| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Lokomozio aparatua (redirected from DBH3NZ3bio)

Page history last edited by Imarru 1 month, 1 week ago

Lokomozio aparatua.

 

 

1.- Lokomozio aparatua :

1.1- Ikuspegi orokorra:

Nerbio-sistemak prestatutako erantzun motorrak gauzatzeaz arduratzen da. Gorputzaren barne-euskarria da eta hari esker mugitzen eta ibiltzen gara.

Gizakion lokomozio-aparatua bi sistemaz osatuta dago:

a) Eskeleto Sistema , eta

b) Gihar sistema.

 

 

 

   

 

 

 

1.2.- Eskeleto-sistema. Giza eskeletoak (gizaki helduarena) 208 hezur ditu.

Lokomozio-aparatuaren alde pasiboaren osagaiak: hezurrak, kartilagoak (gehien bat, hezurren arteko marruskadura murrizteko) eta lotailuak (hezurren arteko lotuneak, hezurrak haien artean lotzeko) .

 

Gorputzaren eskeletoak hiru alde ditu: Buruaenborra eta adarrak.


 

Bideo honetan, buruaren hezurrak (buruhezurra eta aurpegia). Ingeleraz (ausartientzat!)


 

1.3.- Gihar Sistema: Lokomozio-aparatuaren alde aktiboaren osagaiak: Giharrak.

Giharrez eta tendoiez (hezur-gihar loturak) osatuta dago .

Sistema honek bizi-funtzioak egiteko behar diren mugimenduak eragiten ditu, jarrera (gorputzarena) mantentzen du eta sentimentuak adierazten ditu (gorputz-keinuz, mimikaz).

 


 

 Jarduera 3.- Ondoko gihar hauen kokapena eta funtzioa ezagutu behar duzu:

 

1.- Esternokleidomastoideoa.

2.- Maseteroa.

3.- Deltoidea.

4.- Barneko bastoa.

5.- Trapezioa.

6.- Aurreko zuzena

7.- Soleoa.

8.- Bizeps femorala.

 

 

Goiko irudi honetan zeintzuk ikus daitezke? 

 

 

Irudiaren gainean Click egin ostean, 4 atala hautatu eta sagua lupan jarrita, giharrak  identifika ditzakegu. 

 

 

 

 

 

Aholkua: Anatomia ikasterakoan, giza-gorputzaren atlas eta 3D-eredu mugikorrak erabiltzea komenigarria izan daiteke. Maila honetan, oso aproposak izan daitezke ondoko hauek  :

 

 Human skeletal system

 


 

 

 Human muscular system

 

 

 Zygote Body 

 

 

 

 

2- Hezur motak :

 

 

a) Hezur motzak: kubikoak eta borobilak dira; ornoak adibidez.

 

b) Hezur lauak: plaka edo kurba forma dute; omoplatoa edo eskapula, esternoia eta garezurreko hezurrak bezalakoak.

 

c) Hezur luzeak : Forma luzea eta zilindrikoa dute; euste eta mugimendu-funtzioak dituzte. Izterrezurra (femur) , humeroa ... mota honeko hezurrak dira. Hezur luzeetan hiru zati bereziten dira:

1.- Diafisia: Hezur luzeen erdiko aldea da, zilindrikoa eta barnean erreten bat dago hezur-muin horiz beteta. Hezur trinkoz egina dago.

2.- Epifisia: Muturreko aldeak dira. Hezur arola da eta

mikroganbaretan muin gorria dago; muin gorriak

odol-zelulak egiten ditu.

3.- Metafisia: aurreneko bien arteko tarte kartilaginosoa;

honi esker, hezur luze batek hazkunde fasea egin dezake.

Hazkundea bukatzen denean, Metafisiak ixten dira eta

hezur bihurtzen dira.

 

 

 

Human skeleton 3D model

 

 

3- Artikulazio (giltzadura) motak :

a) Finkoak (Sinartrosis) : Suturak ere esaten zaie;

garezurreko hezurrak, adibidez.

bErdimugikorrak: bizkarezurra, adibidez.

 


 

c) Mugikorrak (Diartrosis): Artikulazio mota hau osatzen duten hezurren artean era askotako mugimendual egin daitezke; belauna adibidez. 

 

Diartrosis motak:

 

 

 

Artikulazio mugikorretan mugikortasun desberdina lor daiteke, palanka eta euste puntuaren arabera. Diartrosis mota desberdinak; beti mugikorrak dira, baina palanka eta euste puntu desberdinekin :


 

4- Lokomozio-aparatuaren lesiorik sarrienak :

Zein da irudi honetan ikusten den lesioa?


 

 

 

Bizkarezurraren deformazioak: EskoliosiaLordosiaZifosia. Ikuspegi orokorra:


 

Eskoliosia: bizkarezurra, aurretik ikusita, S edo C forman okertzen da.

 

 

 

Orno-hausturak osteoporosiagatik

 

Orno-hausturak dira hezur-hauskortasun bidezko haustura-mota arruntenetako bat, eta osteoporosiaren ondorio dira. Adineko pertsonen patologiarik ohikoenak orno-hausturak dira (kolpeek, erorketek eta doministikuek eragindakoak).

 

 

 

2. Jarduera: Taldeka, ondoko lesio mota bat hautatu behar duzue; fitxategia ireki eta dagoen informazioa irakurri behar duzue.

Orrialde honetan dauden baliabidekin (bideoak, irudiak ..), testu liburuan duzun informazioarekin eta bila dezakezuen informazioarekin, txosten txiki bat prestatuko duzue, helburu honekin:

a) lesioaren deskribaketa.

b) Kausa edo jatorria 

c) Tratamendu, konponbide eta prebentzio neurriak.

 

Azalpena hamar minutukoa izango da eta beste gelakideen aurrean egingo duzue.

Gelan, arbelaordenagailua eta kainoia prest egongo dira, azalpena behar den bezala eman ahal izateko.

 1. Lesio mota

LokomozioaPrak1.pdf

 

 2. Lesio mota

MeniskoakPrak2.pdf

 3. Lesio mota

Bizkarreko mina eta lumbalgiaPrak3.pdf

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.