| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH1lurplaneta4

Page history last edited by Imarru 1 year, 6 months ago

Harriak. Harri motak eta Harrien zikloa.

 

1.- Harrien osaera:

Harriak mineralez osatuta daude. Harri batzuek mineral bakarra dute osagai; harri hauei harri mineralbakarrak deitzen zaie. Beste harri batzuk, mineral bat baino gehiagoz osatzen dira (adibidez granitoa); hauek dira harri mineralanitzak.

Elkarri lotutako pikor mineralez osatuta daude harriak, egoera solidoan. Pikor guztiak mineral berekoak direnean, harria mineralbakarra dela esaten da.

Harri kontzeptuan, beti suposatu behar dugu mineralak egoera solidoan aurkitzen direla, salbuespen bakar batekin: petrolioa. Petrolioa harri organogeno bezala onartzen da, nahiz eta egoera solidoan ez egon. Gainontzeko kasu guztietan, harriak, beti egoera solidoko agregatu mineralak dira.

 

 

 

2.- Harri motak:

Hiru Harri mota bereizten dira: sedimentarioak, magmatikoak eta metamorfikoak.

 

2.1- Harri sedimentarioak:

Harri sedimentarioak edo jalkin-harriak, hobi sedimentarioen beheko gunetan sortzen dira, gaineko sedimentuek eragiten duten presioak eta temperaturak eraginda (200ºC gainditu gabe). Lodiera, kolore eta trinkotasun desberdineko geruzatan egoten dira.

Prozesuak:

1.- Beste edozein harri motaren apurketa prozesua. Apurketa desplazamenduarekin lotuta dagoenean, Higadura prozesua deitzen da. Desplazamendurik gabeko apurketa (lekun bertan gertatzen denean) Meteorizazio prozesua deitzen da.

2.- Horrela sortutako harri pusken Garraioa. Grabitazio indarra izaten da garraiolari nagusia, beti eremu hondoratuetarantz sedimentuak garraiatuz (hobi sedimentario garrantzitsuenak ozeanikoak izaten dira).

3.- Sedimentazioa: erliebe bajuenetako zonetara iritsi ondoren, sedimentual jalkitzen dira, hobi sedimentarioetan. 

4.- Trinkotzea:Hobi edo arro sedimentarioan pilatzen diren materialek, beheko geruzetan presio handia eragiten dute eta hango sedimentuak, buztin-mineralak, harea pikorrak eta abarrak elkarri ahokatzen dira.

Elkarren arteko airea eta ura desagertzen dira eta sedimentu-multzoaren bolumena murrizten da.

5.- ZementazioaSedimentuan zegoen urak zenbait mineral disolbatzen ditu eta gero, jalkiarazten ditu. Substantzia honek beste osagaiak elkarri atxikitzea eragiten du, itsagarria balitz bezala.

 

Harri sedimentarioen bizipenak

Harri sedimentarioen sorrera (gaztelaniaz)

 

 

 

 

 

 

 

Harri sedimentario motak. Sailkapena:

 

2.1.1- Harri sedimentario Detritikoak edo Klastikoak:

Beste harri batzuren zatiz osatuta daude. Zatien diametroaren arabera:

Konglomeratuak (zatiak >2mm), hareharriak (2mm<zatiak>1/16mm), Limolitak (1/16mm<zatiak>1/256 mm) eta Lutitak edo buztinitak (zatiak< 1/256 mm).


Konglomeratua

 

2.1.2- Harri sedimentario Bioklastikoak :

Bizidunen barne nahiz kanpo eskeletozko hondakinez osatuta daude (pikorrak edo klastoak oskolak, eskeletoaren zatiak .... izaten dira; moluskuen oskolak, koralak eta abar). Ondoko irudian, lumakela bat, oskolez eratuta.


2.1.3- Harri sedimentario Kimiko eta biokimikoak:

Prezipitazio-prozesua, erreakzio kimiko baten ondorioa izan da edo lurrintze prozesu baten ondorioa. Atal honetan, kareharriak (kaltzio karbonatoz osatuta, prezipitazio kimikokoa da) , harri ebaporitikoak edo gatz-harriak (prezipitazioa, lurintze prozesu baten ondorioa da), eta sílex sartzen dira.

Halita (harri ebaporitikoa, NaCl)

 

2.1.4- Harri sedimentario Organogenoak:

Bizidunen hondar bigunak, bakterio anaerobikoek eraldatuta; eraldatze prozesua oso luzea izaten da (miloi urtetakoa).

Horrela sortu dira ikatzak eta petrolioa.

Ikatza eta petrolioa oso garrantzi handiko baliabideak dira, energia-iturririk erabilienak direlako. Hau dela eta, sorrera prozesuak aztertzea eta ulertzea merezi digu. Ondoko zerrendan, animazio eta baliabide grafikoak eskeintzen dira, gaztelaniaz eta ingeleraz. Hauta ezazu bat, nahi duzuna; etxean prestatu ondoren, gelan, beste gelakideren aurrean, animazioaren informazioa azaldu.


 

 

2.2.- Harri magmatikoak:

Harri urtuaren eta gasen nahasteari, magma deitzen zaio. Magma ez da harri bat, egoera solidoan ez baitago; baina magma solidotzen denean (hoztu eta gero) sortzen diren harriak harri magmatiko edo igneoak dira.

Harri magmatiko guztiak magma baten solidotzetik datoz.

 

Solidotze prozesuaren abiaduraren eta lekuaren arabera, hiru harri magmatiko mota daude:

Harri magmatiko plutonikoak (intrusiboak)
(Hozte eta solidotze geldoa, barnealdean)
Magma pixkanaka-pixkanaka hoztu egiten da. Hozte abiadura geldoa eta sakonera handian.
Harri hauek kristal-egitura izaten dute eta plutonizeneko harri multzoak eratzen dituzte.
Adibideak: Granitoa, Diorita, Gabroa ......

Granitoa.Harri osoa kristalinoa da.

 

Harri magmatiko bolkanikoak (extrusiboak)

 (Hozte eta solidotze azkarra, kanpoan, gainazalean).

Magma, lurazalean hozten da, gainazal kontinetalean

edo hondo ozeanikoetan. Sumendietatik ateratzen den magma hau oso azkar hozten eta solidotzen da; ez du

eratzen kristal-egiturarik, denborarik izaten ez baitu.

Adibideak: Basaltoa, Pumita edo Apar-harria (uretan flotatzen den harri bakarra)

Pumita (Magmatiko bolkanikoa, amorfoa da ez kristalinoa)

 

Harri magmatiko filonianoak(Hoztearen Bitarteko abiadura)
Magma hoztu eta solidotu egiten da gainazalerako
bidean beste harri-multzoren zirrikituetan; zirrikitu
eta zartadurahoriek magmaz bete ondoren, bertan burutzen da hozte eta solidotze prozesuak; horrela
sortzen dira dikeaklakolitoaksill ..... izeneko
egitura bereziak (filoiak) .


Porfidoa (mikrokristalak, kristal handiak eta gai amorfoa, nahasian ikusten dira)

 

 

 

2.3- Harri metamorfikoak:

Oso sakonera handian lurperatuta dagoen edozein harri motak bere gainean dauden sedimentuen eraginez izugarriko presioa jasaten du. eta horretaz gain tenperatura handiagoen eraginpean egongo da. Presioak edo/eta tenperatura handiagoa denez, eraldatze-prozesu bat , metamorfismoa, burtzen da, beti, harrien mineralen fusio puntua gainditu gabe. Adibideak:

Marmola (kareharrien metamorfismotik dator), arbela (buztinaren metamorfismotik dator), eskistoak (buztina edo arbelaren metamorfismotik datoz), gneis-ak (buztina, arbela edo eskistoetatik) ...

 

 

 

2.4- Harrien sailkapena: Harrien gida bat eta zenbait jarduera.

Harrien gida. 

 

Jarduera 1Galdetegia 

 

 

3.- Zertan erabiltzen dira harriak?:

3.1- Eraikuntzako material gisa:

Zementua, kareharritik eta zenbait buztinetatik lortzen da. 

Igeltsua eta eskaiola,; material zeramikoak, teilak, adreiluak .. buztinetik lortzen dira.

3.2- Apaingarriak egiteko

Eskulturak, mahaiak, hiri-altzariak ....... leundu ondoren distira ederra ematen dute eta.


3.3- Ontziak egiteko:

Hainbat ontzi, azpil eta abar buztinez modelatzen dira; egosi ondoren gogortu egiten dira.

3.4- Erregai gisa:

Ikatza, petrolioa eta petroliokinak; energía iturri ez berriztagarria da, berokuntzarako, garraiorako, elektrizitatea sortzeko erabiltzen dira.

3.5- Industria kimikoan:

Plastikoak, pinturak, zuntz sintetikoak ..... petroliotik lortutako veste hainbat produktu egiteko.

 

 

4.- Harrien zikloa:

Prozesu multzo bat da, ziklikoa, errepikakorra; Lurrraren gainazalean, harriak higatu egiten dira eta tamaina desberdineko zatitan apurtzen dira. Zati hauek, garraiatu eta jalkin egiten dira, erliebearen gune sakonenetan (arro sedimentarioak).

 

Arro sedimentarioan, trinkotze eta zementazioa burutzen dira eta Harri sedimentario berri bat sor daiteke; baina sedimentuek hondoratzen jarraitzen dutenean, presioa eta tenperatura handitzen dira. Kasu honetan, mineralak eralda daitezke (urtze puntua gainditu gabe) eta Harri metamorfiko bat sortuko da.

 

Presioa eta/edo tenperatura handitzen jarraitzen dutenean, mineralen urtzen puntua gaindituko dugu; orduan harriak desagertzen dira (egoera solidoa desagertzen da) eta magma bat sortuko da. Magma hori hozten eta solidotzen denean, harri magmatikoak eratuko dira eta zikloa ixten da.

 

Harrien zikloa. Azalpen grafikoa.

 

 

 

A) Prozesuak

 

Higadura, Garraioa, sedimentazioa.

Trinkotzea, Zementazioa

 

 

 

Mineralak eraldatzen dira, deshidratazioa (egoera solidoan).

 

 

Harrien mineralak likidotzen dira.

 

 

 

Magmaren solidotzea eta hozte-prozesua

B) Eragileak

 

Atmosfera, ura, haizea, erakarpen grabitatorioa

Presioa eta tenperatura (<200ºC)

 

Tenperatura (>200ºC<urtze puntua), presioa.

 

 

Tenperatura (>fusio puntua), presioa.

 

C) Zer eratzen da?

 

Harri sedimentario berriak.

 

 

 

 

Harri metamorfiko berriak.

 

 

 

Magmak (ERNE! Magmak ez dira harriak, egoera solidoa galdu dutelako)

 

 

 

Harri magmatiko berriak; solidotze lekua eta abiaduraren arabera, plutoniko, filoniano edo bolkanikoak izan daitezke.

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.