| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

EkosistemakDBH2 (redirected from DBH2NZekosistemak)

Page history last edited by Imarru 1 month, 2 weeks ago

Biosfera, Ekosfera eta Ekosistemak.

 

 

1.- Sarrera:

Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari Biosfera deritzo.

Ekosistema: elementu hauek osatzen dute Ekosistema:

a) leku jakin batean bizi diren izaki bizidunek

b) bizitoki fisikoaren ezaugarriak (ezaugarri fisikoak, kimikoak, klimatikoak ....) eta

c) bizitokiaren eta organismoen arteko harremanek.

Ekosfera: gure planetako Ekosistema guztien multzoa da. Ekosferaren "zati" bizia, Biosfera da.

 

2.- Ekosistemen osagaiak:

2.1- Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko, geografiko, klimatiko ... guztiak.

2.2- Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa da.

2.3- Biotopoaren eta Biozenosiaren harremanak; harreman hauek ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute.


 

 

Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da. Habitat batzu: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra .... Txoko ekologikoa: Espezie batek ekosistema batean burutzen duen eginkizuna, ofizioa edo ogibidea. Txoko ekologiko batzu: ekoizleak, kontsumitzaileak, deskonposatzaileak ...

 

 

 

 

3.- Materia eta energia ekosistemetan:

Ekosistemetan, materia zikloki dabil, behin eta berriro, atomo berak erabil daitezke bizidunen gorputzak eraikitzeko. Materiaren zirkulazioa ziklikoa da Energia ren zirkulazioa ekosistemetan irekia da, ez da ziklikoa. Energia ez da berziklatzen. Landarei esker sartzen da, txoko ekologiko batetik bestera pasatzen da eta bero bezala, galtzen da, ekosistema baten puntu guztietatik.

 

Ekosistemetan, materiaren zirkulazioa ziklikoa da; irudi honetan, karbonoaren zikloa ikus daiteke (sarrerak, irteerak eta zikloa nola ixten den egiaztatu behar duzu):

Bizidunok behar ditugun beste elementuak (P, N, S ...) antzeko zikloak eratzen dituzte, Naturan.

Ekosistema batean sartzen den energia-fluxua fotosintesiaren bitartez sartzen da eta ekoizleek egiten dute lan hau. Ekoizleek eguzki-energia materia organiko berri bihurtzen dute; materia organiko berri hau, beste txoko ekologikoetara pasako da; energia-fluxuak ekosistema osoa zeharkatzen du, ez da ziklikoa.

Energia sartzen da ekoizleetatik eta ateratzen da beste maila guztietatik, gehiengoa bero bezala (atmosferara transferitzen dena) eta ez da itzuliko. Energia ez da birziklatzen ekosistemetan.

Materia, aldiz, birziklatzen da, ez da galtzen, modu ziklikoan ibiltzen da ekosistemetan. Ekoizleak nahiz kontsumitzaileak hiltzen direnean, deskonposatzaileek berauen materia lurzoruetara pasarazten dute eta lurzorutatik berriro ekoizleengana.

 

 

3.1- Txoko ekologikoak : Txoko ekologikoak edo bizidunok burutzen ditugun ofizioak, ekosistemetan:

Materia eta energiaren erabileraren arabera, bizidunok ofizio edo txoko ekologiko desberdinak izaten ditugu ekosistemetan. Ofizio edo txoko ekologikoak hauek dira: (88.)

a) Ekoizleak: Hartzen dute karbono dioxido atmosferikoa, lurzorutik beste elementu kimiko batzu (N, P, S ..) eta eguzkitik iristen den argi-energia; hau guztiarekin, gorputzen materia organiko berria eraikitzen dute (ekoizten dute).

b) Kontsumitzaileak: Besteen gorputzeen materia organikoz elikatzen direnak.

 


c) Deskonposatzaileak: Gorputzeen materia organikoa deskonposatuz elikatzen direnak. Deskonposizioaren ondorioz, materia berriro lurzorua pasatzen da eta handik beste ekoizleek hartuko dute, horrela materiaren zikloa itxiko da.

Ondoko irudian, ekosistema baten elementu guztiak, elkarekintzetan ikus ditzakezue:

 

Clik esteka honetan mapa elkarreragilean sartzeko

 

 


 


"Ofizio" edo ogibide desberdin hau guztiak (Txoko ekologiko desberdinak) kontutan hartuta, ekosistemetan harreman bereziak sortzen dira biziduneen artean:

  

3.2Harreman trofikoak. (Kate trofikoak eta piramide trofikoak).

 

Eskubiko irudian, kate trofiko bat ikus dezakegu. Demagun zuk txekor-txuleta bat bazkaldu duzula; irudi hau eredutzat jota, o

sa ezazu "zure kate trofikoa" ahalik eta elementu gehienekin.

 

 

 

 

 

4.- Piramide ekologikoak edo trofikoak: materiaren zirkulazio ziklikoa eta energiaren fluxua irudikapen-sistema.

Ekosistema baten maila trofiko desberdinen arteko harremanak eskematikoki irudikatzeko erabiltzen diren irudiak dira; altuera egonkorreko laukizuzenak erabiltzen dira, gainjarrita, berauen zabalera hautatutako aldagaiarekiko proportzionalak izaten dira.

 

 

 

Energia-ko piramideak: Maila trofiko bakoitzaren edukin energetikoa adierazten dute, adibidez gr/m2·egun neurri unitateetan, horregatik ekoizpen-piramideak ere deitzen dira. 


Biomasa-ko piramideak: Maila trofiko bakoitzean pilatu den biomasa adieratzen dute, Materia Organikoaren pisu lehorra edo bere baliokide energetikoa adierazten dituzte:gr/ m2 -tan adibidez, maila trofiko bakoitzean.

Zenbaki-ko piramideak: Maila trofiko bakoitzean dagoen banako kopurua, azalera edo bolumen unitateka. Piramide hauek ez dute oso informazio baliogarririk ematen; oso gutxitan erabiltzen dira. Bizkarroiak kontuan hartzen direnean, beti alderantzizko piramideak sortzen dira. Bataz beste, maila trofiko batetik ondorengora pasatzen den energía %10-koa besterik ez da izaten, arnasketa zelularreko prozesuetan eta gorotzetan eta hondakin biologikoetan energia asko galtzen baita

 

 

 

5.- Harreman biotikoak:

5.1- Harreman intraespezifikoa: espezie bereko indibiduoen artekoak

Animalia taldekoien asoziazioa

Elkarri laguntzeko asmoz (elkar babesteko, elikagaiak bilatzeko, bidaiak egiteko ...), denbora epe gutxi-asko luzean elkarrekin bizi diren banakoen taldeak, ahadieak edo ez.

 


Adibideak: hegazti multzo bat, migratzean.

Koloniak

Guraso bakar beretik sortutako banakoen taldeak, sortu eta gero ere elkarrekin bizitzen jarraitzen dutenak.

 


Adibidez, koralak.

 

Animalia sozialen asoziazioak

Egitura hierarkikoa eta lana banatuta duten banakoen taldeak. Taldeko bertako banakoen anatomía eta fisiología-desberdintasunak izaten dituzte, funtzioaren arabera.

 


Adibidez, erletoki bat. Eme-langileek, erreginak, eta arrek, funtzio desberdinak burutzen dituzte eta anatomia eta fisiologia-desberdintasunak dituzte.

 

Familiak

Elakarren ahaide izanik, ugaltzeko eta kumeak babesteko elkarrekin bizi diren banakoen taldeak.


Adibidez, lemureak, txinpanzeak ...

 

 

5.2- Harreman interespezifikoak: espezie desberdinen artekoak.

 

 

Taula honetan, (+) ikurrak espezie batek onura atera duela adierazten du; (-) ikurrak espezie bat erlazioan kaltetua suertatu dela esan nahi du eta azkenik, (0) erlazio neutroa adierazten du, hau da espezieak ez du ez kalte ez onurarik hartu.

 

 

6.- Lehorreko eta uretako ekosistemak:

6.1- Biomak:

Biomak antzeko ezaugarri ekologiko eta klimatiko dituzten area geografiko handiak dira. Biomak sailkatzeko irizpide nagusietakoa baldintza klimatikoak dira, faktore horrek eragin sendoa baitu toki batean bizi diren izaki bizidunen ezaugarrietan. Bioma bakoitzak landare, animalia, lurzoru eta mota homogeneoak izan ohi ditu.

Errealitatean, oso eskala handiko ekosistemak dira (paisaia unitateak). Sailkatzerakoan erabiltzen den zehazmenaren arabera, 9-tik 20-ra bitarteko bioma desberdinak bereiz daitezke. Hauek dira ezazgunenak:

 

a) Tundra:

Zuhaitzentzako udak hotz eta laburregiak diren lekuetan hedatzen da tundra. Oihan borealen iparrera, 65°ko latitudetik gora, Alaska, Kanada, Eskandinavia, Errusia eta Siberiako iparraldeetan tundra artikoa dugu; horrez gain, munduko goi-mendietan barreiatuta, zuhaitz-mugaz gaindik, tundra alpetarrak daude, eta Hego Hemisferioan ere tundra txikiak ditugu Antartikaren ertzean, Suaren Lurraldean, eta zenbait irlatan sakabanatuta.

Baldintza hotzetan hezetasun gutxi du eguratsak eta prezipitazio gutxi izan ohi da, 250 mm-tik beherakoa.

 

Leku idorrenetan izan ezik, neguan botatako elurra udaberrian kolpez urtzen da, lurra erabat putzuz betez.

Horrez gain, lurzorua izoztuta egoten da, udako eguzki ahulak apenas baitu indarrik lurrazala zentimetro gutxi batzuetan urtzeko: aitzur batekin zulatzen hasiz gero, segituan topatuko dugu izotz-geruza bat, zenbaitetan oso sakona izan daitekeena.

 

Lurpeko izotz-geruza horri permafrost deritzo, eta tundra artikoko bizia baldintzatzen du: landareek ezin dute sustrairik hedatu (landaren gehienak, likenak eta goroldioak izaten dira), animaliek ezin dute habia sakonik egin eta tundra guztiz putzututa dago.

 

b) Taiga:

Zuhaitz koniferoak nagusi direneko oihan hotz bat da taiga; Iparramerika eta Eurasiako eremu zabalak hartzen ditu.

Leku batetik bestera bere konposizioa nabarmen aldatzen bada ere, oso fisionomia eta dinamika homogenoa duen formazioa da.

Hain banaketa area zabala izanik, pentsatzekoa da izen desberdinak ere egokituko zaizkiola, baina guztietan, errusierako taiga da gehien hedatu dena.

 

 

 

 

 

 

c) Oihan tropikalak :

Oihan tropikala (euri oihana): bioma mota bat da, ipar eta hego 28 latitudeen artean (tropiko artean) garatzen dena. Oihan tropikalek landare eta formazio mota asko hartzen dituzte barruan: 

hosto iraunkorreko baso heze trinko mota anitzetatik hasi (gizakiak gutxien kutsatu duen landaredi mota, ziur aski) eta hosto erorkorreko arboladi arantzatsuetako xerofitoen estalki barreiaturaino.

 

Azken honetan gizakiak aldaketa gehiago eragin ditu.

Klimak eragin handia izaten du baso mota horretan. Oihan tropikalak latitude ertaineko zenbait basoren antz handiagoa du, arboladi arantzatsu horiena baino. Bero tropikala da baso tropikal guztien ezaugarri komuna; landare guztiak megatermoak dira, alegia, oso tenperatura beroak behar dituzte bizitzeko. Denak eskualde tropikaletan daudelako eta latitude apaletako tenperatura errejimen antzekoak dituztelako biltzen dira baso horiek guztiak izen orokor berberean.

 

 

 

d) Baso epela:

Baso epela edo hostogalkorraren ezaugarri nagusia urtaroen artean dagoen desberdintasun handia da. Ingurunearen baldintzek posible egiten dute landare eta animalien espezie ugarik bizirik irautea.

 

 

e) Belardia, estepa, sabana:

Belardiak basamortu eta basoen antzeko ezaugarriak ditu. Bertan belarrak (gramineoak), zuhaixkak (zuhaitz sakabanatuak badaude ere) eta belarjaleak dira nagusi.

Esteparen ezaugarri nagusiak muturreko tenperaturak eta gaizki banatutako eurite gutxi batzuk dira. Estepako landaretza arantzatsua da eta urtaro lehorrean hostoa galtzen du.

Sabanan bi urtaro bereiz daitezke: bata euritsua (apiriletik ekainera) eta bestea lehorra. Belar altua belarjale espezie askorentzako elikagaia da, eta belarjale hauek, aldi berean, harrapari eta sarraskijale askoren erasoa jasan behar dute.

 

 

f) Basamortua:

Basamortuan lurzorua eta ura oso urriak dira. Haizearen higadura, noizbehinkako eurite irregularrak, eta lurruntze-maila altua baldintza hauen errudunak dira.

Izaki bizidunak ez dira oso anitzak, eta gainera sakabanatuta daude, baina ingurunera ondo moldatuta daude. Landareak azkar hazten dira, hezetasuna dagoenean sustrai luzeak garatu edo beren ehunetan ura pilatzeko aprobetxatzen dutelako. Animaliak gauzaleak dira, eta egunez haitzulo edo gordelekuetan geratzen dira.

 

 

 

*Oharra: chaparral terminuak, baso epel mediterraneoa adierazten du.

 

 

 

Espainiako Biomak, landaretzaren ezaugarrietan oinarrituta:

 

 

6.2- Ekosistema itsastarrak:

 

Plataforma kontinentala murgildutako bloke kontinentala da, itsabeherako marrati ezponda kontinentaleraino doana. Sakonera gutxiko eremuetan erraz froga daitekeen bezala, itsas mailaz gora, urgainean, dauden lurrek itsas mailaz behera, urpean, dute segida.

Urgainean dauden lurren ondo-ondoko urpeko eremu horri plataforma kontinentala esaten zaio.

 

Ezponda-tik itsasorantz, ozeanoan sartzen gara, eta bertan bereizten dira zona hauek:

Zona Neritikoa: Plataforma kontinental gaineko zona ozeanikoa; ezponda kontinentalean bukatzen da. gaineko . Batazbesteko sakonera 200-300 m-koa izaten da.

Zona Pelagikoa: Ezpondatik aurrerantzean dagoen zona ozeanikoa; oso sakonera handikoa izaten da eta honen arabera, bertikalean, azpizona desberdinak bereizten dira , beheko irudian ikusten den bezala: epipelagikoamesopelagikoabatipelagikoaabisalpelagikoa, eta hadal-a.

 


 

Sakoneraren arabera (argia eta oxigenoaren sarkotasunaren arabera) zona pelagikoa azpizona (azpibioma) hauetan zatitzen da:

1.- Zona fotikoa:

1.1- Zona epipelagikoa (zona eufotikoa, argituta), gaineko metrotan, fotosintesia burutzeb da zailtasunarik gabe  

1.2- Zona mesopelagikoa (zona disfotikoa); oso argi gutxi sartzen da haraino. Ez dago fotosintesia egiteko aukerarik.

2. Zona afotikoa, iluna:

2.1- Zona batipelagikoa, 1000 m-tik 2000 m-ra bitarteko zona.

2.2- Zona abisala , 2000 m-tik 4000 m-ra bitarteko zona

2.3- Zona hadala. 4000 m-tik behera. Zona afotikoaren ezaugarri nagusiak , iluntasuna, tenperatura bajuak (oso ur hotza)  eta presio hidrostatiko oso handia dira.

 

Bioma pelagiko abisal eta hadal-a oso gutxi ezagutzen dira; hobeto ezagutzen dugu Ilargia Zona Pelagiko hauek baino !

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.