If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.
Whenever you search in PBworks or on the Web, Dokkio Sidebar (from the makers of PBworks) will run the same search in your Drive, Dropbox, OneDrive, Gmail, Slack, and browsed web pages. Now you can find what you're looking for wherever it lives. Try Dokkio Sidebar for free.
Lurra planetaren gainazalean burutzen den Ziklo Geodinamikoaren zati bat da. Aurreneko Unitateetan Barne zikloa landu dugu; Unitate honetan, Kanpo zikloa aztertuko dugu: eragileak (agenteak), prozesuak, ondorioak (erliebean sortzen diren egiturak ..). Hasteko, ondoko esteka irekitzea komeni zaizue:
Meteorizazio mekanikoa: Dilatazioen eta uzkurduren ondorioa da, gaua eta egunaren arteko tenperatura aldearengatik. Termoklastizitatea eta Haloklastizitatea, kasu.
Meteorizazio kimikoa: Harriak osatzen dituzten mineralak zenbait oxidazio kimikoren eraginez eraldatzen eta desegiten dira.
Meteorizazio biologikoa: Izaki bizidunek eragindakoa: landareen sustraieek, gizakiak (Velate-ko tunelak adibidez ..).
3.- Karst eta modelatze karstikoa (Lurpeko urek eraginda, Nafarroan, garrantzi handikoa) :
3.1.- Definizioa, eragileak eta prozesu kimikoak:
Hitza, Karst-etik dator, Italiako ipar-ekialdeko muturrean dagoen eskualde batetik dator. Eskualde hau, Eslovenia eta Kroaziako mendebaldean dago; kareharriz jositako tokia da.
Modelatze karstikoa erliebearen eraketaren kasu berezia da.
Euri-uraren ekintzak sortzen du.
Kareharri (eta igeltsoak) ugariko eskualdeetan sortzen da, harri mota hauek masa horizontal handiak osatzen dituzten inguru lauetan. Horrelakoetan, euri-urek kareharriak disolbatzen dituzte (edo igeltsoak, balira).
Harrien disoluzioek itxura bereziak eratzen dituzte paisaian, ezagunenak, dolinak, lenarrak eta leizeak dira.
3.2.- Karst baten morfologia:Karst morfologiaren forma nagusiak lapiaz edo lenarrak (kareharri multzoaren gainazaleko arraildurak), leizeak (estalaktita eta estalagmitekin), arroilak (cañón, garganta),torkak, haitzuloak (sumidero), sorguneak eta dolinak dira. Euskal Herrian karst morfologia dute, besteak beste, Urbasa, Izarraitz, Gorbeia, Aralar, eta Larra-Belagoako mendiek.
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.