| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

ArgiaSoinua (redirected from DBH2NZargia)

Page history last edited by Imarru 3 years, 3 months ago

Argia eta Soinua

 

 

1.- Zer dira uhinak?:

Energia-k duen hedatzeko modua, espazioko puntu batetik beste batera; hauek dira uhinak. Uhinekin barreiatzen den bakarra, energia da, materia ez da lekuzaldatzen; materian zehar energia desplazatuz doa:


 


Uhinek lau ezaugarri dituzte:

Maiztasuna (Frecuencia, Frequency): partikula batek segundoko egiten duen oszilazio edo ziklo kopurua da. Neurri unitatea hertz-a da (Hz).

Uhin-luzera (Longitud de onda, Wavelenght): Bi gailurren arteko distantzia da. Zenbat eta uhin-luzera txikiagoa izan are eta energia gehiago darama uhinak. Uhin-luzera distantziako unitateetan neurtzen da (m, cm, mm, nm ....) .

 

Maiztasuna eta anplitudea

Test: ongi ulertu dugu anplitude eta maiztasuna zer diren?

 

Anplitudea: oszilazio baten bi muturren arteko distantzia.

Periodoa: osziloazio edo ziklo baten iraupena da, denbora mugatu bat da.

 

Uhinak sortzeko eta haien ezaugarriak ulertzeko (maiztasuna, anplitudea eta uhin luzera) sar zaitez esteka honetan eta proba ezazu:

Uhinen ezaugarriak lantzeko animazioak: maiztasuna, zabalera edo anplitudea.

Uhinen maiztasuna aldatu eta .. entzun!!!

 

Uhinen ezaugarriak lantzeko animazioak: maiztasuna, zabalera edo anplitudea. Uhin motak, luzerako uhinak (soinuarenak) eta zeharko uhinak bereizteko.

 

Uhinen fabrika 

 

Uhinekin jolasten

 

Zeharko uhinak eta luzerakoak

 

Luzerako uhinak: oszilazioa eta uhinaren norantza batera doaz.

Zeharko uhinak: oszilazioaren ardatza eta uhinaren norantza perpendikularrak dira.


 

Orain, Uhinen laborategia sartuko zara; simulazio hau lantzea ezinbesteko jarduera duzue:

 

2.- Argi eta soinu-uhinak ez dira berdinak: abiadura eta hedatzeko modua oso desberdinak dira.

Soinu-uhinak ingurune material batetik soilik heda daitezke. Hutsean ez dira hedatzen; pelikuletan (Stars war eta antzekoetan) ontzi espazialak lehertzen direnean, "eztanda" entzuten bada ere, izarren erteko espazioan ez dira soinu-uhinak hedatzen.


Soinuaren abiadura

 

Talka uhinak

 

Soinua eta uhinak 

(Maiztasuna eta anplitudea aldatu)


Soinu uhinak uhin mekanikoak dira, hau da, ingurune material baten partikula-partikula elkarekintza behar du hedatzeko.

Hutsean, soinu uhinak ez dira hedatzen.

 

Argi-uhinak bai, hutsean ere hedatzen dira, eta soinua baino abiadura handiagoarekin.

Argia ez da uhin mekaniko bat, uhin elektromagnetikoa baizik.

Bi plano desberdinetan dardar egiten dute argi uhinek.


 

 

3.- Argi uhinak:

 

3.1- Argiaren hedapen abiadura:

 

 

Argiaren abiadura erakusten duen lerro horia, Ilargi-tik Lurrera : 1,2 segundo inguru.

Unitate metrikoetan, c= 299.792.458 metro/segundoko da (1.079.252.848,8 km/h).

 

 

 

Zer da argi-urte bat?

 


 

3.2- Argiaren deskonposizioa. Ostadarra: Eguzkiaren argi-izpiek, atmosferako hezetasunaren tantta txikiak zeharkatzen dituztenean, deskonposatzen dira zazpi uhin desberdinetan (leihotik sartzen den argia, uhin nahastura baita); "argi-uhin" bakoitzari kolore bat dagokio eta gertaera optiko bitxia sortzen da zeruan: arku koloreanitz bat.

Ostadarrak jarraikako kolore zerrenda hau erakusten du: gorria, laranja, horia, berdea, urdina , anila eta morea.
 Askotan, anila eta morea bereiztea oso zaila izaten da eta sei kolore besterik ez dira nabaritzen.


 

Newton-en prisma (animazioa)

Newton-en prisma (II)

 

Bideo honetan, Newton-en prisma, gelan egiteko.

 


 

3.3- Islapena eta errefrakzioa.
a) Islapena: Argi-izpi batek gorputz baten gainazalarekin talka egitean, izpiak egiten duen norabide-aldaketa da islapena.
b) Ispiluak: lauak edo kurbatuak (ahurrak edo gabilak) izan daitezke.
c) Errefrakzioa: Argi-izpi batek ingurune batetik hedapen-abiadura desberdina duen beste ingurune batera igarotzean duen norabide-aldaketa da argiaren errefrakzioa.

d) Leiarrak.

 Leiar motak .

 

 

Reflection and refraction

 

 

Errefrakzioa 

3.4- Eklipseak eta itzalak: Objetu opaku bat argi-izpi baten aurrean jartzen denean silueta ilun bat sortzen da haren atzean: itzala.
 
 

Itzalak eta eklipseak. (Eguzki-ekplisea)

 

Ilargi eklipsea

 

Ilargi eklipsea

 

 

 

3.5-Objetuen koloreak: Jolas ezazu koloreekin, simulagaiu honetan:




 

Kolore primarioak: igorleak eta islapenekoak.

Koloreak nahastuz

Sintesi-koloreak

 

3.6- Argiaren perzepzioa bizidunetan. Begia: Batzuetan, gure begieek okertzen gaituzte.

Ilusio optikoak:
Ilusio optikoen orrialdea

 

 

Ikusmenaren akatsak: hipermetropia, miopia eta astigmatismoa.

 

Begiaren anatomia (gaztelaniaz)

Begiaren anatomia II (euskaraz).

 

Zer da puntu itsua?

 

 

4.- Soinu uhinak:

Soinu-uhinak, uhin mekanikoak dira, hau da, ingurune material baten partikula-partikula elkarekintza behar du hedatzeko, beraz, hutsean soinua ez da hedatzen (gogoratu: Argi-uhinak bai, hutsean ere heda daitezke).

 


Soinu-uhinak, luzerako uhinak dira, goiko animazian ikus daiteken bezala.

Soinu-uhinak , presio-uhinak dira, hedatzean, uhin hauek aire-partikulak konprimitzen (eta hedatu) dituzte.

 


Errealitatean, soinu-uhinak, luzerako uhinak, dira, goiko animazioetan ikusten den bezala, baina espazioan hiru dimentsioetara hedatzen dira, luzerako uhin tridimentsionalak dira edo uhin esferikoak (eskubiko animazioa).

Uhin tridimentsionala.

 

 

3.1- Soinuaren hedapen-abiadura: airean eta 20ºC-tan343m/s -koa da.

 

Soinuaren abiadura

 

3.2- Soinuaren ezaugarriak: Intentsitatea (uhinaren anplitudearen arabera) , Tonua (uhinaren maiztasunaren arabera)eta tinbrea (uhinaren formaren arabera).

 

 

Doppelr efektua 

 

 


 

Musika-uhinekin jolasteko (JAVA beharrezkoa da):

 

Soinua eta musika (pianojole izan)

 

Musical keyboard

 

5.- Erresonantzia: uhinen arteko jokabideak.

Eskubian, Takoma-ko zubiarekin gertatu zena, haize-uhinak erresonantzian aritu ziren (batu egin ziren) eta anplitudea gero eta handiagoa zen, beheko bideo bitxian ikusten den bezala:

 

 


Takoma-ko (New York)zubiaren gertakizuna (1940). Erresonantziaren arriskuak.

 

Bi edo uhin gehiago gainjartzen direnean, fase berean edo alderantzizko fasean aurki daitezke. Fase berean gainjartzen direnean, bien anplitudeak batu egiten dira. Alderantzizko fasean aurkitzen direnean, anplitudeak "elkarezabatzen" dira

Uhin gorria eta uhin urdinaren elkarekintzaren emaitza, uhin beltza da; ikus ezazu, fase berean gainjartzen direnean, beltzaren anplitudea beste bien batura da.

 

 

6.- Soinuaren perzepzioa. Belarria eta entzumena.

 (Behatu behar duzu 1.Belarriaren anatomia.
(Behatu behar duzu 2.Belarrien anatomia. Gaztelaniaz.

 

Audiometria test

 

   

 

 

7.- Jarduerak:

a) "Rubens hodia" "Tubo de Rubens" bideo ikusi ondoren, ikusitakoaren interpretazioa idatzi zure koadernoan.

 


 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.