| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Protoktistoak (redirected from DBH1protoktistoak)

Page history last edited by Imarru 1 year, 7 months ago

A) Moneroak eta Protistoak (Protoctistoak). Onddoak (Fungi erreinua).

 

B) Birusak (kontuz!!, birusak ez daude zelulaz osatuta, ez dira zelula biziak!).

 

 

1.- Monero-erreinua:

Monero erreinuko bizidunak organismo mikroskopikoak dira, zelulabakarrak, prokariotoak eta oso tamaina txikikoakzelula prokarioto bakar batez osaturik daude.

Monero-erreinuaren barnean, talderik garrantzitsuena Bakterioak dira.

Askotan mikroorganismoz (bakterioak kasu) mintzatzen da haien alde kaltegarria azpimarratuz: gaixotasunak eragiten dituzte, jakiak usteltzen eta hondatzen dituzte, usain txarrak sortzen dituzte ....

Baina esan beharra dago mikroorganismoek jokabide positibo edo onuragarria ere (eta ezinbestekoa) burutzen dutela. Ondoko bideoan , honi buruzko informazioa ikus dezakegu, non Microbiota hitzaren esanahia azaltzen baita.

 

Beti organismo zelulabakarrak dira. Oso tamaina txikikoak.

 

Zelula prokariotikoz osaturik daude, hau da material genetikoa zitoplasman dago, ez dago nukleorik.

 

Lurra planetan lehenen agertu ziren bizidunak dira (orain dela -3800 m.u.). Talderik garrantzitsuena, Bakterioak dira.

 

 

  

 

Bakterioek ez dute nukleorik (prokariotoak dira eta). Zelulak direnez gero, mintz-zelularra, zitoplasma eta material genetikoa dituzte. Zitoplasman ez dute organulurik mintzez inguraturik (prokariotoak baitira). Hala ere, metabolismo konplexua dute (heterotrofoak batzuk, autotrofoak beste batzuk).

Tamainaz mikroskopikoak izaten dira: 0,2-1 mikra bitartekoak izan daitezke zabal, eta 1-10 mikra bitarte luze. Ia bakterio guztiek dute zelula pareta erdi trinkoa; pareta horrek bakterioak eusten ditu, forma ematen die, ioien igarotzea erregulatzen du eta babestu egiten ditu. Zenbaitetan estalki likatsua dute inguruan. Estalki horrek ur asko izaten du, eta kapsula esaten zaio. Zenbait bakteriok flageloak dituzte, bakterioari mugitzen laguntzen diotenak.

Beraz, osagai bereizgarriak hauek dira:

a) Bakterioek zelula-pareta berezia dute; bilgarri zurruna da eta babes funtzioa betetzen du. Zelularen forma baldintzatzen du.

b) Bakterioen kapsula: Zelula-pareta biltzen du; kapsularen zenbait osagaiek gaixotasunak sortzen dituzte beste bizidunetan. Babes funtzioa dauka.

c) Flageloak: Bakterio batzuek izaten duten luzapenak dira; bakterioa mugitzeko erabiltzen dira, hari itxurakoak.

 

 

2.- Protoctisto-erreinua (Protistak):

 

 

Protoctisto erreinuaren organismoak, zelulabakarrak edo zelulanitzak izan daitezke; zelula eukariotoz osaturik daude eta orain dela -1.500 m.u. gure planetan agertu ziren. Gehiengoak urtarrak dira.

 

 

 

Protozooak

Bizidun eukariotiko Zelulabakarrak dira.

Heterotrofoak dira, hauda, hondar organikoz eta beste organismo mikroskopiko batzurez elikatzen dira. Ingurune urtarrean bizi dira, bai ur gezatan, bai ur gazitan.

Mugitzeko formaren arabera, protozooak lau talde hauetan sailkatzen dira:

 

a) Flagelatuak: flageloen bidez mugitzen dira.

b) Ziliatuak: zilioen bidez mugitzen dira. Irudian, protozoo ziliadun bat (zelulabakarra). 


c) ErrizopoideoakPseudopodoen bidez mugitzen dira.

d) Esporozooak.: Geldirik egoten dira, ez dira mugitzen. Parasitoak dira eta gaixotasunak eragiten dituzte.

 

 

 

 

Algak

Bizidun eukariotiko Zelulabakarrak edo Zelulanitzak izan daitezke.

Zelulabakarrek, zenbaitetan, elkartzen dira eta koloniak eratzen dituzte. Alga zelulanitzen zelulak oso antzekoak dira, ez dute ehunetan bereizten, hau da, zelulen espezializazio-maila oso txikia da.

Autotrofoak dira, klorofila daukate eta CO2 atmosferikotik, beren materia organikoa sortzen dute, ez dute kontsumitu behar beste bizidun baten materia organikoa.

Urtarrak dira, itsasoan nahiz ur gezatan bizi daitezke.

Pigmentu fotosintetikoen arabera, hiru motatan sailkatzen dira:


a) Alga berdeak: Pigmentu ugariena klorofila da.

b) Alga arreak: Pigmentu nagusia horixka da, klorofila baino ugariagoa.

c) Alga gorriak: Pigmentu gorri bat dute, ugariagoa.

 

Beheko bideoa ikusi

 


 

Algak eta Protozooak (gaztelaniaz)

 

3.-Onddoak (Fungi erreinua):

Izaki bizi zelulabakarrez edo zelulanitz heterotrofoz osatutako erreinua eratzen dute onddoek. Landare eta animalien bizkarroiak dira horietako asko, elikadura xumekoak baina bizi ziklo oso desberdinak dituztenak. Espora sexudunak edo sexugabeak eratzen dituzte.

Onddoak, eskuarki landareen sailean sartzen diren arren, ez dira landareak, ez baitute landareen ezaugarri nagusia den klorofilarik, eta beraz, ez dira gai fotosintesia egiteko. Izaki heterotrofoak dira, gehienetan lurrean edo landare ihartuetan bizi direnak, baina badira uretako edo itsasoko zenbait mota ere. Hazkurri xumekoak izaten diren arren, bizi ziklo oso desberdinak dituzte, eta bizitza ziklo horietan, hain zuzen, oinarritzen da onddoen sailkapena.

 

Onddoen bizi-zikloa:

 

 

Onddoen bizi-zikloa. The life cycle of a mushroom.

 

 

Onddoek zeregin funtsezkoa betetzen dute gainerako organismo bizien gorpuzkinak eta hondakinak deskonposatzerakoan, eta beraz, gai organikoak birziklatzeko duten garrantzia dela eta, oinarrizkoak dira biosferaren oreka ekologikoari eusteko.

 

 

4.- Birusak:

OHARRA: Ezin dugu esan "zelula birikoa". Birusek ez dute zelularik,  egitura birikoa edo partikula birikoa adierazpenak erabili behar dugu, izaki zelularrak ez baitira.

 

Beraz, nahiz eta unitate didaktiko honetan landu, ez dira ez Moneroak ez Protoctistoak. Birusek, Birus multzoa osatzen dute.

 

Birusak, nahitaezko bizkarroiak (parasitoak dira), zelula biziak infektatzen dituztelako; zeluletatik kanpo, ez dira gai bizi-funtzioak egiteko, arrazoi honengatik ez dira benetako bizidunak.

Birusak ez dira zelulak, eta ez dute zelula-egiturarik.

Oso tamaina txikikoak dira eta nonahi aurki daitezke: lurzoruan, airean, uretan ....

 

4.1- Egitura:

1.- Kapsida

Proteinaz eratutako kutxa bat da, forma askotakoa izan daiteke. Ondoko irudian, ezkerretik eskubira:

a) T4 bakteriofagoa (burua ikosaedreikoa eta isatsa helikoidala, konplexua),

b) tabakoaren mosaikoa eragiten duen birusa (helikoidaka),

c) influenzaren birusa (edo gripearen birusa) eta coronavirus Sars2, (poliederikoa) ..

               a)                                                     b)                                                      c) 


2.- Kanpoko bilgarria: Kapsidaz kanpo dago. Birus batzuek duten egitura da, ez da beti agertzen. Adibidez, gripearen birusak, bai, badu kanpoko bilgarri bat.

 

3.- Azido Nukleikoa

Birusaren informazio genetikoa daraman molekula kimikoa da. Kapsidaren barrualdean dago.

 

Irudian, kapside helikoidal bat eta barnean Azido Nukleikoa,(harizpi gorria)

 


 

 

4.2- Birusen bizimodua:

Birusa zelula-mintzean zehar sartzen da zelulan, eta infektatu egiten du. Zelularen baliabide energetikoak eta substantziak erabiltzen ditu birusaren kopia asko sortzeko; Behin erreplikazio birikoa bukatuz gero, infektatutako zelularen mintza apurtzen dute eta aske geratzen dira .

Animazio honetan, kapside konplexuko virus baten bizi-zikloa ikus daiteke; bakterio bat infektatzen du, bere Azido Nukleikoa txertatu du eta zelularen baliabideak erabiltzen ditu kopia birikoak egiteko. Azkenean, zelula apurtzen du, erahiltzen du, eta kopia birikoak askatzen dira.


 

Gaixotasun garrantzitsuak eragiten dituzte:  Covid-19amorrua (txakurren amorrua eta besteak), baztangabarizela, ebola, hepatitis, herpes-a, gripea, poliomielitis-a, HIESA/SIDA birusa ...... eta asko gehiago.


 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.