| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

DBH1lurplaneta1

Page history last edited by Imarru 3 years, 7 months ago

Lur Planeta (I). Ezaugarri planetarioak. Lurraren higidurak. Urtaroak. Eklipseak.

 

 

1.- Lurraren ezaugarriak:

Lurraren ezaugarriak:

a) Eremu magnetikoa du, iman erraldoi bat bezala portatzen da. Eremu magnetiko honek eguzki-irradiazio kaltegarrietatik babesten gaitu

b) Lurraren atmosfera %21 ko oxigeno kontzentrazioa dauka. Nitrogenoa (%78), oxigenoa (%21) eta CO2 (%0,33) dira osagai nagusiak.

c) Gaur egunean, gainazaleko batazbesteko tenperatura 15ºC-koa da.

Eguzkirainoko distantziari eta atmosferaren osaerari esker, Lurraren gainazalean 15ºC-ko tenperatura izaten dugu batazbestez.

d) Uraren zikloa dauka. Tenperatura horrek ura hiru egoeratan egotea ahalbidetzen du. Horregatik daukagu uraren zikloa.

e) Bizia garatu da planeta honetan. Orain dela 3.800 miloi urte, bizia planeta honetan sortu zen eta harrezgeroztik, eboluzionatu du gaur egungo espezie-aniztasuna izateraino, giza espeziea barne.

f) Geologikoki bizirik dago. Jarduera geologiko handiko planeta bat da; Lurraren barneko energiak (barneko beroak), lurrikarak, sumendiak, erliebe-altxamenduak .... eragiten ditu.Honetaz gain, nahiko satelite handia duela (Ilargia) esan behar da; satelite horrek (bere masak) ozeanoetako itsasaldiak eragiten ditu.

 

 

2.- Lur planetak egiten dituen higidurak:

  2.1- Errotazio-higidura:

Lurraren errotazio-ardatza irudizko lerro bat da eta ipar polotik Hego polora doa, planetaren erdigunetik zeharkatuta.

 

Lurrak ardatz honen inguruan bira egiten du.

Ipar polotik begiratuz gero erlojuaren orratzen kontrako noranzkoan biratzen da; beti mendebaldetik ekialdera, hau da Bilbotik Irunaldera biratzen da.

 

Bira osoa emateko 24 ordu behar ditugu, egun bat.

Errotazio-ardatzak 23,5º inguruko inklinazioa du ekliptikaren (orbitaren planoa) planoarekiko; horren ondorioz, egunaren eta gauaren iraupena ez da berbera urte osoan.


Errotazioa eta translazioa. 

Lurraren beste mugimenduak. 

 2.2- Translazio-higidura:

Lurra bere errotazio-ardatzaren inguruan biratzen den bitartean, Eguzkiaren inguruan ere biratzen da. hau da translazio-higidura; 365 egunetik behin, orbita bat edo translazio-ziklo bat egiten du, hau da lur-urtea.


 

Lurraren beste mugimenduak: prezesioa eta nutazioa (ondoko animazioan):

 

Errotazio eta traslazio mugimenduak ezagunenak dira, vaina hauetaz gain beste bi mugimendu mota ezagutzen dira: prezesioa eta nutazioa (ikusi aurreko animazioan).

Prezesioa: mugimendu honen bidez, errotazio ardatzak bira egiten du, ibilbide koniko bat deskribatuz, ziba bat balitz bezala. 

Nutazioa: Ilargiaren erakarpenak eraginda, Prezesio mugimenduaren zehar errotazio ardatzak egindako kulunka moduko bat da; prezesio bira koniko bakoitzean, ardatza 1385-en bat aldiz kulunkatzen da.

 

 

3.- Urtaroak:

Lurraren errotazio-ardatzaren inklinazioa da urtean zehar gertatzen diren zenbait aldaketen eragilea (tenperatura, eguna eta gauaren iraupena ...). Aldaketa hauek kontuan hartuta, lau urtaro bereizten dira: udaberria (primavera, spring), uda (verano, summer), udazkena (otoño, autumn) eta negua (invierno, winter).

 

Urtaroak: simulagaiua.

Urtaroak(I)

Urtaroak (II)

 

 

  Ekinozioak eta Solstizioak:

Urtaro batetik beste batera igarotzeko egunak horrela deitzen dira.

 

Ekinozioak: Udatik udazkenera eta negutik udaberrira igarotzeko egunakdira. Bi egun horietan egunak eta gauak iraupen berbera dute.

Solstizioak: Udazkenetik negura eta udaberritik udara pasatzeko egunak dira. Bi egun horietan egunaren eta gauaren arteko alderik handiena izaten da.

 

 

 

Urtaroak eta ekliptika. Simulagaiua

 

 

 

4.- Eklipseak. Lurra eta Ilargia :

4.1- Zer da eklipse bat ?: Astro bat beste bat, erabat edo partzialki estaltzea.

Hiru astro lero zuzenean daudenean gertatzen dira eklipseak. Lurrak, Eguzkiak eta Ilargiak bi eklipse mota sor ditzakete:

Eguzki-eklipsea: Ilargia Eguzkiaren eta Lurraren artean dagoenean gertatzen da. Eguzkia ikuntzen da, eklipse hauetan.

Ilargi-eklipsea: Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean dagoenean gertatzen da. Ilargia iluntzen da eklipse hauetan. Lurrak sortzen duen duen itzalak Ilargia estaltzen du erabat (erabateko Ilargi eklpsea) edo partzialki (Ilargi eklipse partziala. Erabateko IIargi eklipsetan, Ilargiak kolore gorriska erakusten du.

 

Ilargi Eklipsea

Eguzki eta Ilargi eklipseak

 

4.2- Ilargiaren higidurak: Gure sateliteak bi higidura mota ditu

a) Errotazioa: Ilargiak 28 egun behar ditu bere ardatzaren inguruan bira oso bat emateko

b) Translazioa: Ilargiak Lurraren inguruan orbita bat egiten du, ekliptikarekiko 5º-ko inklinazioarekin. 28 egun behar ditu bira osoa emateko. Denbora tarte horri ilargi-hilabetea esaten zaio.

Ipar poloaren gainetik begiratuta, bi higidura hauek orduen aurkako noranzkoan gertatzen dira. Errotazio eta translazio mugimenduak batera (biek 28 egun behar dituzte) gertatzen direnez, Ilargiak beti aurpegi berbera erakusten dio Lurrari.

 

The Moon´s phases

Ilargialdiak

 

 

4.3- Itsasaldiak, mareak:

Lurrak eta Ilargiak elkarri erakartzen diote, grabitate indarraren eraginez. Eguzkiaren masak ere eragina izaten du (eguzki-tsasladiak), zeren eta distantzia handitan badago ere, oso masa handia baita. Indar hori ozeanoetan hauteman daiteke, bertako ura Ilargiaren erakarpenagatik zona batzuetan metatzen (itsasgorako fasea) eta beste batzuetan murrizten baita (itsasbeherako fasea).

Hidrosfera ikastean, 7. Unitate Didaktikoan, informazio gehiago aurkituko duzu, oinarrrizko hiztegi batekin.

 

Eguzkiak eta Ilargiak eragindako itsasaldiak (Solar and lunar tides). Simulazioa.

Las mareas (bideoa)

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.