| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH4BG2plakentektonika

Page history last edited by Imarru 1 month, 1 week ago

 

Plaken Tektonikaren Teoria. Plaken arteko ertzak.

 Wilson-en zikloa.

 

 

1.- Plaken Tektonika

1970eko eta 1980eko hamarkadetan hainbat eta hainbat ikerketa egin zituzten, eta ikerketa haiei esker, bolkanismoa, sismikotasuna, mendikateen eraketa eta beste hainbat fenomeno geologiko plaken tektonikaren bitartez azal zitezkeen.

 

1950ean Hugo Benioff fisikari eta sismologoa ohartu zen Ozeano Barearen Ipar Amerikako kostalerroan sortzen ziren lurrikara guztiak modu berezi batetan antolatuta zeudela: sakonera txikieneko gune sismikoa (hipozentrua) zutenak kostatik hurbil gertatzen zirela, eta sakonenak, berriz, kontinente barruan gertqatzen zirela, hipozentru desberdinak plano inklinatu batean egongo balira bezala.

Gainazal okertu horri Benioff-en planoa deitu zioten.

Plaka Tektonika Teoria da Hutton-ek aurkitu nahi zuen mekanismoa, sedimentuak tolestu eta sedimentu horiekin mendikateak altxatzeko gai baita.

 

Plaka Tektonika Teoria hiru baieztapen hauetan oinarritzen da:

a) Litosfera, zati desberdinetan zatituta dago; zati bakoitza, Plaka Litosferiko bat da.

b) Plaka Litosferikoak desberdinak dira: azalerarengatik (handiak, txikiak, ertainak), izaera eta osaerrarengatik (ozeanikoak dentsoagoak, basaltikoak. Kontinentalak dentsitate txikiagoarekin eta granitikoak) eta lodierarengatik (ozeanikoak meheagoak kontinentalak baino).

c) Plaka Litosferikoak higitzen ari dira; Mugikortasunaren kausa, astenosferan ari diren konbekzio-korronteak dira, bero-fluxuak sortzen ditu korronte hauek. Plakak ez dira berez mugitzen, mantuko konbekzio-korronteek mugitzen dituzte.

 

Mantu-ko materialen portaera isurkorra eta Lurraren bero-fluxua dira plaken mugikortasunaren kausa, bideo honetan ikusten den bezala:

 

 

Azken 180 miloi urteotan izan den plaka litosferikoen eboluzioa eta lekuzaldaketa.

 

2.- Plaka Tektonikoen mugikortasuna: Plaka Tektonikoak mugitzen dira HIRU mugimendu moten arabera:

 

 1.Mugimendu mota

Ertz edo Muga dibergenteak

  

 2.Mugimendu mota

Ertz edo muga konbergenteak.


 3.Mugimendu mota: 

Muga edo ertz transformatzaileak:


 

1.Mugimendu motaErtz edo Muga dibergenteak

Dortsal ozeanikoak eta Rift-ak izeneko egiturak sortzen dira bi plaka bata bestearekiko urruntzen direnean eta bi kasutan lurrazal berria sortzen  da. 

Mantuko material berriak ateratzen dira zona hauetatik; irtengunean, deskonpresioagatik, likidotzen dira eta batzuk gas bihurtzen dira: magmak. Bolkanketa basikoa gertatzen da.

Sismizitatea ez da magnitude handikoa izaten eta hipozentroak sakonera gutxitan aurkitzen dira

 

 

Hondo ozeanikoan Dortsal ozeanikoak sortzen dira. Urruntzen ari diren plakak, plaka ozeanikoak dira. 

 

 

Aldiz, gainazal kontinentalean, ertz dibergenteek Rift izeneko egiturak sortzen dituzte, faila alderantzikatu-sistema batekin erlazionatuta.

 

 

Rift eta dortsal baten baten sorrera

 

 

 

 

2.Mugimendu motaErtz edo muga konbergenteak.

Azpiratze zonak : bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu (azpiratze edo subdukzioa) egiten dute.

Elkarren talka egiten duten plaken arabera, hiru ertz konbergente mota bereizten dira:

 

 a) Biak ozeanikoak: kasu honetan, irla-arkuak sor daitezke, sumendi azidoekin. Sismizitatea handia denez, tsunami-arrisku handia ere izaten da.

Ezkerreko animazioan talka ozeaniko-ozeanikoa ikus daiteke.

 


 

 b) Bata ozeanikoa eta bestea kontinentala: sumendi azidoak eta hipozentro sakoneko lurrikarak; arrisku sismiko handiko eremuak.

Plaka ozeanikoa (dentsoena) bestearenpean tolestu eta hondoratzen da Mantu-rantz; egitura honi Benioff-en planoa deitzen zaio eta magma-poltsak eratzeko eremua izaten da. 

 Orogeno perikontinentalak sortzen dira (mendikate perikontinentalak). 

c) Biak kontinentalak: Plaka Asiatikoa eta India-koaren artekoa. Ez da bolkanketarik suertatzen, baina deformazioak (Orogeno barnekontinentalak) eta sismizitatea handiak izaten dira. Horrela sortu zen Himalaya mendikatea. 

 

 

 

Beste animazio batzuk:

Continental collision (barnekontinentala).

Azpiratze zona eta dortsal ozeanikoa

Mendikate perikontinentaleen sorrera. Azpiratze perikontinentala (ozeaniko-kontinentala). 

 

 

 

 

3.Mugimendu mota: Muga edo ertz transformatzaileak:

 

 

 

Bi plaka ezberdinek batak-bestearekiko duten mugimendu erlatiboa ezkerrantz edo eskuinerantz denean. Bolkanketarik ez da gertatzen, baina sismizitatea magnitude handikoa izaten da.

 

Transform boundaries. Transformazio-ertzak.

 

 

 

 

 

Plaka Litosferikoen higikortasunaren kausa Astenosferan ari diren konbekzio-korronteetan datza, eta konbekzio astenosferikoaren kausa, bero-fluxua da.

Ez dugu ahaztu behar Lurbarneko beroa, elementu erradiaktibo naturaleen desintegraziotik datorrela (eta neurri txikiagotan, Presioak eragiten duen beroketatik).

 

Ezkerreko animazioan, McNamara-ren konbekzio ereduaren animazioa ikus daiteke.

Egia esateko, gaur egunean hauzitan jartzen da konbekzio-korronteko eredua; adituek proposatzen dute korronte eredu kaotiko bat, astenosferako masa irekitan balego bezala, eta ez testuetan askotan ikusten diren irudien bezalakoa (bideo honetan esate baterako, non konbekzio korronteen irudikapen klasiko eta homogeneoa ikusten baita).

 

Dena den, astenosferako "korronteak" egitan nola ari diren ulertzeko ondoko animazioetan proposaturiko portaera-eredu desberdinak ikus daitezke.

 

Konbekzio eredua ulertzeko.

Mantle convection

 

 

 

 

Jarduera 2.

Plaken Tektonika: ertz motak (gaztelaniaz).

 

 Esteka honen informaziotik abiatuta (eta nahi ba duzue, beste informazio iturritikoa), galdera hauek erantzun behar duzu (erantzunak, koadernoan idatziko dituzu) :

a) Nor zen Alfred Wegener?
b) Nola deitzen da bere Teoria eta zer dio ?
c) Noiz aurkeztu zuen Teoria hori?
d) Zergatik ez zen onartua izan?.
 

 

 

 

 

3.- Wilson-en zikloa:

John Tuzo Wilson (1908-1993) geologo kanadiarrak oso ekarpen interesgarria bat egin zuen: Lurraren historioaren zehar apurketa eta bilketako prozesuak ziklokoi aritu dira, multzo kontinentalak zatituz eta beranduago zati besberdin horiek berriro superkontinente bakar batean elkartuz . Bere ohorean, prozesu zikliko honi Wilson-en ziklo superkontinentala edo Wilson-en zikloa deitu zioten.

Hauek dira ziklo honen fase edo urratsak:

 

Wilson-en zikloa (gaztelaniaz).

 

Wilson-en zikloa: Pangea-tik (superkontinentea) gaur egungo egoerara.

 

 

 

 

Une zehat batetan, Wilson-en zikloaren etapa desberdinetan dauden eremuak ikus ditzakegu ondoko mapa honetan:


Adibidez, gaur egunean, Afrika erdiko lurraldeak 1. etapan daude (Rift eraketa); Itsaso Gorria, 2. etapan ....

Jarduera 3. . Zein etapatan daude:

a) India eta Himalayak?

b) Los Andes mendikatea?

c) Mediterraneoa?

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.