| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Gizakiaren antolakuntza mailak (redirected from DBH3NZ1bio)

Page history last edited by Imarru 1 year, 6 months ago

Gizakiaren antolakuntza mailak (I): maila atomiko eta molekularra.

Maila zelularra.

 

 

Sarrera: 

Kimika-ko Unitate Didaktikoetan Materiaren ezaugarriak, egoerak eta osaera ikasi ditugu. Materia, atomoz osatuta dago esaten genuen; eta bizidunok ere, materiaz osaturik gaudenez, atomoz osaturik gaude. Bizidunok gure gorputzak eraikitzeko erabiltzen ditugun elementuak (atomo motak) bioelementuak deitzen dira.

Elementu horien atomoak lotuz, molekulak eta makromolekulak (biomolekulak) sortzen ditugu.

 

Biomolekula horiekin zelulen elementuak (organuluak) eta zelula osoa eraikiko dugu.

Zelulek funtzio biologiko desberdinak izaten dituzte; funtzio biologiko berberaren zerbitzura dauden zelulek, ehunak osatzen dituzte (gantz-ehuna, giharre-ehuna ...).

 

 

Ehun desberdinekin, organoak osatuko ditugu (garuna, gibela, bihotza ...); eta organoak aparatu eta sistemetan antolatzen dira (nerbio sistema, arnas aparatua, zirkulazio-sistema) eta azkenik, hau guztiek indibiduoa (izaki zelulanitza) osatzen dute.Hasiko gara aztertzen Gizakiaren Antolaketa-mailak, sinpleenetatik (maila atomikoa) konplexuenera (aparatu eta sistemak).

 

 

 

 

 

 

 

1.- Maila atomikoa:

 Gizakiak erabiltzen dituen elementu kimikoak: bioelementuak.

Gure gorputza atomoz osatuta dago; Taula Periodikoan ikusten diren elementuren artean, batzuk gehiago erabiltzen dira besteak baino , bizidunon gorputzak eraikitzerakoan.

 

Kontzentrazio handiagotan erabiltzen diren elementuak : C,H,O,Nelementu biogenikoak deitzen dira.

Bizidunetan, lau horiek gehi P eta S-arekin, gorputzaren pisuaren %98,7 koa osatzen da.

Oso kontzentrazio txikitan erabiltzen diren elementuak ( %0,1>) oligoelementuak dira (zerrenda luze bat osatzen dute).

 

Jarduera 1.: Taula behatu ondoren, eta H eta O kontuan hartu gabe (materia deshidratatuta aztertuko dugu) zein da materia bizian gehien erabiltzen den elementu kimikoa? eta zein da materia ez bizian (mineraletan, ozeanoetan, airean.. ) gehien erabiltzen dena?

 

Atomoz molekulak egingo ditugu. Biomolekulaz, zelulak eraikiko ditugu. Bizidun guztiak zelulaz osaturik daude.

 

 

2.- Biomolekulak:

Bi motatakoak izan daitezke

a) Ez organikoak, ura eta gatz mineralak dira ( kaltzio karbonatoa oskoletan, kaltzio fosfatoa hezurretan, CO2 ...)

b) Organikoak: materia bizidunean soilik daude eta bioelementuz osaturik dauden molekulak dira. Lehen printzipioak deitzen dira eta hauek dira:

 

Gluzidoak

(CH2O)n formula kimiko orokorra dute.

Funtzio energetikoa eta zenbait  egitura eraikitzeko erabiltzen dira; molekula txikikoek zapore gozoa dute (glukosa, ...) . Molekula handikoek ez dute zapore gozorik eta ez dira ongi disolbatzen uretan (almidoia,

zelulosa).

 

Adibide batglukosa molekula (eskubiko irudian).

Gluzido ezagunak: almidoia (patata, ogia, espagetiak ..), zelulosa (landare guztietan, zura, papera egitekoa),  sakarosa (kafesnetan jartzen duguna), laktosa ( esneari sapore gozoa ematen diona)..

Lipidoak

 

Ezaugarriak: Ez dira uretan disolbatzen;  CH eta O-oz osaturik daude, beti; zenbait lipidotan P eta N erabiltzen dira.

Funtzio energetikoa (koipeak eta gantzak).

Erregulazio funtzioa (sexu hormonak:  testosterona, progesterona ..)

Egiturak osatzeko: kolesterola eta beste asko, mintz zelularretan.

Babesa termikoa.

 

Adibide bat, trioleina molekula, oliba extra  birginako koipearena. (eskubiko irudia).

Beste zenbait lipido ezagunak:  kolesterolagantzak, koipeak, gurinaren lipidoak, sexu    hormonak, zeridoak (erleek egiten dute ezkoa), gure belarri barneko ezkoa ...


Proteinak

 

Beti CNO eta H-z osaturik  daude. Batzutan S-a ere  erabiltzen da.

Garraio funtzioa (Hemoglobina)

Inmunitatea (Antigorputzak)

Mugimendua eragiteko ere erabiltzen dira (giharre zeluletan)

Egitura biologikoak egiteko erabiltzen dira: ileak, lumak, adarrak ..

 

Hemoglobina molekula eskubiko irudian;  esferek atomo desberdinak adierazten dute; esfera urdinak

nitrogeno atomoak dira, txuriak hidrogenoak, grisak karbonoak  eta gorriak oxigenoak.


Azido Nukleikoak

 

CNOH eta P-z osaturik daude;  molekula hauek helize formako harizpi luzeak izaten dira; harizpi hauek proteinekin elkartzen direnan, kromosomak osatzen dituzte,  zelularen nukleoan dauden egitura  morfologiko garrantzitsuak.

Gizakiaren zelula bakoitzaren nukleoan 46 kromosoma daude.

Molekula dira, gurasoengandik seme-alabengana transmititzen  direnak, informazioa daramate eta herentziaren oinarri  molekularrak dira; indibiduoa (norbanakoa)  eraikitzeko informazioa gordetzen dute.

 

Eskubiko irudian, ADN molekularen helize bikoitza, 2nm-ko diametrokoa; esferak atomo desberdinak dira.

ADN = Azido Desoxi erriboNukleikoa.

 

 


 

Ikusi dugunez, molekulak egitura hirudimentsionalak diramasa daukateespazioan bolumen zehatz bat okupatzen dute eta forma zehatza eta bereizgarria daukate.

Elementu hauekin, zelulak eraikiko ditugu.


 

3.- Maila zelularra :

3.1- Teoria zelularra:

Teoria honen arabera,

a) Bizidun guztiak, salbuespenarik gabe, zelulaz osaturik gaude

b) Zelula da bizirik dagoen unitaterik sinpleena, bizi funtzio guztiak egin ditzakeen unitaterik sinpleena (harreman funtzioa, elika funtzioa eta ugal funtzioa).

c) Zelulak, aurrenetik esistitzen diren beste zelula batetik eratortzen dira.

 

3.2- Diseinu zelularrak: Bi diseinu zelular bereizten dira:

 

 Diseinu zelular Prokariotikoa:

 

Zelula mota honekin, izaki zelulabakarrak eraiki  daitezke, besterik ez.

Lurra planetan lehendabiziko zelulak, prokariotoak omen ziren (-3800 m.u.).

Zelula hauek eukariotikoak baino txikiagoak dira, ez dute

nukleorik ezta zitoeskeletorik.

 

Zelula arruntak konpartimentu edo ganbara bakar bat dauka, "zopa" batez beteta, hau da, uretan disolbatuta, ioiak, eta biomolekula desberdinak disolbaturik daude: zitoplasma.

Zitoplasman flotaka, egitura gutxi bereizten dira.

Elementu zitoplasmatiko gutxi izaten dute; nabarienak ADN

molekula zikliko bat (nukleoidea) erdigunean

kokatuta eta erribosomak dira; erribosoma hauek oso ugariak

dira (30.000-50.000) eta, zelula eukariotikoenak baino txikiagoak badira ere, egitura eta funtzioari dagokionez berdinak dira.

 

Eremu barnezelularra mintz zelularrak mugatutzen du.

Gehienetan mintzaren gainetik badago veste estalki bat,zelula horma edo pareta zelularra (mureina-z osatuta, bakterioetan) hain zuzen.

Beheko irudian, zelula prokariotiko tipiko bat: bakterio bat.

 


Diseinu zelular Eukariotikoa:

Bi azpidiseinuekin : Landare zelularena eta Animali zelularena.

 

Zelula eukariotikoak modernoagoak dira, beranduago agertu ziren planeta honetan (-1500 m.u.) eta beti handiagoak dira, prokariotikoak baino.

 

Nukleo bat daukate, eta zitoplasman flotaka, elementu ugari, eite zehatzarekin daude; besteak beste, mitokondrioak, mikrohariz osaturiko zitoeskeleto bat ............. (ikusi zerrenda osoa, datorren atalean).

 

Zelula hauetan, ADN molekulak katea helikoidal irekiak ( ez ziklikoak) dira, eta nukleoan daude gordeta.

 

Animalia zelula eukariotikoak ez du kloroplastorik, baina landare zelulek bai.

 

Animalia zelula eukariotikoak ez du pareta zelular zelulosikorik (zelulosaz osatuta), baina landare zelulek bai, badute pareta zelular zelulosa-z osatuta.

 

 

 

 

 

3.3- Gizakiaren zelulak: 

Gizakiaren zelulak, animali zelula eukariotoak dira, eta zelula mota hau da sakonago landuko duguna, datozen ataletan; eukariotoak direnez, nukleo daukate, baina forma, tamaina eta funtzio desberdinak izaten dituzte.

Formari dagokienez:

  badaude forma zilindrikoak, kubo formakoak eta zapalak (larruazalekoak

bezalakoak). Beste batzu disku ahurbikoak dira (globuxka gorriak) fusiformeak (giharre-zuntzak)  edo izar formakoak (neuronak); enterozitoek forma prismatikoa dute ....

 


 

Tamainari dagokienez:

Txikienak, espermatozidea (3 mikra edo mikrometro) eta giza-globuxka gorriak dira (8 mikra edo mikrometro).

Globuxka txuria (12-15 mikra); fibroblasto bat (20 mikra).

 

Tamaina erlatiboak ulertzeko (neurri unitateak garrantzitsuak

dira Biologian ere) ondoko Jarduera egin behar duzue:

 

Jarduera 2.

How big is ...?

 

Neurri unitateak Oroitarazteko:

1 mikrometro = 10 -6 m.

1 nanometro = 10 -9 m.

1 mikrometro = 10 3 nanometro (nm)

1 milimetro = 10 -3 m.

 

 

 

3.4- Zelula Eukariotoa aztertzen:

 

a) Mintz plasmatikoa : zelula mota guztietan, animalia nahiz landare zeluletan. Malgua da eta eremu zelularra

inguratzen eta mugatzen du erabat.

 

b) Pareta zelular zelulosikoa

Mintz kanpotik, landare zeluletan soilik, ez gizakian ezta animali-zeluletan.

Kutxa zurrun bat da, mintzari eutsita kanpotik; zelulosa-z osatuta dago gehien bat. Pareta honek landare zelulei,

euste funtzio eta forma poliedrikoa ematen die.

 

c) Eremu barnezelularra: Zitoplasma

c1.- Zitosol: "zopa" elikagarri bat da, uretan ioiak

eta biomolekulak disolbaturik daude.

c2.- Organoxka edo forma zehatza duten

elementuak

Ikusi 3.4 atalean zerrenda osoa; gorriz markaturiko

organoxkak ezagutu behar dugu; guztiok flotatzen dira

zitosol-ean.

c3.- Nukleoa

Nukleo barnean, ADN gordeta dago; biomolekula hauek ez dira inoiz nukleotik ateratzen, baina haien informazioa bai.

Nukleo eta zitoplasma komunikaturik daude poru nuklearren bitartez.

 

Ikusi 3.5 atalean : Nukleoa

 

 

 

 

 

3.5- Mintz plasmatikoa-k, sarrera eta irteera guztiak kontrolatzen ditu; horretaz gain, nortasun zelularraren oinarria da eta erlazio funtzioa betetzen du.

Osaera kimikoa, lipidiko eta proteinikoa da nagusi, bi geruzatan antolatuta (sandwich bat balitz bezala); katea lipidikoak barrurantz kokatzen dira (hidrofoboak baitira) eta "buru" edo alde hidrofiloak (proteinak) kanporantz, kanpo eta barne azaleretan, urarekin kontaktuan.

 

Mintz plasmatikoaren eredu hirudimentsionala (geruza bikoitza eredua)

 

 


 

 

 

 

3.6- Zitoplasma:

Zitosol-a: Barne ingurune zelularrean dagoen "zopa elikagarria", uretan gatz mineralak disolbaturik daude, aminoazidoak, gluzidoak ... eta biomolekula guztiak. Molekula txikiak disoluziotan eta handiagoak suspentsio koloidal batean.

Morfoplasma: Zopa honetan dauden organoxka edo elementu multzoa da; ondoko taulan, elementu bakoitzaren deskribapena eta funtzioa azaltzen dira.

Soilik gorriz markaturik daudenak menperatu behar duzue; Batxilergoaren 2. mailako Biologian, sakonki organoxka guztiak ikasiko ditugu:

Morfoplasmaren elementua

(gorriz, ezinbestekoak DBH 3. mailan)

Funtzio biologikoa

 

Mitokondrioak

 

Mitokondrioak

 Mitokondrioa bizirik.

Energia lortzeko organoxkak dira. Mitokondrioen barnean, zenbait molekula erretzen dira, oxigenoarekin eta energia lortzen dugu.

Jarduera 2.- Mitokondrio batean 180 g glukosa (C6H12O6 ) erre ditugu, oxigenoarekin erreakzionatuz, eta ura eta karbono dioxidoa sortzen da. Zenbat gramo karbono dioxidoa sortu dira? zer egiten dugu gas horrekin? Zenbat oxigeno litro kontsumitu dugu (baldintza normaletan) ? eta zenbat litro aire (airean, bolumenaren %20 oxigenoa da).

Kloroplastoak(landareetan soilik)

 

Kloroplastoak

 

Plasto hauetan, landareek fotosintesia burutzen dute.

 

Mitokondrioak eta kloroplastoak (gaztelaniaz)

 

Erribosomak

 

Proteineen sintesian ezinbestekoak dira.

Zitoeskeletoa

Zitoeskeletoa (videoa).

 Mikrohodiak.

Zelularen forma zehazten dute; zitoplasman sortzen diren fluxuak eta desplazamenduak bideratzen dute.

Zentrioloak (Zentrosoma)

Mitosia eta Meiosi prozesuetan (animali zeluletan) ezinbestekoak dira; zilioak eta flageloen sorrera eta koordinazioan konprometiturik daude.

Zilio eta flageloak.

 

Sare endoplasmatiko bikortsua

Kanporatzeko proteinen biltoki "dinamikoa"; kontzentratu, garraiatu, eta glukosidazioaren hasiera fasea burutzen dira, sare honen poltsetan ; espazio- egitura lortzen dute (4. barne).

Diktiosoma (Golgi complex edo Golgi-ren aparatua)

Sare bikortsutik datorren beste zaku-sistema bat da, elkarkomunikaturik, aldakorra kanpo mintzara hurbilduz doan neurrian. Funtzez, garraio sistema bat; honetaz gain, zaku hauen barnean, glukopoteinak osatzen dira eta bertan dauden sustantziak, kontzentratu egiten dira.  Jariaketa-xixkuak sortzen ditu.

Landare zelulen pareta zelulosikoaren sorren parte hartzen du.

 

 

via GIPHY


Sare endoplasmatiko leuna

Gantzak eta beste lipido batzu ekoizten eta jariatzen dira.

Lisosomak

Hidrolasa azidoz (pH= 5,5) beteriko xixkuak dira. Kanpotik sartu diren zenbait gai (beste xixku baten barnean) deuseztatzen dituzte. Era berean, zelularen  beraren organoxka zaharrak desegiten dituzte, haien biomolekulak berziklatuz. 

Lisosomak.

Peroxisomak

Peroxidasaz beteriko xixkuak dira (katalasa ...)

Jariaketa-xixkuak

Diktiosomatik eratortzen dira; jariaketa prozesuetan ari dira, exozitosiaren bitartez.

Bakuoloak

Zitoplasman dauden xixkuak dira, landareetan nahiko handiak izan daitezke; gordailuak dira (ura, ....). Animalietan txikiak eta oso gutxitan agertzen dira.

 

Berpasoa egiteko: Zelula eukariotoaren morfologia:

 

Jarduera 3

Inside the living cell

Zelula eukariotoa (ingeleraz).

Zelula barrutiko bidaia bat

 

3.6- Nukleoa:

 Nukleoa da zelula eukariotoen egiturarik handiena. Nukleoan dago zelularen ADN gehiengoa, informazio genetikoaren gordelekua da.

 

3.6.1- Mintz nuklearra:

Bi mintzez osatuta dago, kanpo mintza eta barne mintza. Kanpo mintza SEB-arekin lotuta dago. Kanpo eta barne mintzak nukleo-poroek zeharkatzen dute, zitoplasmarekiko komunikabideak dira eta.

 

3.6.2-Nukleoplasma:

Barne-ingurune urtsua da; nukleoplasman, oso egitura bereziak daude: Kromosomak.

Unitate morfologiko hauetan, bizidun bat eraikitzeko informazio guztia, kodetuta dago. Kromosomeek itxura harizpikaria dute.

Kromosomen osaera kimikoaADN eta proteinak.

 

Substantzia honi kromatina deitzen zaio, beraz kromosomak kromatinaz osaturik daude (ADN eta proteinak).Molekula kimiko hauen espazio-arkitektura eta zehazpenak, batxilergoko 2. mailan ikasiko dituzu.

Ondoko irudian kromosoma baten egitura ikus dezakezue:

 


 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.