| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Giza ugaltze aparatua (redirected from DBH3NZ7bio)

Page history last edited by Imarru 1 month, 1 week ago

Ugaltze-aparatua. Giza Ugalketa.

 

 

1.- Ugaltze zelulak:

Gizakiok, sexuzko ugalketa egiten dugu; sexu desberdineko bi indibiduoen bi zelula elkartu behar dira (ernalketa zelularra).

Bi ugaltze zelula horiek gametoak deitzen dira eta elkartzean zigoto izeneko zelula bat sortzen da, indibiduo berri baten lehenengo zelula. .

 

Gizonezkoen gametoak, espermatozoide edo espermatozitoak deitzen dira eta emakumezkoenak obozitoak dira.

Espermatozito eta obozitoaren elkarketa, emakumezkoaren ugaltze-aparatuaren barruan elkartzen dira, gehiengoetan Falopioren tronpetan; elkarketa horren ondorioa, zigotoa da.

Zigotoaren nukleo barnean, 46 kromosoma daude, 23 espermatozoideak ekarri ditu eta beste 23-ak  obozitoak ekarritakoak.

 

Espermatozoideak obuluak baino askoz txikiagoak dira.

Ezkerreko irudian, obozito bakar bat ikusten da, espermatozitoz inguratuta.

Espermatozitoek, txikiagoak izateaz gain, flagelo bat daukate eta honi esker, zelula mugikorrak dira, oso higikortasun handikoak; obozitoa inguratzen dutenen artean, espermatozoide bakar batek sartzea lortuko du obulu barruan; espermatozitoaren nukleoa da sartzen den elementu bakarra, beste osagai zelularrak (mitokondrioak .....) kanpoan geratzen direlarik.

Arrazoi honengatik, zigotoaren mitokondrio guztiak, obozitotik datos, eta handik garatuko den indibiduoaren zelula guztien mitokondrio guztiak ere, obozitotik eratorri dira, hau da amaren mitokondrioak ditugu gizaki guztiok.

 

Beheko irudian, espermatozioto baten atalak azaltzen dira.

 

 

 

 

   

 

 

2.- Gametoak nola eta non sortzen ditugu?

2.1- Gametoen sorrera:

Espermatogonioak dira espermatozoideen zelula amak; espermatogonioen zatiketatik espermatozoideak sortzen dira.

Espermatogonioak testikuluetan daude mutikoak jaio direnez geroztik; berauen nukleo barruan, 46 kromosoma daude (Gizakian, 44+XY), beste zelula somatikoetan bezala (giharra, hezurra, odol-zeluletan ... beti 46 kromosoma nukleoan). .

Bi zatiketa zelular mota egiten dituzte espermatogonioek:

a) Mitosia: zatiketa zelular honen bidez, espermatogonio batetik bi espermatogonio sortzen dira, biak berdinak, 46 kromosomarekin nukleo barnean. Horrela, testikuluetan dauden espermatogonio kopurua ez da agortzen bizia osoan zehar.

b) Meiosia: zatiketa mota honen bidez, espermatogonio batetik lau espermatozoide sortzen dira; haien nukleo barruan 23 kromosoma daude, eta guztiek informazio desberdina daramate. Ez daude bi espermatozoide informazio berdina daramatenik, Meiosi prozesuak kromosoma homologoen informazioa nahasten baitu.

Testikuluetan

Espermatogonioak

Mitosia egiten dutenean

Batek bi espermatogonio sortzen ditu, nukleoan 46 kromosomarekin eta informazio berberarekin.

Prozesu hau indarrean mantentzen da, intentsitate desberdinarekin, jaio egunetik hil arte.

Testikuluetan

Espermatogonioak

Meiosia egiten dutenean

Batek lau espermatozoide sortzen ditu, 23 kromosomekin (kopuru erdia, 22+X eta beste erdia 22+Y) guztiok desberdinak. Prozesu hau hasten da nerabezaroan, garunak agintzen duenean eta indarrean mantentzen da gizonezkoa hil arte.

 

Obogonioak dira obulu edo obozitoen zelula amak. 46 kromosoma dituzte nukleo barruan (44+XX). Obulutegian bizi dira eta nesken jaio egunean , kopurua mugatuta dago (400.000 mila inguru bi obulutegien artean).

 

Obulutegietan

Obogonioak

Mitosia: Soilik garapen enbrionarioan zehar.

Batek bi obogonio sortzen ditu, nukleoan 46 kromosomarekin eta informazio berberarekin. Garapen enbrionarioaren 5. astetik 30. astera bitartean Obogonio kopurua zehazten da (400.000 inguru). 31. astetik aurrerantzean ez da mitosi gehiagorik burutuko.

400.000 zelula horiek, jaio baino lehen, meiosia egiten hasten dira aldiberean. Hasi eta berehala etentzen dira meiosiaren hasieran.

Neska jaioberri baten obulutegian, 400.000 folikulu primordial daude, hau da 400.000 obogonio meiosiaren hasiera etenduta, bakoitza laguntza-zelulaz inguratuta (multzo zelular hau folikulu primordial deitzen da).

Obulutegietan

Obogonioak

Meiosia: nerabezarotik menopausia iritsi arte.

Nerabezaroan eta garunak aginduta, hilero, 400.000 zelula horietako gutxi batzuk (6-8) jaio baino lehen egiten hasi ziren meiosiarekin jarraituko dute, bukatu arte.

Emaitza: bakoitzatik obulu edo obozito bat 23 kromosomekin (22+X) sortuko da. Menopausian (52-56 urtetan) meiosia burutzeko gaitasuna galtzen da, ez dira obozito gehiago sortuko.

 

 

 

 2.2- Emakumezkoen ugaltze-aparatua:

 

The female reproductive system (I)

 

Beheko irudietan, alboko bista (ezkerra) eta aurreko bista (eskubia).

 

 

 

 

2.3- Gizonezkoen ugaltze-aparatua.

 

Male reproductive system

Gizonezkoaren ugaltze aparatua

 

 

 

 

3.- Ziklo obarikoa:

 

   

 

 El Ciclo ovarico (gaztelaniaz. Animazioa)

 

 

 

4.- Nerabezarotik heldua izatera. Aldaketak:

Nerabezaroan zehar gertatzen diren aldaketak.

 

Body changes during puberty (animation)

 

 

 

5.- Ernalketa, haurdunaldia eta erditzea :

De la fecundación al parto 1

De la fecundación al parto 2

De la fecundación al parto 3

De la fecundación al parto 4

 

From conception to birth

Erditzearen azken fasea, kanporaketa (video-animazioa)

 

Lagundutako ugalketa Euskalherrian (euskaraz).

 

 

 

 

Video honetan:

Lagundutako ugalketa, "in vitro" ernalketa-ko prozeduraren deskribapena (ingeleraz)

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.