| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH1lurplaneta5

Page history last edited by Imarru 6 months, 3 weeks ago

 

Lur planetaren Atmosfera (Eguratsa)

 

 

1.- Atmosferaren jatorria:

Atmosferaren sorreraren urrats nagusiak:

Atmosfera Lurra planetaren sorrera-prozesu berean sortu zen.

1.urratsaAkrezio planetarioa: Planetaren sorrera eta Eguzki Sistemaren sorrera. (Akrezioa= elkarketa)

Jatorrizko nebulosa baten partikula materialak (elementu kimikoen atomoak, gehiengoa Hidrogenoa) haien artean elkartzen hasi ziren, grabitazio indarrak eraginda; horrela, Eguzkia eta planetak eratu ziren .

Akrezio fasea eta jatorrizko nebulosa batetik protoplaneten sorrera-prozesua ulertzeko, beheko bideoa ikusi behar duzu.

2. urratsa Berkokapen grabitatorioa, materialen dentsitatearen arabera. Egoera gaseosoko materialak, arinenak zirenez, kanpo geruzatan metatu ziren; aldiz, elementu astunenak, protoplaneta horien nukleorantz "hondoratu" ziren . Berriro, Grabitazio indarrak elkartutako materialak antolatu zituen geruza desberdinetan, haien dentsitatearen arabera. Elementu gaseosoak, beste elementutik bereiztu ahala (desgasifikazioa), beti, kanpo geruzan kokatzen ziren.

Ezkerreko animazioan, zati ilunak material dentsoenari dagozkio eta gris argiak elementurik arinenak dira..

 

3. urratsaDesgasifikazioa; elementu gaseoso arinenen bereizketa eta kanporaketa graduala (bolkanketaren bidez). Egoera gaseosoko materialak, kanpo geruzan pilatu ziren.

Atmosfera Primarioa eratu zen, nagusiki Hidrogenoz eta Helioz osatuta.

 

 

4. urratsa Sortutako geruza gaseoso honen parte bat, planetari atxikituta geratu zen (elementu gaseoso astunak, karbono dioxidoa, nitrogenoa ... bezalakoak ), grabitazio indarra eta tenperaturaren arteko jokabidearen ondorio bezala, eta beste parte bat espazioan galdu zen, barreiatu zen (atomo arinenak, Hidrogeno eta Heliokoak, grabitateak ezin zituen atxikituta mantedu eta); horrela, Atmosfera Primariotik sortu zen Atmosfera sekundarioa, gas astunagorekin, desgasifikazio prozesu baten bidez, gehiengoa bolkanketaren bitartez gainazaleratu zirenak.

Horrela askatu ziren H2O, CO2, SO2, CO, S2, Cl2, N2, H2 eta NH3 (amoniakoa) eta CH4 (metanoa) .

Hasierako atmosfera anoxikoa zen, oxigenorik gabea. Oxigenoa askoz beranduago sortzen eta metatzen hasi zen, prozesu biologikoen (fotosintesia) ondorio bezala.

 

5. urratsa Fase Biotikoa-3800 m.u. lehenengo zelula biziak agertu omen ziren; horietako batzuk fotosintesia izeneko prozesua burutzen hasi ziren. Ondorioz, Atmosfera Sekundarioaren osaeran aldakuntza sakonak gertatu ziren: garrantzitsuenak, oxigenoaren kontzentrazioa handitu zen eta karbono dioxidoarena murriztu zen.

Bizidunek, Atmosferaren osaera eraldatu eta egokitu zuten.

 

Taula honetan, planeta desberdinen atmosferaren egungo osaera ikus daiteke. Alderaketa egitean argi dago Lur planetarena erabat ez ohikoa dela.

Hasiera batetan, Eguzki sistemaren planetak guztiak , prozesu beretik sortu zirenez gero (beraz adin berekoak dira), haien hasierako atmosferak antzekoak ziren (osaera erlatiboa). Artizarraren atmosfera eta Martitzarena antzekoak dira (Lurraren hasierako atmosfera ere, horiek bezalakoa zen), eta aldaketa gutxi izan dute. Baina gure planetan, Biziak oso eraldaketa sakonak eragin ditu.

Biziduneek burutzen dituzten prozesuek (Fotosintesia, kimiosintesia, hartzidurak ....) jatorrizko atmosfera sakonki eraldatu dute.

Lur planeta, Eguzki sisteman, salbuespen bat da:

Biziak jatorrizko atmosfera eraldatu du, nagusiki bi ataletan: Oxigeno asko dugu gure atmosferan eta oso CO2 gutxi.

 

 

2.- Zer da Airea? Airearen konposizioa:

Airea eta Atmosfera terminuak ez dira sinonimoak; dakigunez, atmosfera edo eguratsa Lurra inguratzen duen gas geruza da, gas desberdinez osaturiko nahaste fisikoa bat da.

Airea, Troposferan (beheko geruza atmosferikoa, gainazaletik 10-km ra doana) dagoen gas nahaste berezia da. Ondoko tauletan, airearen osagaiak ikus daitezke:

Kontuan hartzeko: Aireak, masa dauka eta bolumen zehatz bat okupatzen du espazioan, materiaz (atomoz) osaturik baitago. Airean dauden atomoak, desberdinak dira; batzuk besteak baino handiagoak (astunagoak) dira. Arinenak, Hidrogeno eta Helio atomoak dira.

 

Atmosferaren osaketa. Simulagaiua.

 

 

3.- Atmosferaren egitura: geruzak.

Behetik gorantz, Atmosferan gau jeruza bereiztuko ditugu: Troposfera, Estratosfera, Mesosfera eta Ionosfera (Termosfera).

 

Troposfera

Batez besteko lodiera 10 km.

Pologainetan 7 km-ko altitudea; Ekuadoregainean 16 km.

Lurzorua ukituz dagoen jeruza da. Goialdeko muga Tropopausa deitzen da. Geruza honetan burutzen dira gertakizun meteorologiko gehiengoa.

Zenbat eta gorago igo temperatura baxuagoa da; goialdean -55ºCko temperatura lor daiteke. Troposferan biltzen da Atmosferaren masaren

genhiengoa

Estratosfera

10 km-tik 50 km-ra bitarteko altitudeko geruza.

Geruza honen barnean Ozonosfera aurkitzen da

30 km inguru lodiera du. Goialdean Estratopausa izeneko muga dago. Eguzkiaren izpi ultramoreek oxigeno molekulekin talka egin eta ozono gasa sortzen dute. Erreakzio honek beroa sortzen du eta goiko aldean temperatura 17ºC ingurukoa izaten da.

Ozonoan aberatsa den leku hau Ozonosfera da (25 km-tik 40km-ra bitarteko altitudean, baina aldakorra da).

Ozono egiten erabiltzen diren izpi ultramore horiek, ez dira gainazalera iristen (gastatu egiten direlako, ozono sorreran), beraz, Ozonosferak babes funtzioa egiten du (Eguzki erradiazioarekiko). Honi esker, bizidunak gainazal kontinentala kolonizatu zuten (ordurarte, ozeanoetan soilik bizi ziren, uretan murgilduta, babesturik).

 

Mesosfera

50 km-tik 90 km-ra bitarteko altitudean.

40 km inguru lodiera du. Goiko muga Mesopausa da. Barnetik kanpora temperatura gero eta baxuagoa da. Mesopausan -100ºC edo txikiagoa izan daiteke.

Ionosfera (Termosfera)

90 km-tik 500-600 km-ra. Handik kanporantz Exosfera

Kanpoko geruza da. Eguzki-erradiazioek goiko aldea berotzen dute, eta beraz, zenbat eta altitude handiagoa, orduan eta temperatura handiagoa dugu.

Goialdean ez dago muga zehatzarik; gasak urrituz doaz eta 500-600km-ko altitudean, jada, espazio hutsa dago.

Goiko aldea Exosfera deitzen da.

Hemengo gasen atomo asko elektrikoki kargaturik daude: ioiak deitzen dira eta handik datorkio izena geruza honi (Ionosfera).

 

*

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

4.- Meteorología hastapenak:

4.1- Eguraldia eta klima bereiztuko ditugu:

a) Zer da eguraldia?: Leku eta une jakin batean dagoen egoera atmosferikoa. Egoera hau deskribatzeko, airearen temperatura, hezetasuna, haizearen norantza eta abiadura, presio atmosferikoa ... kontuan hartzen dira.

 


b) Zer da Klima?

Oso denboraldi luzean izandako eguraldiaren joera edo portaera nagusia. Zer nolakoa den zehazteko, kasu honetan, temperatura eta prezipitazioen batez bestekoak (eta gutxieneko-gehienezkoak) kontuan hartzen dira.

Informazio hau guztia klimograma izeneko taula grafikoen bitartez adierazten da (ikusi ezkerreko irudia).

Nola egiten da klimograma bat?

Klimogramak

 

Datorren estekan, munduko kontinentea, estatua eta hiria hauta dezakezu, bertako klimograma ikusteko (behealdean, Volver sakatuz edo kontinentea hautatuz).

 

 

4.2- Presio atmosferikoa eta haizeak:

 

Video honetan ikusitakoari buruzko azalpen bat eman, Presio atmosferiko kontzeptua erabiliz.

 

 Zirkulazio atmosferikoa: Antizikloiak eta Borraskak

 

 

Presio atmosferikoak puntu baten gaineko airearen pisua adierazten du. Planetaren Grabitate-erakarpenak aire-masa erakartzen du eta presio atmosferikoa horrela sortzen du.

Milibar-retan neurtzen da (mb) eta itsas mailan 1024 mb-koa izaten da.

 

Mendien gailurretan, gainean "aire zutabea" txikiagoa denez (eta aire molekula gutxiago), presio txikiagoa izaten dugu.  Altitudearekin presioa murrizten da, gainean gero eta aire gutxiago baitago.

Mapa meteorologikoetan, isobarak presio atmosferiko berdineko puntuak lotzen dituen lerroak ikus daitezke.

Airearen dentsitatea eta pisua, tenperaturarekiko alderantzizko proportzionala da; hau da, aire masa beroak arinagoak dira aire masa hotzak baino. Aire hotza pisatzen du gehiago, beroa baino.

 

Honen arabera, Troposferan, bi aire masa mota bereizten dira:

Antizikloiak (A edo H mapetan): aire masa hotzak (aldamenekoak baino temperatura baxuagoarekin), beraz, presio atmosferikoa handiagoarekin. Aire masa antiziklonikoak, hondoratzen dira (gehiago pisatzen dutelako) eta hondoratzean, bira egiten dute (erloju-orratzen aldera ipar hemisferioan eta alderantziz hego hemisferioan).

Borraskak (B edo L, mapetan): Hemen, aire masa arinagoa da, bero baitago (beti aldameneko aire-masekin alderatuta); arinagoa denez, presio atmosferikoa txikiagoa da. Aire masa arin hauek masa hotzen arteko flotatzeko joera izaten dute, beraz, altxatzen dira, erloju-orratzen aurkako errotazioarekin (ipar hemisferioan); aire mas bero hauen igoerak sortzen duen hutsunea, aldameneko aire masa hotzek betetzen dute. Aire masen desplazamendu honek, Haizea sortzen du.

 

 

4.3- Hezetasuna eta hodeiak. Prezipitazioak:

Aireak beti du hezetasuna, ur-lurrun eran. Ur-lurrun hau, lurruntzetik dator (Itsaso eta ozeanoetako ur-lurruntzetik, eta lurzoru hezetik) eta Izaki bizidunen jardueratik (arnastean kanporatzen dugun ur-lurruna ...).

Aire beroak ur-lurrun gehiago izaten du aire hotzak baino; aire masa bero bat hozten denean, ur-lurrun gutxiago izango du, beraz, orain "airean sartzen ez den" ur-lurrun zati hori kondentsatuko da, tantatxo eran (egoera likidoan). Tanta horiek bi modutan ager daitezke:

Ihintza (el rocío) : hezetasuna airearen eraginpean dauden objetuetan kondentsatzen bada (nagusiki, gainazal hotzetan). Zero azpiko temperatura lortzen denean, ura solidotzen da eta izotz zuria (la escarcha) sortzen da.

HodeiakUr likidoz edo izotzez eraturiko zatiki ñimiñoen multzoa, atmosferan suspentsioan dagoena. Hodeiak atmosferan dagoen ur-lurruna kondentsatutakoan sortzen dira; ur-lurruna kondentsatutakoan 20 mikra inguruko diametroa duten ur-tantak sortzen dira, baina airean suspentsioan mantentzen dira ia ez baitute ezer pisatzen. Kondentsazioaren arrazoiak hainbat motatakoak izan daitezke: irradiazioak eragindako hoztea, aire-masen nahastea eta espantsio adiabatikoagatiko hoztea; hozte adiabatikoak (bero elkartrukerik gabe; hoztea presioa murriztetik dator) sortarazten ditu hodei-masarik handienak.

 Ur tantatxo txikix osaturiko masak dira hodeiak, airean flotaka; tanta txiki horiek elkartzen direnean, tamainaz eta pisuz handitzen dira eta erori egiten dute: euria edo prezipitazioak dira.

 

Hodeietatiko ura, modu desberdinetan prezipita daiteke lurzorura (grabitazio indarrak eraginda):

Prezipitazio solidoak elurra eta txingorra (kazkabarra)Biak prezipitazio solidoak eta ur izoztuz osatutakoak badira ere, ez dira, osaketari dagokionez, era berean sortuak. Elurra ur-kristal soilez osaturik dagoen bitartean, txingorra prozesu luzeago baten ondorioz sortutako ur izoztua da, kristal-egiturarik gabea. Txingorra hodeien barne-dinamika berezi baten ondorioa dela esan genezake. Hodeien baitan gora igotzen diren aire-korronteak egon daitezke, bai eta horietatik urrun ez dauden eta behera jaisten diren beste korronte batzuk ere. Izoztu diren ur-tantak behin eta berriz gora eta behera hasten badira korronte horietan, bidaia ugari egin ditzakete. Igotzen diren bakoitzean, ur jelatu edo izotz-geruza bat itsasten zaie eta, denboraren poderioz, txingor-alea handituz eta astunago eginez joaten da. Baina txingor-alea ezin da etengabe handituz joan eta aire-korronteetan gora-behera ibili. Alearen pisua handiegia denean korronteak gora jasotzeko, lurrera erortzen da: txingorra edo kazkabarra ari du.

Prezipitazio likidoak: Prezipitazio likidoen artean eta, oro har, prezipitazio guztien artean, euria da ezagunena. Lehen

 

dik jakingo duzun bezala, euria atmosferan dagoen hezetasunaren kondentsazioz sortutako tantek osatzen dute. Kondentsazio hori aireko tenperaturaren jaitsierak eraginda gertatzen da. Osatutako tantak oso txikiak direnean, zirimiria deitzen diogu prezipitazio-mota horri.

 

Hodeiak hainbat generotakoak izan daitezke: altuak (zirruak, zirrokumuluak eta zirrostratuak), ertainak (altokumuluak eta altostratuak) eta baxuak (estratokumuluak, estratuak eta ninbostratuak), eta bestetik, hedadura bertikal handiko hodeiak (kumuluak eta kumuloninboak). Hodeien sorrera eta bilakaera oso lotuta dago antizikloiek eta depresioek sortarazitako frote bero eta hotzen mugimenduarekin.

 

How do clouds form ?
¿Como se forman las nubes?

 

Zer da Tanta Hotza?

Europako hegoaldeko herrialdeek, Mediterraneo itsasora jotzen dutenek, tanta hotza izeneko fenomeno atmosferikoaren eragina jasaten dute. Uda amaieran bero dagoen Mediterraneoko ura, (30ºC kostaldetik hurbil) ur-lurrun ugari isurtzen du atmosferara. Aire bero hau igotzen bada, eta aire hotzarekin nahasten bada, uraren lurruna kondentsatu egiten da bat-batean eta uholdeak sortzen dituzten ekaitz handiak gertatzen dira. Udaren bukaeran eta udazkenaren hasieran izaten da tanta hotza gertatzeko arriskurik handiena.

Tanta hotzaren sorrera:

  • Itsasoko ura bero-beroa dago. Mediterraneoan, esaterako, itsasertzetik gertuko urek hogeita hamar graduko tenperatura izan dezakete.
  • Ur ugari lurruntzen da, bainu edo dutxa batean gertatzen den bezala.
  • Baldintza klimatiko horietan depresioa edo fronte hotza iristen denean, altueran aire hotza baldin badago, egongaiztasun egoera gertatzen da.
  • Itsasoak lurrunduriko ura egongaiztasun horrek erakarrita altxatzen da eta, zona hotza ukitzean, kondentsatu egiten da, hodei itzel bat sortuz.
  • Oso litekeena da hodei gaitz hori ziztu bizian handitzea, behetik gora datorren lurruna erraz igotzen baita, zona hotzagoak aurkitzen baititu bidean; hotz horri esker, geroz eta ur gehiago bilduko da.

 

Zer da tanta hotza ?

La Gota fría.

Hodei motak.

 Hodeien Atlas (sailkapena)

Munduko klimak.

 

 

 

5.- Giza jardueren eragina Atmosferan:

Giza jarduera batzuek zenbait substantzia kutsagarri sortzen dituzte, eta batzuk atmosferara igortzen ditugu. Azpimarratzekoak dira, besteak beste:

 

Berotegi efektua (simulagaiua)

 

a) Karbono dioxidoa: Erregai fosilak erabiltzeak sortzen du (ikatza, petroliokinak ...). Atmosferan metazeak berotegi-efektua areagotzen du eta klima-aldakortasunaren eragile bezala portatzen da.

Zer da berotegi-efektua?
Zer da the Greenhouse effect?

 

b) Sufre oxidoak eta Nitrógeno oxidoak: Kalitate txarreko gasolinak eta ikatza (eta zura) erretzeak sortzen ditu. Oxido hauek hodeietako urarekin kimikoki lotzen direnean, euri eta elur azidoa sortzen da. Aintziretan, itsasoan, landaretzan .... oso eragin kaltegarria izaten du; landareak eta animaliak hil daitezke. Monumentuen harriak ere kimikoki erasotzen eta desegiten dira.

 

Hidrokarburo eta Nitrogeno oxidoen kutsadura

 

 

 

 

 

c) CFC gasak:

Industrialki egindako gasak dira (aerosoletan, aire girotuko tresnetan ....) Ozono geruza txikitzea eragiten dute eta horrela, bizidunok geneukan izpi ultramoreetariko babesa galtzen dugu.

Zer dira konposatu CloroFluoroCarbonodunak? (CFC)

Ozono-geruzaren etsaiak

 

 Ondoko bideoan, CFC gas baten jarduera suntsikorra azaltzen da, Freon 12 arena hain zuzen.

Freon molekulak bost atomo ditu, karbono atomo bat, erdian (grisa), eta honekin lotuta bi kloro (urdinskak) eta bi fluor (bola berdeak eta txikiagoak).

 

Ozonoaren suntsiketa

Ozonoaren suntsiketa (II)

 

Freonaren formula enpirikoa beraz, C F2 Cl2 idatziko dugu. Bideoan ikusten denez, eguzki irradak Freon-molekula apur dezake, Kloro atomoak askatuz; eta kloro atomo hauek, ozonoarekin erreakzionatzen dute, ozono molekula suntsituz.

Freona, hozkailuen hozte zirkuituetan erabiltzen zen; hozkailu zaharren freona, atmosferara askatzen zenean, goi-geruzetara iristen zen eta hango ozonoa desagertaratzen zuen.

Gaur egunean, Freona debekatuta dago hozte industrian.

 

 

d) Kedarra, partikula solidoak eta aerosolak: partikula solido edo likido txikiak dira, iturri naturaletan (sumendiak) eta ikatza ....... eta beste erregai batzuk erretzean sortuak. Airean esekita geratzen dira eta laino gris bat sortzen da. Eraikinak eta monumentuak hondatzen dira, substantzia hauek kimikoki erasotzen baitituzte. Biriketako gaitzak eragiten dituzte, etengabe kedarra arnasten arituz gero.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.