| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Beroa (redirected from DBH2NZberoa)

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Beroa eta Tenperatura

 

1.- Zer da BEROA?:

Tenperatura desberdina duten bi gorputzek elkar ukitzen dutenean batetik bestera transferitzen den energia da.

Beroa energia mota bat denez, joule (J) edo kaloria-tan (cal) neurtzen da.

1 cal = 4,18 J1 J = 0,24 cal

 

 

2.- Tenperatura eta beroa kontzeptu desberdinak dira:

2.1- Zer adierazten du Gorputz baten tenperaturak ?:

Fisikoki, partikulen agitazioaren neurria da; substantzia guztiak partikulaz osaturik daude: atomoz eta molekulaz.

Partikula hauek etengabe higitzen ari dira, ordenarik gabe, batzu oso azkar eta beste batzu motelago ..... Mugimendu horri agitazio termikoa deitzen zaio.

Partikula horiek mugitzen ari direnez, energia zinetikoa daukate; partikula horien energia zinetikoaren guztira, Beroa da, eta Tenperatura energia horren neurria da eta agitazio mailarekin erlazionatuta dago.

Beroa, partikulen abiadura, partikula kopurua, mota eta tamainaren araberakoa da.

Tenperatura ez dago erlazionatuta partikula motarekin, partikula kopuruarekin ezta tamainarekin.

 

Adibidez, bi ontzi desberdinetan ur masa desberdinak irakiten hasten direnean, bietan lortu dugu tenperatura berbera (100ºC) baina ur masa gehien duenak (ezkeraldeko ontzia) bero energia gehiago dauka.

 

Tenperatura ez da energia mota bat, energiaren neurri bat besterik ez da.

 

Beroa bai, energía mota bat da.

 

 

2.2- Tenperatura neurtzea:

Hiru eskala termometriko daude, CelsiusFahrenheit eta Kelvin.

Celsius eskala: Celsius gradutan (ºC) neurtzen da tenperatura. Uraren urtze tenperaturari 0ºC-ko balioa ematen zaio eta irakite-tenperaturari 100ºC-koa. Uraren solidotze puntutik irakite-puntura 100 tarte daude eskala honetan.

Fahrenheit eskala: Fahrenheit gradutan (ºF) neurtzen da tenperatura. Uraren urtze-tenperaturari 32ºF-eko tenperatura dagokio eta irakite-tenperaturari 212ºF-ekoa. Bi tenperatura hauen artean, 180 tarte daude.

Kelvin eskala edo eskala absolutua: Eskala honetan, 273K-eko tenperatura ematen zaio uraren urtze-puntuari eta 373K-ekoa irakite-puntuari. Bi balio horien artean 100 tarte daude.

 

Eskala batetik beste batera pasatu ahal izateko, ondoko adierazpen matematikoak erabiltzen dira:

 

Tenperatura eskalak

 

 

Thermometer

 

 

 

3.- Beroaren eragina gorputzetan:

Gorputzeen bolumena handitzen da tenperatura areagotzen denean: hau da Dilatazioa edo Hedapena. Alderantzizko prozesuari (bolumen murrizketari) Uzkurdura deitzen diogu. Ondoko bideo hauetan, solidoen dilatazioa, likidoen dilatazioa eta gaseen dilatazio eta uzkurdura azaltzen dira, esperimento batzuren bidez.

 

   

 


 

4.- Materiaren egoerak eta barne-energia:

Substantzia baten partikuleen antolaketa-modua (partikuleen arteko distantziak eta mugikortasuna) aldatzeari

egoera-aldaketa esaten zaio. Materia egoeraz aldatzen denean, bere barne-energia ere aldatzen da.Ondoko esteka hauetan, materiaren partikuleen mugikortasuna (tenperaturaren arabera) eta egoera-aldaketak ongi ulertzeko baliabide onak dituzue. Beha ezazu arreta guztiz, solidoen partikuleen mugikortasuna, likidoena eta gaseena, eta tenperaturak duen eragina partikuleen arteko distantzian eta mugikortasunean.

 

Barne energia

 

 

Osa itzazu taula honen hutsuneak, kurtsibaz ikusten diren adierazpenekin:

 

Materiaren egoera

Partikulen arteko distantzia (aukerak):
Oso txikia
Txikia
Handia
Oso handia
Dardaraziorik? (aukerak)

 

Bai
Ez

 

Desplazamendurik, irristatzerik? 

 

Bai, egiten dute
Ez, ez dute egiten

 

Mugikortasuna (aukerak)

 

Ez dago.
Txikia.
Handia.
Solidoa

 

       
Likidoa

 

       
Gaseosoa

 

       

 

 

5- Beroaren hedapena:

Beroa gorputz batetik beste batera igaro daiteke, edo gorputz berean zehar, puntu batetik beste batera.Beroak hiru modu ditu barreiatzeko (hedatzeko): Eroapena (conducción), konbekzioa (convección) eta erradiazioa (uhinen bitartez, radiación).

Ikusi ondoko animazio eta bideoetan hiru sistema hauen arteko desberdintasunak.

 

Beroaren transferentzia: konbekzioa

Beroaren transferentzia: eroapena

Beroaren transferentzia: erradiazioa

 

Konbekzioa

  

 

6.- Material eroaleak eta isolatzaileak:

Material isolatzaileek ez dute beroa ongi garraiatzen; material hauetan, partikuleen artean airea egoten da (material porotsuak izaten dira, edo partikula askeak izaten ditzute ..) eta arrazoi honengatik, beroa ez da garraiatzen.

Adibidez: artia, zura, beira, plastikoak ......Material eroalerik onenak metalak izaten dira; gela beran, zurezko objetu bat eta objetu metaliko bat ipintzen ditugenean, aldi berean biak ikutu eta metalikoa beti "hotzagoa" dela iruditzen zaigu, gure eskuaren beroa beste puntu batera garraiatzen(eramaten) duelako.

 

 

7.- Biziduneen beroa hautemateko sentimen organoa: Larruazala.

Larruazalaren atalak eta funtzioa: animazioa (gaztelaniaz)  

 

Ruffini-ren korpuskuleei esker, "beroa" hautematen dugu; Krausse-ren korpuskuleei esker, "hotza" hautematen dugu.

 

   

 

 

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.