| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Erreakzio kimikoak (redirected from DBH3NZ7fk)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Aldaketa Kimikoa. Erreakzio kimikoak.

Ekuazio kimikoak eta estekiometria.

 

 

 

1.- Aldaketa Kimikoa eta Aldaketa Fisikoak:

Alderaketa.

Aldaketa Fisikoak Aldaketa Kimikoak

Aldaketa fisikoetan materiaren izaera ez da aldatzen, berbera izaten jarraitzen du. Aldaketaren aurretik eta ondoren, materiak formula kimiko berbera du.

Aldaketa fisikorik ohikoenak egoera-aldaketak dira.

via GIPHY

 

Aldaketa kimikoetan materiaren izaera aldatu egiten da. Aldaketaren aurretik materiak formula kimiko jakin bat du eta aldaketaren ondoren, beste bat.

Hasierako substantziak desagertzen dira eta substantzia berriak sortzen dira. Aldaketa kimikoei erreakzio kimikoak ere esaten zaie.
Aldaketa kimikoak antzemateko ere ondoko zantzuak kontuan hartuko ditugu:
Kolore aldaketa
 Jalkinen agerpena
 Tenperatura-aldaketak
 Gas-igorketak

 

 

 

 

 

 

 

 

2.- Ezagutu behar duzun konposatu kimiko arruntak:

 

Formula

Izena

 

Egoera fisikoa giro-tenperaturan

1. Jarduera

Kalkulatu masa molarra (erne!, unitateak beti gramotan).

H2O

 

Ura

 

Likidoa

 

Hidrogeno mol bat atomo X 2 = gramo

Oxigeno mol bat atomo = 16 gramo

Uraren masa molarra = 18 gramo.

NH3

 

Amoniakoa

 

Likidoa

 

 
CO2

 

Karbono dioxidoa

 

Gasa

 

 
SO2

 

Sufre dioxidoa

 

Gasa

 

 
HCl

 

Azido klorhidrikoa

 

Likidoa (disoluziotan)

 

 
H2SO4

 

Azido sulfurikoa

 

Likidoa (disoluziotan)

 

 
NaOH

 

Sodio hidroxidoa

 

Solidoa (sosa harria).

 

 
KOH

 

Potasio hidroxidoa . Solidoa (potasa harria).

 

   
NaCl

 

Sodio kloruroa

 

Solidoa (kristal ionikoa)

 

 
CaCO3

 

Kaltzio karbonatoa

 

Solidoa

 

 
CH4

 

Metanoa

 

Gasa

 

 
C4H10

 

Butanoa

 

Gasa

 

 
C6H12O6

 

Glukosa

 

Solidoa

 

 
C2H5OH

 

Etanola

 

Likidoa

 

 

 

 

3.- Erreakzio kimikoak eta ekuazio kimikoak:

Talken teoriaren arabera erreaktiboen molekulek (hasierako substantzienak) elkarren aurka talka egin eta hausten direnean gertatzen dira erreakzio kimikoak. Talka horretan askatutako atomoak beste modu batera antolatzen dira, eta horren ondorioz, beste molekula batzuk (berriak) eratzen dira.

 

Erreaktiboak, produktuak eta erreakzio kimikoak ulertzeko jarduera eta jolasak

 

Ekuazio kimikoak erreakzioi kimikoen adierazpen sinbolikoak dira.

Jarduera 2:

Talken Teoriaren hastapenak: aldaketa kimikoetan, aktibazio egoerara iristeko eta produktuak sortu ahal izateko, bi baldintza bete behar dira:

 

1.- Erreaktiboen partikulak talkatu behar dira elkarren artean orientazio egokiarekin

 

2.- Talka kopurua (maiztasuna, talka-kopurua) eta talken energia egokia izan behar da. 

Bi baldintzak betetzen direnean, erreakzio kimikoa burutzen da eta produktuak (substantzia berriak) sortzen dira.

Jarduera 3.: Talken Teoria hobeto ulertzeko.

 

 

Talken orientazioa egokia izan behar da.

 

Talken energia nahikoa izan behar da.

 

 

 


 

 

 

 

 

Lavoisier-ren legea (Masa kontserbazioaren legea)Erreakzio kimikoetan materia ez da sortzen ez suntsitzen : aldatu egiten da. Beraz masa konstantea irauten du.

Erreaktiboen masa eta produktuen masa berdina izan behar da erreakzio kimiko guztietan.

 

Law  conservation of mass. (laborategian egitekoa).

 

 

Erreakzio kimikoak (aldaketa kimikoak) ekuazio kimikoren bitartez irudikatzen dira. Irudikapen sistema honetan zenbait arau errespetatu behar da:

Ekuazioaren ezkerraldean, erreakzionatzen duten substantzien formula kimikoak idazten dira.

Hauek dira erreaktiboak.

Tartean, gezi bat idazten da; eta eratu da/dira irakurtzen dugu.

Eskuinaldean, aldaketa kimiko honetan eratzen diren substantzien formulak idazten dira.

Hauek dira produktuak.

 

Formula bakoitzaren eskuinaldean, batzutan, egoera fisikoa ere adierazten da

(s, solidoa; l, likidoa; g, gasa).

Formula bakoitzaren ezkerraldean, koefiziente estekiometrikoa idazten da; hauda,

substantzia horren molekulek edo molek zer proportziotan hartzen duten parte erreakzioan.

 

 

Jarduera 4:

Lavoisier-ren legearen ondorio bat hau da:

erreakzio kimiko guztietan elementu bakoitzeko atomo kopuru berberak agertu behar du erreaktiboen aldean eta produktuetan.

Beraz, ekuazio kimikoak doitu edo orekatu egin behar ditugu. Nola? Koefiziente estekiometrikoak jarriz.

 

 

 

Ondoko simulagaiari eraginez, erreakzio kimiko batzuk aztertzeko aukera izango duzu.

Egin ezazu doiketa eta erreaktibo eta produktu bakoitzaren koefiziente estekiometrikoa idatzi behar duzu.

 

 

 

Jarduera 5. : Ekuazio kimikoak doitu behar duzu: 

Ekuazio kimikoen doikuntza.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.