| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

LandareakDBH1 (redirected from DBH1landareak)

Page history last edited by Imarru 6 months, 1 week ago

Landareak

 

* pantaila osoan ikusteko, view eta edit aukeren lerroan bertan, eskubian dagoen iruki txikiari eragiozu.

 

1.- Landareen ezaugarri orokorrak:

Hauek dira ezaugarririk garrantzitsuenak:

a) Zelulanitzak dira: zelula ugariz osatuta daude.

b) Zelula eukariotoak dituzte, hau da, zelulek egiazko nukleoa dute, eta zelulosa-zko pareta batek estaltzen ditu. Kloroplastoak dituizte zelula barnean, fotosintesia egiteko.

c) Nutrizio autotrofoa egiten dute. Landareek berek sortzen dute beren materia organikoa, fotosintesiaren bidez.

d) Lurzoruan finko bizi dira, ez dira lekualdatzen.

 

2.- Landareen sailkapena:

Mundu osoan, landareen 200.000 inguru espezie daude. Landareak sailkatzeko hiru irizpide erabiltzen dira:

a) Zurtoinean hodi eroalerik baduten ala ez. Horrelako hodiek substantziak (ura , nutrienteak eta gatz mineralak) eramaten dituzte landareen barnean zehar.

b) Lorerik baduten ala ez.

c) Fruiturik baduten ala ez.

 

Lorerik gabeko landareak.

Talde honetan sartzen dira ez lorerik ez hazirik duten landareak. Sexu-ugalketa eta sexu-organoak ez daude agerian, "izkuturik" daude.

Briofitoak: Goroldioak eta hepatikoak (gibel-belarrak) dira; ez dute garraio-hodirik, beraz ez dute garapen bertikal handirik, beti hedapen eta hazkunde horizontala egiten dute. Leku hezeetan bizi dira.

Pteridofitoak: Iratzeak dira; badituzte garraio-hodiak, ondorioz, altuera handiago lortzen dute.

Landare loredunak.

Landare konplexuagoak dira, loreak nahiz haziak dituzte. Sexu ugalketa agerian dauden organoetan burutzen da.

Gimnospermoak: Hazia ez dago fruitu baten barnean sartuta, "biluzirik" dago. Askotan, sexu-organoak egitura konikoetan aurkitzen dira (koniferoak).

 

Angiospermoak: Hazia fruitu baten barnean sartuta dago. Lore koloredunak dira.

 

 

3.- Landareen multzo nagusiak:

Briofitoak (Criptogamoak dira, ugal funtzioa begi bistatik kanpo, izkutuan egiten dute):

goroldioak eta hepatikak edo gibelbelarrak dira.

 


 

Briofitoen taldea Goroldioek eta gibel-belarrek (hepaticas) osatzen dute.

 

Landarerik txikienak eta bakunenak dira.

Ez dute lorerik, ez fruiturik, ez hodi eroalerik. Ur asko behar dute bizitzeko, leku hezeetan bizi izatn dira soilik.

 

 

Pteridofitoak (Criptogamoak dira, ugal funtzioa izkutuan egiten dute ).

Iratzeak handiagoak dira goroldioak baino, eta batzuk zenbait metroko altuera lor dezakete.

Goroldioek bezala, iratzeek ezinbesteko dute ura ugaltzeko; hau dela eta ur-lasterretatik hurbil eta leku hezeetan bizi ohi dira.

 

Iratzeak badituzte:

a) garraio-hodiak

 

b) Sustraia berezia , zurtoina (errizoma izenekoa, laburra eta lurpean horizontalki kokatuta) eta hostoak (fronde izenekoak)

 

c) Esporak, frondeen atzealdean sortzen dira, esporangioz osatutako soro izeneko konkortxo txiki marroi batzuetan.

Gimnospermoak (Fanerogamoak dira, ugal
funtzioa agerian egiten dute, eta sexu-organoak eite koniko duten egituretan aurkitzen dira; koniferoak deitzen zaie. )

 

Hodi eroaleak eta loreak dituzte, baina fruiturik ez. Gehienak zuhaitzak dira (edo zuhaixkak); hala nola,

pinua, ipurua, sabina eta altzifrea. Multzo honetakoak dira munduko zuhaitzarik handienak: sekuoiak.



Angiospermoak
(Fanerogamoak dira, ugal funtzioa agerian egiten dutenak, eta sexu-organoak ere agerian daude).

Gimnospermoek hazia biluzirik izaten dute, babes geruzarik gabe; Angiospermoen haziek, inguruan babes geruza batzuek izaten dituzte (hau da fruitua ). Ez dute lore koloredunik.

Ondoko irudian bi hazi moten arteko alderaketa ikus daiteke:

 

 

Naturan ikusten ditugun lore koloredunak, Angiospermoen sexu-organoak dira eta honako atalak izaten dituzte:


Lorearen bost elementuak izendatu ahal izateko, erabil ezazu beheko irudia.

 

Hodi eroaleak, loreak eta fruituak dituzte. Mota batekoak zein bestekoak daude: belarrak, zuhaixkak

edo zuhaitzak izan daitezke. Horrelakoak dira, besteak beste, mitxoleta (amapola), arrosa landarea, ezkia,

artea, haritza eta gaztainondoa.


Angiospermoak, haziaren arabera, beste bi motetan bereizten dira: kotiledoibakarrak (monocotiledóneaseta kotiledoibikoak (dicotiledóneas).

Irudi honetan mota bakoitzaren ezaugarriak eta adibideak ikus ditzakezue:



 

 

 

 

Jarraian ikusten den taulan, Kriptogamo eta Fanerogamoen sailkapen laburtua dugu:

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.