| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Giza elikadura eta nutrizioa (redirected from DBH3NZ6bio)

Page history last edited by Imarru 1 year, 4 months ago

Giza-elikadura eta Nutrizioa.Mantenugaiak.

 

 

1.- Zer da Nutrizioa?:

Organismo batek, bere materia sotzeko eta bizi-funtzioak betetzeko behar dituen materia eta energia beharrak asetzeko, zenbait prozesu burutzen ditu; prozesu multzo horri nutrizioa deritzo.

Nutrizio prozesua ez-borondatezkoa da eta oharkabekoa. Digestio aparatuak, Arnas- aparatuak, Zirkulazio sistemak eta Iraitz aparatuak hartzen dute parte.

Elikagaietan dauden substantzia kimikoak, mantenugaiak deritze. Elikagaiak mantenugaiz osatuta daude.

Elikagaiak ahotik sartzea, elikadura da. Elikagaiak mantenugaietan deskonposatzea, xurgatzea, gure zelula guztietara garraiatzea .....eta horrela behar dugun materia (biomolekula eta bioelementuak) eta energia eskuratzea, nutrizioa da.

Elikadura borondatezko prozesu bat da, baina nutrizioa ez-borondatezkoa da eta oharkabekoa.

 

 

2.- Mantenugai motak:

Mantenugai ez-organikoak

 

Mantenugai organikoak

 

Ura: Izaki bizidunen osagairik ugariena da (%60-tik %80-ra bitartekoa Gizakian)

Funtzio ugari izaten ditu: disoluzio guztietan disolbatzailea, garraio- funtzioa ...

Zuzenean edanez eskuratzen dugu; fruituetatik, barazkietatik eta esnetik ere  eskura  dezakegu.

 

Gatz mineralak: metal batzuren (Burdina, Kaltzioa, Sodioa,Potasioa...) karbonatoak,

kloruroak eta fosfatoak dira, nagusi. Funtzio erregulatzailea dute (gure errekazio kimikoetan)  hezurrak, hortzal eta abar eratzen dituzte. Fruituetan eta barazkietan ugariak dira.

Gluzidoak: Organismoa energiaz hornitzea dute funtzio nagusia; batzuk,

egitura funtzioa betetzen dute. (CH2O)n formula kimiko orokorra dute, (n, 3-tik 7-ra bitartekoa).

Sinpleenek zapore gozoa dute (Glukosa eta sakarosa adibidez). Konplexuenak oso molekula

handiak dira, zelulosa (egitura funtziokoa, landareetan) eta almidoia (erreserba energetikoa; patatan) adibidez.

Lipidoak: Ez dira uretan disolbatzen. Energia emateaz gain, isolatzaile gisa (urarekikoa eta isolatzaile termikoa)

ere erabiltzen dira. Landare jatorikoak likidoak izaten dira (olioak).

Animali jatorrikoak solidoak izaten dira (gantzak), giroko tenperaturan (15ºC-18ºC).

Proteinak: Aminoazido izeneko molekula sinpleagoz osaturik daude. Egitura funtzioa (ileak), garraio funtzioa

(Hemoglobina adibidez), inmuno sistemaren molekula kimikoak (Antigorputzak), erregulazio funtzioa

(erreakzio kimikoak ahalbidetzeko), mugimendua (giaharren mugimendua). Animali jatorriko elikagaietan, kontzentrazio handiagotan daude (okela, esnea, arrautzetan...), landareetan baino.

Bitaminak: Molekula kimiko bereziak dira; batzuk lipidikoak dira (A, D, E,K) eta beste batzuk uretan disolbatzen

dira (C, B taldea..). Nahiz eta kontzentrazio txikitan behar izan, ezinbestekoak ditugu gure organismoaren hazkuntza eta funtzionamendua egokia izab daitezen. Berauen gabeziak, gaixotasun larriak eragiten ditu.

 

 

3.- Elikagaien balio energetikoa:

Elikagaien mantenugaiak, zeluletara iristen direnean, erreakzio kimiko anitzetan parte hartzen dute eta eraldatzen dira; azkenean, energia, karbono dioxido eta ura lortzen dira, oxidazio-erreakzio horien ondorio bezala. Askatzen den energia kaloriatan edo kilokaloriatan neurtzen da.

Beraz, elikagai baten duen balio energetikoa, bere mantenugai-osaeraren araberakoa da.

 

Kaloria bat: gramo bat uren tenperatura gradu zentigradu bat igotzeko eman beharreko bero kantitatea da kaloria.

 

Gramo bat gluzidok, zelula barnean erabat oxidatzen denean (erretzen denean, CO2 eta ura lortu arte) 4 kcal ematen ditu.

Gramo bat proteinak ere 4 kcal ematen ditu.

Gramo bat lipidok9 kcal ematen ditu.

 

ERNE!: askotan elikagaien etiketetan balio energetikoa, horrela adierazten da Kaloria edo Caloria-tan, majuzkulaz idatzita ( C edo K majuskulaz); kasu honetan unitateak egokitu behar dugu baliokidetza honen arabera:

 Kal. bat ( "K" majuzkulaz) = 1000 kaloria edo kcal bat ("k" minuskulaz).

 

Zenbait elikagairen balio energetikoa (Irudia: ZUBIA Santillana)


 

 

4.- Gizakiaren energia-beharrak. Pisu egokia.

Gure gorputzak, erabat geldi eta tenperatura konstantean egonik, egun batean kontsumitzen duen kaloria kantitateari metabolismo basalaren tasa (MBT) deritzo (oinarrizko metabolismoaren neurria, gure oinarrizko beharrak).

Harris-Benedict ekuazioak, oinarrizko metabolismoa neurtzekoak (TMB-MBT):

 

a) Gizonezkoentzat:

MBT edo TMB = (10 x pisua kilogramotan) + (6,25 x altuera cm-tan) - (5 x adina urtetan) + 5

 

b) Emakumezkoentzat:

MBT edo TMB = (10 x pisua kilogramotan) + (6,25 x altuera cm-tan) - (5 x adina urtetan) -161

 

Eta gero, emaitza egokitu behar da jarduera edo ariketa fisiko mailarekiko, taula honetan ikusten den neurrian:

1.- Jarduera pasiboko pertsonentzat (ariketa fisikorik egiten ez dutenentzat, erabat pasiboak): Beharrezko kaloriak = MBT x 1,2

2.- Ariketa maila arinekoentzat (astean 1-3 alditan) : Beharrezko kaloriak = MBT x 1,375

3.- Ariketa fisiko maila ertaina (astean 3-5 alditan): Beharrezko kaloriak = MBT x 1,55

4.- Ariketa maila bizikoentzat (asteko 6-7 alditan) : Beharrezko kaloriak = MBT x 1,725

5.- Oso ariketa maila handikoentzat ( bi entrenaldi eguneko, egunero): Beharrezko kaloriak = MBT x 1,9.

 

 

Kalkula ezazu zure metabolismo basalaren tasa:

 

MBT kalkulagailua (TMB, Tasa Metabolica Basal)

 


Tasa de metabolismo basal TMB
Basal Metabolic Rate BMR
Metabolismo basalaren tasa MBT

 

Gorpuzt-masaren indizea (Indice de masa corporal IMC), formula

honen bitartez kalkulatzen da:

 

IMC = p / h ²

 

non p pisua kilogramotan eta h altuera metrotan dira.

 

 

 

 

Kalkula ezazu zure GMI/IMC.

 

Gure dietaren ahalmen energetikoa. Kalkulagaiua.

 

 


Kalkulagailuak eskatzen digun informazioa balizkoa izan daiteke, jarduera zientifiko bat besterik ezbaita.

 

 

 

5.- Elikagaien piramidea. Elikagai motak:

 

 

(Irudia: Zubia Santillana)

 


 

 

 

6.- Dieta motak.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE/OMS) gomendatzen duen Dieta orekatuaren ezaugarriak:

Proteinak: Gehienez %15

Lipidoak: Gehienez %30 (animali jatorrikoak 1/3)

Gluzidoak: Gainontzekoa %100-ra iritsi arte.

 

Beraz, erlazioa Protido/Lipido/Gluzido = 1:2:4

 

 


 

Jarduera 1 egin ahal izateko,gaineko irudiaren simulagaiua abian jarri behar duzu irudian bertan click eginez. Berrogeiren bat segundu behar dira, aplikazioa indarrean hasteko.

 

 

Ezkerreko simulagaiu honekin, aldagai hauek erlazionaturik daude:

 

a) Adina. b) Sexua. c) Pisua. d) Jarduera maila.

 

Honen arabera, hautazko jana duzu (eguneko bazka edo menu hautatu behar duzu) bere balio energetikoarekin Caloria-tan. Kirol-jarduera maila ere hautatu behar duzu.

Simulazioari eraginez, gure pisuaren eboluzia ikus dezakegu eta dagokion kontsumo energetikoa eta gorputz-gantzaren %.

 

 

Jarduera 1:

Demagun, zure gurasoak Salou-ra joan direla, asteburua pasatzera eta zu bakar bakarrik geratu zarela etxean.

Gurasoek hotzgailuan mota guzietako elikagaiak utzi dizkizute, zuk hartzeko.

Hauta ezazu egun osoko jana (zure gustukoa) ; simulagaiuaren ezkerreko aldean, zure datu pertsonalak jarriko dituzu (adina, altuera, pisua, jarduera maila, kirol-jarduerak ...) eta eskubialdean dagoen platergainean zure "jana" bilduko duzu.

Egiaztatu: egun horretan hartutako kaloriak (guztira) eta P/L/G proportzioa (Dieta orekatuarena 1:2:4 koa da).

Zure elikaduraren erlazio P/L/G, nolakoa da?.

Nolako eboluzioa izango du zure gorputz-pisuak?

Egiten bukatu ondoren, beste ikaskideren aurrean azalduko duzu zure dietak ekarriko dizun etorkizuna, pisuaren eboluzioaren aldetik eta osasunaren aldetik.

 

 

Animalia jatorriko lipido asko duen dietaren eta jarduera fisiko gutxiko bizimoduaren ondorioak (aldartea alaitzeko ariketa bat).

 

 

7.- Elikadurarekin erlazionaturik dauden zenbait gaixotasun:

7.1- Nutrizio funtzioarekin erlazionaturik dauden zenbait gaixotasun psikiko: a) Anorexia, b) Bulimia eta c) Pregorexia.

 

c) Pregorexia:

Haurdunei eragiten dien elikadura-asaldura da Pregorexia, haurdunaldian gizentzeko beldur obsesiboa baita.

Horrek elikadura eskasa eta ariketa gehiegi eragiten ditu, eta horrek ondorio larriak eragin diezazkioke emakumeari eta, batez ere, haurrari.

Pregorexiaren arrisku-faktore nagusia da aurrez elikadura-desordena bat izatea.

Adituek zenbait alerta sintoma eta seinale aipatzen dituzte, aurremodiexiaren presentzia adieraz dezaketenak. Honako hauek dira:

  • Pisua egokia baino txikiagoa izatea. Pregorexia duen ernariak maiz kontrolatzen du bere gorputz-pisua, dieta egiten du, asko kezkatzen ditu kontsumitzen dituen kaloriak eta irabazten dituen kiloak, eta ez du kontuan hartzen zenbat pisatzen duen, garai horretan igo daitekeen pisua kontuan hartu gabe.
  • Alterazio analitikoak agertzen dira: anemia, estres handia, depresioa edo okadak maiz.
  • Fetuaren hazkuntza desegokia, ekografien bidez antzematen dena. Arazoa larriagoa bada, begi hutsez ikus daiteke tripa txikiagoa dela haurdunaldiaren uneari dagokiona baino.
  • Gehiegizko jarduera fisikoa. Emakumeak ariketa gehiegi egiten ditu, ez sasoian egoteko, irentsitako energia gastatzeko baizik. Gainera, oso kritikoa da bere gorputzarekin.
  • Arazoa ukatzea. Prebalexikoak ez du ikusten arazo bat duenik, eta ez du laguntza eskatu nahi hura konpontzeko.

 

Jarduera 5: AnorexiaBulimia3prak.pdf

 

Fitxategi honetan Anorexia eta Bulimiari buruzko informazioa daukazue. Aztertu ondoren, zure koadernoan galdera hauei erantzuna eman:

1.- Anorexiaren ezaugarririk nabarmenenak (bi aipatu behar duzue).

2.- Bulimiaren ezaugarririk nabarmenenak (bi aipatu behar duzue).

3.- Zertan desberdintzen dira Anorexia eta Bulimia? Bi desberdintasun aipatu.

4.- Hiru aholku gaixotasun hauek sahiesteko.

 

7.2- Zabor-janaria eta obesitatea. Zer jan eta zenbat jan, gure gizartean , gure ardurapeko erabakia da.

Gure auzoetako jantoki txinatarretan maiz jateak dakarren arriskua.

 

Nola lor dezakezu zure bizitza arrisku larritan jartzea?


7.3- Desnutrizioa eta gosetea:

Pobreziaren ondorioa da. Bi pobrezia mota bereizten dira:

  • POBREZIA ABSOLUTUA: pobrezia maila hau emango da bizitzeko minimoak (osasuna, nutrizioa, etxebizitza) eukitzeko aukera ez daukanean pertsona batek. Kontuan hartzeko: Heriotza eta biziaren arteko muga energetikoa, 800 kal./egun -ekoa da.
  • POBREZIA ERLATIBOA: gizarte horretako irizpide edo maila kontuan hartuz neurtzen da. Garapen bidean dagoen gizarte batean, adibidez, bizitzeko "beharrezko" produktuak janaria eta jantzi batzuk besterik ez dira; garatutako herrialdeetan, berriz, "beharrezko" gauzen artean hilean behin ateratzea edo Gabonetako opariak daude. Bizitzeko behar denaren kontzeptua, eta ondorioz pobreziaren kontzeptu hau, erlatibo da, bizi garen gizartearen araberakoa.

 

 

 

 

 

 

Aipa itzazu gosetearen kausa garrantzitsuenak

(beheko bideoa ikusi ondoren)

 

  

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.