DBH4BGgizaeboluzioa


Izaki bizidunen jatorria eta eboluzioa.

Giza eboluzioa.

 

 

1.- Bizitzaren jatorria:

Antzina uste zuten izaki bizidunak berez sortzen zirela: Berezko sorrera.

Francesco Redi-k jarri zuen lehenbizikoz zalantzan berezko sorreraren teoria 1668.koan.

Louis Pasteur-ek, 186o.koan, agerian jarri zuen berezko sorreraren teoria okerra zela. Esperimentuen bidez frogatu zuen aireko mikroorganismoek deskonposatzen zutela materia organikoa, eta horrela ondorioztatu zuen izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun batzuetatik sortuak zirela.

 

1860an Pasteur-ek berezko sorkuntzaren teoria deuseztatu zuen esperimentu multzo bikain batzuen bitartez. Zientzialari frantziarrak ingurumen-kutsadurarekiko babestuta zegoen lagin esteril batean bakterioak eta legamiak ez zirela sortzen baieztatu zuen; lagin bera airearekin harremanetan jartzen baldin bazen, ordea, mikrobio-hazkuntza nabarmena suertatzen zelarik. Hortaz, mikrobioak ez dira berezko sorkuntzaren bitartez agertzen laginetatik; airean daude, eta lagina kutsatzerakoan garatu egiten dira.

 

Pasteur-ek zisne-lepoaren itxura zuten bi matraz erabili zituen bere esperimentuak burutzeko (zisne-lepoari esker, kanpoko mikroorganismoei eragozten zaie matrazaren barnealdera sartzea).

Matraz horien lepoak oso luzeak ziren, eta gero eta meheagoak ahotik urrundu ahala, irekidura txiki batekin bukatuz; lepo horiek S itxura zuten.

Matrazaren barnean haragi-salda (edo salda elikagarriaren) kopuru berdinak ipini eta irakiten jarri zituen, saldan egon zitezkeen balizko mikrobioak suntsitzeko.

S itxurak airearen sarrera ahalbidetzen zuen eta, aldi berean, mikrobioen sarrera matrazean zegoen saldaraino oztopatzen zuen, mikrobioak lepoaren behealdean harrapatuta geratzen baitziren.

 

 

Egun batzuk geroago Pasteur-ek matrazetako saldetan ez zegoela inongo mikrobiorik ikusi zuen, eta matraz bati S itxurako lepoa moztu zion. Irekitako matraz horretan mikroorganismo batzuk agertu ziren laster, bere lepoa mantendu zuen matrazak esteril ziharduen bitartean. Esperimentu zorrotz honekin berezko sorkuntzaren teoria baliogabetu zuen zientzialari frantziarrak.

 

Francesco de Redi eta Louis Pasteur

 

 

2.- Bizitzaren jatorriari buruzko hipotesi nagusiak:

Eta lehengo izaki biziduna nola sortu zen planeta honetan?

Hipotesi zientifiko batzu daude galdera hau erantzuten saiatzeko.

Hauek nabarmentzen dira, besteak beste:

 

a) Panspermia:

Panspermiaren teoria XIX. mendean agertu zen, eta Lur gaineko biziaren jatorria kanpolurtarra dela proposatzen du.

Teoria honen arabera, izaki bizidunak ez ziren Lurrean sortu, kometa eta meteoritoetan etorri baitziren kanpoko espaziotik.

Harkaitz handi horietan bakterio eta beste mikrobio batzuk egongo ziren, Lurra “kutsatuko” zutenak, bizia sortuz.

 

 

Panspermia: alde eta aurkako argudioak

 

Panspermiaren aldeko zientzialariek argudiatzen dute mikrobio batzuk oso erresistenteak direla, eta gai direla Lurretik kanpoko espazioan bizirik irauteko, ikerketa batzuek frogatu dutenez.

Teoria honek ez du biziaren jatorria argitzen; arazoa lekuz aldatzen du beste planeta batera, besterik gabe.

 

 

b) Exogenesis:

Teoria honen arabera, espaziotik iritsi dira biomolekula gehiengoa, bizidunook erabiltzen ditugun molekulak; abiapuntu molekular horietatik, hasierako zelula biziak Lurra planetan sortu ziren.

Panspermia eta Exogenesia , ezaugarri komun bat badute ere, ez dira sinonimoak. Ez dira sinonimoak zelula biziak eta biomolekulak, nahiz eta biak, teoria horien arabera, espaziotik iritsiak izan.

 

 

c) Sintesi prebiotikoa (edo teoria kimiosintetikoa):

 Bizia sortu da Lurra planetan bertan, hasierako miloi urteetan eratu ziren biomolekuletatik abiatuta. Biomolekulak ere Lurra planetan eratu dira (zopa prebiotikoa).

1923, Oparin-ek eta Haldane-k adierazi zuten Lurraren historioaren garai jakin batean molekula organiko soil batzu sortuko zirela, hasierako atmosferan ziren gasetatik.


1953.ko urtean Stanley MIller zientzilariak (ezkerreko irudian) egiaztatu zuen Oparin eta Haldane-ren hipotesia; esfera batzuetan, hasierako atmosferak (ustezko hasierako baldintzak eta osagaiak) zituen osagaiak eta baldintzak erreproduzitu zituen (ura, metanoa, amoniakoa, hidrogenoa sartu zituen); dana berotu zuen eta deskarga elektrikoak eragin zituen, txinparta gisa.

 

Beste matraze esferiko batean, bizidunetan erabiltzen diren molekula organiko anitz sortu zirela egiaztatu zuen (aminoazidoak, gantz azido batzu .... Biomolekulak sortu ziren).

 

Miller-ren esperimentua: animazioa.

 

 

 

                                                            Miller-Urey esperimentuaren irudikapena

 

 

 

3.- Eboluzio biologikoa:

Eboluzioak sortu ditu, gure planetako espezie mota ugariak; baina, baieztapen hau ez da betidanik onartua izan eta bioaniztasunaren jatorriari buruz, hipotesi eta teoria desberdin batzu izan dira; bi motetan sailkatuko dugu;

 

3.1- Fixismoa (Teoria fixistak):

Espezieak ez dira aldatzen denboraren zehar. Jaungoikoak sortu ditu espezie guztiak (Kreazioa) eta sortu dituen bezelakoak mantentzen dira, aldatu gabe.

 

Kreazionismoa teoria fixista da, sinesmen bat da, erligio dogmetan oinarritutakoa.

 

Carl von Linneo naturalistak fixista eta kreazionismoaren aldekoa zen. Bizidunak sailkatu eta izendatzeko sistema garrantzitsu bat sortu zuen (gaur egunean erabiltzen jarraitzen dena).

Fosilak aurkitu zirenean, kreazionismoaren justifikazioa eta defentsa oso zailak ziren.

 

Georges Cuvier naturalistak, fosilak eta fixismoa egokitu zituen teoria berean: Katastrofismoa.

Katastrofismoaren arabera, Kreazio une batzu izan dira; Kreazio une batean Jaungoikoak sortu zituen bizidunak, bat-batean desagertu ziren (hondamendi naturaleetan, kasu); beranduago, Jaungoikoak beste Kreazioaldi batean bizidun berriak sortu zituen .... eta horrela, egungora iritsi arte.

Baina bizidunak ez dira aldatzen; fosilak dira aurreneko kreazio aldiko bizi zireneen arrastoak.

 

 

 

3.2- Eboluzionismoa (Teoria eboluzionistak):

Lehendabiziko teoria eboluzionista, Lamarckismoa da; honen arabera, Bizidun guztieek gero eta konplexutasun handiagorako joera dute, berez, gero eta gorputz konplexuagoak lortu "nahi" dute.

Organo bat maiztasun handiarekin erabiltzen ba da, eraldatu eta "garatu" egiten da.

Eraldaketa hauek heredagarriak dira, hau da arbasoeek egin duten eraldaketak (saiatzeagatik behin eta berriro) ondorengoeei pasatzen zaizkie (eraldaketa eskuratuen teoria). Eboluzio prozesu hau, belaunaldi batean burutzen da.

 

Beste Teoria eboluzionistak dira: Darwinismoa, Neodarwinismoa eta Puntualismoa .

Ondoko Taulan laburbiltzen dira Teoria Kreazionista-fixista eta Teoria eboluzionista desberdinak:

 

Kreazionismoa:

 Teoria fixista bat da.


Carl von Linneo.


 

Linneo kreazionista zen. Bere arabera, animaliak eta landareak Jainkoak sortuak izan ziren, Genesiak (Bibliaren liburua) kontatzen duen bezala, eta ordutik ez dute aldaketarik izan.

 

Bere lanik garrantzitsuena Systema Naturae da (1735. urtean argitaratuta), argitalpen asko izan zituena.

Argitalpen bakoitzean, Linneo sistema hobetu eta osotzen du.

 

Hamargarren ediziotik (1758) aurrera, bi izeneko nomenklatura (izen zientifikoa) sistema erabiltzen du.

Talde batzuk zehatz definitzen ditu, ugaztunen eta hegaztien klaseak bezala.

Katastrofismoa: 

 Teoria fixista bat da.
Charles Cuvier.


 

Fosilen aurkikuntzak sortu zituen arazoak gainditu nahi du:

Katastrofismo Teoriaren arabera, Kreazio bat baino gehiago izan dira; beraz, fosilak dira aurreneko kreazioetan bizi ziren biziduneen arrastoak.

 

Baina bizidunak behin sortuak izanez gero ez dira aldatzen.

Lamarckismoa: 

 Teoria eboluzionista da.

 


Jean Baptiste de Lamarck.


 

Bizidun guztieek daramate (beraiengan) hobetezeko joera naturala, konplexutasunerako joera naturala; berez gero eta konplexuagoak izan "nahi" dute.


Organo bat askotan erabiltzen denean, eraldatu eta garatu (hobetu) egiten da.

Horrela lortutako eraldaketak, hobekuntzak, heredagarriak dira, ondorengoeei pasatzen zaizkie

 

Urrats bakar bateko eboluzio-prozesua da: belaunaldi batean (berean) sortzen dira eraldaketak eta eraldaketa hauek ondorengoetara pasatzen dira.

 

Darwinismoa:Teoria eboluzionista da.

 

Charles Darwin.

Darwinismoa bi urratseko prozesu ebolutiboa da:
a) Lehenengo urratsa: (Ondorengoen aniztasun naturala)
Espezie gehiengoetan, ondorengoak, kumadiak, ugariak eta anitzak (desberdinak ) izaten direla egiaztatu zuen Darwin-ek.
Baina ez zuen azaldu ugal funtzioak sortzen zuen aniztasunaren zergatia (ez zekielako, ez zuen ezagutzen meiosia ezta ugalketa zelularraren prozesuak).


b) Bigarren urratsa: (Hautespen Naturala)
Ondorengoen aniztasun honetan, Naturak hautespen lan bat egiten du: Kumeak eta oro har bizidunak lehiatan ari dira (gehiegi direlako eta denontzako baliabiderik ez daudelako). Horrela sortzen den bizirauteko lehia eta ingurumen aldakor batean, ondorengo batzuk besteak baino hobeto egokitzen dira
Hauek dira ugalduko direnak eta haien ezaugarriak ondorengo belaunaldietara pasako dituztenak.
Ongi egokitzen ez direnak desagertuko dira (eta haien ezaugarriak)

Biziraundu dutenen ezaugarriak (egokitzapenak) heredatzen dira ondorengoengan, gradualki eta mantso (belaunaldiz belaunaldi) eta heredatutako ezaugarri "onak" pilatuz doaz. Ondorioz, bizidunak ere gradualki eta gutxinaka eboluzionatuz doaz.
Darwin-en eboluzio prozesua heredagarria, pilakorra, aldaketa txikiz osatua (gradualak), jarraia, itzulezina eta beti hobera doa.

 

Ba al zenekien? ... Darwin eta "Anis del mono" botiletan ikus daitekeen ikonoa erlazionaturik daudela?. Erlazio bitxi honen azalpenak fitxategi honetan:

 

DarwinAnis4.pdf

 

Neodarwinismoa:Teoria eboluzionista da.

 

Ronald Fischer

Neodarwinismoa edo Eboluzioaren Teoria Sintetikoa edo bakarrik Teoria Sintetikoa, XX.mendearen lehen erdian, biologiaren eremu guztietan egin ziren aurrerapenei esker, beste interpretazio batzuk eman ahal izan zitzaizkion Darwinek eta Wallacek proposatutako eboluzioaren teoriari.

 

1930. urtean, genetikaren alorrean egindako aurkikuntzen bidez, zientzilari talde batek eboluzioaren teoria berria egin ahal izan zuten.

Teoria horren arabera, mutazioak, birkonbinazio genetikoa eta hautespen naturala ziren eboluzio-aldaketaren motor nagusiak. Teoria horrek, biologiaren hainbat eremu batzen baititu; esaterako genetika, biokimika, ekologia

Sustatzaile nagusiak G. G. Simpson, Mayr, Huxley, Dobzhansky, Fischer, eta Sewall Wright izan ziren.

 

Darwin-ek azaldu ez zuena ( ez zekielako) Teoria honek azaltzen du Genetika molekularraren ikuspuntutik : aniztasun biologikoaren sorrera, adierazpen genikoa, meiosiaren prozesua, ... eta abar kontuan hartzen dira.

Honen arabera, mutazioak eta meiosis prozesuak aldakortasuna eragiten dute biziduneetan: bizidunak dibertsitate eta aniztasun zabaleko eszenatoki batean batean jaiotzen dira (kasu honetan aniztasunaren eragilea ez da lehia, meiosis prozesua baizik).

Neodarwinismoaren arabera egokitzapenak ez dira herederatzen, Darwin eta Lamark-ek pentsatzen zuten bezala.

Oreka taiduna edo Puntualismoa:

Teoria eboluzionista da.

 

Stephen Jay Gould

Teoria honek Darwinismoa kritikatzen du: onartzen du mikroeboluzio prozesua (disinu biologiko baten barnean ematen diren eraldakuntzak) Neo-Darwinismoak azaltzen duen bezala, baina makroeboluzio prozesua, hau da, diseinu anatomiko nagusien sorrera (Phylum sorrera, diseinu biologiko berriak sortarazten duen prozesua) ezin dugu ulertu Darwinismotik.

Ondoko bideoa ikusi ondoren, esan ezazue makroeboluzio ala mikroeboluzio kasu bati dagokion.


Puntualismoaren arabera: makroeboluzioa, jauzika doa, ez da prozesu geldo, pilakorra eta gradualki burutzen dena. Kanbriarra izan zen abiadurarik handieneko aldia; orduan sortu ziren Phyla guztiak (Big-bang biologiko Kanbriarra).

 

Ordoviziko-tik ona ez da Phylum berririk sortu.

Bizirautea ez da soilik gaituenen arrakastaren ondorioa, askotan zoriaren ondorioa besterik ez da izaten (zoriona edo zoritxarraren arabera, kontingenzia).

Darwin-ek erabiltzen duen argudio zirkularra ez da zilegia: .. "Gaituenak solik bizirauten dute, baina nor da gaituena? biziraundu duena (hau da argudio zirkular bat eta zientzietan ez dira onartuak izaten). Aurretik ezin dugu esan nor den gaituena" ...

 

Erregistro paleontologikoaren arabera, eboluzioaren historia horrelakoa izan da:

bat batean agertzen diren espezieren (ongi zehaztuak, egonkorrak) erregistro fosilaren historia eta bat batean desagertzen diren espezieen erregistroaren historia.

Paleontologian ez daude (salbuespen batzu aparte utzita) bitarteko espezieren fosilak, ez daude bitarteko urratseen arrastorik; honen arabera, gradualismo drawinista oker dago. Eboluzia ez da izan prozesu jarraia (makroeboluzioa).

 

Puntualismoak zenbait terminu berri asmatu du:

Makroeboluzioa: Phylum mailako eraldakuntzak. Phylum desberdinen sorrera argitu nahi duen prozesua.

Mikroeboluzioa: Phylum baten barneko eraldakuntzak.

Dibertsitatea (Diversidad): Phylum bereko indibiduoen arteko desberdintasunak edo aniztasun gradua..

Ezparekotasuna (Disparidad): Phylum desberdinen kopurua, une berean, lurralde berean.

 

Puntualisteentzat, Ezparekotasun-gehienezkoa Kambriarrean suertatu zen; horrezgeroztik, gero eta Phylum gutxiago daude Lurra planetan. Ezparekotasuna murriztuz doa.

Baina, biziraundu duten Phylum guztietan Dibertsitatea handiagotu egin da. Dibertsitatea handiagotuz doa.

 

Laburpena: Bizitzaren jatorriari buruzko teoriak. (gaztelaniaz).

 

 

 

4.- Giza eboluzioa:

Giza eboluzioa: inprimatzeko apunteak, fitxategi honetan 

GizaEboluzioa.4.pdf

 

Human ebolution Timeline interactive.

 

 

Zer jakin behar duzu, giza eboluzioari buruz?:

4.1) Pongido handien eta Homo s.sapiens taldeen arteko desberdintasunak azaltzen jakin.


 

4.2) Hominizazio prozesuaren urratsak, 5,5 miloi urtetik egungora:

Kokapen geografikoa, aldaketa klimatikoa, ankabiko ibilkera, eskua-garuna elkarekintza, pre-hominido eta hominidorik garrantzitsuenak.

Homo ergaster-ren hedapena. Homo sapien sapiens migrazioa.


 

4.3) Homo s. neanderthalensis eta Homo s. sapiens: alderaketa eta desberdintasunak azaltzen jakin.

 

Giza eboluzioaren zuahitza.

 


Dena den esan beharra dago zientzia munduan aztergai hau irekita dagoela; litekeena da datozen urteetan aldaketak gertatzea, besteak beste, Atapuerca-ko aztarnategiko indusketetan sortzen eta sortuko diren aurkikuntza berriengatik.

 

Giza eboluzioagaurkotzea (2019. maiatza), Homo luzonensis eta Homo floresensis kontutan hartuta (identifikatuberriak izan direnak).

 

 

 

ERNE! 

Ezkerreko animazioa (eta antzeko testu eta bideo askotan gertatzen den bezala), erakargarria bada ere,  ez da zuzena, zeren bide ebolutivo desberdinetan suertatu diren aldakuntza eta moldaerak laburbiltzen baititu, guztiak jarraian eta lerro ebolutibo berean suertatuak izan balira bezala, baina kontuan hartu behar dugu eboluzio prozesua ez dela horrela garatu.

Prozesu eta bide ebolutiboak adarkaturik daude, zuahitz antzera, inoiz ez dira izan lerrokatuak, inoiz ez dira suertatu bide bakar baten zehar.  

Hori bai, etapa eta lerro ebolutibo desberdinen irudi hauek oso adierazgarriak dira.

 

Eta bukatzeko, eguna alaitzeko txantxa txiki bat