| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH2NZbizidunak

Page history last edited by Imarru 7 months, 3 weeks ago

Izaki bizidunak eta bizi funtzioak.

Nolakoak dira zelulak?

  

 

1.- Izaki bizidunak eta bizi funtzioak :

1.1- Zer da bizidun bat?: Bizi-funtzio guztiak egin ditzakeen izakia.

Eta zeintzuk dira funtzio horiek?: ikusi 2. atala orrialde honetan bertan.

 

1.2- Izaki bizidun guztiok, salbuespenarik gabe, zelulaz osaturik daudezelula da bizia duen unitaterik sinpleena.

 

1.3- Bizidun batzuk zelula bakar batez osaturik daudezelulabakarrak.

Beste batzuk, aldiz, zelula asko dituzte: zelulanitzak.

 

1.4- Bizidun zelulanitzak, antolaketa maila desberdinetan antolaturik daude:

maila molekularra:

bizidunon molekula kimikoak, biomolekulak deitzen dira. Mota hauetan sailkatzen dira:

Gluzidoakproteinaklipidoak ..

Maila molekularra ez da maila bizia, molekulak ez daude bizirik.

maila zelularra:

biomolekulaz, zelulak osatzen dira; lehenengo maila bizia da. Zelula egitura bizia da.

ehunak: funtzio berdineko zelulak elkartuz, ehunak sortzen dira (giharre ehuna, gantz ehuna, nerbio ehuna ..)

organoak,sistemak eta aparatuak:

ehunak elkartzetik, organoak eta sistema desberdinak sortzen dira (zirkulazio sistema, arnas aparatua, ugal-aparatua).

Organo, sistema eta aparatu hauen bitartez, bizidunon funtzioak (bizi-funtzioak) burutzen dira.

maila indibiduala:

sistema eta aparatu guztiak, indarrean, funtzio guztiak ongi egiten direnean, indibiduoa (banakoa) osatzen da.

2.- Bizi funtzioak:

Bizidunok elikatu egiten gara, airea hartzen dugu, hondakin-substantziak askatzen dugu, inguruneko aldaketak hautematen ditugu, hazi eta ugaldu egiten gara ... Funtzio horiei guztiei bizi funtzioak deitzen diegu.

A) Nutrizio funtzioaHelburua da, bizidunok behar dugun materia (atomoak) eta energía lortzea. Funtzio honen barne, zenbait prozesu burutzen dugu: arnasketa, hondakin-substantziak kanporatzea ....

 

B) Harreman edo Erlazio-funtzioa:Urrats haune bidez burutzen dugu funtzio hau:
 1.- Informazioa hartzea gorputz barrutik (buruko mina adibidez) edo kanpotik (gozotegi baten usaina, adibidez)
2.- Hartutako informazioa lantzea.
3.- Dagokion erantzuna prestyatzea.
4.- Erantzuna ematea; erantzunak beti izaten dira bi motakoak, mugimedu bat edo/eta jariaketa bat (adibidez gozokien usainari erantzuten diogu aho barrunbean listua jariatuz).

 

C) Ugal-funtzioa.
Helburua da espezie bereko banako anitzak sortzea, BIZIA iraun dezan.

 

 

 

3.- Nolakoa da zelula bizia?:

 

3.1.- Teoria Zelularra ezagutu behar duzue: Teoria honen arabera, Zelula:

Unitate anatomikoada: Bizidun guztiak zelulaz osaturik daude.

 

Unitate fisiologikoa:Zelulak bizirik irauteko beharrezkoak diren prozesu guztiak egin ditzake (elikatu, ingurumenarekin erlazionatu eta ugaldu egiten dute).

 

Unitate genetikoa: Zelula guztiak beste zelula batetik sortuak dira.

 

 

3.2- Zelulen egitura : Zelula guztiek oinarrizko hiru egitura dituzte, mintz plasmatikoa, zitoplasma eta material genetikoa (molekula kimiko harizpikariak, ADN-a).

a) Mintz plasmatikoa: zelula oso-osorik estaltzen duen mintz mehea da. Substantzia-igarotzea erregulatzen du (sarrera eta irteera guztiak).

b) Zitoplasma: Zelularen barnealdea da. Han daude organuluak, hots, funtzio zelularrak betetzen dituzten egiturak. Organuluen artean, mitokondrioa eta kloroplastoa ezagutu behar duzue. (ikusi beheko taulan, irudiak eta bakoitzaren funtzioak).

c) Material genetikoa: Zelularen funtzionamendua kontrolatzen eta erregulatzen duen molekula multzoa da; molekula harizpikari hauetan, zelulak behar duen informazio guztia, kodetuta, aurkitzen da.

Ondoko esteketan, irudi bizien bitartez, egitura zelularrak ezagutzeko aukera desberdin batzu dituzue:

 

Tamaina txikiko gauzak neurtzeko unitateak eta tamaina erlatiboa:

Jarduera 1. : How big is a ...?

NanómetroMikrometromilímetro eta metro-aren arteko baliakidetza ezagutu behar duzu.

 

 

Diseinu zelularrak: morfologia zelularra.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4. - Bizi funtzioak: Nutrizio funtzioa. Nutrizio zelularra:

Terminu hauek ezagutu eta ulertu behar dugu: AutotrofoaHeterotrofoaAnabolismoaKatabolismoaArnasketa zelularra eta Fotosintesia.

Zeluleek, energia eta materia behar dute, bizirik irauteko eta beste funtzioak (ugalketa, erlazio-funtzioa, hazkundea ...) egin ahal izateko.

Energia eta materia nola lortzen duten arabera, hau da Nutrizio-funtzioa nola egiten duten arabera, zelula biziak eta bizidunak bi motetan bereizten dira:

 

Nutrizio zelular motak:

Autotrofoak: bizidun autotrofoeek (landareak ...), fotosintesia egiten dute; karbonoa, CO2 atmosferikotik hartzen dute (hostoetatik) eta beste elementu kimikoak (N, P, S, Ca, K ...) lurzorutik hartzen dute disoluziotan, sustraieen bitartez.


Zelula autotrofoak, berezko molekula organikoak egiteko gai dira, kanpotik zenbait substantzia ez-organiko bakun hartuz.

Ez dute beste bizidunen biomasaren karbonoa erabiltzen, CO2 atmosferikoaren karbono atomoak hartzen dute eta, karbono iturri bezala.

 

Argia da energia iturria.
Energia honekin eta elementu kimiko horiekin, molekula konplexuak, hau da biomasa berria eratzen dute (proteinak, gluzidoak ..).
Molekula organiko konplexuak egiteari Anabolismoa deitzen zaio.

Fotosintesiakloroplastoen barnean egiten da. Kloroplastoetan prozesu anaboliko ugari burutzen dira.



Heterotrofak: ezin dute fotosintesia egin. Materia lortzen dute beste organismoen (beste biziduneen) biomasatik; besteen biomolekula konplexuak hartzen dituzte eta abiapuntu horretik eratzen dute biomasa propioa (adibidez, animaliak). Hau egiteko energia, besteen biomasaren zati bat erretzetik (oxigenoa behar dute, errekuntza hauek burutzeko).


 

Materia iturria: beste biziduneen biomasa (atomoak eta molekulak).

Energia: besteen biomasa "erretzen dute", oxigenoa kontsumituz eta energia eta CO2-a askatuz.

 

Biomolekula konplexuen errekuntza-erreakzio multzoa (energia sortzeko) Katabolismoa deitzen da.

Errekuntza hau, mitokondrioetan egiten da. Prozesu hauek, prozesu katabolikoak deitzen dira


.

 

Zer da Fotosintesia?:

Fotosintesi deritzo Eguzkiaren argia energia-iturri bezala erabiliz, substantzia ez-organiko bakunak (ura, CO2, gatz mineralak..) substantzia organiko (konplexuagoak: gluzidoak, proteinak ...) bihurtzeko prozesuari.

 

Landare zelulen kloroplastoetan burutzen da prozesu hau, eta nagusi, prozesu anabolikoak dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Jarduera 2.

Ezkerreko irudia behatu ondoren, ondoko galdereei erantzungo diezu:

1.- Zer da Fotosintesi prozesuan kontsumitzen dena?

2.- Zer da ekoizten dena?

3.- Eta eskubiko irudian, arnasketa zelularreko prozesuan, zer da kontsumitzen dana eta zer da sortzen dena?



Zer da Arnasketa zelularra? :

Zenbait substantzia organiko (gluzidoak, lipidoak ...) erabat degradatzeari molekula ez-organiko sinpleago (adibidez, CO2 ) bihurtuz, energia askatzeko eta aprobetzatzeko helburuarekin.

 

Zitoplasman dauden Mitokondrioetan burutzen da prozesu hau, eta nagusi, prozesu katabolikoak dira.

 

 

 

 

 

Jarduera 2 egin ondoren, hiru video hauek ikusi behar duzu: (Ikusteko ezinbestekoa )

 

Bideoak

 
 

 

Zelula barrutiko pasealdi birtuala.
Animali eta landare zelula eukariotoak

 

 

5.- Bizi funtzioak: Ugal-funtzioa.Organismoen ugalketa :

Zelula gehienak, egoera egokian izandakoan, ugaldu egiten dira; hau da, zelula umeak sortzen dituzte.

Organismo zelulabakarretan, zelula-zatiketaren ondorioz beste banako batzuk sortzen dira, denak ere gurasoen berdin berdinak, eta horrela populazioa (banako kopurua) handitu egiten da.

Organismo zelulanitzetan, zelula-zatiketaren ondorioz organismoaren zelula kopurua handitzen da, banakoaren gorputzaren tamaina handitu edo, bestela galduta edo hondatuta zeukan atalen bat berritu edo konpondu egiten da.

 

5.1- Organismoen ugalketa asexuala::

Prozesu laburragoa eta energetikoki merkeagoa, ugalketa sexuala baino. Baina, horrela sortzen diren organismo berriak aurreko belaunadiaren organismoak bezalakoak dira. Banako bakar bat hartzen du parte eta ez du balio ondorengoen biodibertsitatea handitzeko.

Zelula-zatiketa motak: Zelula umeen kopurua eta neurria kontuan hartuz, lau zelula-zatiketa mota bereizten dira.

Organismo bakar batek parte hartzen du; zelula mota eta ADN iturri bakarrak hartzen du parte, eta ondorengo guztiak berdinak dira, informazio genetiko bera dute. Ez dago gametorik (zelula espezializatu mota bat).

 

 Erdibiketa


Esporulazioa 

Gemazioa 

 

Eszisioa edo zatiketa (bideoanPlanaria zizareazatitzen da eta osoa bersortzen da zati bakoitzatik)

 



 

5.2- Organismoen ugalketa sexuala:Bi organismo desberdinen zelulek hartzen dute parte; bi ADN iturri desberdin erabiltzen dira eta ondorengoei bi iturri hauen nahasturak pasatzen zaizkie.

Gameto izeneko zelula espezializatuak erabiltzen dira, zelula haploideak dira, meiosiaren emaitzak (meiosia da zatiketa zelular mota berezi bat).

Gameto emea obulu deitzen da eta gameto arra espermatozoide edo espermatozitoa da.
Ugalketa sexualaren bitartez, biodibertsitatea sustatzen da, beti ondorengoengan “ karaktereen konbinaketa berriak” agertzen baitira.

Gametoak dira protagonistak eta hauek sortzeko meiosi prozesua burutu behar dugu.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.