Biomak. Biodibertsitatea
1.- Biomak:
Biomak antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituzten area geografiko handiak dira. Biomak sailkatzeko irizpide nagusietakoa baldintza klimatiko eta landaretza dira, faktore horrek eragin sendoa baitu toki batean bizi diren beste izaki bizidunen ezaugarrietan. Bioma bakoitzak landare, animaliak, lurzoru eta klima mota homogeneoak izan ohi ditu.
Biomen ezaugarriak definitzeko, landareen egitura (zuhaitzak, zuhaiskak edo belarrak diren), hosto motak (hostozabalak, koniferoak), landareen sakabanaketa (basoa, sabana) eta klima bezalako elementuak erabiltzen dira.
Bioma bakoitzaren biodibertsitatea, bereziki faunarena eta mendeko landareena, espezie nagusiaren biomasaren eta faktore abiotikoen araberakoa da. Bioma lehortarretan, espezieen dibertsitatean eragina duten faktore nagusiak produktibitate primarioa, hezetasuna eta tenperatura dira.
Bioma berak izen ezberdina eduki dezake toki bakoitzean. Esaterako, belardi, sabana eta sastrakadi epela deituriko biomari, estepa deritzo Asia erdialdean, belardi Ipar Amerikan eta pampa Hego Amerikan.
Biome Viewer

Bioma lurtarlaburpen-taula:.

Bioma itsatarrak: laburpen-taula.

Bizkaiko Golko-ko espezie garrantzitsuen mapa
Sakoneraren arabera (argia eta oxigenoaren sarkotasunaren arabera) zona pelagikoa azpizona (azpibioma) hauetan zatitzen da:
1.- Zona fotikoa:
1.1- Zona epipelagikoa (zona eufotikoa, argituta), gaineko metrotan, fotosintesia burutzeb da zailtasunarik gabe
1.2- Zona mesopelagikoa (zona disfotikoa); oso argi gutxi sartzen da haraino. Ez dago fotosintesia egiteko aukerarik.
2. Zona afotikoa, iluna:
2.1- Zona batipelagikoa, 1000 m-tik 2000 m-ra bitarteko zona.
2.2- Zona abisala , 2000 m-tik 4000 m-ra bitarteko zona
2.3- Zona hadala. 4000 m-tik behera. Zona afotikoaren ezaugarri nagusiak , iluntasuna, tenperatura bajuak (oso ur hotza) eta presio hidrostatiko oso handia dira.
Bioma pelagiko abisal eta hadal-a oso gutxi ezagutzen dira; hobeto ezagutzen dugu Ilargia Zona Pelagiko hauek baino !
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.