If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.
You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!
View
Arnas aparatua eta zirkulazio sistema
(redirected from DBH3NZ4bio)
1.- Sudur-hobiak: ahoaren gainaldeko bi barrunbe dira;
airea sartu, berotu eta hezetu egiten da
2.- Faringea: Hodi gihartsu eta elastikoa bat da; airea
laringera eramaten du eta Liseri nahiz Arnas aparatuen
elementu komuna da.
3.- Laringea: Hodi laburra da eta barruan ahots-kordak daude. (ikusi videoa).
4.-Trakea: Lepoaren barrualdean goitik behera doan hodia da. Hestegorriaren aurrean dago, horrekiko paraleloa. Trakean zehar C itxurako pieza kartilaginosoak daude, beti pasabidea zabalduta mantentzearren.
5.- Bronkio eta bronkioloak: Biriketan sartutako bi hodi dira
(bronkioak) eta barrurantz jarraitzean, bronkiolo izeneko hodi
meheagoak sortzen dira (bronkioloak).
6.- Albeoloak: Bronkioloak adar txikiagotan sakabanatzen
dira eta amaieran, pareta mehe-meheko zakuak daude, birika-albeoloak.
Arnas aparatuak bi atal nagusi ditu: birikak eta arnas bideak.
Ezkerreko laukian ikusten diren 1-6 atalak, arnas bideak dira, kanpotik barrura ordenatuta.
Birikak bi organo arol dira, sahiets-hezurrek babestutakoak.
Pleura izeneko mintz bikoitz batez inguraturik daude; bi pleuren
arteko hutsunea pleura-likidoz beteta dago.
Eskuineko birika handiagoa da (hiru gingil ditu) ezkeraldean bihotzak leku handi bat okupatzen baitu.
Birika-aireztapen izeneko prozesuan, atmosferako airea biriken barrualderaino sartzen da, eta gero, biriketatik irten eta atmosferara igarotzen da. Hau guztia bi gihar moten ekintzaren ondorioz gertatzen da :
a) Diafragma: Biriken azpialdean dagoen gihar bat da.
b) Sahiets arteko giharrak: sahiets-hezurrak elkarren artean lotzen dituzten hezurrak dira.
2.3- Arnas aparatuarekin erlazionaturik dauden gaixotasunak:
2.3.1.- Tabakismoa ( eta beste belar-"ismo" batzuk):
Airearen oxigenoa odolera eraman ahal izateko, arnas bideak (faringe, laringe, trakea, bronkioak ..) eta albeoloen gainazala ahalik eta garbienak izan behar dira; albeoloen gainazala zikintzen denean, oxigenoak eta karbono dioxidoak ezin dute zeharkatu ( edo oso gutxi) ondorioz, oxigeno gabezia sortzen da organismoan. Horrekin batera, tabakoaren keak dituen zenbait substantzia, arnas bideen paretetan itsasten dira eta hango zelulak eraldatzen dituzte, gaixotasun larriak sortuz.
Albeoloen gainazalak beti garbi mantendu behar dugu, gas trukeak egin ahal izateko:
Pertsona hau "laringectomizatu" bat da; zer gertatu zaio?
Zergatik egin diote zulo hori eztarriaren erdian?
Nolako bizimodua eramaten dute laringectomizatuek?
Birikek bereizten al dute tabako erretzea edo "maria" erretzea?
Bietan aire zikina iristen zaienez gero, ihes egiten dute.
Jarduera 3. Bideo hau ikusi ondoren, idatz itzazu koadernoan zure iruzkinak.
Erretzaileen ohiturak arriskuko ohiturak al dira?
3.- Zirkulazio Sistema:
Zirkulazio Sistema mantenugaiak eta oxigenoa organismo osoan banatzeaz arduratzen da; era berean jarduera zelularretik sortutako hondakin-substantziak biltzen ditu eta hauek kanporatzeaz arduratzen diren organoetara eramaten ditu.
Osagaiak: Odol-hodiak, Bihotza eta Odola (odola aurreneko Unitatean ikasi genuen).
Zirkulazio Sistemaren funtzioak irudi honetan laburtuta ikus daitezke:
Odol hodiak
Bihotza
Arteriak:Bihotzetik gorputzeko organoetara eramaten
dute odola. Arterioen hormak lodiak, gogorrak eta elastikoak dira (gihar zelulak dituzte). Horrela, bihotzak bultzatutako odolaren presio handia egokitzen dute.
Zainak: Organoetatik bihotzera eramaten dute odola; hormak ez dira arterienak bezain sendoak eta elastikoak. Barruan balbulak dituzte, odolak atzera egin ez dezan.
Kapilarrak: Tamaina txikiko (batzutan mikroskopikoak) hodiak dira eta sare moduko bat osatzen dute, arterien amaierako muturrak zainen hasierako muturrekin lotzen dituena (ikusi irudian, kapilar baten irudikapena).
Tamainaz gutxigora behera, eskumuturra adinakoa den organo gihartsua da. Odol hodietan zehar odola bultzatzen du eta eta odol-isuria mugimenduan mantentzen du.
Toraxaren erdialdean dago ezkerraldera desplazatuta, biriken artean.
Zirkulazio Sistemaren ezaugarriak: zirkuito itxia, bikoitza eta elkargurutzatua da. Zirkuito txikia Arnas aparatuarekin erlazionatuta dago eta zirkuitu handia, Zirkulazio orokorrekoa da, zelula guztietarantz elikagaiak eta gasak eramatekoa.
Beha ezazu ondoko irudia eta izendatu barrunbe guztiak, irteerak, sarrerak eta balbulak.
Zirkulazio sistemaren zirkuituaren HIRU ezaugarriak:
1.- Jarraia da,
2.- bikoitza da (zirkulazio nagusia eta birika zirkuitua, beheko animazioan ikusten den bezala), eta
3.- elkargurutzatua da, zeren eta zirkuitu nagusiaren eta txikiaren hasiera-bukaerak, elkargurutzaturik baitaude (behe-ezkerretik goi-eskubira eta behe-eskubitik goi-ezkerrera).
Zirkulazio-sistemarekin erlazionaturik daude gaixotasunak: Miokardio infartua
Zirkulazio sistemarekin erlazionaturik dauden gaixotasunak
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.