| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH4BG5ziklogeodinamikoa

Page history last edited by Imarru 2 weeks, 4 days ago

Ziklo Geodinamikoa.

 Harrien zikloa: Harri motak.

 

 

1.- Ziklo Geodinamikoa:

Gure Planetan gertatzen ari diren gertakizun geologiko guztiek portaera ziklikoa izaten dute. Gertakizun hori guztiek Ziklo Geodinamikoa osatzen dute . Ziklo honek bi zati ditu:

 

1.1- Barne ziklo Geodinamikoa:

Lurbarnean burutzen da; barneko konbekzio ganbaretan eta motore termikoan oinarrituta dago. Laburki esanda, Barne ziklo Geodinamikoak erliebe berria sortzen du, Plaken Tektonika teoria azaltzean ikusi genuen bezala (orogenoetan mendi lerro berriak sortzen ziren, bolkanketa ...). Litosfera berria sortzen da, Litosfera zaharra desagertzen da, mendikate berriak altzatzen dira ..... eta harri berriak sortzen dira (Harri metamorfikoak eta igenoak). Eragilea: Lurbarneko bero fluxua.

Barne-Ziklo Geodinamikoaren ikuspegi orokorra, Diagrama honetan ikus dezakezu:

 

1.2- Kanpo ziklo Geodinamikoa:

Lurraren gainazalean burutzen da; bere eraginik garrantzitsuena, erliebe ezabatzea da, gailurrak desgiten ditu, eta sakanak sedimentuz betetzen ditu. Ondorio orokorra: erliebe laua sortzen du . Honetaz gain, harri mota berri bat ere sortzen da kanpo zikloaren ondorio bezala: Harri sedimentarioak edo jalkin harriak.

 

Eragileak: Hidrosfera (ozeanoak ...) eta Atmosfera (zirkulazio atmosferikoaren ondorioak: euria, izotza, haizea ....) eta Gizakia (eta beste bizidunak).

Kanpo zikloa eta barne zikloaren artean, Ziklo Geodinamikoa osatzen da: erliebe berria sortzen ari da eta erliebea "lisatzen ari da" aldi bereko prozesuak bezala; harri batzu beste harri mota bat bihurtzen ari dira ...... planeta aldakor honen aurpegia beregokituz.

Barneko zikloa eta bere ondorioak ikasi ditugu aurreneko Unitatean. Kanpoko zikloa eta bere ondorioak ikasiko dituzu ondorengo Unitatean.

Baina badago tarteko ondorio bat, barneko eta kanpoko zikloaren elkarekintzetatik sortzen dena: Harrien sorrera, Harrien zikloa. Ziklo hau ikasiko dugu orrialde honetan.

 

 

2.- Harrien zikloa eta Harri motak:

Harri motak

Harrien zikloa

Formación de las rocas.

The Rock Cycle animation.

 

 

2.1- Definizioa: Harriak mineral bat (substantzia bat) edo gehiagoren agregakin naturalak dira. Jatorria kontuan hartuta, beste harri batzuen zatietatik edo izaki bizidunen hondakinetatik eratortzen dira, zenbait eraldatze-prozesu garatu ondoren.

 

 

2.2- Harri motak.

a) Harri sedimentarioak:Tenperatura aldaketen, uraren, haizearen, izotzaren, gizakiaren edo beste zenbait eragileren ondorioz meteorizatu edo aldatu, xehatu eta txikitu egiten dira mendietako harriak. Harri zati hauek maldan behera joan ohi dira, urek garraiaturik, gehienetan. Azkenean, sedimentatu egiten dira, nagusiki itsasoan.

Jalkin edo sedimentu horiek pilatuz doaz itsasoaren hondoan, geruzak osatuz, eta gainean dituzten geruzen pisuak beheko sedimentuak trinkotu egiten ditu, eta denborarekin harri sedimentarioak sortzen dituzte. Hobi sedimentarioetan, trinkotze eta zementazio prozesuetan ez da gainditzen 200ºC-ko tenperatura.

 

b) Harri magmatikoak (edo igneoak):

Jatorri bolkanikoa duten material urtuak solido bihurtzean eratzen dira. Zenbait kasutan, harri magmatikoak Lurraren barne-barnean eratzen dira, baina beste batzuetan lurrazalean osatzen dira, magma erupzio bolkanikoen bidez kanporatu ondoren. ERNE: Magma ez da harri mota bat, egoera solidoan ez baitago!!.Harri magmatiko hauen artean, hiru motatakoak aipa genitzake: bolkanikoak, filonianoak eta plutonikoak.c) Harri metamorfikoak:Beste harri batzuetatik eratorritako harriei esaten zaie harri metamorfikoak. Izan ere, tenperatura oso altuek (200ºC-tik mineraleen urtze puntura bitartekoak, baina urtze puntua gainditu gabe) edota presio handiek eraldatu egin ditzakete harriak. Horrelako eraginen ondorioz eraldatutako harriei metamorfikoak deitzen zaie, baina ahaztu gabe prozesu metmorfiko guztiak egoera solidoan burutzen direla.

 

Harriak: Taula. (Sailkapena.Zenbait harri moten ezaugarriak eta argazkiak).

 

 

 

 

Harri mota bakoitzaren ezaugarriak eta zenbait adibide:

a) Harri sedimentarioak:Agente sedimentario garraiatutako sedimentuak zenbait lekutan metatzen dira; hain zuzen, ingurua baino zerbait sakonagoak diren lekuetan. Leku hauei Arro sedimentarioak deitzen zaie. Sedimentu-geruzak estratuakdeitzen dira.

Arro sedimentarioetan metatu ahala, materialak eraldatuz doaz, hiru faktoreren eraginez.

 

Harri sedimentarioen sorrera

 

Harri sedimentarioen eraketan parte hartzen duten hiru faktoreak:

1.- Presioa (gainean metatu diren materialen pisua).
2.- Tenperatura: presioak eta barne bero-fluxuak eraginda.
3.- Uraren zirkulazioa: sedimentuetan dagoen urak, material batzuk disolbatu edo/eta kristaltzen du, sedimentu-zatiak itsasiz (zementazioa).

Hiru faktore horien ondorioz, sedimentuak apurka-apurka trinkotzen dira eta klastoak (zatikiak) elkar itsasten dira; horrela harri berri bat sortzen da, Harri sedimentario bat.
Prozesua litifikazioa edo Diagenesia deitzen da.

Ezkerreko irudian Konglomeratua (Harri sedimentario Detritikoa).

 

Harri sedimentarioak mota desberdinekoak izan daitezke:

 

a) Detritikoak: klastoak egoera solidoan iristen dira arro sedimentariora. Klastoen tamainaren arbera sailkatzen dira, beheko Taulan ikusten den bezala: Konglomeratuak, hareharriak, limolitak, buztinitak .....
b) Prezipitaziozkoak: sedimentuak uretan disolbatuta iristen dira, arro sedimentariora. Bertan jalkin egiten dira, prozesu kimiko baten bidez (sedimentario kimikoak) edo ura lurrindu delako (lurrintzekoak edo ebaporitak). Adibideak: Kareharriak (kimikoak); igeltsoa, halita ... (ebaporitak).
c) Organikoak (jatorri biologikokoak): ikatzak, ; klastoak (bioklastoak) edo sedimentuak bizidunen hondakinak dira (hezurtzeak, maskorrak, enborrak ....).


Ezkerreko irudian Halita (Ebaporitikoa, NaCl).

 

 

 

 

 

 

b) Harri igenoak edo magmatikoak:

Harri igneoak edo magmatikoak magma hoztean sortutako harriak dira.

Harri igneoen sorrera. (Animazioa).

 

Magma solidotzeko denbora eta lekua kontuan izanik, harri plutonikoak, filoniano edo bolkanikoak sortuko dira:

B1) Harri igneo plutonikoak: Magma pixkanaka-pixkanaka hoztu egiten da. Hozte-prozesua abiadura geldoz eta sakonera handian burutzen da. Harri hauek kristal-egitura izaten dute.

Adibideak: Granitoa, Diorita, Gabroa ......

 

Ezkerreko irudian Granitoa (Magmatiko Plutonikoa)

 

B2) Harri igneo bolkanikoak: hauek oso azkar hozten dira, horregatik harri hauek ez dute kristal-egiturarik izaten (edo oso gutxi eta oso txikiak izaten dira).

Gehiengoetan egitura bitreoa edo amorfoa izaten dute, Obsidiana bezala (ikusi beheko taulan).

Gainazalean edo itsas hondoan (ur hotzarekin kontaktuan) azkar hozten diren magmetatik datoz.

Adibideak: Obsidiana, Pumita, Basaltoa ...

 

Ezkerreko irudian Pumita (Magmatiko bolkanikoa)

 

 

 

B3) Harri igneo filonianoak: gainazaleratzeko bidean hoztu eta solidotzen dira, Litosferako zirrikitu estuetan. Filoiak eta zainak osatzen dituzte. Askotan, hozte-abiadura desberdinek eraginda, harri multzo berean kristal handiak, mikrokristalak eta gai amorfoa ikus daitezke.

Adibideak: Porfidoak.

 

 

c) Harri metamorfikoak:

Metamorfismoa: Oso sakonera handian lurperatuta dagoen edozein harri motak bere gainean dauden sedimentuen eraginez presiopean eta tenperatura handiagotan egoten dira.

Prozesu metamorfikoetan, Presioak eta tenperaturak harrien osaera mineralogikoa eraldatzen dute baina osakera kimikoa aldatu gabe (prozesu isokimikoa da Metamorfismoa) eta harriaren mineraleen urtze-puntua gainditu gabe (Prozesu metamorfikoak beti egoera solidoan burutzen dira).

Zenbait kasutan, fluxu hidrotermaleek eraginda, harriaren osaketa kimikoa eraldatzen da eta orduan Metamorfismoaren ordez Metasomatismoa gertatu dela esaten dugu.

 

(Beheko irudiaren iturria: ZUBIA Santillana).

 

Metamorfismo mota desberdinak bereizten dira:

a) Metamorfismoaren eragile nagusia Presioa denean, Metamorfismo dinamikoa dela esaten da: transformazio-failetan suertatzen da.

 

b) Baina Tenperatura eragilerik garrantzitsuena denean, Ukipen Metamorfismoa deitzen da: subdukzio edo azpiratzen ozeaniko-ko zonetan, kontinente-talka zonetan, dortsaletan ... Fluxu hidrotermaleek parte har ditzakete.

 

c) Aldiberean Presioa eta Tenperatura ari denean, Metamorfismo dinamikotermikoa deitzen da: Azpiratze zona sakonetan.

Zona zabaletako Metamorfismoari Lurralde-Metamorfismoa deitzen zaio.

Adibideak: Marmola, Arbela, eskistoak ...

 

Harri metamorfikoak (video).

 

Jarduera 1. Harri motak, hutsuneak bete behar da.

 

Jarduera 2.

Nafarroako mapa geologikoa (eskubiko geruzen zerrenda //unidades litologicas// hautatu behar da)

 

GeoEuskadi Bisorea: Goi ezkerreko (hiru marrak) geruzen zerrenda zabaldu eta hautatu Ingurumena+Geologia+Geomorfologia). Euskal Autonomia Elkargoa soilik.

 

Espainiaren mapa litologikoa

 

Espainiaren mapa cronogeologikoa

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.