) nahi dutela, hau da, Jesu Kristoren pizkundea eta jainkozko izaera. Horretan datza, azken finean, sindoneak “pizten” duen interesa.

 

 

Ba al zenekien?

Sindonek, grekoz, izara esan nahi du. Sindonologoak Jesusen gorpua estali omen zuten maindirea eta zapia “zientifikoki” aztertzen duten sinestun-ikertzaileak dira.

Aldi berean ere, ikertzen dituzte Jesusek hiltze-egunean janzten bide zituen bi tunikak eta azken afarian erabili zuen Grial Santua izeneko edontzia non, tradizioaren arabera, Kristoren odola bildu zen.

Erlikia benetan bitxiak izan dira eta daude gaur egun oraindik; besteak beste, Legearen harlauzetako bat, Kerikoko tronpeta, Jainkoak Abrahami bidali zion ahariaren adarra, Noeren kutxaren ohol bat, Jaunak ura ardo bilakatutako tanta batzuk, Jesus hiru aldiz ukatu ondoren, kukurruka egin zuen oilarraren gandorra, Ama Birjinak zeraman gerrikoa zeruratu zenean, Espiritu Santuaren lumak eta arrautzak…..

 

 

2.- Erabiliko dugun simulagaiuak:

a) Dating game

 

b)300px; height: 197px;">Juego de Datación Radioactiva

Clic para Ejecutar

 

 

3.- Simulagaiua ( b) abian jarri ondoren, ondoko ekintzak egingo dituzu:

 3.1- Simulagaiuan sartu eta Half life aukera hartuko duzu; bertan, 10 atomo C14 saskitik aterako dituzu eta berauen desintegrazioa, denboran zehar, aztertuko dugu.

 

Galderak:

a) Zenbat denbora behar izan da, 5 atomo C14 desagertzeko?

b) Eta 10 atomoak desagertezeko?.

c) Zer bihurtu da? (zer sortu da?).

d) zenbat balio du C14 aren semidesintegrazio-periodoak?.

 

3.2.- Orain Dating game aukera hautatuko duzu: saguaren bitartez, detektagailua (mikrofono itxura duen tresna) arrantzatuko eta eramango dugu lagin desberdinetara. Adibidez, gainazalean dagoen behi-garezurrera eramaten dugunean, goiko markagailuan %98,2 ikusiko dugu (Probe type C14-koa denean). Honek esan nahi du, behia hil zenetik hona, heriotzaren unean zegoen C14- aren %100-tik zerbait desintegratu dela (% 1,8 ). Eskubian dagoen grafikoan, saguz, gezi berdea mugitu,14C = 98,2% lortu arte (irudian ikusten den bezala); honi dagokion adina t = 158 urte , azpian ikusiko duzu.

 


 

Azalpen hauek kontuan hartuta,

Galderak:

a) zein da Probe type aproposena, Trilobites baten adina zehazteko? erantzuna arrazoitu.

b) Zein izan zen Izara santuaren adina ezagutzeko erabili zuten metodoa? Zergatik?

c) zein da giza-garezurraren adina?

d) zein da dinosaurioaren garezurraren adina? zein metodo erabili duzu?.

Nahi ba duzu, beste laginen adina azter ditzakezu, kasu bakoitzean Probe type egokia erabiliz.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.