DBH4BGekosistemak


EKOLOGIA eta EKOSISTEMAK.

 

 

Ekologia, grezieratik "oikos" (etxea) eta "logos" (ezagutza) hitzek osatzen dute izena. Izaki bizidunen eta beren ingurumenaren arteko harremanak, energia eta materia fluxuak, banaketa eta ugaritasuna aztertzen dituen zientzia da.

Zientzia integratzailea da, biokimika, fisiologia, genetika, etologia, eboluzioa, fisika, meteorologia, geologia eta kimikan oinarritu egiten baita; kontzeptu eta ikerketa metodo gehienak gainontzeko zientzietatik hartzen dira beraz. Ezagutza honen biologiarekiko estutasuna dela eta, bere jakintzagai bat dela onartzen da.

 

1.- Ekosistemak: Definizioa eta osagaiak.

Definizioa: Leku batean bizi diren bizidunak edo bizidun-multzoa (Biozenosia) gehi leku horren faktore fisiko-kimikoak (Biotopoa) gehi bi elementu (biotopo eta biozenosia) hauen arteko elkarekintzak.

Ekosistema= Biotopoa+Biozenosia+hauen arteko elkarekintzak

 

 

1.1- BIOTOPOA :

Hau da, eskenatokia (Hidrosfera, Atmosfera eta Litosfera). Nola deskribatzen da Biotopo bat ?

Biotopoa deskribatzeko ondoko informazioak ezagutzera ematen dira:

 

ALDAGAIA. NEURTZEKO MAGNITUDEA: DATU-ITURRIAK
Kokapen geografikoa

 

Latitudea/Longitudea

 

Google maps, Google Earth,  SITNA….

Tamaina (azalera, zabalera …)

Km2 –tan lehorreko ekosistemetan; ekosistema urtarretan eta mikroekosistemetan (sedimentuak, bentos ..) cm3-tan.

Teledetekzio sistemak, GIS/SIG

Zonalde klimatikoa

Batazbesteko prezipitazio eta temperatura.

Klimogramak

Erliebea, Litologia, Tektonika eta geomorfologiaren deskribapena

Deskribatu: sismizitatea, harri motak, erliebe-deskribaketa, iharduera bolkanikoa eta egitura geologikorik garrantzitsuenak (tolesturak, mendilerroak, hausturak …)

Kartografía geologikoa.

Mapa sismikoak

Lehorreko ekosistemetan:

Lurzoru mota

Hezetasuna, granulometria, pH, gatz mineralak eta bioelementuen kontzentrazioa (beriziki K, N eta P ).

Analisi mekaniko eta kimikoen bitartez (Edafología)

Ekosistema urtarretan: ur masa kontinentala, ozeanikoa ... den argitzea.

Zona fotikoaren sakonera (eta oreka zona). Temperatura (Termoklina). Dentsitatea, gazitasuna, pH eta bioelementuen kontzentrazioak (bereziki Fe, N eta P).

Analisi kimikoen bitartez.

Ozeanografia fisikoa eta fotometria.

 

1.2- BIOZENOSIA: Oinarrizko kontzeptuak:

a) Espezie: Bizidun multzoa, arbaso komunak izaten dituztenak eta ugalkorrak direnak eta ondorengo ugalkorrak ere sortzen dituztenak.

b) Populazioa: Biotopo batean bizi diren espezie bereko indibiduo multzoa. (Adibidez; Leire mendilerroko putre populazioa)

c) Komunitatea (Biozenosia): Biotopo batean bizi diren Populazioa multzoa.

 

Biozenosia deskribatzeko, ondoko informazioa eman behar dugu:

 

ALDAGAIA/ EZAUGARRIA  NEURTZEKO MAGNITUDEA:  NOLA?:
Populazioaren inbentarioa eginez.
Espezie bakoitzaren banakoen presentzia iraunkorra egiaztatu behar dugu .
Zoología, Botánika … Inbentario biologikoak eginez. (espezie-erroldak).

Populazio edo Komunitatearen Ugaritasuna 

Indib.kopurua/Km2-ka edo Indib.kop/cm3-ka (sedimentuetan ).

Kontaketa.

Lagin bilketa.

Geruzaketa edo biozenosiaren egituraketa, solairutan antolatuta (solairu edo geruzak eskubian daude

Gehienez, bost solairu edo geruza ager daitezke:

a) Lurazpikoa

b) Lurzorua/

c) Solairu belarkaria

d) Solairu sasikaria

e) Solairu zuhaizkaria

Bakoitzaren deskribaketa egin behar da.

Populazio bakoitzaren Habitat-a  (okupatzen duen esparrua)

Biotopoan okupatzen duten eremuaren ezaugarriak

Deskribaketa egin behar da.

Populazio bakoitzaren Txoko ekologikoa (dagokion trofikoa).

Ekosisteman burutzen duten ofizioa, egiten duten funtzioa (materia eta energia zirkulazioarekikoa)

Materia eta energiaren fluxuak aztertu behar dugu.

 

 

2.- Materiaren eta energiaren zirkulazioa Ekosistemetan:

Materia eta energia ekosistemetatik zirkulatzen dira (sarrera/irteerak), erlazio trofikoeek bideratuta (“trophos”= elikagarria).

Erlazio trofikoak, katea bezala irudikatzen dira, non organismo desberdineek protagonismo zehatz bat edo funtzio zehatz bat burutzen baitute (maila trofikoak).

Askotan, ekosistemetan, kate trofikoak gurutzatzen dira sare trofikoak sortzen direlarik.

 

Maila trofikoak (Populazioeek burutzen dituzten funtzioak dira, ekosistemetan; populazio baten ofizio edo lanbidea da).

Gehiengoetan, hiru maila trofiko bereizten dira (hiru lanbide daude ekosistemetan):

 

2.1- Ekoizleak:

Enegiaren sarrera ahalbidetzen dute ekosistemetan, eta sarrera bakarra dagoenez, hauek Ekosistemaren funtzionamenduaren giltza dute.

Organismo autotrofoak izaten dira:

a)Fototrofoak (argi-energia eralbitzen dutenak) edo fotosintesiegileak. Zianofizeoak, alga zelulabakar eukariotikoak eta zelulanitzak eta goi mailako landareak dira.

b)-Kimiolitotrofoak (energia, molekula inorganiko bakun batzuren oxidaziotik lortzen dute; kimiosintesia egiten dute). Bakterio nitrifikanteak, sulfobakterio koloregabekoak, ferrobakterioak ....

 

2.2.- Kontsumitzaileak :

Ikuspuntu energetikotik Heterotrofoak dira. Beste bizidunen materia organikoa erabiltzen dute.

a) - Benetako kontsumitzaileak: Materia organiko bizia erabiltzen dute. Kontsumitzaile Primarioak (landarejaleak) Kontsumitzaile Sekundarioak (haragijaleak edo harrapakariak) eta Kontsumitzaile tertziarioak (azkeneko aragijaleak eta aurrekoen bizkarroiak).

b) Saprofagoak: Materia organiko ez bizia erabiltzen dute. Nekrofagoak (gorpuen materia organikoa erabiltzen dute), Coprofagoak (gorozkien materia organikoa erabiltzen dute) eta Detritiboroak ( materia organiko birrindua erabiltzen dute, lur zizareek egiten duten bezala).

c)Omnivoroak (Orojaleak): Materia organikoko iturri bat baino gehiago erabiltzen dutenak hori da maila trofiko desberdin batzuk okupatzen dituzte.

 

2.3- Deskonposatzaileak :

Bi taldetan bereizten dira.

a) -Saprofitoak (saprobioak): Gorpuen materia organikoa erabiltzen dute. Kanpo-liseriketa egiten dute eta M.O. liseritu ondoren elikagaiak xurgatzen dituzte (disoluziotan). Onddoak eta bakterio asko.

b) -Mineralizatzaileak: Autotrofo kimiolitotrofoak dira. Beste organismoeek bota dituzten molekula ionorganikoak erabiltzen dituste. Molekula horien oxidaziotik energia eskuratzen dute, eta gero ekoizleek erabil ditzaketeen gatz mineralak lurzoruan askatzen dituzte, materiaren zikloa horrela ixten delarik. Bakterioak izaten dira.

 

 

3.- Materia eta Energiaren zirkulazioaren ezaugarriak, ekosistemetan:

a) Energia Biosferan sartzen da eguzki-irrada bezala (iluneko ekosistematan, hondo ozeanikoetan, energia geotermikoa erabiltzen da) eta bero-energia bihurtuta ateratzen da.

Ekosistema barnean ematen duen egonaldia alda daiteke ekosistema motaren arabera, baina beti iturri batetik (Eguzkia) putzu hotz batera (espaziora) energia-fluxu bat dugu, termodinamikaren legeak betetzen dira eta bizidunok fluxu honetan bitarteko urratsak eta erabilpena burutu behar dugu.

Ekosistematik zirkulatuz doan neurrian, energia eraldatuz doa (endekatuz doa, hau da gero eta kalitate gutxiagoko energia edo gero eta kontzentrazio gutxiagoko energia bihurtzen da).

Termodinamikaren 1. Legeak dion bezala, urrats bakoitzean, entropia (lanarik egiten ez duen energia) areagotzen da eta bero bezala (uhin-infragorriak) ekosistematik ateratzen da Termodinamikaren 2. Legeari jarraituz.

Beraz, ekosistemetan energia sartzen da, biomasa egiteko eta bizi funtzioen mantenurako erabiltzen da eta irteten da; ez da inoiz itzuliko, energia ez da birziklatzen. Energia-k ez du ziklorik osatzen ekosistemetan.

 

b) Materia-k zikloak osatzen ditu, behin eta berriro, bioelementuak berziklatzen dira, ziklo biogeokimiko desberdinen arabera. Garrantzitsuenak dira Karbonoaren zikloa, Nitrogenoa, Sufrea, Fosforoa eta zenbait katioiena (Ca, K, Mg, Fe ...).

 


 

 

 

4.- Harreman biotikoak:

4.1- Harreman intraespezifikoa: espezie bereko indibiduoen artekoak

Animalia taldekoien asoziazioa

 

Elkarri laguntzeko asmoz (elkar babesteko, elikagaiak bilatzeko, bidaiak egiteko ...), denbora epe gutxi-asko luzean elkarrekin bizi diren banakoen taldeak, ahadieak edo ez.

 

Adibideak: hegazti multzo bat, migratzean.

Koloniak

 

Guraso bakar beretik sortutako banakoen taldeak, sortu eta gero ere elkarrekin bizitzen jarraitzen dutenak.

 

Adibidez, koralak.

Animalia sozialen asoziazioak

 

Egitura hierarkikoa eta lana banatuta duten banakoen taldeak. Taldeko bertako banakoen anatomía eta fisiología-desberdintasunak izaten dituzte, funtzioaren arabera.

 

Adibidez, erletoki bat.

 

Eme-langileek, erreginak, eta arrek, funtzio desberdinak burutzen dituzte eta anatomia eta fisiologia-desberdintasunak dituzte.

Familiak

 

Elakarren ahaide izanik, ugaltzeko eta kumeak babesteko elkarrekin bizi diren banakoen taldeak.

 

Adibidez, lemureak, txinpanzeak ...

 

 

4.2- Harreman interespezifikoak: espezie desberdinen artekoak.

 

Taula honetan, (+) ikurrak espezie batek onura atera duela adierazten du; (-) ikurrak espezie bat erlazioan kaltetua suertatu dela esan nahi du eta azkenik, (0) erlazio neutroa adierazten du, hau da espezieak ez du ez kalte ez onurarik hartu.

 

Ecosystemes and communities. Interspecies relationships animation.

 

 

Jarduera 1: Izenda itzazue ondoko taulan agertzen diren harreman interespezifiko motak.

 

A)

 

B)

 

C)

 

D)