| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH2NZlurbarnekoenergia

Page history last edited by Imarru 2 weeks, 1 day ago

Lurra planetaren barneko energia.

 

 

1.- Lurraren barneko beroaren jatorria:

 Lurgainazaletik barrura sakondu ahala, tenperatura pixkanaka igotzen dela egiaztatu da. Tenperatura hazkunde honi Gradiente Termikoa esaten zaio.

Gure planeta duela 4.600 miloi urte sortu zen, hainbat asteroide elkartu zirenean (erakarpen grabitatorioa dela eta) . Ondoren, bostehun miloi urte baino gehiagoan, meteorito askok Lurra jo zuten eta haietako talka bakoitzak bero izugarria sortu zuen. Ondorioa: planetaren gainazala, hasiera batean, ez zegoen egoera solidoan. Urteak aurrera joan ziren heinean Lurra hoztu zen eta gainazala solidotu zen.

Baina barrutik, bero fluxua (Lurbarnetik espaziora, puntu beroenetik hotzenetara) oraindik ari da, espaziorantz; nork mantentzen du bero fluxu hau?

Bero honen jatorria, arrazoi hauetan datza: a) Uranioa, Plutonioa eta Torioa besteak beste , harriak osatzen dituzten mineraletan daude, eta elementu erradiaktiboak dira (fisio nuklearreko prozesuak burutzen dituzte, espontaneoki) eta energia igortzen dute erradiazioa gisa. b) Bestaldetik, Lurraren barnealdean, presioa oso handia da eta Presioak beroketa eragiten du. 

 

Beraz barneko beroak bi jatorri ditu:

1) Elementu erradiaktibo naturaleen desintegrazioa (eragile nagusia) eta

2) Lurbarneko Presioa (ez da bestea bezain garrantzitsua).


 

2.1- Lurra planetaren egitura:

Nolakoa da gure planeta?

Bi egitura-eredu daude, kasu bakoitzean erabiltzen den aztertze-irizpidearen arabera.

 

a) Eredu estatiko mineralogikoa (ikuspuntu mineralogiko batetik sortua, materialeen osaera kimikoaren arabera).

 

Hiztegia: AzalaMantuaNukleoa edo Gunea.

 

b) Eredu dinamikoa (ikuspuntua, geruza edo elemntu desberdinen portaera mekaniko eta mugikortasunaren arabera).

 

Hiztegia: LitosferaAstenosferaMesosfera"D" geruzaEndosfera.

Bi geruza desberdinen arteko mugari etengunea deitzen zaio: Mohorovicic etengunea ......

Bi eredu hauetan sortzen diren egiturazko geruzak ez dira erabat gainjartzen, ez dira baliakideak: adibidez, Azala (eredu estatikoaren terminua) eta Litosfera (eredu dinamikoaren terminua) ez dira baliakideak, ez dira sinonimoak.

 

Irudi hauetan bi ereduen arteko alderaketa irudikatzen da, ezkeraldean eredu estatiko-geokimikoa (osaera mineralogikoaren arabera) eta eskubian eredu dinamikoa (portaera mekaniko eta mugikortasunaren arabera).

 

Eredu estatikoa (geokimikoa) 

 


Eredu dinamikoa (fisikoa)

 


 

 

 

Eredu estatikoaren araberako irudikapena

 

  

Eredu dinamikoaren araberako irudikapena

(You Tube-n sartu eta ikusi behar da)

 

 

Erliebearen jatorria


 

Etenguneak eta geruzak (gaztelaniaz).


Jarduera 0 : .Earth`s layers. Geosfera. Galdetegia (english)

 

 

Plaken tektonika Teoria:

Teoria honek Lurraren egitura-eredu dinamikoan oinarritzen da eta hiru baieztapen ditu:

 

1.- Lurraren gainazaleko harrizko geruza solidoa Litosfera deitzen da; zenbait zatitan zatituta dago: Plaka Litosferikoak.

2.- Plaka Litosferikoak desberdinak dira:

Tamainarengatik (Handiak, ertainak, txikiak), lodiera eta osaera mineralarengatik (kontinentalak, oso lodiak; ozeanikoak, meheagoak eta azkenik, mistoak).

3.- Plakak mugitzen ari dira, Mantuaren gainetik, hiru higidura moten arabera:

a) bereizten ari direnak, elkar urrunduz.

b) elkar jotzen edo talkatzen ari direnak eta

c) albotik irristatzen ari direnak.

 

 

 

 

Plakeen hiru mugimenduak:

1) Albotik irristatzen ari direnak,

2) bereizten eta urruntzen ari direnak eta

3) elkarren arteko talka egiten ari direnak.

 

 

 

Zergatik mugitzen dira Plaka Tektonikoak?:

Astenosferan (solido isurkorra), bero fluxuak eraginda, konbekzio korronte batzuk sortzen direlako. 

Konbekzio korronte hauek gaineko Plaka Litosferikoak mugiarazten dituzte, ondoko bideoan ikusten den bezala.

 

 

Plaka Litosferikoak mugitzen ari dirahiru mugimendu moten arabera; 

 

a) 1. mugimendu mota: 

 Ertz edo Muga dibergenteak (Dortsal ozeanikoak eta Rift-ak sortzen dira).

Kasu honetan bi plakak bereizten ari dira, eta sortzen den tartetik litosfera berria sortzen da.


Hhiru irudi hauetan, Rift baten sorrera eta ozeano baten hedapenaren hasiera ikusten da:

     

 

 

Animazio hauen bidez, Dortsal eta Rift egituren sorrera uler dezakezu:

Dortsal baten sorrera : Litosfera ozeaniko berria eratzen da, eta bereizten ari diren bi plakak, plaka ozeanikoa dira.


Rift baten sorrera : Litosfera berria eratzen da, baina bereizten ari diren plakak, plaka kontinentalak dira.


 

Rift formation

 

 

b) 2. mugimendu mota:

Ertz edo muga konbergenteak (Azpiratze zonak) : bi plaka bata bestearekiko elkartzen direnean eta beraz bata bestearen azpitik sartu edo talka egiten dute. Beti, plakarik dentsoena bestearen azpian hondoratzen da.

 

 

Animazio hauetan ertz konbergente mota desberdinak azaltzen dira, talkatzen ari diren plaka moten arabera:

 

Ertz konbergenteak (Andinoa)
Ertz konbergenteak mistoa (Andinoa) (II).  Mendikate perikontinentalak sortzen dira. Plaka ozeaniko bat beste plaka kontinental baten kontra.
Ertz konbergente ozeanikoa. Irla-arkuak. Talka egiten ari diren bi plakak, ozeanikoak dira.

Ertz konbergente kontinentala.  (Mendikate barnekontinentalak sortzen dira). Bi plakak, kontinentalak dira.

 

Himalaia mendikatearen sorrera (ertz konbergente kontinentala).

 

c) 3. mugimendu mota:

Muga transformatzaileak:

bi plaka ezberdinek batak-bestearekiko duten mugimendu erlatiboa ezkerrantz edo eskuinerantz denean, plakak albotik irristatzen ari dira.

Eskala txikikoak, transformazioa failak deitzen dira (San Andrés faila alegia).


 

BERPASOA: ertz mota guztiak eta kasu bakoitzaren ondorioak; Bi animazio hauek kasu guztiak laburtzen dituzte.

Laburpen orokorra: Plaken Tectonika

 

Ondoko esteketan, Astenosfera-n ari diren konbekzio korronteak ikus ditzakezue, hau da Plakak mugitzen dituen motorea:

 

Konbekzio eredua ulertzeko.

Mantu-ko konbekzio eredua (egungo eredua).

 

 

LaburpenaPlaken Tektonika. Kontzeptu mapa


 

Erlazioa: Plaken arteko mugak, Lurrikarak eta sumendiak

 

 

3.- Lurbarneko energiaren adierazpenak (barne energia-fluxuaren ondorioak): Plaka Litosferikoen mugikortasunaren ondorioak. 

3.1-Orogenoak:

Plaken arteko talkak direla eta, litosferaren materialak tolesten dira (askotan, apurketak ere gertatzen dirak, failak hainzuzen ere).  Plaka litosferiko motaren arabera, sortutako orogenoa (erliebe-multzoa) desberdina izaten da:

 

Orogeno barnekontinentalak. Plaka barnekoak.

 

Orogeno perikontinentalak

 


 

Orogeno ozeanikoak

 

 

 

3.2 -Sumendiak eta Bolkanketa:

Sumendiak

Bolkanketa. Sumendi motak.

 


                                                                                          Ezkutu sumendiak                                                            Errautsezko sumendiak                                                       Estratobolkanak

 

 

3.3- Tektonika eta Lurrikarak:

Lurrikara (seismoa, sismoa), lurzoruaren astinaldi edo mugimendu bortitza da, oro har jatorri tektoniko edo bolkaniko dutenak.

Seismoa itsasoan gertatzen denean itsasikarak edo tsunamiak deitzen dira.

 

Zer da lurrikar bat?.

 

Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan ari diren indarreek eragiten dute, lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean.

Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari (eta jakina, kaltetuta izango den lehen puntuari eta eragin handien jasango duen puntuari) epizentro.

 

Sismografoa lurrikara batek sorturiko uhinak antzemateko eta neurtzeko erabiltzen den gailua da. Tresna hau hasiera batean pendulu batez osatzen zen, zeinen masa geldi geratzen zen ingurukoa mugitzen zen bitartean (lurrikara indarrean ari zen bitartean). Pendulu horrek punta bat zuen eta eta paper-bobina birakor baten gainean dardarazioen erregistroa grabatzen zuen.

 

 

3.4- Tsunamiak:

 

 

Tsunamien sorrera, azpiratze zona ozeanikoetan gertatutako lurrikaretan datza. Lurrikar horietan askatzen den energia gaineko ur masari transmititzen zaio, olatu segida eragiten delarik.

 

Tsunamien sorrera

 

 

   

 

 

 

3.5- Arrisku sismikoaren mapa

Kasu guztietan, gertakizun geologikoak (ondorioak), ertz tektoniko motarekin erlazionatu behar duzu.

 

Jarduera 10.

ATLAS geografiko baten laguntzarekin, esan:

- Islandia-ko hiriburua (Reijkiavik), Paris eta Lima hirien artean, non dugu arrisku sismikorik handiena? Zergatik?

- Arrisku bolkanikoa alderatu, leku geografiko hauen artean: Ecuador, Hawai irlak, Tibet.

Erantzuna arrazoitu.

- Tsunami arrisku handiko zonetan, zein baldintzak (nolakoak dira zona horiek) betetzen dira?:

Informazio iturri osagarriak:

 

Mapa sismikoa. Seismic monitor.

 

 

Ondoko bideoan: Japon-en, 2011.ko martxoan gertatu zen tsunamia.


 

 

   

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.