| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Ugalketa (redirected from DBH2NZugalketa)

Page history last edited by Imarru 7 months, 3 weeks ago

Ugal-funtzioa bizidunetan

 

 

1.- Ugalketa kontzeptua:

Edozein espezieren biziraupena bermatzeko, ezinbestekoa da banakoak ugaltzea, hildakoak ordez ditzaten.

Ugalketa kontzeptua: edozein espezietako banakoek beren antzeko beste banako batzuk sortzen dituzten funtzioa da; hau da gurasoek ondorengoak sortzeari deitzen zaio ugalketa.

Bi ugalketa mota bereizten dira:

Ugalketa asexuala: Banako edo guraso bakar batek parte hartzen du, eta hark beste banako bat sortzen du. Horrela ugaltzen dira algak, onddoak, protozooak eta zenbait landare eta animalia.

Ugalketa sexuala: Bi banako edo guraso aritzen dira prozesu honetan. Hauek, bien karaktere-nahasketa bat duten beste banako batzuk sortzen dituzte. Izaki bizidun zelulanitzak ugaltzen dira horrela.

 

2.- Bizi zikloa edo ziklo biologikoa:

Organismoek, haien bizitza osoan igarotzen dituzten aldiak Ziklo biologikoa edo Bizi zikloa deitzen da.

Ziklo biologikoek ondoko elementu edo zatiak izaten dituzte:

 

a) Ugalketa: Fase honetan, organismoak zelula berezi bat edo zelula multzo bat sortzen ditu (ugal-zelulak). Ugalketa prozesuan parte hartuko duten zelulak dira, eta horietatik beste banako bat sortuko da. Banako berriaren lehenengo zelulak, zigoto izena du eta bere baitan elkartzen dira gurasoen karaktereak nahasian.

b) Enbrioi-garapena: Zigoto zelulatik, zatiketa zelular ugari direla medio, banako oso bat sortzera doan fasea da.

c) Hazkuntza fasea: Fase honetan banakoa helduz doa eta gorputza hazio egiten zaio. Bukaeran, organismoak behin betiko neurria hartzen du eta bere espezieko helduek dituzten karaktereak ere.

 

 

3.- Animalien Ugaltze-funtzioa:

3.1- Ugalketa

3.1.1- Ugalketa asexuala animalietan: Animalietan, oso gutxitan gertatzen da ugalketa mota hau; animaliarik bakunenetan eta eboluzio-maila txikienekoak soilik ugaltzen dira horrela. Sexu gabe (hau da, prozesuan, banako bakar batek parte hartzen du) ugaltzen diren animalietan bi prozesu desberdin hauek burutzen dira:

a) Zatiketa:

Banakoaren gorputza bi zatitan edo gehiagotan hausten da eta zati horietako bakoitzetik ondorengo bat sortzen da.

Horrela ugaltzen dira zelenteratuak (anemonak) eta harrak (lur zizare batzuk, planariak ...). Irudian Planaria baten zatiketa bidezko ugalketa: gorputzaren zati bakoitzak banako oso bat osatzeko gaitasuna du.


 

Itsas izarrak eta beste animalia batzuk, sexuzko ugalketa egiten badute ere, gai dira ustekabean galdutako gorputzaren atalen bat berriro eratzeko.

Prozesu hau, birsorkuntza deitzen da (Irudian, itsas izarraren birsorkuntza).

b) Gemazioa:

Animaliari koskor edo ernamuin bat ateratzen zaio gorputzean, beranduago koskor hori bereizi egiten da eta hartatik banako heldu bat sortzen da. Adibidez, horrela gertatzen da ur gezatako Hydra-tan (ondoko irudian).

Beste izaki bizidun batzuetan, koskorrrak ez dira bereizten eta jatorrizko organismoari lotuta mantentzen dira koloniak eratuz.

 

3.1.2- Ugalketa sexuala animalietan:

Animalien sexu bidezko ugalketan sexu desberdineko bi banako behar dira, banako arra eta banako emea.

Arrek nahiz emeek ugalketarako organo berezituak garatzen dituzte:

Arretan, organo berezitua horiek testikuluak deitzen dira. Organo hauetan sortzen dira arraren ugal-zelulak, espermatozitoak.

Emeetan, organo berezituak obulutegiak deitzen dira eta bertan sortzen diren emearen ugal-zelulak obuluak dira.

Bideo honetan, Gizakiaren ugal aparatuaren deskribapena ikus dezakegu. Dena den, DBH 3. mailan, Giza ugalketa sakonago landuko dugu.


 

Espezie batzuetan, banako bakoitzak ugal-organo (edo gonada) bakar bat dauka, arrarena edo emearena; espezie hauek sexubakarrak dira.

Beste espezie batzuetan, aldiz, banako berean bi gonadak garatzen dira; espezie hermafroditak dira (barraskiloak, izainak, lur-zizareak ...).

Dena den, hermafroditen kasu gehiengoetan, banako berean organo arra eta emea badaude ere, ernalketa gurutzatua izaten da, eta oso gutxitan gertatzen da autoernalketa (obuluak banako beraren espermatozitoekin ernaltzea).

 

3.2- Ernalketa:

Obulu bat eta espermatozoide bat elkartu eta bakoitzaren nukleoek bat egiteari deitzen zaio ernalketa. Ernalketaren ondorioz, obozelula edo zigoto bat sortzen da, banako berri baten lehenengo zelula da. Zigotoaren nukleoan, arraren eta emearen informazioa gordeta dago, nahastuta.


3.3- Enbrioi-garapena:

Zigotoa sortzen denetik banakoa jaio bitarteko fasea da.

Ernalketa eta enbrioi garapena non gertatzen diren arabera, hiru ugalketa mota bereizten dira:

 

Obiparoak:

Enbrioia amaren gorputzetik kanpo garatzen da, arrautzan hain zuzen ere, eta han dauden elikagaiez elikatzen da.

 

Adibideak: arrain gehienak, narrasti eta hegazti gehienak.

 

Bibiparoak:

Enbrioia amaren gorputzaren barnean garatzen da, umetokia edo utero izeneko organo baten barnean; amak, enbrioia elikatu eta babesten du.

Amaren eta enbrioiaren gorputzen artean, lotura edo zubi bat eratzen da: plazenta.


Adibideak: ugaztunak.

 

Obobibiparoak:

Enbrioia amaren gorputzaren barnean garatzen da; amak, babesa ematen dio baina mantenugaiak (enbrioiaren elika-funtzioa) arrautzako gordekinetatik lortzen ditu.

 

Ez dago plazentarik, amaren eta enbrioiaren lotura zuzenarik. Adibideak: marrazo eta mantoideo batzuk (ikusi ondoko bideoa); suge eta musker batzuk.

 


 

Enbrioi-garapeneko prozesuaren bukaeran, eklosioa gertatzen da obiparo eta obobibiparoetan. Eklosioa da arrautzetik ateratzea; obobibiparoetan, eklosioa gorputzaren barnean gertatzen da eta amaren gorputzetik kumeak "bizirik" ateratzen dira, aurreko marrazoaren kasuan ikusi dugun bezala.

Bibiparoetan, enbrioi-garapenaren bukaeran erditzea gertatzen da.

 

 

3.4- Enbrioi-aldiaren osteko garapena:

Enbrioi-aldiaren osteko garapena deritzo banakoa jaiotzen denetik heldu bihurtu eta ugaltzeko gaitasuna lortu bitarteko prozesuari.

Bi motatakoa izan daiteke:

a) Zuzena: Kumeek jaiotakoan helduen antza dute; beraz, garapen fase hau haztean baino ez datza.

b) Zeharkoa: Kumeak (larbak) garapen fasea bukatu gabe jaiotzen dira eta haien itxura eta portaera helduen itxuren eta portaeren oso bestelakoak dira. Larba egoeratik helduen gaitasuna eta itxura lortzeko Metamorfosia izeneko prozesua burutu behar dute. Metamorfosiaren konplexutasun mailaren arabera, bi kasu bereizten dira: Metamorfosi bakuna eta Metamorfosia konplexua.

Irudia: ZUBIA Santillana

 

 

4.- Landareen Ugaltze-funtzioa:

4.1- Ugalketa asexuala landareetan:

Ugalketa asexuala ohikoagoa da landareetan animalietan baino. Ugalketa sexualarekin alderatuta, zenbait exberdintasun bereiz daiteke:

a) ugalketa asexualak, energia gutxiago kontsumitzen du

b) prozesu sinpleagoa izaten da (ugalketa sexuala baino)

c) ingurugiro baldintzak (baldintza klimatikoak, hezetasuna...) onak direnean maiz erabiltzen den ugaltze prozesua da.

d) Indibiduo bakar bat behar dugu (ez bi), eta hortik sortzen diren landare berriak, gurasoekiko berdin berdinak dira; ugalketa asexualak ez du bultzatzen biodibertsitatea.  

 

Landareen ugalketa asexuala

 

a) Ugalketa begetatiboa:

                                                                                                   Estoloiak, herrestadarrak                                                                   Erraboilak                                                   Tuberkuluak

 

 

 

b) Esporak bidezko ugalketa:

Esporak, ugalketa asexuala burutzeko zelula bereziak dira. Baldintzak egokiak direnean (tenperatura, hezetasuna ...) espora batetik banako oso bat era daiteke, inolako beste zelula batzuekin elkartu gabe, ez dago ernalketarik. Adibideak, goroldioak eta iratzeak.

 

 

4.2- Ugalketa sexuala landareetan:

Landare Angiospermoen ( goi mailako landareak, loredunak) ugalketa soilik aztertuko dugu maila honetan (Gimnospermoen ugalketa, goroldioak eta iratzeak, 2.6 unitate didaktikoan landuko dugu):

 

Landareen ugalketa sexuala

 

 

AngiospermakBizi zikloa (Gametofitoa, hau da gametoak egiten dituen "gorputza" edo organismo-fasea nagusia da)

 

 


 

 

 

 


 

Polinizazioa:

Angiosperma eta landare loredunen ugalketa-prozesuko aldi bat da, non estamineetako polena karpelora sartu eta loreko obuluak ernaltzeko prozesua da.

Horren ondorioz, fruitua eta haziak sortuko dira, ernatu ondoren landare berriak sortuko dituztenak.   

 

 

 

Polinizazio motak (bideoa, euskeraz)

 

 

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.