| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Disoluzioak kontzentrazioa (redirected from DBH3NZ6fk)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Disoluzioak: disolbagarritasuna eta disoluzio baten kontzentrazioa.

Mol kontzeptua. Molaritatea.

 

 

 

1.- Disoluzioak:

Nahaste homogeneoak dira. Bi osagaiz edo gehiago osaturiko nahaste homogeneoak: proportzio handienean dagoen osagaia disolbatzailea da.

Proportzio txikienean dagoen osagaia (edo osagaiak) solutua da.

 

Eskubiko irudian, Ura da disolbatzailea eta gatz-kristal bat solutua. Ikusten denez, ur-molekuleek gatz-kristalaren ioiak inguratzen dituzte erakarpen indar elektrikoak deuseztatuz.

Ioiak (Na eta Cl) ur-molekulez inguratuta, eraikuntza solido kristalinotik ateratzen dira, disoluziora pasatuz.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Disoluzio bat deskribatzeko aldagai hauek kontuan hartu behar dugu:

a) Dentsitateadisoluzioaren masa (g-tan) / bolumen unitateka (mL). Aurreneko ikasgaietan ikasi dugun bezala.

b) Kontzentrazioa : Hau da , disoluzio kantitate jakin batean zenbat solutu dagoen adieraztea.

 

Kontzentrazioaren adierazpena

 

Azalpena

 

Nola kalkulatu?

 

Masa-ehunekoa (%-tan)

 

100g disoluziotan zenbat solutu dagoen adierazten da

 

solutuaren masa-% = (solutu-masa/disoluzio-masa)·100

 

Bolumen-ehunekoa (%-tan)

 

disoluzioaren 100 unitate-bolumetan zenbat solutu dagoen adierazten da.

 

Solutuaren bolumen-%= (solutu-bolumena/disoluzio-bolumena)·100

 

Masa-kontzentrazioa (askotan g/L)

 

Disoluzio baten bolumen-unitate bakoitzean (askotan L) zenbat solutu-masa dagoen (g-tan) adierazten da.

 

Solutuaren masa-kontz.= solutu-masa/ disoluzioaren bolumena.

 

 

c) Disolbagarritasuna : Magnitude honek disolbatzaile jakin batean disolba daitekeen gehieneko solutu kopurua adierazten du.

Solidoen disolbagarritasuna Tenperaturaren araberakoa da; tenperatura handitzen denean, disolbagarritasuna ere handitzen da, hau da bolumen berean solutuaren gramo gehiago disolba daitezke.

Disoluzio batean, tenperatura jakin batean, solutu gehiagorik disolbatu ezin dugunean, disoluzioa asea dela esango dugu.

Gasak ere disolba daitezke likidoetan, baina kasu honetan tenperatura handitzen denean gaseen disolbagarritasuna txikiagotu egiten da. Ondorioz: itsaso epeletan oxigeno disolbatu gutxiago dugu itsaso hotzetan baino.

 

 

2.- Mol kontzeptua. Molaritatea (Molartasuna):

2.1- Mol bat zer da?:

Masa neurtzeko edo objetuak (eta beste magnitudeak) zenbakitzeko unitate berri bat da. Nik esango ba nizu:

 

Ikusi ditut txakur pare bat

Honek esan nahi du bi txakur ikusi ditudala, beraz pare bat= bi gauzaki

Erosi dut dozena bat arrauts

Kasu honetan, 12 arrauts erosi ditu, beraz, dozena bat = 12 gauzaki

Errealak mol bat gol egin zion Osasuna-ri

Errealak 602214100000000000000000 gol egin dizkio Osasuna-ri

Mol bat Sodio-atomo aurkitu dut

Aurkitu ditut 602214100000000000000000 atomo (sodio).

 

Zenbaki berezi hau Avogadro-ren zenbakia (NA ) deitzen da eta gramoen eta masa atomikoaren arteko eraldaketarako erabiltzen da:


 

 

 

 

Taula periodikoan, adibidez, Sodioa-ren masa atomikoa hartzen badugu, 23ko balioa duela ikusiko dugu, baina unitateak?: 23 u edo amu (edo mau) balio du sodio-atomo bakar baten masak.

Baina atomo bat egon beharrean mol bat sodio-atomo izango bagenu, zein da mol horren masa?: 23 gramo, hau da zenbakia mantentzen da eta unitatea da aldatzen den bakarra.

Edozein elementu kimikoren mol baten masa kalkulatzeko, nahikoa izango dugu bere Z balioa gramotan adieraztearekin, jakinda masa hori Avogadro-ren zenbaki aina atomoren masa dela.

 

Eta konposatu molekular baten masa (masa molekularra) nola kalkula daiteke?: adibidez ur molekularena H2O

1.- Formula kimikoa ezagutu behar dugu: uraren kasuan, ba dakigu moekula bakoitzean oxigeno atomo bat eta bi hidrogeno atomo daudela.

2.- Atomo bakoitzaren masa atomikoa (zenbaki masikoa, A) erabiliko dugu, horrela:

 

Elementuaren masa atomikoa (zenbaki masikoa, A)

 

Atomo kopurua molekula barnean

 

Guztira (amu edo mau-tan)

 

Oxigenoa = 16

 

1

 

16 u (edo amu)

 

Hidrogenoa= 1

 

2

 

2 u

 

Ur molekula baten masa (masa molekularra)

 

  18 u

 

 

 

Masa molekularra: kalkulagaiua.


1. Jarduera: Kalkula itzazu ondoko taularen konposatu kimikoen masa molekularra eta masa molarra:

 

Konposatu molekularra

 

          Masa molekularra(molekula batena, amu edo u-etan)          

 

                          Masa molarra(mol batena, g-tan) .                           

 

Na Cl

 

   
H2O

 

   
CH4

 

   
H2SO4

 

   
CaCO3

 

   

 

 


2. Jarduera:

Kontzentrazioa (Moletan): Saia zaitez kontzentrazio desberdineko disoluzioak prestatzen.

 

 

 

 

2.2- Molaritatea (Molartasuna): (M)

Disoluzio baten kontzentrazioa adierazteko modu bat da: Disoluzioaren litrobetean dagoen solutuaren mol kopurua da.


Adibide batzu:

Disoluzioaren Molartasuna

 

Esanahia

 

Azalpena

 

Sodio kloruroaren (Cl Na) disoluzioa, 2M kontzentraziokoa.

 

Disoluzio horren litrobetean,solutuaren (Cl Na2 mol daudela esan nahi dugu.

 

Cl Na mol baten masa (masa molarra) kalkulatzen ba dugu, (35´5+ 23) disoluzioaren litrobetean soloutuaren 2·58,5 g disolbatuta daudela esan dezakegu (117 gramo).

 

Azido klorhidriko aren (H Cl) disoluzio baten kontzentrazio molarra (Molartasuna) 1,5M koa da.

 

Disoluzio honen litrobetean 1,5 mol azido klorhídriko dugula (H Cl) esan nahi dugu.

 

Beraz, litrobetean, solutuaren 54,75 gramo azido klorhídriko disolbatuta izango ditugu (1´5mol· 36,5 gramo).

 

Sodio hidroxidoaren (potasa harria)
OH Na, disoluzio baten kontzentrazioa 0,5 koa da (hau da, 0,5M).

 

5. Jarduera: Zer esan nahi du honek ?

Koadernoan erantzun behar duzu.

6. Jarduera: Zenbat gramo solutu disolbatu dugu disoluzioaren litro bakoitzean?.
Koadernoan erantzun behar duzu.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.