| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH2NZkanpozikloa

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Lurarren kanpo dinamika. Kanpo eragile geologikoak. Harrien zikloa.

 

 

1.- Harrien meteorizazioa:

1.1- Meteorizazioa zer da?:

Agente edo eragile atmosferikoeek (gas atmosferikoeek, tenperaturak ...) eragindako prozesu multzoa da, eta harriak apurtu, hautsi eta zatikatu egiten ditu garraiorik gabe ("in situ"); apurketa-prozesua hau ez da inoiz izaten harrien desplazamenduaren ondorioa.

Harrien edo materialen desplazamenduaren ondorioko apurketa, suntsiketa edo zatiketa, higadura deitzen da.

 

Meteorizazioa eta beste kanpo prozesuak (ikusentzunezkoa).

 

1.2- Meteorizazio prozesuak (motak):

Hiru mota bereizten dira :

a) Meteorizazio mekanikoa: Dilatazioen eta uzkurduren ondorioa da, gaua eta egunaren arteko tenperatura aldearengatik.

b) Meteorizazio kimikoa: Harriak osatzen dituzten mineralakzenbait oxidazio kimikoren eraginez eraldatzen eta desegiten dira

c) Meteorizazio biologikoa: Izaki bizidunek eragindakoa: landareen sustraieek, gizakiak (Velate-ko tunelak adibidez ..)

 

Meteorizazioan eragina duten faktoreak Tenperatura eta Hezetasuna izaten dira.

 

 

 

Meteorizazio mekanikoa eta meteorologiak eragindakoa:

 

 

 

 

 

 

2.- Erliebearen modelaketa.

Prozesuak (ZER kasua) eta Agente geologikoak (NORK kasua, kanpo eragileak):

Prozesuak (Zer egiten dute)

Kanpo eragileak (Nork egiten du)

Meteorizazioa

 

Atmosfera-k (gas atmosferikoeek eta aldagai meteorologikoeek./Biziduneek.

Higadura

 

Haizeek/ Ur basatieek eta ibaieek/ Lurpeko ureek/Glaziarreek/Itsas ureek.

Garraioa

 

Haizeek/ Ur basatieek eta ibaieek/ Lurpeko ureek/Glaziarreek/Itsas ureek.

Sedimentazioa

 

Haizeek/ Ur basatieek eta ibaieek/ Lurpeko ureek/Glaziarreek/Itsas ureek.

 

 

Kanpo eragile geologikoeen lana eta sortutako egiturak (Arantza Badaia-k prestatua).

 

 

Gelako Jarduera:

Ondoko taulan ikusten diren terminuak estekaturik daude animazio, irudi edo azalpen grafiko batekin.

Aztertu ondoren, gelakideek (bikoteka antolatuta) bi terminu aukeratu behar dute.

Terminu horien esanahia menperatzen dutela egiaztatu ondoren, beste gelakideei "terminuen" esanahia azalduko diete (gelako pantailan) dagokion irudia pantailan agerian egonda (gainean click eginez).

 

1.- Erg 2.- Deflazioa 3.-Morrena zentrala 4.- Zirkua 5.- Karkabak 6.- Ibai-harana eta haran glaziarra 7.-Uholde-lautada

 

7b.- uholde lautada (II)
8.- Crevasses
9.- Mihia 10.- Dolinak 11.- Arro hidrografikoa 12.- Barjan 13.- Meandroa

 

13b.- meandroa (II)
14.- Harrera-arroa

 

14b.- Cuenca de recepción
15.- Deiekzio-konoa

 

15b.- Cono de deyección
16.- Tomboloa
17.- Estalaktitak eta estalagmitak 18.- Reg

 


19.- Abrasio-plataforma 20.- Delta 21.- Haitzuloak

 

21b.- Karst: leizeak
22.- Urradura eolikoa

 

22b.- Urradura eolikoa (II)
23.- Aurreko morrena

 


24.- Dunak

 

24b.- Albo-morrena

 

 

Beheko simulagaiuan, glaziar baten jarduera eta eboluzio klimatikoa azter ditzakezu. Oso jolas ederra da!.

 

Glacier simulator

 

 

 

3.- Harrien zikloa:

Harriak mineral bat (substantzia bat) edo gehiagoren agregakin naturalak dira. Jatorria kontuan hartuta, beste harri batzuen zatietatik edo izaki bizidunen hondakinetatik eratortzen dira, zenbait eraldatze-prozesu garatu ondoren.

 

 

A) Harri sedimentarioak: Agente sedimentario garraiatutako sedimentuak zenbait lekutan metatzen dira; hain zuzen, ingurua baino zerbait sakonagoak diren lekuetan.

Leku hauei Arro sedimentarioak deitzen zaie. Sedimentu-geruzak estratuakdeitzen dira. Arro sedimentarioetan metatu ahala, materialak eraldatuz doaz, hiru faktoreren eraginez.

 

Konglomeratua (Detritikoa)

Halita (Ebaporitikoa, NaCl)

 

Hauek dira hiru faktoreak:

Presioa (gainean metatu diren materialen pisua).

 

Tenperatura: presioak eta barne bero-fluxuak eraginda.

 

Uraren zirkulazioa: sedimentuetan dagoen urak, material batzuk disolbatu edo/eta kristaltzen du, sedimentu-zatiak itsasiz (zementazioa).

Hiru faktore hauen ondorioz, sedimentuak apurka-apurka trinkotzen dira (compacting)  eta klastoak (zatikiak) elkar itsasten dira (cementing); horrela harri berri bat sortzen da, Harri sedimentario bat.

Ikusteko beheko animazioan.

Prozesua litifikazioa edo Diagenesia deitzen da.

 

Harri sedimentarioak mota desberdinekoak izan daitezke:

a) Detritikoak: klastoak egoera solidoan iristen dira arro sedimentariora.

Konglomeratuak, hareharriak, buztinitak .....

b) Prezipitaziozkoak: sedimentuak uretan disolbatuta iristen dira, arro sedimentariora. Bertan jalkin egiten dira, prozesu kimiko baten bidez (sedimentario kimikoak) edo ura lurrindu delako (lurrintzekoak edo ebaporitak). Kareharriak (kimikoak) igeltsoa, halita ... (ebaporitak).

c) Organikoak (jatorri biologikokoak): ikatzak, petrolioa ... ; klastoak edo sedimentuak bizidunen hondakinak dira (hezurtzeak, maskorrak, enborrak ....).


 

 

 

B) Harri igenoak edo magmatikoak:

 

Magma hoztean sortutako harriak dira. Magma solidotzeko denbora eta lekua

kontuan izanik, harri plutonikoak edo bolkanikoak sortuko dira:

Harri igneo plutonikoak: Magma pixkanaka-pixkanaka hoztu

egiten da.

Hozte abiadura geldoa eta sakonera handian. Harri

hauek kristal-egitura izaten dute.

Granitoa, Diorita, Gabroa ......

Granitoa (Magmatiko Plutonikoa)

 

Harri igneo bolkanikoak: hauek oso azkar hozten dira,

horrexegatik harri hauek ez dituzte kristalarik edo oso gutxi

eta txikiak izaten dira.

Gainazalean edo itsas hondoan (ur hotzarekin kontaktuan)

azkar hozten diren magmetatik datoz.

Obsidiana, Pumita, Basaltoa ...


Pumita (Magmatiko bolkanikoa)

 

C) Harri metamorfikoak:

 

Oso sakonera handitan lurperatuta dagoen edozein harri motak bere gainean dauden sedimentuen eraginez izugarriko presioa jasaten du.

Horretaz gain tenperatura handiagoren eraginpean egoten da.

Presioak edo/eta tenperatura handiagoa denez, eraldatze-prozesu bat , metamorfismoa, burtzen da, beti, harrien mineralen fusio puntua gainditu gabe.

Metamorfismoa beti egoera solidoan burutzen diren harrien eraldatze prozesuak dira.

Marmola, Arbela, eskistoak ...

 

Marmola.

 

Harbela.

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.