| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Unibertsoa

Page history last edited by Imarru 3 years, 4 months ago

Unibertsoa, Esne Bidea eta Eguzki Sistema

 

1.- Unibertsoa:

1.1- Zer da Unibertsoa?: Existitzen den guztia unibertsoa da. Unibertsoa aztertzen duen zientzia Astronomia da.

Astronomoen lanari esker, gero eta Unibertso gehiago ezagutzen dugu; izar eta planeten sorrera eta kokapena aztertu egin dute mendeetan zehar.

 

 

 

 Duela ehun eta berrogeita hamar urtetik baino ez ditu gizakiak Unibertsoa aztertzeko tresnak. Aurretik, Unibertsoa nolakoa zen azaltzeko, emandako teoria guztiak begi hutsez egindako behaketetan oinarritzen ziren. Horren ondorioz, ez ziren batere zehatzak. Hauek dira teoria nagusiak:

 

Teoria geozentrikoa: Aintzinako grekoek proposatuta. Lurra Unibertsoaren erdigunean, geldirik zegoela zioen , eta izarrak, planetak eta ilargia Lurraren inguruan biraka zebiltzala.

-Teoria Heliozentrikoa: Duela 500 urte, Nikolas Koperniko astronomoak esan zuen Eguzkia geldirik zegoela eta planetak (Lurra barne) biratzen ari zirela Eguzkiaren inguruan. 1610.ko urtean, Galileo Galilei matematikariak teleskopioa asmatu zuen eta horrela egin zituen behaketek arrazoia eman zioten Kopernikori.

 

Teoria Geozentrikoa (Ptolomeo) eta Heliozentrikoaren arteko alderaketa.

 

 

 

 

 

Baina errealitatean nola mugitzen ari da gure Eguzki Sistema Galaxiaren zehar?

 

 

1.2- Unibertsoaren osaera:

Planetakizarrakgalaxiakgalaxia multzoakgas eta izar hautsaz gain, kometakmeteoritoak eta zulo beltzek osatzen dute unibertsoa. Hutsik dagoen espazioa handia ere omen dago unibertsoan.

a) Unibertsoa galaxiaz osatuta dago, eta galaxien arteko espazioa hutsik dago. Galaxiak ez daude Unibertsoan uniformeki banatuta, baizik eta galaxia-kumulu izeneko multzotan eratuta. Gure galaxia, Esne Bidea da eta Talde lokal galaxia-kumuluaren parte bat da.

b) Galaxiak izarrez osatuta daude; galaxia bakoitzak ehun mila eta bostheun mila miloi izar artean izan ditzake. Izar horien artean nebulosa izeneko hauts- eta gas-laino oso handiak daude. Gure izarra Eguzkia da eta Esne Bidearen beso kiribiletako batean dago.

c) Izar askok inguruan planetak dituzte biraka; planeta horiek planeta-sistemak osatzen dituzte. Gureak Eguzki-Sistema du izena.

d) Zenbait planetaren inguruan sateliteak dabiltza biraka. Lurraren satelitea Ilargia da.

 

Newton-ek iragarri zuenez, grabitate izeneko indar batek lotzen ditu unibertsoko edozein bi gorputz. Masa gehien duen gorputzak bestea erakartzen du, horrengatik Ilargia Lurraren inguruan biraka dabil eta Lurra Eguzliaren inguruan.

Zeruko gorputz guztien arteko grabitate indarrak unibertsoa lotu egiten du.

 

1.3- Unibertsoaren tamaina:

Unibertsoaren tamaina ez du inork ezagutzen. Behin eta berriro saiatu dira tamaina kalkulatzeko sistemaren bat sortzen , baina oso distantziak handiak neurtzeko ezin ditugu erabili ohizko neurri unitateak (metroa, kilometroa ...). Neurri unitate berezi bat erabiltzen dugu: Argi-urtea

Urtebetean, argiak egiten duen distantzia argi-urte bat da.

(Argiaren abiadura, 300.000 kilometro segundokoa da).

Argi-urte bat = 9 460 730 472 580,8 km



 Neurriak eta tamainak, gauza txikietatik handienetara.

 

 

Distantzia handiak neurtzeko beste unitate bat erabiltzen da: Unitate astronomikoa (ua) eta Lur planetatik Eguzkira dagoen distantzia da. Beraz 1 ua = 149 597 870 km.

 

 

 

1.4- Unibertsoaren jatorria:

Lau teoria ezagutzen dira:

a) Hedapenaren Teoria (Big Bang) :

Teoria honek esaten du, 14.000 – 15.000 milio urte inguru unibertsoaren materia osoa (unibertsoa barne) eremu txiki batean pilaturik zegoen eta hedatzen hasi zen. Materia guzti hori beste eremutan pilatzen hasi zen, lehenengo izarrak eta galaxiak sortzen, unibertsoa eratuz.

Teoria honen aldeko froga bezala: 1929.ko urtean, Edwin Hubble astronomoak Unibertsoan miloika galaxia daudela frogatu zuen eta galaxia horiek ikaragarrizko abiaduran aldentzen direla bata bestearengandik, leherketa batek eragindako zatiak balira bezala.

Horren arabera, Unibertsoa hedapen-prozesuan dabil eta denborarekin tamainaz handitzen ari da.

Hedapenaren teoria barneratuta dauka Albert Einsteinen erlatibitatearen teoria eta honek egiten du teoria honek sinesgarria izatea eta lekua uzten du beste teorientzako, esaterako, unibertsoa hedatzen jarraituko dela edo beste egoera gertatzen bada unibertsoa konprimitu daiteke (Big Crunch).

Laburbilduta: Astronomoek uste dutenez, duela 15000 miloi urte sortu zen unibertsoa, materia guztia biltzen zen gunean leherketa bat gertatu ostean. Leherketa honi Big-Bang esaten zaio.

Big Bang-a eta unibertsoaren sorrera.

 

 

b) Inflazio kosmikoaren teoria

Alan Guth fisikari eta kosmologari estatubatuarra teoria honen bidez azaltzen ditu grabitazio eremu indartsuetan oinarritutako unibertsoaren lehenengo uneak.
Teoriak deritzo indar bakar batek gaur egun ezagutzen ditugun lau indarretan banatu zela: Grabitatorioa, Elektromganetikoa, Nuklear indartsua eta Nuklear ahula.

Banaketa hura oso gogorra izan zen, beraz, nahiz eta grabitatearen erakarpena galaxiak moteldu, unibertsoa hazten jarraitzen da.

 

c) Egoera egonkorraren Teoria (Teoria estazionarioa)

Unibertsoa eboluzionatuz doala ezeztatzen du. Teoria honek esaten du unibertsoa ez daukala ez hasiera (ez zelako hasi leherketa batekin) ez amaiera (ez delako kolapsatuko iraganean, birsortzeko).
Teoria honen sortzailea Edward Milne izan zen eta “printzipio kosmologikoa” deitu zion bere ideiari.
1948ean, astronomo batzuk kontzeptu berriak gehitu zioten Milnerren ideiari, esaterako, “printzipio kosmologiko perfektua”, non esaten da unibertsoa ez dauka ez hasiera ez amaiera, zeren eta izarren arteko materia beti existitu delako eta gainera unibertsoa berdina da bai espazioan bai denboran.

 

d) Unibertso kulunkariaren Teoria

Richard Tolman planteatu zuen eta honek esaten du nola unibertsoa kulunkak jasan zituen eta Big Bang batekin hasiz eta Bing Crunch batekin amaituz.
Paul Steinhardt fisika teorikoaren irakaslea ere honen bidez esaten du gure unibertsoa azkena izango zela, baina lehen azaldutako Big Crunch egoera gertatzen bada  honek esango du noiz izango den gure unibertsoaren amaiera, beste bat sortzeko.

 

 

 

2.- Esne Bidea, Gure galaxia:

  Galaxiak oso izar masa handiak dira. Izar taldekatu hauek, gas eta hautsarekin batera biratzen dira espazioan, garbitate indarrak lotuta.

Teleskopioaren bidez ikusten diren formak kontuan hartuta, lau galaxia mota bereizten dira:

a) Galaxia kiribilakE0 motakoak. 

b) Galaxia eliptikoak: Rugby baloi itxura dute. E7 motakoak.

c) Galaxia irregularrak: ez dute forma zehatzarik.

d) Espiralak, espiral arrunta edo barraduna.

d) Galaxia lentikularrak: ikusi ezkerreko bideoa.


 

 

   Esne Bidea edo Santiago Bidea gure galaxiaren izena da, latineratik dator, Via Lactearen itzulpena baita. Talde lokal-eko galaxia kiribil bat da, gutxi gora behera 100.000 argi-urteko diametroa du eta 300.000 argi urteko zirkunfenrentzia.

200.000-tik 400.000 milioi izarrera dituela kalkulatzen da, eta gure Eguzkia, horietako bat da.

 

Datuak

Izena: Esne Bidea edo Santiago Bidea

Galaxia mota: kiribila.

Adina: 10.000.000.000 urte

Estimatzen den izar kopurua: 200.000 milioi - 400.000 milioi izar

Diametroa: 100.000 argi-urte.

 

Eguzki-sistemak erdiraino duen distantzia: 25.000 argi-urte

Erdigunean duen objektua: Zulo-beltz supermasiboa (lehen Quasarra).

 

Besoak: Sagittarium-en besoa, Scutum-en besoa, Orion-en besoa, 3KPC besoa, Norma besoa, Centauro-ren besoa, Carina-ren besoa


 

 

 

3.- Eguzki Sistema, gure izarra:

Gure planeta-sistema nebulosa baten gasetik eta hautsetik eratu zen duela bost mila miloi urte inguru. Haren erdigunean Eguzkia dago; izar horrek ematen dio izena gure sistemari eta bi gasez osatuta dago nagusiki: hidrogenoz eta helioz.

 

Hemen  NASA´s Eyes programa deskarga dezakezu (dohain), Eguzki Sistema ezagutzeko.

 

Eguzki Sistemaren sorreraakrezio prozesua

Lur planetaren sorrera

 

Eguzki Sistemaren gainerako astroak horrela sailkatzen dira:

a) Planetak: Gorputz hauek forma esferikoa dute eta Eguzkiaren inguruan biraka dabiltza. Hauen tamaina, orbita dauden beste astro batzuena baino askoz handiagoa da. Batzuk harritsuak dira: Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Beste batzuk, gasez osaturik daude nagusiki: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno.

Merkuriok eta Artizarrak izan ezik, gainontzeko guztiek beste gorputz batzuk haien inguruan biraka dauzkate, sateliteak.

b) Planeta nanoak: Gorputz hauek forma esferikoa dute; planetak baino tamaina txikiagoa dute, eta ezaugarri orbitalak desberdinak dira. Nabarmenena, Pluton da, 2006. urtera arte planetatzat hartu izan zena.

c) Beste Gorputz txikiak: Planeten sateliteez gain Eguzki Sisteman asteroideak eta kometak ere badaude. Asteroideak, gorputz zerutar harritsuak dira; multzorik garrantzitsuena Marte eta Jupiterren artean dago, milaka ale dituen inguru batean (asteroide gerrikoa).

Batzuetan, Lurraren kontra jotzen dute; kasu honetan, atmosferan sartzean , marruskadurarengatik berotzen dira eta meteorito bihurtzen dira.

Kometak, Eguzki Sisteman barrena orbita oso luzangetan ibiltzen diren diren objetuak dira. Hiru alde dituzte, nukleoaburua eta isatsa. Nukleoa urez, amoniakoz, karbono oxidoz eta harri zatiz osaturik dago; osagai gaseosoak izozturik dadue. Burua eta isatsa hautsez eta plasma izeneko gasez osatuta daude. Tamaina txikia dute (1-10 km-ko diametroa) eta denbora orbitala hiru urtetik berrehun mila urtera artekoa da.

 

Eguzki-Sistema animazioen bidez:

The inner Solar System 

Eguzki sistema, 3D simulagaiaua

Eguzki sistema, animazioa.

Nasa simulator

 

Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte dira Eguzkitik hurbilen dauden planetak, horregatik esaten zaie barneko planetak.

Eguzkitik urrunen dauden lau planetak hauek dira: Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Planeta hauei kanpoko planetak esaten zaie.

 

 

Barneko planetak

 

Kanpoko planetak

Merkurio: LPlanetan honen erradioa, Lurrarena baino

hiru aldiz txikiagoa da. Ez du sateliterik, ezta

atmosferarik ere.

 

Artizarra: Tamainaz Lurraren antzekoa da. Ez du sateliterik. Bere atmosferaren osaeran, nagusiki CO2-a aurkitzen da. Gainazaleko tenperatura 480ºC ingurukoa da.

 

Lurra: Bere atmosferaren osagai nagusiak, nitrogenoa

eta oxigenoa dira . Satelite bakarra du: Ilargia, eta

datorren Unitateetan sakonago aztertuko dugu.

 

Marte: Lurraren tamaina erdia dauka. Bi satelite

ditu: Deimos eta Fobos. Oso atmosfera urria du eta

osagairik ugariena CO2 da.


Jupiter: Eguzki Sistemako Planetarik handiena da; bere

erradioa Lurraren hamaika aldiz handiagoada. 60 satelite

baino gehiago ditu; lau handienak, Io, KalistoGanimedes

eta Europa dira.

 

Saturno: Eguzki Sistemako bigarren planetarik handiena da. Haren erradioa Lurrarena baino hamar aldiz handiagoa da.

30 satelite baino gehiago ditu, handiena Titan izenekoa da.

Hautsez eta harriz osatutako eraztun-sistema ikusgarri bat du.

 

 

 

Urano: Lurra baino lau aldiz handiagoa da. 25 satelite txiki

baino gehiago ditu. Planeta honek ere badu eraztun-sistema bat

inguruan. Haren errotazio ardatza orbitarekiko ia horizontala da.

 

Neptuno: Urano baino zertxobait txikiagoa da. 10 satelite txiki baino gehiago ditu.

 

Eraiki ezazu zure eguzki sistema:

 

 

Jarduera osagarriak:

Stellarium, planetarium on line (ezinbestekoa, gaueko zerua aztertzeko).

 Planetarioa: zerua behatzeko tresna.

 

 

 

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.