| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Nutrizioa (redirected from DBH2NZnutrizioa)

Page history last edited by Imarru 7 months, 3 weeks ago

Nutrizio-funtzioa bizidunetan.

 

 

1.- Nutrizio-funtzioa :

1.1- Nutrizio-funtzioa eta digestioa :

Nutrizioa deritzo izaki bizidunek kanpotik substantziak hartzeko eta substantzia horiek berezko materia eta energia bihurtzeko egiten dituzten prozesuei.

1.1.1- Animalietan, elikagaiak hartu ondoren (elikadura), prozesu hauek burutzen dira:

 

Nutrizio-funtzioaren atalak:

 

a) Digestio-prozesua :

Elikagaiak substantzia bakunagoak bihurtu eta gero zirkulazio sistemara eramatea.

Digestio edo Liseri aparatu bat behar dugu.

 

b) Gas-trukea: kanpotik oxigenoa hartu, mitokondrioetara eramateko.

 

Arnas-aparatu bat behar dugu

 

c) Garraioa:

Zirkulazio aparatua egiten du, zelula guztietara,

gasak eta mantenugaiak eramaten dizkie; hondakinak ere garraiatzen ditu.

Zirkulazio-sistema bat behar dugu

 

d) Metabolismoa:

Zeluletan sartzen diren mantenugaiak erabili, egiturak

eratzeko eta beharrezko energia lortzeko.

Prozesu hau guztiek metabolismoa osatzen dute, eta , gehiengoa, zelula barnean garatzen da..

e) Iraizketa:

Metabolismoan sortutako hondakin-substantziak kanporatzea.

Iraitz-aparatuak egiten du garbiketa lan hau..

Iraizketa-sistema bat behar dugu.

 


 

Animali ornodunetan, aurreko taulan ikusten diren 4 elementuak behar diraDigestio aparatu bat, zirkulazio sistema bat, arnas aparatu bat eta iraiz aparatu bat (Gizakia, adibide bezala erabili dugu. DBH 3.mailan, gizakiaren aparatu eta sistema horiek sakonago landuko ditugu).

 

 

Animali ornogabeetan, askotan, nutrizio funtzioak ez du behar elementu hori guztiak edo behar izanez gero, sinpleagoak dira ( adibidez, gas-trukea, larruazalaren bitartez egiten da zizare askotan, ez dago beste arnas-aparaturik ).

Ornogabeetan, digestio aparatuak bi motatan bereizten dira: zorro itxurakoak eta hodi itxurakoak.

 

 

1.1.2- Arnasketa animalietan, estrategia desberdinak:

Zelularen barnean, mitokondrioetan, mantenugaiak oxigenoarekin "erretzen" ditugu (arnasketa zelularra), energia eskuratzeko.

Oxigenoa kanpo-ingurunetik lortzen da, atmosferatik edo uretan disolbatuta dagoena; kanpo-ingurunera ere botatzen dugu arnasketa zelularrean sortzen den CO2 .

Gas-truke hori arnas aparatuan egiten da.

Bizidun zelulabakarrek eta zelula gutxi duten zelulanitzek, zuzenean hartzen dute oxigenoa atmosferatik, mintz zelularraren zeharko barreiaduraz.

Baina animalia gehiengoek, organo eta sistema konplexuak eratu behar izan dituzte gorputzaren atal eta zelula guztietara oxigenoa eramateko, eta gero CO2-a kanporatzeko.

Lau arnasketa mota dituzte animaliek: larruazal-arnasketa, brankia-arnasketa, trakea arnasketa eta birika arnasketa.

Arnas aparatu desberdinen "organo eta funtzionamendu "desberdinak:

 


 

Arnasketa-estrategia desberdinak iruditan laburtuta:

 

 

Eta azkenik, Birika-arnasketa ere, ornodunen talde hauetan alderatuta: narrastiak, hegaztiak, ugaztunak. Ikusten denez, zorroaren konplexutasuna eta adarkatze maila areagotuz doa.


 

1.1.3- Zirkulazio sistema:

Zirkulazio sistema motak: Zirkulazio sistema irekiazirkulazio sistema itxia (bakuna, zirkuito bakar batekin edo bikoitza, zirkuitu nagusi eta birika zirkuituekin).

(Irudien iturria ANAYA).

 

Zirkulazio sistema irekia:

 

Zirkulazio sistema itxia

 

Zirkulazio sistema itxia bakuna (zirkuitu bakarrekoak)

 


Zirkulazio sistema itxia bikoitza (bi zirkuituekin: birika zirkulazioa eta zirkulazuio orokorra)

 


 

Bihotzaren eboluzioa, ornodunetan:


 

Zirkulazio-aparatuaren funtzioak (Giza zirkulazio aparatua):


 

Jarduera: Aurreko atalen informaziaz baliatuta saia zaitez betetzen ondoko taularen hutsuneak:

 

  Arnas aparatuaren deskribapena (organoen izenak, funtzionamendua ......)

 

Zirkulazio sistemaren (sistema itxia ala irekia?. Nolako bihotza? ....)

 

arrainak

   

anfibioak

   

narrastiak

   

ugaztunak

   

 

 

1.2- Nutrizioa Landareetan: prozesu hauek egiten dituzte nutrizioan.

 

Irudia: ZUBIA Santillana.

 

a) Sustraien bidez, mantenu-gai ez

organikoak xurgatzen dituzte ; hots, ura eta

mineralak.


 

b) Hodietan zeharko garraioa, organo berdeetaraino (hostoetara)

mantenugai ez-organikoak garraiatzea.


c) Transpirazioa: landareen hostoetan  zehar , sustraieek ixurgatutako ura, hosto barnetik atmosferara pasatzea lurrin bezala

Uraren egoera aldaketa zuzena (ur likidoa lurzorutik atmosferara zuzenki pasatzea) ebaporazioa  deitzen da.

Bi prozesu hauen jarduera batuari  ebapotranspirazioa deitzen zaio.

 

 

d) Gas-trukea: hostoen estomen bidez.

Estomak (stomata) dira, hostoen itzalaldean dauden zulo txikiak, gas-trukea egin ahal izateko.

 


 

e) Fotosintesia: Argi-energia, CO2 eta ura erabiliz, gai organikoak sortzea (kloroplastoetan), karbohidratoak kasu. Oxigenoa, prozesu honen hondar bezala askatzen da atmosferara.

f) Metabolismoa: fotosintesiaren bidez lortutako

konposatu organikoak zelulek erabiltzen dituzte, energia lortzeko, eta konposatu propioak (berezkoak) sortzeko. Prozesu kimiko guzti hauek metabolismoa osatzen dute.

 


Nutrizio funtzioa landareetan:

 

Landareen nutrizioa funtzioa

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.