| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH1lurplaneta3

Page history last edited by Imarru 1 year, 5 months ago

Geosferako materialak. Mineralak: propietateak eta sailkapena.

 

 

1.- Geosferako materialak:

Lurra, gorputz material guztiek bezala, atomoz osatuta dago. Atomoak oso partikula material txikiak dira eta beste partikula txikiagoz osatzen dira: protoiakneutroiak eta elektroiak.

Atomo mota desberdinak daude Unibertsoan eta Lur planetan; atomoak desberdintzen dira, daukaten protoi kopuruaren arabera.

Gure planetan, elementurik (atomo motarik) ugarienak hauek dira:

Elementu desberdinen Atomoak eraiki nahi ba duzu, click hemen, eta alda ezazu protoi kopurua edo elementuaren izena; beha ezazu sortu den atomoaren ezaugarriak.

 

 

2.- Zer dira Mineralak?

Lurrazalean dauden elementuen konbinazio kimikoz osatutako solidoak dira.

Gorputz material baten atomo guztiak berdinak direnean, gorputz hori elementua da. Adibidez, Oxigenoa, elementu bat da.

Baina atomo mota desberdinez osatzen direnak, konposatuak ditzen dira. Adibidez, ura konposatu bat da, oxigeno eta hidrogeno atomoak (lotuta) izaten baitu.

Mineralak konposatuak dira, baina egoera solidoko konposatuak. Ura, konposatua bada ere, ez da mineral bat, likidoa delako. Adibidez, pirita mineral bat da (ikusi ezkerreko irudia), solida da eta Burdin atomoz eta Sufre atomoz osatuta dago; konposatu kimiko solido bat da.

 

 

3.- Mineralen ezaugarriak:

Mineral guztiek baldintza hauek bete behar dute:

a) Naturala izatea: Laborategietan eta artifitzialki sortzen diren substantziak ez dira mineralak.

b) Jatorri ez-organikoa izatea ( C-C eta C-H loturekin): Izaki bizidunek sortutako substantzia organikoak ez dira mineralak. Azukrea, zelulosa ... ez dira mineralak, baina konposatu solidoak bai.

c) Konposizio kimiko homogeneokoa izatea: hau da, mineralen zati guztiak substantzia berberaz osatuak izatea.

d) Mineralak substantzia puruak dira: hots, substantzia mota bakar bat (konposatu kimiko bakarra) dute bere konposizioan.

 

Mineral baten atomoak espazioan geometrikoki ordenatuta daudenean, kristal-egitura duela esaten da eta mineral kristalduak deitzen da.

Osagaiak, atomoak, ordenatu gabe daudenean mineral amorfoak deitzen dira.

 

 

4.- Mineralen sailkapena eta jatorria:

4.1- Silikatoak: Konposizioan, nagusiki, Silizioa eta Oxigenoa duten mineral multzoa da.

Lurrazalean, ugari eta harri askoren osagai diren silikatorik garrantzitsuenak:

 


4.2- Ez silikatoak: Konposizio kimikoan Silizio-atomorik ez duten mineralak dira.

Elementu natiboak

Konposizioan elementu bakar bat dute; atomo guztiak mota berberakoak dira: UrreaZilarraSufrea ......

Oxidoak

 

Oxigenoz eta beste elementu batez osatuta daude. Oligistoa adibidez, (Fe2O3) burdina oxido bat da.

Sulfuroak

 

Sufrez eta metal batez osaturik daude. Blenda (zink sulfuroa), Galena (berun sulfuroa) Zinabrioa (merkurio sulfuroa) ....

Sulfatoak

 

Sufrez, oxigenoz eta metal batez osatuta daude. Igeltsoa (Kaltzio sulfatoa), Epsomita (magnesio sulfatoa) ...

Karbonatoak

 

Karbonoa, oxigenoa eta metal bat dute haien konposizioan. Kaltzita(Kaltzio karbonatoa) oso ugaria Nafarroan, Magnesita (Magnesio karbonatoa) ...

Haluroak

 

Metal batez eta kloroz edo fluorrez osatuta daude. Halita (Sodio kloruroa da) ...

 

 

4.3- Mineralen jatorria:

Mineralak eratzeko, ezinbestekoa da haien osagaiak kantitate nahikoan eta tenperatura egokian egotea; osagai-isuri bat behar dugu, gehiengoetan magma bezala isuritzen dena.

Egitura kristalinoa sortzeko, hozte eta solidotze prozesu geldoa eta lasaia garatu behar da; horretarako denbora behar dugu. Hau esanda, hiru egoera motatan sor daitezke mineralak:

- Lurrazalaren barnealdeako harri urtuen masen barneanhoztean (olibinoak horrela sortzen dira).

- Lurrazalaren barnealdean, egoera solidoan, harrien mineralak beste mineral bat bihurtzen direnean, presioak eta tenperaturak eraginda.

- Lurraren gainazalean, uretan disolbaturik dauden substantziak jalkitzen direnean; jalkin kristalinoa sortzen da.

 

 

5.- Mineralen propietateak:

Kolorea

 

Argi zuriz argituta, mineralak islatzen duen argi mota da.

Distira

 

Argia isladatzeko modua da. batzuetan metalikoa da (metalena bezalakoa); beste batzuetan beirakara (beirarena bezalakoa) edo kopitesua (koipearen bezalakoa). Distirarik gabekoak mateak dira.

Gogortasuna

 

Material batek beste batzuek marra ez dezaten egiten duen erresistentzia da. Mineralen gogortasuna adierazteko 1-etik 10-era doan eskala bat erabiltzen da Mohs eskala (Friedrich Mohs geologoak proposatuta). Eskala honetan, Talkoa 1-koa da azazkalez marrazten delako eta diamantea 10-koa, gogorrena, beste guztiak marrazten baitu eta ez du inork bera marrazten.

Marraren kolorea

Minerala marratutakoan sortzen den hautsaren kolorea da.

Esfoliazioa

 

Hautsitakoan, zatiak sortzen dira haustura-azal zehatzen arabera. Mika, esfoliatzen da xafletan (orri edo eskata lauetan) eta galena kubotan.

 

 

6.- Mineralen garrantzia eta erabiligarritasuna:

Gure gizartean, mineralak garrantzi handikoak izan dira eta izaten dira, hainbat erabilera dituztela eta:

a) metalak lortzeko: Beruna (galenatik) , merkurioa (zinabriotik), burdina .... eta gaur egunean garrantzi estrategiko-teknologikoa duten metalak (Platinoa, Kobaltoa, Urrea, Vanadioa, Uranioa, Tantalioa ...) giza-gatazka askoren errudunak zeren eta haien meatokiak kontrolatzeko, askotan hilketak, bortxaketak eta mota guztietako mehatxuak erabiltzen baitira.

b) Zeramikagintza: Buztin-mineralak erabiltzen dira; adreiluak, lauzak eta abar egiteko erabiltzen dira.

c) Materialak egiteaIgeltsua eta eskaiola, eraikuntzan erabiltzen direnak; kaltzitatik zementua egiten da.

d) Bitxigintza: Urrea, Zilarra, platinoa eta harribitxiak (diamantea, esmeralda ...) bitxigintzan erabiltzen dira.

 

Ondoko bideo hauetan, meagintzak eta zenbait mineralen erabilgarritasunak eragiten duten ondorioak ikus ditzakezu:

Tantalioaren garrantzia  


Litioaren garrantzia 


 

Urrearen garrantzia

 

.

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.