| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH1lurplaneta2

Page history last edited by Imarru 1 year, 4 months ago

Lurraren geruzak: Geosfera

 

 

1.- Zer da Geosfera?:

Lur planetak gasezko bildukin bat izateaz gain, mineralezurez eta izaki bizidunaz osaturiko geruzak dauzka;

Mineralez osaturiko zatia Geosfera deitzen da; 6.370 km-ko erradioa du eta hiru geruzaz osatuta dago.

Beste zatiak:

Gasez osaturikoaAtmosfera da.

Urez osaturikoa (edozein egoera fisikoko ura): Hidrosfera.

Izaki bizidunek osatzen dutena, Biosfera da.

Lurraren zati ( edo sistema) hau guztiak: GeosferaAtmosferaHidrosfera eta Biosfera elkarekintzetan ari dira eta horietako batean gertatzen diren prozesu edo gertakizunek eragina izaten dute besteetan .

Hauek dira Lur planetaren esferak.

 

The 4 major spheres of the Hearth

 

 

2.- Geosferaren egitura:

Planetaren osaera kimiko-mineralogikoa kontuan hartuta, Geosfera hiru geruzaz osatuta dago:

Lurrazala: Kanpoko geruza da, harriz osatuta dago, egoera solidoan. Lurrazala bi motatakoa da:

Lurrazal kontinentala70 km inguruko lodiera du. Multzo kontinentalak eratzen ditu eta harririk ugariena granitoa da.

Lurrazal ozeanikoa10 km inguruko lodiera du. Hondo ozeanikoa eratzen du eta Lurrazal kontinentalaren azpian hedatzen da. Harririk ugariena basaltoa da.

Mantua: Lurrazalaren azpian dago eta 2.900 km-ko sakoneraraino iristen da. Harriz osatuta dago , egoera solidoan, 1.000 eta 4.000ºC bitarteko tenperaturan, gutxi gorabehera.

Nukleoa: Mantuaren azpian dago. Osagai nagusiak burdina eta Nikela dira eta 4.000ºC-tik gorako tenperaturan dago. Nukleoak bi zati ditu: Kanpoko Nukleoa, egoeran likidoan dago, eta Barneko Nukleoa, solidoa. Bi geruza hauen arteko muga 5.150 km-ko sakoneran dago.

 

 

Baina Geosfera-ren egitura, beste bigarren irizpide baten arabera azter daiteke Geosfera-zatien edo elementuen mugikortasuna eta isurkortasuna-ren arabera (horrela ikasiko dugu datozen DBH-ko mailatan).

Aztertze irizpidearen arabera , Geosferaren atal eta geruzen izendaketa eta ezaugarriak desberdinak izaten dira.

Beha ezazu ondoko irudiak:

a) ezkerrekoan, Lurraren geruzak eredu geokimikoaren arabera (eredu geokimikoa edo estatikoa) ikus daitezke.

b) eskubikoan, Lurraren geruzak eredu dinamikoaren arabera.

DBH 1. mailan, eredu geokimikoa ikasiko dugu eta DBH 2. mailan, eredu dinamikoa Plaken Tektonika Teoriarekin erlazionatuta.

 

   

 

Geosferaren egitura, eredu dinamikoaren arabera.

 

 

3.- Lurraren gainazaleko erliebea:

Ozeanoetako ura kenduko bagenu, Lurraren gainazalak bi maila desberdin dituela ikusiko genuke:

a) Eremu edo larruazal kontinentala:

600 m inguruko batez besteko altitudea duka, itsas mailarekiko. Kontinenteetan hiru erliebe-egitura bereizten dira:

Mendikateak: Mendilerroak dira eta oso altitude handiak izaten dute (Himalaiakoa, Andeak ..)

Ordoki handiak: Ezkutuak ere esaten zaie; hedadura handiko lu-eremuak dira, ia-ia horizontalak (Saharakoa, Amazonas ibaiko ordokia ..)

Plataforma kontinentalak: Kostaldean hasi eta itsas zabaleraino hedatzen dira (ehunaka metrotik zenbait kilometrora ). 200 m-ko sakonera dute gehienez eta ur azpian egon arren, eremu kontinentala da, kontinente baten zati murgildua da.

 

b) Hondo ozeanikoa:

4.500 m inguruko batez besteko sakonera dauka, itsas mailatik behera;eremeu desberdin hauek bereiztendira:

Mendikate ozeanikoakDortsal ozeanikoak ere esaten zaie; oso jarduera bolkaniko handia izaten dute.

- Hobi ozeanikoak: ozeanoetako gunerik sakonenak dira. Marianetako hobiak (sakonena) 11.034 m-ko sakonera du.

Ordoki abisalak: Planetako ordokirik zabalenak dira; 4.000 eta 4.500 m inguruko sakoneran daude, batez beste.

Ur azpiko sumendiak: Erliebe handiko egiturak dira; Batzuen "gailurrak" itsas maila gaindi dezake eta irla eta artxipielago bolkanikoak eratzen dituzte.

 

 

Dena den, erliebe-forma hau guztiak aldakorrak dira.

Lurraren erliebea aldakorra da, erliebe-formak, aldiberean, sortzen eta desagertzen ari dira kausa desberdinengatik.

Datorren mailan (DBH 2. mailan) erliebe aldakortasunaren eragile nagusia ikasiko dugu (Plaka Tektonika Teoría) eta honekin erlazionatuta dagoen Lurraren eredu dinamikoa.

Aurrerapen bezala, beha ezazu ondoko bideoa:

 


 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.