| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH1lurplaneta6

Page history last edited by Imarru 7 months, 3 weeks ago

Lur planetaren Hidrosfera

 

 

1.- Lurraren Hidrosferaren jatorria:

Lurra eratu zenean, duela 4.500 m.u., sumendi-jarduera oso handia zen eta asteroideek eta kometek sarri jotzen zuten gure planeta. Prozesu hauei esker, atmosfera aberastu egin zen karbono dioxidoan eta ur-lurrunean.

Lurra hoztuz zihoan heinean, ur-lurruna kondentsatuz joan zen eta azkenean, euri eran jausi, gainazalean metatu eta horrela hidrosfera sortu zen.

Hidrosfera da uretako erreinua; beste Sistema Naturalekin (Atmosfera, Biosfera, Geosfera ...) erlazionatuta dago .


 

Hidrosferaren zati bat, atmosferan dago, ura gas egoeran; beste zati bat, bizidunetan sartuta dago, egoera likidoan. Ozeanoetan biltzen diren urek, zatirik handiena osatzen dute; eta azkenik, kontinenteetan, ur solidoa (elurra eta izotza) eta ur likido bezala, ibaietan, aintziretan, lurpeko uretan eta lurzoruetan aurkitzen da.

 

 

2.- Uraren banaketa:

Lurrean dagoen ura honela banatuta dago: %97-%97,5 ur gazia da eta %3-%2,5 ur geza.

 

 

3.- Uraren propietateak:

Propietatea

 

Lurraren gainazalean burutzen diren zenbait prozesu

 

Bizidunetan burutzen diren prozesuak

 

Oso disolbatzaile ona da

Lurrazaleko hainbat mineral disolbatzen du.

Gatz disolbatuak itsasoraino eramaten ditu eta lurruntzen denean, gatz

disolbatuak jalkitzea eragiten du.


 

Organismoen barnean, garraio-funtzioa egiten du.

Disolbatzaile nagusia da, bizidunon barneko likido guztietan: odola,

listua, digestio-urinak .....

Bero kantitate handia xurgatzen du

Klima leuntzen du; erregulatzaile termiko ona da.

Ozeanoek eta itsasoek udan beroa xurgatzen dute eta neguan, atmosferara askatzen dute

Organismoen barneko temperatura-aldaketak murrizten ditu.Hozgarri

eraginkorra da, bizidunon bero-soberakinak atmosferara askatzeko (izerditzean ura lurrundu egiten delako)

Ezohiko dilatazioa du.

Substantzia guztiak konprimitzen dira likidotik solidora igarotzean; ura, aldiz, hedatu egiten da izoztean, bolumen handiago okupatzen baitu. Harriak haustea eragiten du horrek, arrailetan ura sartu eta izozten denean.

Aintziretan, ibaietan eta itsasoetan, izotza ur gainean gelditzen da eta sortzen den azaleko jeruza izoztu horren azpian, urak egoera likidoan jarraitzen du, uretako bizidunek bizirik iraun dezaketen.

Substantzia itsaskorra da.

Ura eraginkortasunez itsasten zaie gainazal mota gehienei. Harriak eta lurzorua ere bustitzen ditu.

Landareen hodi meheetan gora egiten du urak.

 

 

4.-Ozeanoetako ura:

Ozeanoetako urak baditu zenbait ezaugarri berezi:

 

Ur gazia da.

Litro bat urek 35g gatz

disolbatuta dauka, batazbeste.

Gasak ditu disolbatuta

Nitrogeno, oxigeno, karbonodioxidoa eta beste

gas batzuk ditu.

Olatuen bitartez eta izaki bizidunen jardueraren

bitartez (fotosintesia) gas horiek uretan

disolbatzen dira.

Tenperatura aldatzen da sakoneraren arabera

Eguzkiak gainazaleko ura berotzen du, eta

beraz, gainazalean tenperatura altuagoa da beherago dagoen urarena baino.

Itsas hondo sakonenetan, tenperatura 4º eta

-2º C artekoa izan daiteke.

 

 

Ozeanoetako urak hiru mugimendu mota izaten ditu;

OlatuakHaizeak eragiten ditu. Haizeek eraginda, gainazaletik beherako 50m-ko ur masa nahasten da.


Horrela mugitzen dira partikula materialak, hazieak eragindako olatuetan.



 


Ezkerreko irudian, swell edo hondoko itsasoaren olatuak; kasu honetan, olatuak eragin dituen haziea oso distantzia handiko zona batean jotzen ari da. Olatu ordenatu eta erregularrak dira.

 

Eskubian, haize-olatuak; orain, hazieak olatuen sorlekuan bertan jotzen du.

 

Itsaslasterrak: Ur-masen mugimenduak dira, eta ibai ozeanikoak balira bezala hara-hona ibiltzen dira ozeanoan. Korronte hauen eragileak, Haize nagusiak, ur-masen arteko tenperatura aldeak eta gazitasuna aldeak dira.

Mareak (edo itsasaldiak): Itsasoko ur mailaren aldizkako igotzeak eta jaisteak dira.

Lurra, Ilargia eta Eguzkiaren masen arteko grabitazio-jokabideak sortzen ditu itsasaldiak.

Itsasaldien lehenego eta bigarren mailako ondorioak ongi ulertzeko, click hemen eta aukeran agertzen den bideoan play egin.

 

Hiztegirakoitsasaldiak (mareas, tides), itsasgora (pleamar, high tides),

itsasbehera (bajamar, low tides), itsasaldi biziak (mareas vivas, spring tides),

itsasaldi hilak (mareas muertas, neap tides).


 



 

 

 

 

 

5.- Kontinenteetako ura (uraren zikloan sartuta):

Ur geza hainbat formatan ager daiteke gainazal kontinentalaren gainean: aintzirak, ibaiak, uharrak, lur azpiko urak, zingirak eta glaziarrak.

 

 

Adieraz itzazu zenbaki bakoitzaren esanahia.

 

 

Aintzirak

Lurraren sakonunetan pilatzen diren ur masak dira.

Ibaiak

Ur-laster iraunkorrak dira. Iberiar Penintsulan ibairik emaritsuena Ebro da eta luzeena Tajo ibaia.

Uharrak eta errekak

Urtearen sasoi batzuetan lehor egoten diren ur-lasterrak dira. Ibilbide motza izaten dute, eta desmaila handikoak dira; askotan ibai batean bukatzen dira. Batzuetan, itsasoan irekitzen dira, zuzenean (erranblak).

Lur azpiko urak

Harri multzoren barrutik doazen urak dira. Batzuetan, aintzirak edo ibaiak sortzen dituzte lur azpian.

Inguru zingiratsu, padurak

eta hezeguneak

Horrelakoetan, lurzorua istilduta egoten da urte osoan eta uraren sakonera oso desberdina izaten da leku batzuetan eta besteetan.

Glaziarrak

Izotz-pilaketak dira. Poloetan eta mendiko gailurretan eratzen dira.

 

 

6.- Uraren zikloa:

Ura, Lurraren sistema guztietatik igarotzen da, ziklo errepikakor bat osatzen du: uraren zikloa.

Hidrosferatik Atmosferara doa; Atmosferatik lurzoruetara eta Biosferara (bizidunek hartzen duten ura); eta berriro, Biosferatik eta Lurzorutik, Hidrosferara edo zuzenean Atmosferara.

Ziklo honen motoreak bi dira:

a) Eguzki energia: honi esker, ura lurruntzen da eta Atmosferara doa.

b) Grabitazio-erakarpena (Lurraren masak eraginda): indar honek, hodeietan kondentsatzen den ur likidoa eroriarazten du, eta ibaietatik itsasora edo harri-multzo barrura eramaten du.

Ziklo honetan, lau prozesu gertatzen dira: Lurruntzea (Atmosferarantz), Kondentsazioa (ihintza eta hodeiak sortzen dira horrela), Gainazaleko isurketa (ibaiak eta errekak sortzen dira) eta Infiltrazioa edo iragazketa (lur azpiko uren sorrera).

 

Uraren zikloa

 

 

7.- Zertan erabiltzen dugu ura?:

Gure estatuan, ur gehiena nekazaritzarako erabiltzen da; ez da edateko ura izaten baina baliabide baliotsua eta garestia da.

Beste zati handi bat industrian erabiltzen da; hau ere ez da edatekoa izaten.

 

Kontsumitzen dugun gainerako ura, etxerako izaten da: edateko ura, elikaduran, garbiketa-kontuetan eta abarretan erabiltzen dena.

 

 

 

 

Uraren erabilerak Euskalherrian (bideo)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

8.- Uraren kalitatea:

Gure etxetara iristen den ura, edateko ura da. Ez du arriskurik gure osasunerako, araztua izan da eta kontsumorako egokia da.

Munduko Osasun Erakundeak (MOE/OMS) ur edangarriaren ezaugarriak, hauek izaten dira:

a) Ez du eduki behar osasunerako kaltegarri den substantziarik; ez kutsagarri biologikorik (mikrobio patogenoak) ez kimikorik, ez erradiaktiborik.

b) Gas-prportzio eta gatz mineralen proportzio jakin bat eduki behar ditu, disolbatuta.

c) Koloregabea edo zeharrargia izan behar du; usaingabea eta zapore atseginekoa ere.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.